
|
Nekazaritzako elikagaien segurtasuna eta kontsumitzaileen
interesen babesa bilakatu dira, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saila burutzen
ari den politikan, oinarrizko helburu.
Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailak burutzen dituen ekintza guztiek dute helburu bera, hots,
nekazaritzako elikaduran alertak ekiditea, hala ere, beti dago alerta eragin dezakeen
arazoa sortzeko aukera.
Alerta sortzen denean, funtsezkoa da azkar jokatzea. Egoera horretan, balorazioak eta
erabakiak arin hartu eta EHAEko kontsumitzaileak babesteko ekintzak burutu behar dira.
|
|
|
|
Eusko Jaurlaritzaren Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailaren
ekimenaz, Foru Aldundiak, Neiker eta Elikaren elkarlanaz, Alertak Kudeatzeko Protokoloa
garatu du, eta Protokolo-marko horretan, Nekazaritzako Elikadura arloko Alerten Unitatea
sortu du ELIKAn.
EHAEn eragina izan lezakeen nekazaritzako elikadura arloko alerta sortzean, Alerten Unitateak
informazioa jaso eta aztertu ondoren, banatu egiten zaie berehala eskudun arduradunei,
kutsatutako produktua lehenbailehen eta eraginkortasunez kendu, ibilgetu edota deuseztatu
ahal izateko. |
|
 |
| |
|