Argitarapenak / Elikaberri
Harpidedun izan nahi duzu?
Aldizkari guztiak
299. zenbakia (97. astea, 2008ko uztaila)
 
EFSAren iritzia: zeaxantina sintetikoaren segurtasun maila elikagaietan

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzaren (EFSA) Produktu Dietetiko, Nutrizio Produktu eta Alergien gaineko Zientzia Panelak zientzia-iritzi bat argitaratu du zeaxantina sintetikoari buruz, hain zuzen ere, ea proposatutako gehienezko maila (20 mg pertsonako eta eguneko) egokia den aipatutako substantzia hori elikagaietako gehigarri gisa erabiliz gero. Panelaren arabera, zeaxantina sintetikoa maila altuan kontsumitzeak, zenbait kasutan, areagotu egin ahal du zeaxantina guztien kopurua (bai sintetikoen bidez kontsumitutakoa, bai substantzia hori duten elikagaien bidez kontsumitutakoa); eta, ondorioz, bide naturaletatik kontsumitutakoa baino ia 100 aldiz altuagoa izan liteke. Hori guztia kontuan hartuta, Panelak baieztatu du ez dagoela datu nahikorik zeaxantina sintetikoaren toxikotasun mailari buruz. Gauzak horrela, Panelaren arabera, nekez definitu ahal da Eguneko Ingesta Onargarria (IDA) substantzia horretarako, baina ezin da baieztatu orain arte erabilitako mugak segurtasuna bermatzen duenik.

Zientzia iritzia 


Artikulua: alergenoen hondakinak eta berorren etiketak elikagaietan

Food Additives and Contaminants izeneko aldizkarian artikulu bat argitaratu dute, eta alergenoen eduki errealari buruzko datuak eskaini dituzte (kakahueteak eta hurrak, kasu). Datuok erreferentzia egiten diete produktuen etiketan agertzen diren oharrei; eta, horretarako, 569 lagin aztertu dituzte Europar Batasunean merkaturatutako txokolate eta galleten artean. Datuen arabera, txokolateen artean errazen antzeman ahal ditugu etiketan aitortu gabeko alergenoen hondakinak; eta produktu bietan hurrak izan dira ohikoenak.

Artikulua


Artikulua: artsenikoa, kadmioa eta merkurioa kontsumitzea Katalunian

Biological Trace Element Research izeneko aldizkarian artikulu bat argitaratu dute hainbat metal astunen ingestari buruz: artsenikoa, kadmioa eta merkurioa kontsumitzeari buruz Katalunian, hain zuzen. Azterlanean, Kataluniako 12 hiritako hainbat produktu aztertu dituzte, 2006. urteko martxotik ekainera bitartean erositakoak, zehatzago. Eta datuen arabera, artsenikoaren maila areagotu ahal dituzten elikagaiak honako hauek izan dira: arraina, itsaskiak eta zerealak. Kadmioari bagagozkio, aldiz, honakook: lekaleak, tuberkuluak eta zerealak. Merkurioari dagokionez, ostera, arrainak eta itsaskiak; eta, azkenik, berunaren kasuan, zerealek areagotzen dute gehienbat metal honen ingesta. Hala eta guztiz ere, antzemandako mailak baxuagoxeak izan dira produktu horiek dituzten Behin-behineko Asteko Ingesta Toleragarrien mugak baino; beraz, baieztatu ahal da ez direla arriskutsuak osasunerako.

Artikulua


Artikulua: Espainiako emakumeen metal astunekiko esposizioa arraina jateagatik

Food and Chemical Toxicology izeneko aldizkarian ikerketa bat argitaratu dute jakinarazteko arrainen kontsumoak nola areagotu ahal duen hainbat metal astunen esposizioa umeak izateko adina duten emakumeen artean. Laginak Madrileko erkidegoan hartu dituzte ezpata-arrainen eta txitxi-ezpaten artean, eta espezie bietan ia ez da antzeman berunik; baina bai, ordea, kadmioa: ezpata-arrainen laginen %89,19 eta txitxi-ezpaten laginen %52,94. Horren haritik, txitxi-ezpaten laginen %17,65ek gainditu egin dute Hondakinetarako Baimendutako Gehienezko Muga (LMR). Merkurioari dagokionez, txitxi-ezpaten laginen %90ek eta ezpata-arrainen laginen %35ek gainditu egin dituzte LMRak. Artikuluan ondorioztatu dute 150 gr arrain kontsumitzea (ezpata-arraina zein txitxi-ezpata) ez dela arriskutsua kadmioaren eta berunaren Behin-behineko Asteko Ingesta Toleragarriari dagokionez. Dena dela, umeak izateko adina duten emakumeen artean komenigarria litzateke muga horiek areagotzea.

Artikulua


Mingain Urdin gaixotasunari buruzko egoera

Europako Batzordeak eguneratu egin du Mingain Urdin gaixotasunaren gaineko mapa, Europan antzemandako zonaldeak jasotzen dituen mapa hain zuzen. Bestalde, murrizte guneetako zerrenda ere eguneratu egin du.

08/07/01eko Mapa
Murrizte guneetako zerrenda 08/07/01
Informazio gehiago

Uztailaren 1ean, Mingain Urdin gaixotasuna Zaintzeko Europako Sareak (EU-BTNET) eguneratu egin ditu aldian-aldian argitaratzen dituen datuak. Sare honek gaixotasunari buruzko datuak jaso, bildu eta aztertu egiten ditu. Eta web orrian hainbat txosten eskuratu ahal dira Mingain Urdin gaixotasunaren 1 eta 8 motako serotipoez.

BTNET-1 motako serotipoa
BTNET-8 motako serotipoa 


Elikagaien alerten eta EBko informazioaren gaineko jakinarazpenak


26. astea 

08/01/01etik 08/06/27ra bitarteko gaixotasunen egoerak herrialdeka


Legedia

Batzordearen 597/2008 (EE) Araudia, 2008ko ekainaren 24koa, 372/2007 (EE) Araudia aldarazten duena, elikagaiekin harremanetan dauden estalkien junturetan erabilitako plastifikatzaileei dagokienez, aldi baterako migrazio-mugak ezartzen dituena.

Batzordearen 607/2008 (EE) Araudia, 2008ko ekainaren 26koa, 318/2007 (EE) Araudia aldarazten duena, hainbat hegazti komunitatera inportatzeko baldintza zoosanitarioak eta horri lotutako berrogeialdiko baldintzak ezartzen dituena.

821/2008 Errege Dekretuaren hutsen zuzenketa, maiatzaren 16koa, alde batetik, pentsuei buruzko higiene xedapen komunitarioak aplikatzeko zenbait baldintza erregulatzen dituena, eta bestetik, animaliak elikatzeko sektorean, establezimenduen erregistro orokorra zehazten duena. 

ARM/1859/2008 Agindua, ekainaren 15ekoa, abenduaren 7ko 1999/1995 Errege Dekretuaren I. eranskina aldarazten duena, abereen nutrizio baldintza berezietan erabiltzen diren elikagaiei buruzkoa.  


 
 
Erabilera-baldintzak ELIKA . Nekazaritzako Elikagaien Segurtasunarako Euskal Fundazioa
hitza:  
esaldi zehatza  
Aurkezpena
Nekazaritzako Elikagaien Segurtasuna
Eraketa
Batzorde Zientifikoa (BZ)
BZk landutako arriskuak
BZtik sortutako proiektuak
Alerten Unitatea
Alerten Kudeaketarako Protokoloa
Alerten Jakinarazpena
Praktika Egokiak
Animalien Elikadura
Nekazaritzako elikagaien industria
Etiketatua eta Trazabilitatea
Elikaberri
Artikuluak
Argitarapenak
euskera castellano english