|
03/05/2012
|
|
Egile: FSANZ
|
|
Zeelanda Berriko Nekazaritza Ministerioak duela gutxi argitaratu duen txosten baten arabera, patata frijituen ekoizleak euren produktuetan akrilamida kopurua murrizteko egiten ari diren ahalegina hasi da emaitza ematen. Ingurumen arloko Zientzien eta Ikerketaren Institutuak (ESR) 2011n gauzatu zuen azkeneko zaintza. Bertan, akrilamida maila aztertu zuen Zeelanda Berriko merkatuko patataz egindako produktuetan (“poltsako” patata frijituak, “txip” modukoak, erreak eta abar), laboreez egindako produktuetan (ogi freskoa eta errea, gosarietako laboreak, gailetak, magdalenak, arroza, fideoak, snack direlakoak eta abar) eta horien eratorrietan (kakahuete edo gaztaina gurina). Emaitzen arabera, akrilamidaren kontzentrazioa herena murriztu da (1.570 μg/kg-tik 581 μg/kg-ra) 2006az geroztik “poltsako” patata frijituetan. Artoz egindako aperitiboetan, berriz, bikoitza baino gehiago handitu da kontzentrazioa (270 μg/kg-tik 596 μg/kg-ra). Patata erreetan, “txip” motakoetan eta laboreez egindako produktuetan akrilamida kontzentrazioa ez da aldatu 2006az geroztik. Balioetsi dute dietan akrilamidarekiko batez besteko esposizioa 0,72 mg/kg-tik 1,04 mg/kg-ra bitartekoa dela helduentzat, eta balioespen hori aurreko urteetan atzemandako balioen oso antzekoa da. Akrilamida Zeelanda Berrian
|
|
|
|
07/11/2011
|
|
Egile: BfR
|
|
2002ko apirilean, akrilamidaren kopuru handiak atzeman ziren elikagaietan. Nolanahi ere, oraindik ez da argitu konposatu horrek giza osasunean duen eragina. Hori dela eta, Arriskuak Balioztatzeko Alemaniako Institutu Federalak (BfR) aztertu egin du gaur artean eskura zuen informazio guztia, eta esposizioa zenbatetsi du. Horretarako, aintzat hartu ditu akrilamida kopuruari eta elikagaien kontsumoari buruzko gaur egungo datuak. Zenbait azterlan toxikologiko eta epidemiologiko aztertu eta esposizioa zenbatetsi ostean, BfRk honako ondorio hauek atera ditu: - Ez dago nahiko daturik akrilamidaren kartzinogenotasunaren inguruan. Saguetan genotoxikoa eta kartzinogenoa dela egiaztatu bada ere, oraindik ezin izan dute aurkitu muga toxikoa gizakientzat.
- Ezin da ez baieztatu, ez ukatu akrilamidaren eta minbiziaren artean lotura dagoenik, orain arte egin diren azterlan epidemiologikoak ez baitira batere sendoak.
- Akrilamidaren benetako ingesta zenbatekoa den balioesteko, hobe litzateke odolean eta gernuan atzematen diren biomarkagailuetan oinarritzea, elikagaietako akrilamida mailan eta kontsumoan oinarritzea baino.
Halaber, BfRk Alemaniako herritarren akrilamidarekiko esposizioa aztertu du. Azterlan horretan ondorioztatu du akrilamida kopuru handiko elikagai ugari kontsumituz gero, badagoela arrisku txikia, eta arrisku hori aintzat hartu beharrekoa dela. Azkenik, institutuak gomendatu du ahalegina egitea akrilamida kopurua murrizteko prozesatutako elikagaietan, eta kontsumitzaileek ekidin egin behar dutela oso txigortuta dauden elikagaiak jatea; izan ere, horietan atzematen da akrilamidaren kontzentrazio-maila handiena. Horrez gain, gomendatu du produktuen ontzietako oharrei jarraitzea.
|
|
|
|
|
|
02/05/2011
|
|
Egile: EFSA
|
|
Elikagaien Segurtasuneko Europako Agentziak (EFSA) txosten bat argitaratu berri du. Txosten horretan 10.366 elikagai-laginetako akrilamida mailen emaitzak ematen dira. Lagin horiek 23 estatu kidek eta Norvegiak eman zituzten 2007 eta 2099. urteen artean. Txosten horretan, halaber, hainbat herritar-talderen akrilamidarekiko esposizioa balioesten da. Hiru urte horietako joera aztertu dute eta antzeman dute aztertutako 22 elikagai-taldeetatik 3tan (crackerrak, umeentzako gailetak eta jengibre-ogia) behera egin duela akrilamida mailak. Ogi txigortuan eta berehalako kafean, berriz, gora egin du. Bestalde, 6 taldetan ez zen antzeman alde nabarmenik eta beste 8 taldetan emaitzak desberdinak izan ziren estatu kideen artean eta denboran zehar. Herritar guztiek, batik bat, patata frijituen eta moldeko ogiaren bidez dute akrilamidareriko esposizio maila handiena. Helduen esposizioa batez ere kafe txigortuaren bidez geratzen da eta umeen eta gazteen esposizioa galleten bidez. Oro har, adin-talde horien batez besteko esposizioa parekatu egin daiteke FAO/OMSren Elikagaietako Gehigarrien Adituen Batzordeak (JEFCA) 2005ean eta 2010ean egindako Arriskuen Balioztapenetan aurkeztutako esposizio mailarekin. Aurreko txostenetan (2009 eta 2010) bezalaxe, EFSAk ondorioztatu du industriak garatutako neurriek (besteak beste, patata frijituetan akrilamida maila murrizteko “toolbox” izeneko tresna) oso arrakasta mugatua izan dutela. Esposizioa murrizteko, akrilamida maila murriztu beharko litzateke esposizio maila handiena eragiten duten elikagaietan. Txostenak, halaber, gomendatzen du etorkizunean laginak produktu berekoak izan behar dutela eta kopuru nahikoa, estatistika aldetik joera esanguratsuak zehaztu ahal izateko. EFSAren txostena: Akrilamida
|
|
|
|
15/03/2010
|
|
Egile: FAO/OMS
|
|
Elikagaien Gehigarrietan adituen den FAO/OMS Batzordea Erroman bildu zen 2010eko otsailaren 16tik 25era, elikagaietako 6 kutsatzaileren balioespena eguneratzeko. Honako hauek izan dira Batzordeak atera dituen ondorioak: Akrilamida: 2003tik aurrera zenbait elikagaitan akrilamida edukia murriztu bada ere, horrek eragin txikia izan du dietaren bidez herritarrek izaten duten esposizio mailan. Egin den azken balioespenak egiaztatu egin ditu erreferentziazko balore toxikologikoak. Gainera, ez dago ia ebidentziarik ziurtatzeko akrilamidarekiko esposizioak minbizia izateko arriskua areagotu egiten duela. Nolanahi ere, konposatu genotoxikoa eta kartzinogenoa denez, akrilamida oraindik ere kaltegarria da osasunarentzat. Artsenikoa: Dietaren bidezko artsenikoarekiko esposizioa balioetsitako herrialdearen araberakoa da, batik bat, edateko urak duen artseniko mailaren araberakoa. Elikagaietan artseniko ez-organikoaren kopurua ere oso aldakorra da; beraz, esposizioaren balioespenak elikagaietako artseniko ez-organikoaren edukiaren arabera egin beharko lirateke, eta ez orain arte egin den bezala, aldatze-faktoreen arabera. Baina, ez dago elikadura matrizetan artseniko ez-organikoa antzemateko metodo balioztaturik, eta horrek zaildu egiten du balioespena modu horretan egitea. BMDL50-en balore berria 3,0 µg/pisu kiloko eta eguneko dela aintzat hartuta, Batzordeak erabaki zuen aurretik balioetsitako ISTP (15 µg/pisu kiloko) ez zela egokia; beraz, baztertu egin zuen. Deoxinivalenola (DON): 3-azetil-deoxinivalenola, deoxinivalenol bihurtzen da, eta horrek eragina du DONen erabateko toxikotasunean. Beraz, Batzordeak erabaki du maila berean hartu behar direla aintzat azetil eratorrien toxikotasuna eta DONen toxikotasuna. Halatan, DONen eta bere azetil eratorrien Behin-behineko Eguneko Gehienezko Ingesta Toleragarria (IDMTP) 1 µg/pisu kilokoa izango litzateke eta Erreferentziazko Dosi Akutua (ArfD) 8 µg/pisu kiloko. Furanoa: Konposatu hori nahi gabe sor liteke elikagaien tenperatura altuko prozesuetan. Batzordeak ez zuen orain arte furanoa balioetsita. Herritarrentzako dietaren bidezko furanoarekiko batez besteko esposizioa honela ezarri du Batzordeak: 0,001 mg/pisu kiloko eta eguneko, eta kontsumitzaile kalteberentzat 0,002 mg/pisu kiloko eta eguneko. Estimazio horiek erreferentzia toxikologikoekin erkatu ondoren, Batzordeak ondorioztatu zuen furanoa aintzat hartzeko konposatua dela, oso kartzinogenoa baita. Halaber, egiaztatu zen oso datu kuantitatibo gutxi daudela elikagaietako furanoari buruz eta oso informazio gutxi arriskua murrizteko metodoei buruz. Merkurioa: Elikagaietan merkurioa modu ez-organikoan egoten da, arrain eta itsaskietan izan ezik. Horietan metil-merkurio gisa egoten da. Horren aurrean, Batzordeak honela ezarri du merkurio ez-organikoaren Behin-behineko Asteko Ingesta Toleragarria (ISTP): 4 µg/pisu kiloko. Horrekin, baztertu egiten da erabateko merkurioarentzat aurrez ezarritako ISTP (5 µg/pisu kiloko). Perkloratoa: Herritarrentzako dietaren bidezko perkloratoarekiko batez besteko esposizioa honela ezarri du Batzordeak: 0,1 µg/pisu kiloko, eta kontsumitzaile kalteberentzat 0,1 µg/pisu kiloko. Halaber, Batzordeak Behin-behineko Eguneko Gehienezko Ingesta Toleragarria (IDMTP) ezarri du perkloratoarentzat: 0,01 µg/pisu kiloko. Eta Batzordearen ustez, balore horietan perkloratoa ez da osasunarentzat kaltegarria. Dokumentua
|
|
|
|
07/07/2008
|
|
Egile: EFSA
|
|
Tabianon (Italia) 2008ko maiatzaren 22an eta 23an egindako bilkuraren ondorioak biltzen dituen txostena argitaratu dute. Bilkura hartan honako informazio hau aztertu zuten: akrilamidaren epidemiologia, toxikologia eta jarduera kartzinogeno gisa, eta dietaren bidezko esposizioa
|
|
|
|
|
|
02/12/2007
|
|
Egile: HEATOX
|
|
Europan proiektu bat gauzatu dute beroak sorrarazi litzakeen elikagaietako toxikoei buruz (HEATOX). Hiru urtez ikerketak egiten egon eta gero (2003-2007), proiektu horren gaineko ondorioak argitaratu dituzte. Arriskuaren Ezaugarriak zehaztu ondoren egiaztatu ahal izan dute akrilamidak minbizia sorrarazi ahal duela. Eta adierazi dute, hein handi batean, konposatu hori industrian ekoiztutako elikagaien bidez kontsumitzen dugula gehienbat.
|
|
|
|
|
|
26/04/2013
|
|
Egile: EFSA
|
|
EFSAk txosten bat egin du, animalia bizietan eta horien produktuetan sendagaien eta beste substantzia batzuen hondakinen presentziari buruz. Txostena egiteko 2011ko datuak erabili dira. Zehazki, animalia hauek aztertu dituzte: behiak, txerriak, ardiak, ahuntzak, zaldiak, eskortako hegaztiak, untxiak eta ehizakiak (hazkuntzakoak zein basatiak) eta animalia-jatorriko produktuak (akuikultura, esnea, arrautzak eta eztia). Guztira, 27 estatu kideetatik igorritako 742.902 lagin aztertu dira, eta horietatik: - 415.909 lagin zenbait substantziari, horien hondakinei eta albaitaritza-sendagaiei ezarri ahal zaizkien kontrol-neurriak ezartzen dituen 96/23 Zuzentarauaren arabera "zuzendu" dira.
- 23.236 lagin susmagarriak izan dira.
- 299.428 lagin nazio mailako beste programa batzuen baitan jaso dira.
- 4.329 lagin kontrolatu dira inportazioetan.
Txosten horretan aurkeztutako datuek 96/23/CE Zuzentarauaren arabera hautatutako laginei egiten diete erreferentzia: - 415.909 laginetatik 1.178 "ez ados" izan dira.
- Estilbenoei eta eratorriei dagokienez, ez da egon "ez ados" zen laginik.
- "Ez ados" ziren laginen % 0,63 antitiroide produktuei dagozkie.
- Laktonen taldean % 0,08 "ez ados" izan dira, zearalenonari eta eratorriei dagokienez.
- Beta-agonistentzat, laginen %0,03 izan dira "ez ados".
- Laginen % 0,04k zituzten debekatutako substantziak. Honako gauek dira identifikatutako substantziak: kloranfenikol nitrofuranoak eta nitroimidazoleak.
- Antibakterianoei dagokienez, aztertutako laginen % 0,19 izan dira "ez ados". Eztian atzeman da antibakterianoen aurrean "ez ados" ziren laginen kopururik handiera (% 1,0).
- "Beste albaitaritza-sendagai batzuk" taldean antikokzidiosikoei dagokie "ez ados" ziren laginen kopururik handiena.
2007tik 2011ra bitarteko datuak konparatuz gero, agerian geratzen da 2011n txikiagoa izan dela "ez ados" ziren laginen kopurua. Beste alde batetik, ez da aldaketa nabarmenik atzeman "ez ados" ziren substantzia motari dagokionez, baina bai maiztasunean; izan ere, maiztasuna murriztu egin da esteroideen, laktonen, debekatutako substantzien, antimikrobioen, antihelmintikoen eta antikokzidianoen kasuan. Ezar daitekeen legedia: - Albaitaritza-sendagaien hondakinen gehienezko muga elikagaietarako animalietan eta horien produktuetan: 37/2010 Araudia (EB)
- Zenbait kutsatzaileren gehienezko muga animalia-jatorriko produktuetan: 1881/2006 Araudia (EB)
- Zenbait substantziari, horien hondakinei eta albaitaritza-sendagaiei ezarri ahal zaizkien kontrol-neurriak: 96/23 Zuzentaraua
- Animalia-jatorriko zenbait produkturen laginketen maila eta maiztasuna: 97/747 Erabakia
EFSAren txostena
|
|
|
|
02/05/2012
|
|
Egile: EFSA
|
|
Azterlan honetan saiatu dira neurtzen eskorta-hegaztien gorotzarekin ongarritutako lurretan hazten diren barazkiek zenbat kokzidiostatiko xurgatzen duten. Bada, honako hau izan da azterketaren emaitza: - Tratatutako animalien gorozkietan atzemandako sendagai-hondakinen kontzentrazioaren eta pentsuetako sendagai-kontzentrazioaren arteko ratioak % 5etik % 38ra bitartekoak dira.
- Sendagai horien kontzentrazioak behera egiten du gorozkietan, aldez aurretik egondako tratamenduaren arabera: % 4 eta % 83 artean murrizten da ongarria aldez aurretik biltegiratu egin bada, eta % 79 eta % 98 artean aldez aurretik konpost-prozesuren bat egin bada.
- Egiaztatu egin da kokzidiostatikoak gorozkiekin ongarritutako lursailetan landatutako barazkietara igaro daitezkeela. Nolanahi den ere, barazki gordinetan atzemandako kopuruak nahiko txikiak izan dira.
Horrekin guztiarekin, sendagai horiekiko esposizioak (barazkien ingestaren ondoriozko esposizioak), ez du eragin berezirik kontsumitzaileen kokzidiostatikoekiko guztizko esposizioan. Beste alde batetik, kuzinatzeko prozesuek eta barazkiak zuritzeak murriztu egiten dute barazki gordinek izan dezaketen kokzidiostatikoen kopurua. EFSAren azterlana: Kokzidiostatikoak barazkietan
|
|
|
|
21/03/2012
|
|
Egile: EFSA
|
|
Txostenean Europako Batzordeak 2010. urtean aztertutako 736.806 laginen datuak biltzen dira. Lagin guztietatik % 0,33 (1.373) baino ez ziren bat etorri indarrean dagoen legediarekin. 2009. urtean, berriz, ehuneko hori % 0,32koa izan zen. Bat ez etortzeekin lotutako substantziei dagokienez, honako hauen kopuruak behera egin du: esteroideak, azido resorzilikoaren laktona, kokzidioen aurkakoak, konposatu organokloratuak eta mikotoxinak. Kutsatzaile kimikoekin lotutako bat ez etortzeak, berriz, maizago atzeman dira. Kutsatzaile kimikoen artetik metal astunak atzeman dira maizenik (bat ez zetozen laginen % 3,6), eta aipagarrienak kadmioa, beruna, merkurioa eta kobrea izan dira. 2010eko txostena: Sendagaien hondakinak animaliengan
|
|
|
|
20/03/2012
|
|
Egile: FAO/OMS
|
|
FAO/OMSeko elikagaietako gehigarrietan Adituen Mahai Bateratuak txosten bat argitaratu du, eta bertan hainbat iritzi bildu ditu albaitaritzan erabiltzen diren zenbait sendagairen hondakinen presentziari buruz. Besteak beste, honako hauek dira sendagai horiek: Amoxicilina, Apramicina, Derquantel, Ivermectina, Monensina, Monepantel, Narasina eta Triclabendazol. Honako hauek ziren Adituen Mahaiaren zereginak: - Irizpideak jartzea elikagaietan albaitaritza sendagaien hondakinen segurtasuna balioesteko, Eguneko Ingesta Onargarria (IDA) ezartzea eta Hondakinen Gehienezko Mugak (LMRak) gomendatzea
- Elikagaietan zenbait albaitaritza-sendagairen hondakinen segurtasuna balioestea.
- Dietaren bidez albaitaritza sendagaien hondakinekiko esposizio akutua eta kronikoa zenbatesteko metodologien inguruko proposamenak eztabaidatzea.
Txostena
|
|
|
|
26/05/2011
|
|
Egile: EFSA
|
|
2009. urtean 764.736 analisi jaso ziren 27 estatu kideetan, eta analisi horiek guztiak biltzen ditu txosten honek. Analisi horietatik 1.406k (% 0,32) ez zituzten betetzen legezko mugak, eta horien % 0,46 agente antitiroideoak ziren, % 0,39 esteroideak, % 0,17 azido resorzilikoaren laktonak, % 0,01 beta-agonistak, % 0,07 debekatutako substantziak, % 0,21 antibakterianoak, 0,16% antihelmintikoak, 1% kokzidiostatikoak, 0,02% karbamato piretroideak, % 0,11 antiinflamatorio ez esteroideak eta % 0,21 jarduera farmakologikoa duten beste konposatu batzuk. EFSAren 2009ko txostena: albaitaritza-botiken hondakinak
|
|
|
|
21/04/2010
|
|
Egile: EFSA
|
|
EFSAk argitaratu du txosten hori. 2008. urtean 707.058 lagin hartu ziren animalia jatorriko elikagaietan, eta txosten horretan adierazten dira lagin horien emaitzak. Laginen % 0,27k baino ez zuten gainditzen substantzietan baimendutako muga. Mikrobioen aurkako produktuek eragin zuten gainditze kopuruaren ia erdia (% 46). Gainerako kasuak honako hauek eragin zituzten: albaitaritza produktuak (% 18), kutsatzaileak (% 14), debekatutako sustantziak (% 2,3) eta beta-agonistak (%, 0,1). EFSAren Txostena
|
|
|
|
22/11/2008
|
|
Egile: Dirección Salud Pública - Gobierno Vasco
|
|
Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoko Sailaren Zuzendaritzak argitaratu egin ditu hondakinetarako ikerkuntza planaren gaineko emaitzak. Plana animalia-jatorriko elikagaietan gauzatu da 2007. urtean. Txostenaren datuen arabera, laginen portzentaje handi bat antzeman dute kokzidiostatikoek kutsatuta, nahiz eta kokzidiostatikoen kopurua baxua izan. Hainbatetan, pentsuak ekoizteko prozesuetan, ezinezkoa izaten da kutsadura gurutzatua saihestea; hori dela eta, fenomeno hau kontuan hartze aldera, Europako Batzordeak proposamen bat egin du produktu horien mugei buruz. Eta adierazi beharra dago azken urteotan jasotako laginek ez dituztela gainditu muga horiek.
|
|
|
|
|
|
22/10/2008
|
|
Egile: FSAI
|
|
Elikagaien Segurtasuneko Irlandako Agentziak (FSAI) abeltzaintza arloko hondakinen arriskua balioztatu du, hain zuzen ere, ea hondakin horiek ongarri gisa erabiltzean eta giza kontsumorako elikagaiak ekoizteko lur-eremuetatik sakabanatzean arriskurik egon ote litekeen jakinarazteko. Dokumentuak informazio eguneratua bildu du horrelako hondakinak nekazaritza arloan erabiltzean sor litekeen arriskua aldez aurretik ekiditeko: tratamenduaz, kudeaketaz eta eskuragarri ditugun teknikarik onenez hain zuzen. Agentziak hainbat ondorio atera ditu ikerketa horretatik, honako hau besteak beste: horrelako praktikak erabiltzea egokia izan litekeela, baina betiere kudeaketa egokiarekin eta Nekazaritzako Jardunbide Egokiekin batera erabiliz gero. Bestalde, Agentziak ondorioztatu du arrisku baxua dagoela abeltzaintza arloko hondakinak ongarri gisa erabiltzean; betiere hondakinon jatorria ezagutu eta modu egokian kontrolatuz gero.
|
|
|
|
|
|
18/01/2013
|
|
Egile: FSANZ
|
|
Kontsumitzaileei alga lehorren kontsumoari eta algak dituzten produktuei buruz ematen zaizkien aholkuak eguneratzeko, Australiako eta Zeelanda Berriko Elikagaien Segurtasunerako Agentziak (FSANZ) berriz zenbatetsi du produktu horien kontsumoak dakarren artseniko inorganikoaren ingesta dietetikoa. Horretarako, itsasoko hainbat alga motak duten artseniko inorganikoaren maila kontrolatu dute, eta aztertutako lagun guztietan artseniko inorganikoaren maila legeak ezarritako mugaren (1 mg/kg) azpitik egon da, salbuespen bakar batekin: hijiki algen lagina. Alga nabar hori bermineralizatzaile natural gisa erabiltzen da, iodo eta burdina asko, eta propietate antioxidatzaileak dituelako. Oro har, arroz eta sopekin kontsumitzen da. Australian arrisku handiko elikagaitzat jotzen da; beraz, inportatutako partiden % 100 ikuskatzen dira, eta artseniko inorganikoa aztertzen da. Azterlan honen emaitzei jarraiki, dieta bidezko artseniko inorganikoarekiko esposizio osoa zenbatetsi zen: txikia da, herritarrek gutxitan kontsumitzen dituztelako era horretako produktuak. Alabaina, dietako beste iturri batzuen bidez artsenikoarekiko esposizio-maila handiagoa duten herritar-taldeek edo norbanakoek, hijiki algak maiz kontsumitzen badituzte, jakin egin behar dute kontsumo horrek arrisku handiagoa sor dezakeela eurengan gainerako herritarrengan baino. Emaitza horiek oinarri gisa hartuta, FSANZek berrikusi eta eguneratu egin du kontsumitzaileentzako itsas algei buruzko informazio-fitxa. Halaber, nabarmendu egin du hijiki alga asko eta artsenikoa eduki dezaketen beste elikagai batzuk (mariskoa eta arroza, esate baterako) kontsumitzen dituzten pertsonen artean sortzen den arriskua. As mailei buruzko azterlana As-ari buruzko aholkuen berrikuspena
|
|
|
|
20/07/2012
|
|
Egile: ACSA
|
|
Elikagaien Segurtasunerako Kataluniako Agentziak (ACSA) 2008an balioetsi zituen, batetik, artsenikoarekiko esposizioa dietaren bidez eta, bestetik, esposizio horrek giza osasunean eragiten duen arriskua. Halaber, balioespen horren emaitzak 2000. eta 2005. urteetan egindako arriskuaren balioespenen emaitzekin erkatu ditu. Artsenikoa elikagaietan aurki daiteke modu organikoan zein ez-organikoan, baina artseniko ez-organikoa toxikoagoa da bere bioeskuragarritasuna eta pertsonetan eragiten dituen ondorio kaltegarriak direla eta. Azterlan horretan artsenikoaren kopuru handiak arrain eta itsaskien taldean (kontzentrazio-maila handiagoa barbarin, mihi-arrain eta ganbetan) eta arrozean baino ez dira atzeman. 2000ko eta 2005eko azterlanetako emaitzekin erkatuz gero, artsenikoaren kopuruak gora egin du elikagai talde guztietan, olio eta koipeetan izan ezik. Azken horietan behera egin du kontzentrazio-mailak. Herritar helduen dietaren bidezko artseniko-ingesta eguneko 344,1 μg-koa da. Artseniko kopuruaren % 92 arrain eta itsaskien ingestak eragiten du eta % 3,43 ogi eta laboreen ingestak. Artseniko ez-organikoaren ingesta eguneko 27,40 μg-koa da. Horietatik % 29,7 ogi eta laboreen taldeko elikagaietatik dator eta % 28,6 arrain eta itsaskietatik. Kataluniako herritarren artseniko ez-organikoarekiko batez besteko esposizioa EFSAk 2009an ezarritako segurtasun maila berriaren barruan dago (0,13-0,56 μg/kg/egun). Balore horien arabera, ezin esan daiteke Europako zenbait herritar-talderentzat arriskua eragiten ez duenik. Nolanahi ere, muga zehatzik ez dagoen bitartean, komenigarria da elikagaien bidez kontsumitzen dugun artseniko ez-organikoa murriztea eta, batez ere, edukia ahalik eta zehatzen kuantifikatzea, arriskuaren balioespena doitu ahal izateko. Aurreko balioespenekin erkatuz gero, artseniko ez-organikoaren eguneko ingesta handiagoa izan da 2008. urtean 2005. urtean baino; hala ere, 2000. urtean zehaztutako baino askoz ere txikiagoa da. EDT Artsenikoa Katalunia
|
|
|
|
09/07/2012
|
|
Egile: FSA
|
|
Elikagaien Segurtasunerako Agentzia Britaniarrak (FSA) fruitu eta barazkietako kadmio, berun, kobre, zink eta artseniko mailak aztertu ditu, hain zuzen ere, 2010eko udazkenetik 2011ko udara bitartean Erresuma Batuko laborantzan nahiz saltokietan jasotako fruitu eta barazkietako 1266 laginetan. Emaitzek honako hau erakusten dute: - Produktu horietan dauden kadmio, berun eta zink mailak baliokideak dira.
- Hosto berdeko barazkiek (letxugak, babarrunak, azak eta zerbak) dute artseniko oso eta kadmio kontzentraziorik handiena, seguruenik lurzoru kutsatuko metalak hostoetara migratzearen ondorioz.
- Artseniko osoaren, kadmioaren, berunaren eta zinkaren kontzentrazioak txikiagoak dira zuritutako zenbait barazkitan (patatak, azenarioak eta arbiak). Horrek esan nahi du aipatutako barazki horien azalean metal astunen kontzentrazio handiagoa dagoela. Beste lagin batzuetan, berriz (sagarrak, pepinoak, erremolatxa eta kuia), ez zegoen ezberdintasun nabarmenik zuritutako eta zuritu gabekoen artean.
- Laginetan aurkitutako artseniko osoaren % 98,5 modu ez-organikoan zegoen.
FSAk ondorioztatu du ikerketa horretan aztertutako metal astunen mailek ez dutela areagotzen gizakien osasunerako arriskuari buruzko kezka, eta, horrenbestez, ez dela beharrezkoa inolako aldaketarik egitea fruituak eta barazkiak garbitu eta azala kentzearen inguruan dagoeneko igorri diren gomendioetan. Erresuma Batuko fruitu eta barazkietan artsenikoa neurtzeko azterketa Erresuma Batuko fruitu eta barazkietan kadmioa, kobrea, beruna eta zinka neurtzeko azterketa
|
|
|
|
03/05/2012
|
|
Egile: FSA
|
|
FSAk Ingalaterrako eta Galesko behi eta ardien muskulu eta giltzurrunetatik ateratako 207 lagin aztertu ditu, erabateko artsenikoaren eta artseniko ez-organikoaren maila zein den zehazte aldera. Emaitzek erakutsi dute muskulu eta giltzurrunetako artseniko gehiena era organikoan ageri dela. Alde batetik, giltzurrun-laginen % 69k eta muskulu-laginen % 9k artseniko-kontzentrazio txikia zuten. Beste alde batetik, artseniko ez-organikoaren (toxikoagoa da) kontzentrazio txikia atzeman zen 2 giltzurrun-laginetan. Muskulu-laginetan, aldiz, ez zen artsenikorik atzeman. Britainiar Agentziak datu horiek erabili zituen behi eta ardien haragiko zein giltzurrunetako artsenikoarekiko esposizioaren ebaluazioa gauzatzeko, eta ondorioztatu zuen elikagai horiek ekarpen txikia (% 1) egiten ziotela artsenikoarekiko esposizioari erabateko dietaren baitan. Hortaz, lortutako datuen arabera ez dago elikagaien segurtasun-arloko arazorik, eta FSAk kontsumitzaile guztiei jakinarazi die ez dela beharrezkoa kontsumo-ohiturak aldatzea. FSAren azterlana: artsenikoa
|
|
|
|
15/03/2010
|
|
Egile: FAO/OMS
|
|
Elikagaien Gehigarrietan adituen den FAO/OMS Batzordea Erroman bildu zen 2010eko otsailaren 16tik 25era, elikagaietako 6 kutsatzaileren balioespena eguneratzeko. Honako hauek izan dira Batzordeak atera dituen ondorioak: Akrilamida: 2003tik aurrera zenbait elikagaitan akrilamida edukia murriztu bada ere, horrek eragin txikia izan du dietaren bidez herritarrek izaten duten esposizio mailan. Egin den azken balioespenak egiaztatu egin ditu erreferentziazko balore toxikologikoak. Gainera, ez dago ia ebidentziarik ziurtatzeko akrilamidarekiko esposizioak minbizia izateko arriskua areagotu egiten duela. Nolanahi ere, konposatu genotoxikoa eta kartzinogenoa denez, akrilamida oraindik ere kaltegarria da osasunarentzat. Artsenikoa: Dietaren bidezko artsenikoarekiko esposizioa balioetsitako herrialdearen araberakoa da, batik bat, edateko urak duen artseniko mailaren araberakoa. Elikagaietan artseniko ez-organikoaren kopurua ere oso aldakorra da; beraz, esposizioaren balioespenak elikagaietako artseniko ez-organikoaren edukiaren arabera egin beharko lirateke, eta ez orain arte egin den bezala, aldatze-faktoreen arabera. Baina, ez dago elikadura matrizetan artseniko ez-organikoa antzemateko metodo balioztaturik, eta horrek zaildu egiten du balioespena modu horretan egitea. BMDL50-en balore berria 3,0 µg/pisu kiloko eta eguneko dela aintzat hartuta, Batzordeak erabaki zuen aurretik balioetsitako ISTP (15 µg/pisu kiloko) ez zela egokia; beraz, baztertu egin zuen. Deoxinivalenola (DON): 3-azetil-deoxinivalenola, deoxinivalenol bihurtzen da, eta horrek eragina du DONen erabateko toxikotasunean. Beraz, Batzordeak erabaki du maila berean hartu behar direla aintzat azetil eratorrien toxikotasuna eta DONen toxikotasuna. Halatan, DONen eta bere azetil eratorrien Behin-behineko Eguneko Gehienezko Ingesta Toleragarria (IDMTP) 1 µg/pisu kilokoa izango litzateke eta Erreferentziazko Dosi Akutua (ArfD) 8 µg/pisu kiloko. Furanoa: Konposatu hori nahi gabe sor liteke elikagaien tenperatura altuko prozesuetan. Batzordeak ez zuen orain arte furanoa balioetsita. Herritarrentzako dietaren bidezko furanoarekiko batez besteko esposizioa honela ezarri du Batzordeak: 0,001 mg/pisu kiloko eta eguneko, eta kontsumitzaile kalteberentzat 0,002 mg/pisu kiloko eta eguneko. Estimazio horiek erreferentzia toxikologikoekin erkatu ondoren, Batzordeak ondorioztatu zuen furanoa aintzat hartzeko konposatua dela, oso kartzinogenoa baita. Halaber, egiaztatu zen oso datu kuantitatibo gutxi daudela elikagaietako furanoari buruz eta oso informazio gutxi arriskua murrizteko metodoei buruz. Merkurioa: Elikagaietan merkurioa modu ez-organikoan egoten da, arrain eta itsaskietan izan ezik. Horietan metil-merkurio gisa egoten da. Horren aurrean, Batzordeak honela ezarri du merkurio ez-organikoaren Behin-behineko Asteko Ingesta Toleragarria (ISTP): 4 µg/pisu kiloko. Horrekin, baztertu egiten da erabateko merkurioarentzat aurrez ezarritako ISTP (5 µg/pisu kiloko). Perkloratoa: Herritarrentzako dietaren bidezko perkloratoarekiko batez besteko esposizioa honela ezarri du Batzordeak: 0,1 µg/pisu kiloko, eta kontsumitzaile kalteberentzat 0,1 µg/pisu kiloko. Halaber, Batzordeak Behin-behineko Eguneko Gehienezko Ingesta Toleragarria (IDMTP) ezarri du perkloratoarentzat: 0,01 µg/pisu kiloko. Eta Batzordearen ustez, balore horietan perkloratoa ez da osasunarentzat kaltegarria. Dokumentua
|
|
|
|
27/10/2009
|
|
Egile: EFSA
|
|
EFSAk zientzia-iritzia argitaratu du elikagaietako artseniko mailari buruz. Iritzia emateko, Europako 15 herrialdek igorritako laginak aztertu dituzte. Erabilitako tekniken bidez antzemangarriak diren mugetatik beherako baloreak izan dituzte lagin horietako bi herenek. Mailarik altuena honako elikagai hauetan antzeman dute: arrainak, itsaskiak, itsasoko algez egindako elikagaiak, zerealak eta eratorriak (batik bat, arroz-elikagaiak), ernamuina eta zahia. Hauek dira europarren dietan artseniko ez-organikoaren kopuru handiena duten elikagaiak: zerealak eta eratorriak, produktu dietetiko bereziak, ontziratutako ura, kafea, garagardoa, arroza eta arroza duten elikagaiak, arraina eta barazkiak. Hiru urtetik beherako haurrek izaten dute esposizio mailarik handiena. Haurren esposizioa, batzuetan, helduena baino hiru aldiz handiagoa izaten da; izan ere, umeek gehiagotan kontsumitzen dituzte artseniko-kopuru handia izan lezaketen elikagaiak, eta, oro har, elikagai gehiago kontsumitzen dituzte adin tarte horretako gorputz-pisua kontuan hartuta. Iritzia: Artsenikoa
|
|
|
|
16/05/2007
|
|
Egile: FSA
|
|
Elikagaien Segurtasuneko Britainiako Agentziak (FSA) hainbat datu argitaratu ditu haurren elikagai-prestakinetan antzemandako metilmerkurio eta artseniko ezorganikoari buruz. Kasu guztietan, artseniko kontzentrazioak Britainiako legediak ezarritako maila baino askoz baxuagoak izan dira (1 mg/kg). Sakonen aztertutako produktuak honako hauek izan dira: arrainezko produktuak, arroza edo hegazti-haragia. Izan ere, produktu horiek probabilitate handiagoa dute artseniko kontzentrazio altua izateko. Merkurioari dagokionez, aztertutako laginen erdiek iritsi edo gainditu egin dute analisi muga. Dena dela, arrantza-produktuetarako Europako legediak ezarritako mugara (0,5 g/kg) ez dira heldu.
|
|
|
|
|
|
07/11/2012
|
|
Egile: FSA
|
|
FSA- Eskoziak bi azterlan argitaratu ditu ehizakiak kontsumitzearen ondorioz britainiarrek berunarekiko duten esposizioari buruz. Alde batetik, kontsumitzaile handienek haragi-mota hori prestatzean, kuzinatzean eta kontsumitzean dituzten ohitura eta jokaerak aztertu dira. Bestalde, COTek berunak britainiarrentzat duen arriskua ebaluatu du, lehenengo azterlaneko emaitzak oinarri hartuta. Lehenengo azterlanean elkarrizketa kualitatibo (ehizan eta ehizakiak jateko prestatzen adituak direnekin) eta kuantitatiboak egin dira ehizakien haragiaren 200 kontsumitzaile handirekin. Bada, emaitzen arabera: - Inkesta egin dutenen % 51k astean behin jaten dituzte ehizakiak ehiza-sasoian, eta % 21ek ehiza-sasoitik kanpo.
- % 85ek uste du haragi hori egokia eta segurua dela familia guztiarentzat, umeak eta adinekoak barne. Nolanahi ere den, oro har, ahalegina egiten da haragian hauteman daitezkeen berunezko partikulak desagerrarazteko prestatu edo kuzinatu aurretik, nahiz eta gehienek adierazi duten sarritan (% 28-30) partikulak aurkitu dituztela, inoiz edo behin (% 33-35) aurkitu dituztela edo inoiz (% 14-22) ez dituztela aurkitu.
Ondoren, azterlan honetako datuak erabili dira, ikusteko berunezko munizioarekin ehizatutako haragiaren berun-mailak giza osasunerako arriskuak dakartzan. Hona hemen Arrisku Ebaluazioaren emaitzak: - Ehizatutako animalietan ageri diren berun-mailak handiagoak dira ehizaki txikietan (hegaztiak) hegazti handietan (oreinak) baino.
- Haragi-mota hau gehien kontsumitzen dutenen artean, berunarekiko esposizioa handiagoa da. Urtean zehar astean bitan bi orein-anoa kontsumitzen dituztenentzat esposizioa bikoitza da. Halaber, urteko aste guztietan bi hegazti ehizatu kontsumitzen badira, esposizioa 8 aldiz handitu daiteke pertsona helduengan eta 5 aldiz umeengan.
- Ehizakiak noizean behin kontsumitzen dutenen osasunerako arriskua oso txikia da. Bestalde, ohiko kontsumitzaileek eta kontsumitzaile handiek giltzurrunetako kalteak edo kalte kardiobaskularrak jasateko arriskua dute.
- Jaioberri, haur eta haurdunei dagokienez, arriskua handiagoa da, berunak garatzen ari den nerbio-sisteman duen neurotoxizitatea dela eta.
Kontsumitzaile handien ohiturei buruzko azterlana Arriskuaren Ebaluazioa
|
|
|
|
16/07/2012
|
|
Egile: EFSA
|
|
EFSAk, bederatzi urtean elikagaien laginak bildu eta aztertu ondoren (guztira 144.206 emaitza analitiko egin dira), honako hauek ondorioztatu ditu: - Aztertutako elikagaien erdiak baino gehiagok zuen atzemate- edo zenbatze-mugen azpiko berun-maila.
- Honako hauek dira elikagai garrantzitsuenak, esposizioari egiten dioten ekarpena dela eta: ogia eta okintzako produktuak (% 8,5), tea (% 6,2), txorrotako ura (% 6,1), patatak eta eratorriak (% 4,9), hartzitutako esnekiak (% 4,2), garagardoa eta antzeko edariak (% 4,1). Dena den, kopuru hori adinaren arabera alda daiteke.
- Elikagaietako berun-mailek % 23 egin dute behera, gutxi gorabehera, 2003tik 2010era, nahiz eta datu hori kontuz interpretatu behar den.
Murrizketa hori atzemate-teknika hobeak erabili izanaren eta/edo kutsatzaile horren presentzia elikagaietan txikitu izanaren ondorio izan daiteke; hortaz, EFSAk gomendatzen du kutsatzaile hori aztertzen jarraitzea, murrizketa egiaztatzeko. Berunarekiko esposizioa Europan
|
|
|
|
31/05/2012
|
|
Egile: RIVM
|
|
Osasun Publikoko eta Ingurumeneko Holandako Institutu Nazionalak (RIVM) metodologia berria sortu du, barazkiek lurzorutik zenbat berun xurgatzen duten aurreikusteko. Eredua 32 uzta ezberdineko 2.800 laginen datuekin egin da, eta lagin guztietan, barazkien berun-edukiaz gain, honako hauek ere aintzat hartu dira: pH balioak, buztin-edukia, lurreko materia organikoa eta lurzoruaren berun-edukia. Horrela, lagin bakoitzean berun-bilketaren faktorea (lurzorua - landarea) kalkulatu ahal izan da, eta, horri esker, nabarmen hobetu da arriskuak aurreikusteko eredua. Sortutako ereduaren arabera, lurzoruan berun-maila handia dagoenean berun-bilketaren faktorea (landarearen eta lurzoruaren kontzentrazioen arteko lotura gisa adierazita) gradualki murrizten da. Aurkikuntzak hemendik aurrera erraztu egingo eremu kutsatuetan egiten diren ikerketak. Gainera, lasaitasuna emango du familia-baratzeen balizko kutsadurari dagokionez. Eredu berriaren garapenarekin, osasunerako arriskuen aurreikuspena hobetu egin da. Informazio gehiago Txostena (alemanieraz)
|
|
|
|
09/05/2012
|
|
Egile: AESAN
|
|
AESANek jakinarazi du ehiza handiko eta txikiko ehizakietan dagoen batez besteko berun-edukiak gainditu egiten dituela Europar Batasunak haragi eta hondakinetarako ezarritako gehienezko mugak (ez dago muga zehatzik ehizakientzat). Bada, eduki horiek Europa osoan eta beste herrialde batzuetan atzemandakoen parekoak dira, baina uste da Espainian ez dagoela behar besteko informaziorik basoko ehizakien haragiaren berun-edukiari eta haragi horren kontsumoari buruz. AESANeko Zientzia Batzordeak honako kontsumo hau zenbatetsi du: 1,16 eta 2,36 ng Pb gorputz-pisuaren kiloko eta eguneko (OMEk 2000. urtean ezarritako Asteko Behin-behineko Ingesta Toleragarriaren (PTWI) % 32,2 eta % 65,5 artean). Bestalde, haragi hori gehiegi kontsumitzen dutenei dagokienez, maila hori PTWIaren % 99ra iritsi daiteke. Nolanahi ere, EFSAk ondorioztatu zuen PTWI hori ez dela egokitzat jo behar; izan ere, ezin izan da egiaztatu berunak eragindako ondorio kritikoetarako muga dagoenik. Hori dela eta, Esposizio Mugak (MOE) proposatu zituen eragin kardiobaskularretarako eta giltzurrunetako ondorioetarako. Ondorioz, Espainiari dagozkion ondorioak, aintzat hartuta EFSAk proposatutako MOEak, honako hauek dira: ehizaki asko jaten dituzten kontsumitzaile batzuentzat zenbait arrisku daude, bereziki ehizakiak askotan kontsumitzen dituztenentzat, eta, zehazki, berunak giltzurrunetan eragiten dituen kalteei dagokienez. Arriskuaren ebaluazio honek erakusten du gaur egungo egoera eta EFSAK 2010ean Europako herritarrentzat deskribatutako egoera parekoak direla. Hortaz, AESANeko Zientzia Batzordeak herritar helduei gomendatzen die astean gehienez ere ehizaki anoa bat (150 g, gutxi gorabehera) kontsumitzea, eta honako hauei kontsumo hori saihestzea: 6 urtetik beherako umeak, haurdun dauden emakumeak eta haurdun gelditu nahi duten emakumeak. Halaber, munizioak kaltetutako haragia moztu eta baztertu egin behar da, eta gauza bera egin behar da sarrera-kanalaren inguruarekin. Azkenik, berunezko munizioaren ordez beste batzuk erabiltzea proposatzen du, baita basoko ehiza handiaren eta txikiaren kontrol ofiziala indartzea ere. AESANen ebaluazioa: berunaren arriskua basoko ehizan
|
|
|
|
30/06/2010
|
|
Egile: JECFA
|
|
Elikagaien Gehigarrietan Aditua den FAO/OME Batzorde Mistoak (JECFA) Berunaren toxikologia maila balioztatu du 73. biltzarrean (Ginebra, Suitza, ekainak 8-17). Horretarako, datu berriak hartu ditu kontuan, neurologia-garapenean duen efektuen eta odol-presio sistolikoak duen eraginaren gaineko datuak, hain zuzen. Eta datu horiei esker, dosi-erantzun erako analisi bat egin du. Batzordeak erabaki du aldez aurretik ezarritako ISTPak (25 µg/kg pisu) lotura estua duela, batetik, umeen adimen-kozientearekin; izan ere, gutxienez 3 puntuko jaitsiera eragiten du, eta, bestetik, odol-presio sistolikoarekin, merkurioko 3 bat mm igotzen baitu helduen kasuetan. Datu horiek kontuan hartuta, Batzordeak ondorioztatu du ISTP horrek ez duela bermatzen kontsumitzaileen osasuna, eta bertan behera utzi du. Era berean, dosi-erantzun erako analisitik ezin izan da ondorioztatu oinarrizko maila segururik non ondorio kaltegarririk sorraraziko ez den; beraz, Batzordeak ondorioztatu du ez dela posible osasuna bermatuko duen ISTP berria zehaztea. Dosi-erantzun erako analisi hori erabili da identifikatzeko ze nolako garrantzia duten dietaren bidez herritar talde guztiek kontsumitu lezaketen berun-efektuek. Eta analisi horren arabera, Batzordeak ondorioztatu du berunarekiko esposizio luzea duten herritarren artean kezka sor litekeela. Gauzak horrela, neurriak hartu beharko lirateke bestelako esposizio-iturri batzuk identifikatzeko (dietaz gain) eta dietak eragindako esposizioa murrizteko.
|
|
|
|
|
|
12/05/2010
|
|
Egile: EFSA
|
|
EFSAk ikerketa baten emaitzak argitaratu ditu. Ikerketa horretan Europako Batasuneko adingabeen (urte bat eta hamalau urte bitartean) berunarekiko (Pb) epe luzerako esposizioa aztertu dute. Emaitzek ondorioztatu dute elikagaien batez besteko gehienezko berun kontzentrazioa aintzat hartuta, batez besteko esposizioa 07 eta 4,1 µg-koa dela gorputz-pisuaren kiloko eta eguneko. Honako elikagai hauek dira dietari berun kopuru handiena gehitzen diotenak: barazkiak, laboreak, fruitu-zukuak, freskagarriak/poloak, edateko esnekiak, eta beste. Bestalde, badirudi esposizioa handiagoa dela adin-talde horretako ume txikienen artean. Elikagaien batez besteko gehienezko berun kontzentrazioa aintzat hartuta, ondorioztatu dute urte bat eta hamar urte bitarteko adingabekoen ingestak gainditu egiten duela Asteko Behin-behineko Ingesta Toleragarria (PTWI) Europako Erkidegoko herrialde gehienetan. Ondorioz, EFSAk azpimarratu du zalantza ugari daudela eredu horien inguruan, eta kontu handiz interpretatu beharko direla emaitzak. Halaber, azpimarratu du beharrezkoa dela Europan Berunaren Arriskua berriz balioestea. EFSAren ikerketa: Beruna
|
|
|
|
21/04/2010
|
|
Egile: EFSA
|
|
EFSAren Eikakateko Kutsatzaileen Panelak (CONTAM) Zientzia Iritzi bat argitaratu du elikagaietan berunaren presentziak osasunean izan dezakeen arriskuari buruz. Berunak ingurumena kutsatzen du eta elikakatean sar daiteke. Beruna, batik bat, laboreen, barazkien eta edateko uraren bidez kontsumitzen dugu. Gainera, aintzat hartu behar da umeek izaten duten esposizioa etxeko eta lurzoruko hautsaren bidez. Panelak aztertu egin ditu eskura zituen datu guztiak, eta ondorioztatu du ez dela egokia Behin-behineko Asteko Ingesta Toleragarria (ISTP). Nolanahi ere, ez du ezarri beste erreferentziarik ez baitago ondorio kaltegarririk ez izateko mugaren ebidentziarik. Iritziak, halaber, ondorioztatu du berunarekiko gaur egungo esposizio-mailaren arriskua baxua dela edo ia ez duela arriskurik heldu gehientzat. Hala ere, esposizio horrek ondorioak izan ditzake umekien, haurtxoen eta umeen neuronen garapenean.
|
|
|
|
|
|
30/04/2013
|
|
Egile: EFSA
|
|
EFSAko Elikakateko Kutsatzaileen Panelak (CONTAM) Zientzia Irizpena eman du, metodologiari begira, animalia-jatorriko elikagaietan baimenduta ez dauden eta farmakologia aldetik aktiboak diren substantzien erreferentzia-baloreak ezartzeko. Horrelakoak dira kloranfenikola, nutrofuranoen metabolitoak, medroxiprogesterona edo malakita-berdea; izan ere, substantzia horiek debekatuta daude eta ez dute Hondakinen Gehienezko Mugarik (HGM). Argitalpenaren helburua da substantzia horietarako kontzentrazio analitiko bat definitzea. Horrela, ahalbidetu egingo da kontrol-laborategi ofizialek substantzia horiek zehaztea eta behar bezain kopuru txikiak egotea, kontsumitzaileak era egokian babesteko. Irizpenean hainbat faktore hartu dira kontuan: ahalmen analitikoa, egon daitekeen jarduera farmakologikoa eta substantziaren toxikotasuna. Bestalde, lor daitekeen kuantifikazio-muga txikiena (RALLOQ) identifikatu da, atzemate toxikologikoko balorea (TSV) ezarri da eta substantziaren toxikologian oinarritutako kuantifikazio-muga (TBLOQ) lortu da. EFSAko CONTAM Panelak TBLOQa eta RALLOQa konparatzen ditu substantzia bakoitzerako, eta ondorioztatu du TBLOQa RALLOQaren parekoa edo handiagoa bada, azken hori erreferentzia-muga gisa onar daitekeela. Alabaina, TBLOQa RALLOQa baino txikiagoa bada, substantzia hori atzemateko metodo analitikoaren sentsibilitatea hobetu behar da. Hobetze hori ezinezkoa bada, beharrezkoa izango da substantzia horren inguruko arrisku-ebaluazio zehatza egitea. Beste alde batetik, ahalmen genotoxikoa duten substantzia batzuei buruzko informazio toxikologikorik ez dagoela ikusita, Panelak hau proposatu du: atzemate toxikologikoko balore (TSV) gisa kezka toxikologikoko muga (TTC) erabiltzea. EFSAko Zientzia Batzordeak 0,0025 mg/gorputz-pisuko kg/egun ezarri du balore gisa. EFSAren metodologia
|
|
|
|
09/04/2013
|
|
Egile: BfR
|
|
BfRk argitaratutako iritzi berri baten arabera, jarduera fisiko handia duten pertsonentzako osagarri horiek arterietako presioa nabarmen handitzea ekar dezakete, are gehiago gehiegizko pisua duten pertsonak badira. Gauzak horrela, BfRk konposatu horietako batzuk “ez seguru” gisa sailkatu ditu, aintzat hartuta iritzi horretan proposatutako gehienezko kopuruak betetzen diren edo ez. Sinefrina substantzia naturala da. Esate baterako, laranja mingotsetan aurki daiteke (Citrus aurantium laranjondo mingotsaren fruitua) eta kimikoki efedrinarekin lotuta dago. Biak dira estimulatzaile ezagunak. Kirolarientzat edo pisua galtzeko osagarri gisa merkaturatutako produktu batzuek sinefrina dute, laranja mingotsaren estraktu gisa. Beste batzuetan, substantzia hori elikagaien gehigarri edo elikagai dietetiko gisa merkaturatutako produktuetan aurki dezakegu. BfR-ren arabera, eguneko ez dira 6,7 miligramo baino gehiago kontsumitu behar, elikadurako osagarri legez. Horrela, ziurtatu egiten da sinefrina maiz kontsumitzen dutenek (izan elikagai naturalen bidez, izan elikadurako osagarri gisa) ez dutela inoiz gaindituko eguneko 25,7 miligramoko ingesta. Sarri, produktu horiek kafeina eta bestelako estimulatzaileak izaten dituzte. Hala kafeinak nola sinefrinak eragina dute sistema kardiobaskularrean, eta batera hartzen badira, euren ondorioak indartu ahal dira. Ondorioen artean aipatzekoa da bihotz-taupaden maiztasuna eta arterietako presioa handitzea. Kasu batzuetan, bihotzeko patologiak atzeman gabe daude, eta horrek arriskua ekar diezaieke kontsumitzaileei. Europan merkaturatzen diren produktu batzuek iritzi honetan gomendatutakoak baino kopuru handiagoak izan ditzakete (6,7 miligramo eguneko); beraz, BfRk “ez seguru” gisa identifikatu ditu. Sinefrina eta kafeina kirolarien eta argaldu nahi duten elikadurako osagarrietan.
|
|
|
|
22/03/2013
|
|
Egile: ACSA
|
|
ACSAk balioetsi egin du Katalunian 2008an eta 2009an kontsumitu diren elikagaietako konposatu perfluoratuekiko esposizioaren arriskua giza osasunerako, eta ondorioztatu du konposatu horiek ez direla arriskutsuak katalanen osasunerako. Konposatu perfluoratuak kutsatzaile kimikoak dira, ur eta koipean disolbagarriak, oso egonkorrak eta iraunkorrak naturan, eta elikakatean metatzen dira, batik bat arrain-produktuetan. Kutsatzaile horietatik aipagarriak dira perfluorooktano-sulfonatoa (PFOS) eta perfluorooktano-azido (PFOA). Industriako produktu ugaritan erabiltzen dira; kosmetikoak, ehun-produktuak, ez itsasteko eta iragazgaizteko moduko estaldurak, orbanak kentzeko produktuak, garbiketa-produktuak, landare-osasunerako produktuak. Azterlan horretan, elikagai talde guztietako 8 konposatu perfluoratu aztertu ditu ACSAk, eta azpimarratu du PFOS eta PFOA kopuru handiak atzeman dituztela arrain eta itsaskietan. Halaber, kopuru handiak atzeman dira, baina arrainetan baino askoz ere txikiagoak, landare-produktuetan eta haragi eta eratorrietan. Heldu baten esposizioaren balioespen zenbatetsiak adierazten du arrain eta itsaskien kontsumoaren bidezko PFOSen ingesta ingesta osoaren % 93 dela. Beste alde batetik, PFOAren ingestaren banaketan, arrainek eta itsaskiek % 29 osatzen dute, frutek % 14 eta barazki zein ortuariek % 13. Halaber, atzeman da PFOAk konposatu perfluoratuen ingesta osoaren % 75 osatzen dutela batez beste, eta PFOSek % 22-30. Nolanahi ere, kutsatzaile kimiko horien ingesta askoz ere txikiagoa dela EFSAk ezarritako Eguneko Ingesta Toleragarria baino. Ondorioz, azterlan horrek adierazten du dietaren bidezko konposatu perfluoratuen ingesta ez dela arriskutsua katalanen osasunerako. Ebaluazioa: katalanen konposatu perfluoratuekiko esposizioa
|
|
|
|
26/02/2013
|
|
Egile: OMS
|
|
Duela gutxi argitaratu duten txosten batek azpimarratu egiten du Asaldatzaile Endokrinoen (AE) eta hainbat osasun-arazoren arteko lotura. Honako hauek dira osasun-arazo horiek, besteak beste: gizonezkoen ugaltze-sistemako arazoak (kriptorkidia gazteen artean eta prostatako minbizia helduen artean), emakumezkoen ugaltze-sistemako arazoak (bularreko minbizia), nerbio-sistemaren garapen-arazoak, umeen arreta-falta edo/eta hiperaktibitatea, edo tiroideetako minbizia. Txostenaren arabera, azterlan zehatzagoek eta analisi-metodo hobeek gaixotasun-arriskua murriztu eta osasun publikoarentzat aurrezkia eragin lezakete. Nazio Batuen Ingurumenerako Programak (PNUMA) eta Osasunerako Mundu Erakundeak (OME) egin dute txostena, eta bertan biltzen dira funtzio endokrinoa nahasten duten substantzia kimiko horien inguruko zientzia-ezagutza. Gaur egun arte, AEren inguruan egin den txosten osatuena da. AE batzuk naturalak dira, baina gehienak substantzia kimiko sintetikoak dira, eta honako hauetan aurkitzen dira: plagizidak, osagai elektronikoak, nork bere burua garbitzeko produktuak edo kosmetikoak, elikagaiak, gehigarriak edo kutsatzaileak. Konposatu horiek hormona-sisteman duten eragina oraindik ikertzeko dago; baina, txosten honen arabera, ondorio larriak izan ditzakete osasunean. AEek ingurumena kutsa dezakete, batik bat, industria- eta hiri-isurien bidez, nekazaritzako isurbideen bidez, edo errausketa eta isurketen bidez. Giza esposizioa elikagaiak, ura edo hautsa irenstearen bidez gerta daiteke, gasak edo airean dauden partikulak arnastearen bidez edo azalaren kontaktuaren bidez. Txostenak, halaber, adierazten du antzeko arazoak sortzen direla faun basatian, AEen ondorioei dagokienez. Konposatu horiekiko esposizioak areagotu egin ditzake ugalketa-asaldura, antzutasuna eta fauna basatiaren zenbait espezieren murrizketa. Bestalde, AEak erabiltzeko debekuek eta murrizketek animalia basati batzuen kopuruaren gorakada eta osasun-arazoen urritzea eragin dituzte. Txostenak hainbat gomendio ematen ditu, substantzia kimiko horien ezagutza mundu-mailan hobetzeko, gaixotasun-arriskuak murrizteko eta horiekin lotutako kostua txikiagotzeko. Honako hauek dira gomendioetako batzuk: - Metodo analitikoak: beharrezkoak dira metodo analitiko osoagoak, beste AE posible batzuk, horien iturriak eta eta esposizio-bideak identifikatzeko.
- Ikerketa: zientzia-datu gehiago behar dira, AEen konbinazioen eraginak identifikatzeko.
- Jakinarazpena: elikagaietan dauden substantzia kimikoei buruzko jakinarazpenak eta informazioa ez dira nahikoak; beraz, ez dira ezagutzen AE iturri asko.
- Lankidetza: zientzialarien eta herrialdeen artean datu gehiago trukatuz gero, dauden hutsuneak zuzenduko lirateke.
Txostena
|
|
|
|
21/01/2013
|
|
Egile: EFSA
|
|
Pentsuetarako A bitamina Gaur egun, A bitaminaren gehienezko baloreek, animalien nutriziorako EBn legez kontrolatutakoek eta erabilitakoek, ez dute inolako arriskurik sortzen animalia hartzaileen artean; zehazki, ez elikagaiak ekoizteko animalia-espezieen ez laguntza-animalien artean. Eginiko azterlanen arabera, animalia-jatorriko elikagaien kontsumitzaileentzat loditzeko animalien gibela kontsumitzea da kontsumitzaile helduen artean arriskuren bat eragin dezakeen bakarra. Bada, arrisku hori murrizteko, jakinik ezinezkoa dela guztiz desagerraraztea, animalien elikaduran A bitaminaren erabiltzeko maila berriak proposatu ditu EFSAk: - Txerriak. Txerrikumeak: 16.000 IU/kg pentsu oso; loditzeko txerriak: 6.500 IU/kg pentsu oso; txerri-emeak: 12.000 IU/kg pentsu oso.
- Eskortako hegaztiak. Oilaskoak (hegazti-espezie guztiak barne) jaio eta lehenengo 14 egunen baitan, indioilarrak jaio eta lehenengo 28 egunen baitan: 20.000 IU/kg pentsu oso. Gainerako hegaztiak (loditzeko, arrautzatarako eta ugaltzeko): 10.000 IU/kg pentsu oso.
- Ugaztunentzako esnearen ordezkoak: 25.000 IU/kg.
- Ugaltzeko zekorrak, jaio eta lehenengo 4 hilabeteen baitan; ugaltzeko bildotsak eta aharitoak, jaio eta lehenengo 2 hilabeteen baitan: 16.000 IU/kg pentsu oso. Loditzeko behiak, ardiak eta ahuntzak: 10.000 IU/kg pentsu oso.
- Esnetarako behiak: 200.000 IU A bitamina/behi eta eguneko.
- Untxiak, zaldiak, salmonidoak eta maskotak: ez da gehienezko dosirik proposatu.
Europako agentziaren arabera, A bitamina emateko bestelako bide batzuk egoteak (esate baterako, edateko ura), kontsumitzaileentzako arriskua handituko luke. Azkenik, EFSAk zenbatetsi du animalien nutrizioan A bitamina proposatutako dosietan erabiltzeak ez duela inolako arriskurik eragiten ingurumenean. EFSAren zientzia-iritzia
|
|
|
|
07/01/2013
|
|
Egile: EFSA
|
|
EFSAk eguneratu egin du kontsumitzaileen hiru karamelu-koloratzaileekiko esposizioa (E-150a, E-150c y E-150d). Koloratzaile horiek elikagai ugariri gaineratzen zaizkie kolore marroi iluna emateko; besteak beste, honako hauei: zopak, gozokiak, ongailuak eta edari ugari (kola edariak, garagardoa eta whiskya). Duela gutxi, hiru koloratzaile horiek elikagai eta edarietan zuten mailari buruzko datuak eta elikagaien kontsumoari buruzkoak lortu dituzte, eta, hain zuzen ere, datu horiek izan dira balioespen berri horren oinarria. Emaitza horiek alderatu egin dituzte 2011n Elikagaiei gaineratzen zaizkien Gehigarrien eta Nutriente-iturrien Panelak (ANS Panela) egindako balioespen osoko emaitzekin. Balioespen hartan Eguneko Ingesta Toleragarria (EIT) ezarri ziren koloratzaile horientzat. Balioetsi da edozein herri-talderen hiru karamelu-koloratzaileekiko esposizio konbinatuak ez duela gainditzen taldearen EIT: 300 mg gorputz-pisuaren kiloko eta eguneko. Hiru koloratzaile horiek banaka aztertuz gero, zenbatetsi da dietaren bidezko esposizioa askoz ere txikiagoa dela esposizioaren aurreko balioespenean baino. Salbuespen bakarra E-150c da, kontsumo handiko ume eta helduen artean; izan ere, EIT gaindi daiteke. Panelak arriskuen kudeatzaileen esku jarri du informazio hori eta azaldu du umeen E-150c koloratzailearekiko esposizio-iturri nagusia okintzako produktuak direla, eta helduena, berriz, alkoholdun edariak. 2012ko ber-balioespena 2011ko balioespen osoa
|
|
|
|
29/11/2012
|
|
Egile: ACSA
|
|
Elikagaien Segurtasunerako Kataluniako Agentziak (ACSA) 2008an egin zuen Erabateko Dietaren Azterlana eta orain argitaratu ditu azterlan horren emaitzak, hexaklorobentzenoari (HCB) eta giza osasunean eragiten duen arriskuari dagokienez. HCBa kutsatzaile organiko iraunkorra (KOI) da eta ingurumenean luze iraun dezake; hori dela eta, Europar Batasunean 1981az geroztik debekatuta dago nekazaritzan erabiltzea. Nolanahi ere, oraindik ere, produktu kimiko gisa erabiltzen da industrian, eta oso lurrunkorra denez, ingurumenera askatzen da hondakinak errausten direnean. Gainera, gizakiek eta animaliek erraz xurgatzen dute, gantz-ehunetan metatzen da eta ondorio kaltegarriak eragiten ditu gibelean. Minbiziaren Ikerketarako Nazioarteko Agentziak (IARC) gizakiarentzat kartzinogeno posible (2B taldea) gisa sailkatzen du KOI hori. Horretarako, esperimentazio-animalietan antzemandako eragin kartzinogenoetan oinarritu da (IARC 2001). Azterlan horretan, kontzentraziorik altuenak honako talde hauetan antzeman dira: koipe eta gantzak, besteak beste, gurina eta oliba-olioa (860 eta 195 ng/kg pisu freskoan, hurrenez hurren) eta esnekiak, besteak beste, gazta gogorra (Mantxakoa eta antzekoak) eta gazta biguna (gazta-atalak, brie eta antzekoak). Azken horietan, 435 eta 380 ng/kg antzeman da, hurrenez hurren. Aurreko azterlanekin erkatuz gero, nabarmen egin du behera lekaleen (% 89) eta arrautzen (% 78) taldeetan. Kontzentrazioak tuberkuluen taldean baino ez du gora egin, %16 2005eko azterlanarekin erkatuz gero. Esposizioari buruzko balioespenaren arabera, dietaren bidezko hexaklorobentzeno ingesta, heldu batentzat 0,60 ng-koa da kilo eta eguneko, eta pertzentilik altuenean, berriz, 1,03 ng-koa kilo eta eguneko. Beste alde batetik, haurren taldean ingestak gora egin du: 2,25 ng kiloko eta eguneko. Nolanahi ere, aintzat hartuta Kataluniako herritar-talde guztiak eta pertzentilik altuenak, ingesta OMEk ezarritako erreferentziazko balioa (0,16 mg/kg/egun) baino askoz ere txikiagoa da. Halaber, balio horiek 2000. eta 20005. urteetako azterlanekin konparatuta, ingestak behera egin du nabarmen, % 75 eta % 45, hurrenez hurren. EDT Katalunia: Hexaklorobentzenoa
|
|
|
|
20/11/2012
|
|
Egile: EFSA
|
|
EFSAren Kutsatzaileen Panelak iritzi bat argitaratu du iturriko ura iragazteko erabiltzen diren iragazki-kartutxoen segurtasunari buruz. Iritzi horretan ebaluatu egiten dira ur-iragazki horiek (Europako etxe askotan erabiltzen dira) askatutako amonioarekiko esposizioak gizakien osasunean izan ditzakeen ondorioak. Amoniakoa konposatu naturala eta nitrogeno-iturri garrantzitsua da ugaztunentzat. Zehazki, aminoazidoak, DNA, RNA eta proteinak sintetizatzeko balio du. Elikagaietan berez agertzen da, eta endogenoki ugaztun-espezie guztien hesteetan sortzen da (pertsona helduengan egunean 3-4 gramo sortzen direla zenbatetsi da). Amoniako gehiegi sortzen denean, gibelaren bidez metabolizatu eta gernuaren bidez kanporatzen da. Alabaina, giltzurrun- edo gibel-gutxiegitasuna, edo urritasun entzimatikoa sor dezaketen nahasketa metaboliko genetikoak dituen pertsonetan amoniako-maila toxikoak ager daitezke. Ura iragazteko iragazki-kartutxoak ekoiztean amonioa sortzen da, eta amonio hori ura iragaztean askatzen da gero. Ura iragazteko kartutxo batek bere bizitza erabilgarrian askatzen duen batez besteko amonio-kontzentrazioa 0,5 mg/l-tik behera dagoela zenbatetsi da, eta hori da, hain zuzen ere, Europako legeriak ur edangarriko amonioarentzat ezarritako muga. Nolanahi den ere, EFSAren Panelak egindako ebaluazioan, uretan askatutako amonioari dagokionez, 0,5 eta 5 mg/l bitarteko kontzentrazioa erabili da. Argitaratutako txostenean uretatik etorritako amonioarekiko esposizioa zenbatetsi da, hala helduentzat nola bularreko ume eta haurrentzat. Zehazki, maila hauen artean dago: - Helduak: 0,014 – 0,14 mg gorputz-pisuaren kiloko eta eguneko.
- Bularreko umeak: 0,10 – 1,0 mg gorputz-pisuaren kiloko eta eguneko.
- Haurrak: 0,054 – 0,54 mg gorputz-pisuaren kiloko eta eguneko.
Aintzat hartuta endogenoki sortzen den amonio-kopurua, eta kopuru hori kartutxo horiekin iragazitako uretatik sortutako esposizioarekin alderatuta, Panelak ondorioztatu du uretako amonioarekiko esposizioa oso gutxi handitzen dela; beraz, ez dakar giza osasunerako arriskurik, ezta, zehazki, herritarren talde minberenen artean ere. EFSAko iritzia
|
|
|
|
31/10/2012
|
|
Egile: FSA
|
|
Elikagaien Segurtasunerako Britainia Handiko Agentziak, Erresuma Batuko ingurumen-agentziekin elkarlanean, duela gutxi argitaratu ditu 2011n Zaintza Erradiologikoko Urteko Programan jasotako laginen emaitzak. Programaren helburua da elikagaietan erradioaktibitate-maila txikiak mantentzen direla egiaztatzea eta erradioaktibitate-isurien dosiak kontsumitzaileentzat onargarriak direla ziurtatzea. Elikagaietan atzemandako mailak lagungarri dira Erresuma Batuko zentral nuklearren inguruan hazitako elikagaien kontsumitzaileentzako dosi potentziala kalkulatzeko. Halaber, zentral nuklearretatik urrun bizi diren kontsumitzaileen esposizioa ere ebaluatzen da, leku horietan erradiazioaren iturri naturalek dieta orokorraren erradioaktibitateari laguntzen baitiote. Ingurumeneko erradioaktibitatearen jatorria anitza da: bere baitan hartzen ditu erradiazio naturala, Txernobylgo istripuko hondakinak eta zentral nuklearretan zein nuklearrak ez direnetan gertatzen diren isurketa erradiaktiboak. Txostenaren ardatza informazioa da; zehazki, iturri erradiologikoetako elikagaien bidez kontsumitzaileek izan dezaketen arriskuaren eta esposizioaren ebaluazioak egiteko erabiltzen dena. Gainera, txostenean honako hauei buruzko informazioa ere ematen da: dosi erradiologikoak ebaluatzeko metodoak, azken aldian argitaratutako azterlan eta ikerketak, Erresuma Batuko gaur egungo legeria, eta babes erradiologikoari buruzko nazioarteko zein Europar Batasuneko hitzarmenak. Behin ebaluazioak aztertuta, ondorioztatu da kontsumitzaileek elikakatearen bidez (ura, lurra eta globala) jasaten duten erradiaktibitatearekiko esposizioa, Europar Batasunak ezarritako urteko dosiaren mugaren azpitik mantendu zela 2011n. Muga hori, hain zuzen ere, 1 milisievert-ekoa da, erradiazio-iturri artifizial guztietarako. Beraz, esan daiteke Erresuma Batuan elikagaietako erradioaktibitateak ez duela inolako arriskurik giza osasunarentzat. FSAren txostena: Erradioaktibitatea elikakatean Eranskina
|
|
|
|
24/10/2012
|
|
Egile: EFSA
|
|
Agiri honetan zerrendatu egiten dira BFRen familiako konposatu posibleak. Horiek ere aintzat hartu beharko dira BFRekiko esposizioa balioestean. Gaur egunera arte deskribatutako BFRez gain (giza esposizioan eragin handiena dutenak), badira beste BFR batzuk: “berriak” edo “emergenteak" deitutakoak. EFSAk honako hauek identifikatu ditu: Genotoxikoak eta kartzinogenoak, zaindu beharrekoak: - TDBPP: tris (2,3-dibromopropila) fosfatoa
- DBNPG: Dibromoneopentil glikola
Arriskua eragin lezaketen konposatuak, biometatzeko gaitasuna dutenak: - BTBPE: 1,2-bis(2,4,6-tribromofenoxia)etanoa
- HBB: hexabromobentzenoa
BFR emergenteak EFSA
|
|
|
|
03/10/2012
|
|
Egile: ANSES
|
|
Elikagaien Segurtasunerako Frantziako Agentziak (ANSES) argitaratu egin ditu “Azpiegituren inpaktu-azterketen testuinguruan osasun-arriskuen ebaluazioak egitean aintzat hartu beharreko kutsatzaileak hautatzea” izeneko zuzentarauko ondorio eta aholkuak. Argitaratu berri den azterlan horretan, Agentziak azpiegitura berri bat probatzean aztertu beharreko substantziak hautatu ditu; izan ere, arauak hala ezartzen duelako, zenbait ingurumen-faktoreri buruzko ebaluazio-azterlanak egin behar dira, hala nola, airearena, urarena, lurzoruarena eta kutsadura akustikoarena, baita dardarei eta sortutako hondakinei buruzkoak ere. Adituen talde batek egindako ebaluazio horretan aintzat hartu dira kutsatzaileekiko esposizio-bideak: arnastea, hautsa irenstea, lurzorua-eskua-ahoa kontaktu zuzena eta elikagaiak irenstea. Bada, bereziki nabarmendu dira errepideetatik hurbil dauden baratze pribatuetatik ateratako elikagaiak. Ondorio gisa, 14 substantzia kutsatzaileren zerrenda eta 2 konposatu-familia proposatzen dira, guztiak ere aintzat hartu beharrekoak ebaluazio-mota hauek egitean. Konposatuak honako hauek dira: azetaldehidoa, akroleina, amoniako (NH3), artsenikoa (As), bentzenoa, 1,3-butadienoa, kromoa (Cr), etil-bentzenoa, formaldehidoa, naftalenoa, nikela (Ni), propionaldehidoa eta PM10 eta PM2,5 partikulak. Beste alde batetik, konposatuen familiak dira 16 Hidrokarburo Aromatiko Poliziklikoak (HAP) (toxikoak dira) eta Dioxinen eta Furanoen familia. Gainera, Agentziak ikertzen jarraitzeko eremuak identifikatu ditu, bide-azpiegituren isurtzeei buruzko ezagutza hobetze aldera. Azkenik, trafikoak HAPen eta dioxina eta furanoen kontzentrazioetan duen eragina hobeto dokumentatze aldera, iradokitzen da, batetik, bide-azpiegituren aniztasunaren adierazgarria den neurketa-kanpainak egitea eta, bestetik, arautu gabeko beste kutsatzaile batzuen datuak eskuratzea. Zuzentaraua (frantsesez)
|
|
|
|
31/07/2012
|
|
Egile: ELIKA
|
|
Kutsatzaile Organiko Iraunkorrak (KOI), nazioartean ingelesezko POP (Persistent Organic Pollutants) akronimoarekin ezagutzen direnak, ezaugarri berezi jakin batzuk (iraunkortasuna, biometaketa eta toxikotasuna) dituzten substantzia kimikoak dira. Hain zuzen, ezaugarri horien ondorioz dira giza osasunerako eta ingurumenerako mehatxu garrantzitsuak mundu-mailan. Hori dela eta, Nazioarteko Komunitateak aurrerapauso garrantzitsuak eman ditu azken hamarkadetan, horiek erregulatu eta kontrolatzeko.
Artikulu honetan, KOI izeneko kutsatzaileak gutxitzeko estrategia orokorra azaltzen da.
|
|
|
|
|
|
13/06/2012
|
|
Egile: EFSA
|
|
EFSAk berraztertu egin ditu elikaduran erabiltzen diren mineral-olioen –hidrokarburoak– (MOH) inguruko datuak, eta jakinarazi du eragina izan lezaketela kontsumitzaileen osasunean. Konposatu horiek elikagaiekin kontaktuan dauden materialetan (besteak beste, birziklatutako paperezko edo kartoizko ontzietan eta material horietan inprimatzeko tintetan) erabiltzen dira, bai eta plastikoak zein bilgarriak egiteko gehigarri gisa ere. Halaber, elikagaietako gehigarri eta laguntzailekide gisa ere erabiltzen dira: ez itsasteko agente gisa okintzan/gozogintzan, estalgarri gisa gozogintzan, giza kontsumorako laboreen aleetan erabilitako hauts-ezabatzaile gisa eta abar. EFSAk hainbat ziurgabetasun egiaztatu ditu MOHren nahasketen osaera kimikoari eta esposizio iturriei dagokienez. Nolanahi ere, elikakateko edozein gunetan kutsadura-iturri posibleak identifikatzea gomendatzen du, konposatu horien zaintzarako programa diseinatu ahal izateko. Bestalde, FSAk duela gutxi argitaratu zuen azterlan bat, elikagaiekin kontaktuan dauden kartoizko bilgarri edo ontzietan inprimatzeko tintetan (olio mineralez egindakoak) konposatu-mota horiek erabiltzeari buruzkoa. Azterlan horren arabera, bide hori ez da esposizio-iturri garrantzitsua. Hala ere, uste du, EFSAren berrikuspenaren ostean, beharrezkoa izango dela hidrokarburo horiekiko beste esposizio-iturri batzuen inguruan aztertzen jarraitzea. EFSAren iritzia: olio mineralak
|
|
|
|
30/04/2012
|
|
Egile: FSANZ
|
|
Elikagaien Segurtasunerako Australiako eta Zeelanda Berriko Agentziak hestebeteetan, edari freskagarrietan eta fruitu lehorretan dauden sulfito-mailen zaintza egin du. 2003an eta 2008an antzeko zaintza egin zuten, eta orduan ikusi zen elikagai horiek gehitzen ziotela sulfito gehien dietari. Ondorioz, Agentziak kontsumitzaileentzako aholkuak eguneratu ditu, bere webgunearen bidez. Ikerlanean 207 lagin ikertu dira orotara: 156 hestebeteenak, 30 edari freskagarrienak eta 21 fruitu lehorrenak (Sultana mahaspasak eta deshidratatutako sagarra), guztiak ere Australiako harategi eta supermerkatuetan jasotakoak. Aztertutako lagin gehienetako sulfitoen maila legez baimendutako mugen azpitik dago. - Saltxitxei dagokienez, behi-okelez egindakoek sulfito gehiago zituzten txerri-, oilasko- edo arkume-okelez egindakoek baino. Azterketa honetan aurrekoetan baino askoz ere lagin gehiago ikertu diren arren, atzemandako sulfito-mailak aurreko azterketetakoen parekoak izan dira.
- Edari freskagarrietan, sulfito-maila legez baimendutako mugen azpitik dago. Oro har, maila are txikiagoa izan da edari dietetikoetan, azukre gutxikoetan edo gehitutako azukrerik gabeko edarietan.
- Deshidratatutako frutetan, sagarren mailak mahaspasena gainditu du, nahiz eta horiek guztiak baimendutako mugen azpitik egon diren.
Kontsumitzaileentzako webgunean Agentziak jakinarazi du elikagaietan dauden sulfitoak ez direla arriskutsuak pertsona gehienen osasunerako. Era berean, alergia dutenei aholkatzen die etiketa arretaz irakurtzea; izan ere, sulfitoen kontzentrazioa 10 mg/kg-ren parekoa edo handiagoa bada, derrigor adierazi behar da etiketan. Ikerketa Aholkuak
|
|
|
|
17/04/2012
|
|
Egile: EFSA
|
|
Sugar Atzeratzaile Bromatuen (BFRak) artean, fenol bromatuak eta euren eratorriak erabiltzen dira gehigarri gisa zenbait poliester erretxina eta polimerotan, erresistentzia termiko handiagoa emateko. Orain arte eskura egon diren datuen arabera, EFSAk zientzia-iritzi bat eman du osagai horiek elikagaietan egoteak osasunean izan ditzakeen ondorioei buruz. Dokumentu horretan jasotako ondorioen artetik honako hauek dira nabarmenenak: - Fenol bromatuen eta euren eratorrien artean, informazio gehiena 2,4,6,-tribromofenol (TBP) delakoari buruzkoa da.
- Nekez izango du eraginik osasunean elikagaien bidezko TBPekiko esposizioak, baita esposizio-maila handiena izan dezaketen adin-taldeetan ere (bularreko umeak).
- Bestalde, begi-bistakoa da datuak falta direla beste fenol bromatu batzuei eta euren eratorriei buruz.
EFSAren txostena: BFRak
|
|
|
|
05/12/2011
|
|
Egile: EFSA
|
|
EFSAk aitorpen bat egin berri du ANSESen 2011ko txosteneko balioespenen inguruan. Txosten horretan honako hauek aztertu dira: batetik, Bisfenol A konposatuarekiko dosi txikiko esposizioaren ondorioak, eta, bestetik, eta konposatu horrek giza osasunean duen eragina. EFSAren CEF Panelak honako hau adierazi du: - ANSES arriskuaren identifikazioan baino ez da oinarritu bere ondorioak ateratzeko. EFSAk, berriz, BPAren arriskuaren erabateko balioespena egin du.
- Oraindik ere zalantzan jartzen da BPArekin lotutako eraginetako batzuk gisa osasunerako kaltegarriak ote diren. Eragin horiek esperimentuetako animalietan atzeman dira, hain zuzen ere, dosi txikiko esposizioa izan dutenen artean.
- EFSAk berriz aztertuko du bere iritzia abian diren azterlanen balioespena egin ostean. Azterlanen emaitzak 2012an balioetsi ahal izango dituzte.
ANSESen azterlanaren balioespena oinarri hartuta, EFSAk ez du uste jarrera aldaketa justifikatuta dagoenik. Ondorioz, berretsi egin ditu 2010eko azterlanaren ondorioak. EFSAren txostena: Bisfenol A
|
|
|
|
13/10/2011
|
|
Egile: EFSA
|
|
EFSAk arriskuen balioespen kualitatiboa egin du, eta bertan honako ondorio hauek jaso ditu: - Euren toxikotasuna dela eta, Elikagaien Segurtasunaren arloan garrantzi handieneko aminak histamina eta tiramina dira.
- Amina-mota horiek sortzeko, honako aurre-baldintza hauek egon behar dira: aminoazido libreak, mikroorganismo sortzaileak eta horiek hazteko baldintza egokiak (tenperatuta eta pH-a) egotea, bai eta mikroorganismo horien entzimek aminak sortzeko behar dituzten baldintza egokiak izatea ere (zehazki, pH baxua). Elikagai hartzituek betetzen dituzte aldeko baldintza horiek guztiak.
- Honako hauek dira histamina sor lezaketen elikagai-taldeak, beheranzko hurrenkeran: beste arrain eta arrantza-produktuen taldea, saltxitxa hartzituak, gazta, arrain-saltsak eta barazki hartzituak.
- Honako hauek dira, berriz, tiramina sor lezaketen elikagai-taldeak, beheranzko hurrenkeran: garagardoa, gaztak, saltxitxa hartzituak, arrain-okela hartzitua, haragia kontserban.
Balioespen honetan, halaber, definitu egin dira zein diren ondorio kaltegarriak eragiten ez dituzten amina biogenoen gehienezko kopuruak. - Histaminari dagokionez, hauxe da gehienezko kopurua: 50 mg pertsona osasuntsuentzat, baina, betiere, histaminari intolerantzia diotenen muga detektagarriaren azpitik.
- Tiraminari dagokionez, berriz, hauxe da gehienezko kopurua: 600 mg pertsona osasuntsuentzat. Monoamino oxidasaren inhibitzaileren bat (IMAOak) hartzen dutenentzat, berriz, kopuru hori murriztu egiten da: 50 mg hirugarren belaunaldiko IMAOak hartzen dituztenentzat eta 6 mg ohiko IMAOak hartzen dituztenentzat.
Amina Biogenoak EFSA
|
|
|
|
16/06/2011
|
|
Egile: COT
|
|
COTek azterlan baten emaitzak argitaratu berri ditu. Azterlan hori Erresuma Batuan egin dute dietaren bidez ftalatoekiko esposizioa balioztatzeko. Hauek dira emaitzarik aipagarrienak: • Aztertutako 20 elikagai taldeetan substantzia horren bi ester hauek agertu dira maizenik: - DEHP (aztertutako 20 elikagai taldeetatik 11tan) eta DBP (20 taldeetatik 7tan).
- DEHPk, di-(2-etilhexil)-ftalatok, eragiten du esposizio maila handiena, eta haurren eta adinekoen esposizioa esnekien, arrainaren, haragi-produktuen eta laboreen bidez gertatzen da. Bestalde, tarteko adin-taldeei dagokienez, arraina, esnekiak, haragi-produktuak eta hegazti-haragia dira esposizioa eragiten duten elikagaiak.
- Ftalatoekiko batez besteko esposizioek, konposatuak bakarka zein konbinaturik balioztatu direnean, ez dute gainditzen EFSAk eta OMSk ezarritako Eguneko Ingesta Onargarria (IDA); beraz, ez dira arriskutsuak giza osasunerako.
|
|
|
|
09/05/2011
|
|
Egile: Europako Batzordea/Comisión Europea
|
|
2011ko apirilaren 30eko Europako Batasuneko Aldizkari Ofizialean (L 111/3) argitaratu zuten Batzordearen 420/2011 (EB) Araudia, 1881/2006 (EE) Araudia aldarazten duena. Azken araudi horrek zehaztu egiten du elikagaietako zenbait kutsatzaileren gehienezko edukia. Araudi berri horrek proposatzen dituen aldaketen helburua da, besteak beste, inkoherentziak konpontzea 1881/1006 (EE) Araudian agertzen diren elikagaien edo produktuen taldeen izenei dagokienez. Beste kasu batzuetan, berriz, Kadmioaren kasuan adibidez, gehienezko edukia aldatu da aurreko araudiarekin erkatuz gero. Aldaketa horiek guztiak txosten honen “Aldaketen konparaziozko taula”n daude adierazita
|
|
|
|
|
|
15/02/2011
|
|
Egile: EFSA
|
|
EFSAk azterlan bat argitaratu berri du elikagaietako Substantzia Perfluoroalkilatuen (PFAS) edukiari buruz. Azterlana egiteko 4.881 lagin aztertu ditu 2000. eta 2009. urteen artean. Hona hemen azterlanaren emaitzak: - PFASen familiatik honako hauek aurkitu dira gehienbat aztertutako laginetan: PFOS (% 31.1), PFTriDA (% 17.2), PFOSA (% 16.6), PFOA (% 11.5), etab.
- Honako elikagai hauetan antzeman dira batez ere: “arrain erraiak (% 68), “ehiza animalien erraiak" (% 64), “ehiza haragia" (% 22), “uretako moluskuak” (% 20), “krustazeoak” (% 17) eta “arrain haragia” (% 9.7)
EFSAk gomendatu du informazio zabalagoa jaso behar dela elikagaietan substantzia horien edukiei buruz, zehazki PFAS kontzentrazio maila altua duten elikagaietan (krustazeoak eta uretako moluskuak), eta, nahiz eta PFAS kontzentrazio maila baxua izan, askotan kontsumitzen diren elikagaietan (ura eta beste edari batzuk). Halaber, aintzat hartu beharko da substantzia horiek ontzietatik elikagaietara migratu ahal direla. Beraz, datu gehiago bildu beharko dira kontsumitzeko prest dauden elikagaiei eta ontziratutako elikagaiei buruz. PFASak elikagaietan
|
|
|
|
01/12/2010
|
|
Egile: FAO/OMS
|
|
Txostena FAO/OMSren adituek egin dute, eta bertan Bisfenol A konposatuak giza osasunean izan litzakeen eraginei buruzko zenbait alderdi biltzen dira. Honako hauek dira ondorio aipagarrienak: - Bisfenol A konposatuak eragin edo gara lezakeen toxikotasunari buruzko ikerketen arabera, dosi altuetan baino ez dira antzematen eraginak.
- Nolanahi ere, aurretik deskribatu gabeko zenbait eragin, gaur egun ikertzen ari direnak, dosi txikiagoetan ere ager daitezke. Baina, hori etorkizuneko ikerketen bidez berretsi beharko da.
- Eragin horiek egiaztatuko balira, aintzat hartu beharko lirateke Arriskuen Balioespena egitean; izan ere, toxikotasun-maila konposatu horrekiko esposiziotik oso hurbil dago.
- Bestalde, aztertu egin beharko dira konposatu horren jarduera-mekanismo alternatiboak, jarduera estrogenikoa aldatzeko duen gaitasuna balioesteko orduan.
Hala ere, zalantza ugari daude behaketa horren balioaren eta sendotasunaren inguruan. Balioespen horrek estimazio bat egiten du Bisfenol A konposatuak giza osasunean izan ditzakeen arriskuen inguruan. Eta, nahiz eta oraindik goiz den estimazio hori nahiko erreala dela ondorioztatzeko, emaitza horiek ikerketak sustatu egin beharko lituzkete zalantza horiek murriztearren. FAO/OMSen txostena: Bisfenol A
|
|
|
|
27/05/2010
|
|
Egile: Agencias Europeas Seguridad Alimentaria
|
|
Elikagaien Segurtasuneko Europako zenbait agentziak eta Osasun Publikoko zenbait erakundek balioetsi egin dute 40 elikagaietako koloratzailerekiko esposizio maila epe luzean, Europako 11 herrialdetako umeen artean. Esposizio horren balioespena egiteko, kontsumoari buruzko zenbait datu konbinatu dituzte. Datu horiek eskuratzeko, urte 1 eta 10 urte bitarteko umeen kontsumoa (Txipren 11 eta 14 urte bitartekoena ere bai) aztertu dute bi egunez. Horretarako, 24 orduko oroitzapen metodoa erabiltzeaz gain, aintzat hartu dituzte EFSAk bere balioespenetan lortu eta erabiltzen dituen elikagaietako koloratzaileen kontzentrazio mailari buruzko datuak. Koloratzaile bakoitzarentzat bi eredu hartu dira kontuan: Europa Batasunean indarrean dagoen legediarekin bat datozen gehienezko mugak (MPL izeneko eredua) eta benetako gehienezko gisa aitortutako erabilera-patroiak (“erabileraren gehienezko muga” izeneko eredua). Emaitzek ondorioztatzen dute elikagaietako koloratzaileekiko esposizio-maila ezberdina dela aztertu diren herrialdeen eta erabili den ereduaren arabera. Nolanahi ere, esposizioari buruzko estimazio guztiak ahalik eta modu kontserbadoreenean ulertu behar dira, baldin eta onartzen badugu koloratzaileen baimendutako edo aitortutako gehienezko maila umeek kontsumitutako elikagai guztietan antzeman zela. Agentziek gomendatu dute Europako umeen elikagaietako koloratzaileekiko esposizioaren Arriskuaren Balioespena doitzea alderdi hauei dagokienez: batetik, elikagai taldeei eta koloratzailearen kontzentrazioaren izaerari buruzko ezagutza maila areagotzea, talde horien eta koloratzaileen arteko kohesioa hobetzeko, eta kontzentrazioaren adierazgarritasuna balioesteko, hurrenez hurren; eta, bestetik, umeen kontsumoari buruzko datuak EFSAren datu-basean txartatzea esposizioaren beste balioespen batzuetan erabili ahal izateko. Balioespena: elikagaietako koloratzaileekiko umeen esposizioa
|
|
|
|
19/05/2010
|
|
Egile: EFSA
|
|
EFSAk kanpo-txosten bi argitaratu ditu. Honako hau izan da txosten horien azterlana: Europako zenbait herrialdetako adingabekoen kromoarekiko eta selenioarekiko esposizioa epe luzera. Bi kasuotan, herrialdeak alderatuz gero, esposizio maila ezberdinak daude; izan ere, aztertutako herrialdeetako herritarren kontsumo ereduak ere ezberdinak dira. Aldeak alde, herrialde guztietan behera egiten du bi elementu horiekiko esposizioak, umearen adinak gora egiten duen heinean. Kromoari dagokionez, batik bat, “esnearen eta esnekien” eta “laboreen” elikagai taldeek eragiten dute metal horrekiko esposizioa. EFSAren arabera, ezin da egiaztatu kromo ingesta arriskutsua denik kontsumitzailearen osasunerako, elementu horrek ez baitu Ingesta Toleragarriaren Maila Gorenik. Selenioari dagokionez, berriz, estimazioa ahalik eta egoera kaltegarrienean eginez gero, gainditu egingo luke Ingesta Toleragarriaren Maila Gorena. Azken datu horiek kontu handiz interpretatu beharko lirateke eta xehetasun handiagoz aztertu elementu horien kontzentrazio mailak eskualde edo herrialde bakoitzeko elikagaietan. Txostena: Selenioa Txostena: Kromoa
|
|
|
|
14/04/2010
|
|
Egile: EFSA
|
|
Zientzia-iritzi honetan balioesten da melaninaren eta antzeko egitura dutenen (azido zianurikoa, amelina eta amelida) presentzia elikagai eta pentsuetan. Konposatu horiei buruzko zenbait ikerketa esperimental aztertu eta ziurgabetasunak daudela onartu ondoren, EFSAk proposatu egin du Eguneko Ingesta Toleragarria (TDI) melaninarentzat 0,2 mg/gorputz pisu kg-koa dela. Aldaketa ikusita, EFSAk gomendatu du gainbegiratzea Migrazioaren Berariazko Mugak (SMLak) elikagaiekin kontaktuan dauden materialentzat. Zientzia-iritz
|
|
|
|
15/03/2010
|
|
Egile: FAO/OMS
|
|
Elikagaien Gehigarrietan adituen den FAO/OMS Batzordea Erroman bildu zen 2010eko otsailaren 16tik 25era, elikagaietako 6 kutsatzaileren balioespena eguneratzeko. Honako hauek izan dira Batzordeak atera dituen ondorioak: Akrilamida: 2003tik aurrera zenbait elikagaitan akrilamida edukia murriztu bada ere, horrek eragin txikia izan du dietaren bidez herritarrek izaten duten esposizio mailan. Egin den azken balioespenak egiaztatu egin ditu erreferentziazko balore toxikologikoak. Gainera, ez dago ia ebidentziarik ziurtatzeko akrilamidarekiko esposizioak minbizia izateko arriskua areagotu egiten duela. Nolanahi ere, konposatu genotoxikoa eta kartzinogenoa denez, akrilamida oraindik ere kaltegarria da osasunarentzat. Artsenikoa: Dietaren bidezko artsenikoarekiko esposizioa balioetsitako herrialdearen araberakoa da, batik bat, edateko urak duen artseniko mailaren araberakoa. Elikagaietan artseniko ez-organikoaren kopurua ere oso aldakorra da; beraz, esposizioaren balioespenak elikagaietako artseniko ez-organikoaren edukiaren arabera egin beharko lirateke, eta ez orain arte egin den bezala, aldatze-faktoreen arabera. Baina, ez dago elikadura matrizetan artseniko ez-organikoa antzemateko metodo balioztaturik, eta horrek zaildu egiten du balioespena modu horretan egitea. BMDL50-en balore berria 3,0 µg/pisu kiloko eta eguneko dela aintzat hartuta, Batzordeak erabaki zuen aurretik balioetsitako ISTP (15 µg/pisu kiloko) ez zela egokia; beraz, baztertu egin zuen. Deoxinivalenola (DON): 3-azetil-deoxinivalenola, deoxinivalenol bihurtzen da, eta horrek eragina du DONen erabateko toxikotasunean. Beraz, Batzordeak erabaki du maila berean hartu behar direla aintzat azetil eratorrien toxikotasuna eta DONen toxikotasuna. Halatan, DONen eta bere azetil eratorrien Behin-behineko Eguneko Gehienezko Ingesta Toleragarria (IDMTP) 1 µg/pisu kilokoa izango litzateke eta Erreferentziazko Dosi Akutua (ArfD) 8 µg/pisu kiloko. Furanoa: Konposatu hori nahi gabe sor liteke elikagaien tenperatura altuko prozesuetan. Batzordeak ez zuen orain arte furanoa balioetsita. Herritarrentzako dietaren bidezko furanoarekiko batez besteko esposizioa honela ezarri du Batzordeak: 0,001 mg/pisu kiloko eta eguneko, eta kontsumitzaile kalteberentzat 0,002 mg/pisu kiloko eta eguneko. Estimazio horiek erreferentzia toxikologikoekin erkatu ondoren, Batzordeak ondorioztatu zuen furanoa aintzat hartzeko konposatua dela, oso kartzinogenoa baita. Halaber, egiaztatu zen oso datu kuantitatibo gutxi daudela elikagaietako furanoari buruz eta oso informazio gutxi arriskua murrizteko metodoei buruz. Merkurioa: Elikagaietan merkurioa modu ez-organikoan egoten da, arrain eta itsaskietan izan ezik. Horietan metil-merkurio gisa egoten da. Horren aurrean, Batzordeak honela ezarri du merkurio ez-organikoaren Behin-behineko Asteko Ingesta Toleragarria (ISTP): 4 µg/pisu kiloko. Horrekin, baztertu egiten da erabateko merkurioarentzat aurrez ezarritako ISTP (5 µg/pisu kiloko). Perkloratoa: Herritarrentzako dietaren bidezko perkloratoarekiko batez besteko esposizioa honela ezarri du Batzordeak: 0,1 µg/pisu kiloko, eta kontsumitzaile kalteberentzat 0,1 µg/pisu kiloko. Halaber, Batzordeak Behin-behineko Eguneko Gehienezko Ingesta Toleragarria (IDMTP) ezarri du perkloratoarentzat: 0,01 µg/pisu kiloko. Eta Batzordearen ustez, balore horietan perkloratoa ez da osasunarentzat kaltegarria. Dokumentua
|
|
|
|
27/01/2010
|
|
Egile: EFSA
|
|
EFSAk berriro aztertu ditu likopenoarekiko esposizioari buruzko datuak eta zehaztu du esposizioa, koloratzaile gisa erabiltzearen ondoriozkoa edo modu naturalean gertatzen dena, eguneko 200 πg/kg bw-koa dela, hau da, Eguneko Ingesta Onargarria (IDA) baino zertxobait txikiagoa. Kopuru horri eransten badizkiogu konposatu horren bidez sendotutako elikagaiak, nabarmen altuagoa izango da; batik bat, umeetan. EFSAren txostena
|
|
|
|
30/11/2009
|
|
Egile: FAO/OMS
|
|
INFOSAn sareak laburpen bat argitaratu du Bisfenol Ari buruz. Txosten horretan aurki daitezke, batetik, konposatu honi buruzko datu garrantzitsuenak, eta, bestetik, zein eragin izan dezakeen osasunean. Laburpenean adierazten da EFSAk 2006an zehaztu zuela konposatu honen Eguneko Ingesta Toleragarria (TDI): 0,05 mg BPA/Kg bw. Horretarako, 100eko babes-faktorea aplikatu zuen. EFSAk jakinarazi zuen konposatu honekiko esposizioak ez zuela gainditzen TDI horren % 30 adin-talde bakar batean ere, ez eta biberoia hartzen zuten haurtxoen artean ere. INFOSAN 5/2009
|
|
|
|
22/09/2008
|
|
Egile: OMS
|
|
Osasunaren Mundu Erakundeak (OMS), melamina eta azido zianurikoaren gaineko aurreko arriskuaren balioztatzea plazaratu egin du,
esne-hautsaren inguruan Txinan antzemandako kutsadura kasua dela eta.
|
|
|
|
|
|
18/12/2012
|
|
Egile: EFSA
|
|
EFSAren Kutsagarrien Panelak (CONTAM) balioetsi egin du ea bularreko haurren eta haur txikien elikagaietan dioxinen, furanoen eta PCBen egungo gehienezko mugek murriztu egiten duten kutsatzaile kimiko horiek elikagaietan duten kontzentrazioa; hots, ea muga horiek murriztu egiten duten herritarren arrisku-talde horren balizko esposizioa. Ebaluazioa egiteko, bularreko haurrentzat eta haur txikientzat merkatuan salgai aurki daitezkeen elikagaien 516 laginetako dioxinen, dibenzofurano polikloratuen (PCDF) eta dioxinen antzekoak diren PCBen (DL-PCBak) emaitzak bildu dira. Laginen artean, besteak beste, jarraipen-esne hautsa eta zerealak zeuden. Horietako batzuk ur edo esnearekin berreraiki behar ziren, eta hori ere aintzat hartu zen ebaluazioa egitean. Europako 13 herrialdek 2003tik 2011ra bitartean igorritako lagin guztiak zeuden haurrentzako elikagaietarako egungo mugen azpitik: 0,1 pg EQTOMS2005/g dioxinetarako eta 0,2 pg EQTOMS2005/g dioxinen eta DL-PCBen baturarako (1881/2006 Araudia, 1259/2011 Araudiak aldarazia). CONTAM panelak ondorioztatu zuen egungo gehienezko mugek ez dakartela dioxinen eta DL-PCBen dioxina-kontzentrazioa murriztea bularreko haurrentzako eta haur txikientzako elikagaietan. Halaber, ondorioztatu da, eskura dauden datuak oinarri gisa erabilita, oraindik orain ez dagoela ezer ondorioztatzea elikagai horietako dioxinen eta DL-PCBen mailen joerei buruz; izan ere, ebaluatutako laginak helburu ezberdinekin bildutako hainbat elikagaitakoak izan ziren, eta hainbat herrialdetako laborategietan eta urte ezberdinetan aztertu ziren. Azkenik, Panelak zenbait gomendio ematen ditu metodo analitikoen sentsibilitatea hobetzeari eta herritarren arrisku-talde honentzako elikagaiak ordezkatzen dituzten lagin gehiago biltzeari buruz. Txostena
|
|
|
|
08/10/2012
|
|
Egile: ACSA
|
|
ACSAk 2008an egin zuen Erabateko Dietaren Azterlana eta orain argitaratu ditu azterlan horren emaitzak; batetik, dioxinei (PCDD), furanoei (PCDF) eta bifenilo polikloratuei (PCB) buruzkoak, eta, bestetik, horiek giza osasunean eragiten dituen arriskuei buruzkoak. Halaber, balioespen horren emaitzak 2000. eta 2005. urteetan egindako arriskuaren balioespenen emaitzekin erkatu ditu. Dioxinak eta furanoak (PCDD/F) konposatu lurrunkorrak dira, errekuntza prozesuetan edo industria kimikoaren hondakin gisa sortzen direnak. PCBak, berriz, isolatzaileak eta egonkorrak direnez, hainbat industria aplikaziotan erabili izan dira, besteak beste, transformadoreetan, kondentsagailuetan, plastifikatzaileetan, pigmentuetan eta abarretan; baina, 1985az geroztik debekatuta dago PCBak erabiltzea. Ingurumenean oso iraunkorrak direnez eta antzeko eragin toxikologikoak dituztenez, dioxinen antzeko PCBak dioxinekin eta furanoekin batera balioztatzen dira. Dioxinei eta furanoei dagokienez, batez besteko baliorik altuenak arrain-laginetan (batik bat, barbarinak eta sardinak) eta olio eta gantzetan (batik bat, gurina eta oliba-olioa) antzeman dira. Nolanahi ere, 2000. eta 2005. urteetako azterlanekin elkartuz gero, kutsatzaile horien kontzentrazioak behera egin du elikagai-talde guztietan, arrautzen eta opilgintzako produktuen taldeetan izan ezik. Horietan gora egin du. Aintzat hartzen badugu eguneko ingesta, herritar-talde guztiek dute OMEk ezarritako tartearen gutxienezko muga baino ingesta txikiagoa (1-4 pg OMS TEQ/kg/egun). Beraz, esan daiteke dieta bidezko dioxina eta furanoen ingestak ez duela arriskurik eragiten osasunean. Aurreko balioztatzeekin erkatuz gero, 2008ko eguneko ingesta baxuagoa da 2000. urtekoa (% 78) eta 2005. urtekoa (% 19) baino. Ekarpenen beherakada orokorra da eta haragia, ogia eta olioak dira aipatzekoak. Hala ere, arrainaren eta tuberkuluen eraginez, ingestak zertxobait gora egin du. Dioxinen antzeko PCBei dagokienez, batez besteko kontzentrazio maila handiena duten elikagaiak arrainak (zehazki, barbarinak, berdela eta sardinak) eta koipeak (batez ere, gurina eta margarina) dira. Aurreko bi azterlanen aldean, elikagai-talde gehienetan beherakada antzeman da, olio eta gantzen taldean izan ezik. Kataluniako herritarren dioxinen antzeko PCBekiko eta erabateko PCBekiko batez besteko esposizioak inola ere ez du gainditzen balioetsitako ingesta, ez eta OMEk ezarritako erreferentziazko balioak ere. Berez, 2000. eta 2005. urteetako emaitzekin alderatuz gero, beherakada nabarmena da. Nolanahi ere, gisa osasunerako arriskuak balioztatzeko, batera balioztatu behar dira dioxinekiko, furanoekiko eta dioxinen antzeko PCBekiko esposizioak; izan ere, OMEk zein EFSAk hiru kutsatzaile mota horien baturarako segurtasun balioak ezartzen dituzte. Hiru kutsatzaile horien esposizioaren balioespen bateratuak adierazten du ingesta txikiagoa dela edo OMEk ezarritako eguneko tarte toleragarriaren barruan (1-4 pg OMS TEQ/kg/egun) dagoela herritar-talde guztietan. Halaber, asteko ingesta ere askoz ere baxuagoa da Behin-behineko Asteko Ingesta Toleragarria (ISTP) baino (14 pg OMS TEQ/kg/aste), talde gehienetan (5,18 eta 6,16 pg OMS TEQ/kg/aste). Umeen artean baino ez da antzeman astearen ingesta handiagoa (16,80 pg OMS TEQ/kg/aste); hala ere, aintzat hartu behar da esposizio-aldia motza dela eta gehiegizko ingesta oso txikia dela. EDT Katalunia: Dioxinak, furanoak eta bifenilo polikloratuak
|
|
|
|
19/07/2012
|
|
Egile: EFSA
|
|
Europan 1995etik 2010era bildutako elikagai eta pentsuen laginekin EFSAk egindako ikerketak dioxinen, dioxinak ez bezalako PCBen (NDL-PCBak) eta dioxinen antzeko PCBen (DL-PCBak) mailak aztertu ditu. Honako hauek dira azterlan horretatik ateratako ondorio batzuk: - Lagin gehienetan zegoen, gutxienez, dioxina edo DL-PCB mota bat. NDL-PCBen maila, bestalde, % 68,4koa zen pentsuetan eta % 82,6koa elikagaien laginetan.
- Elikagai-laginen % 10ek gainditu egiten zituzten DL-PCBen legezko mugak, eta % 3k NDL-PCBenak.
Horrekin guztiarekin, ikusi da 2002-2004 eta 2008-2010 aldietan dioxinekiko eta DL-PCBekiko esposizioa murriztu egin dela. NDL-PCBen mailek ere behera egin dute, nahiz eta murrizpena ez den aurrekoen parekoa izan. Txostena: Dioxinak eta PCBak Europan
|
|
|
|
11/06/2012
|
|
Egile: BfR
|
|
Joan den maiatzean dioxinak eta dioxinen antzeko PCBak atzeman ziren Ipar Renania-Westfaliko oilo erruleen ustiategi handi bateko arrautzetan. Ondorioz, BfR-k Arriskuaren Ebaluazioa egin zuen eta orain ohar bat zabaldu du, ebaluazio horren ondorioen berri emateko. Ebaluazio horretan honako hauek ondorioztatzen dira: - Analisietan atzemandako maila handienekiko esposizioak (30 pg dioxinak eta PCBak, dioxina/koipe-gramo motakoak) gainditu egiten du Eguneko Ingesta Onargarria (ADI).
- Noizean behin gertatzen den esposizioak ez dakar arriskurik osasunerako, baldin eta esposizio hori denboran luzatzen ez bada behintzat, hala nola, urtebetez.
Hori guztia ikusita, BfR-k uste du esposizio horrek kontsumitzaileen osasunean eragiteko aukerak oso txikiak direla. Txostena: Dioxinak alemanian 2012
|
|
|
|
05/09/2011
|
|
Egile: EFSA
|
|
Azterlan honek 5.050 laginen datuak biltzen ditu. Lagin horiek 2004. eta 2010. urteen artean bildu ziren. Honako hauek dira emaitzak: - Furano maila altuenak kafean eta haurtxoentzako elikagai ontziratuetan (barazkiz egindakoak) antzeman dira. Bi elikagai horiek areagotu egiten dute helduen eta haurren furano ingesta maila, hurrenez hurren.
- Elikagaietan antzeman diren batez besteko furano edukiak:
Furano edukiak elikagaietan| Produktua | Batez besteko edukia (µg/kg) |
|---|
| Kafe prestatua | 45 | | Kafe txigortua alean | 3.660 | | Haurtxoentzako esne prestatua | 3,2 | | Haurtxoentzako elikagai ontziratuak (barazkiz egindakoak) | 49 | - Herritar taldeen batez besteko esposizio maila:
Esposizio maila| Herritar Taldea | Batez besteko esposizio maila (µg gorputz pisuaren kiloko eta eguneko) |
|---|
| Nagusiak | 0,03-0,59 | | Nerabeak | 0,02-0,13 | | Umeak | 0,05-,031 | | Haurtxoak | 0,09-0,22 | EFSAk gomendatzen du etorkizunean, batik bat, aurrez berotutako produktuei egin behar zaizkiela kontrolak, gaur egun ez baitago produktu horiei buruzko datu nahikorik. EFSAren txostena: Furanoa elikagaietan
|
|
|
|
02/09/2011
|
|
Egile: Comisión Europea
|
|
Europako Batzordeak esku-hartzeko muga berriak ezarri ditu dioxina, furano eta PCBentzat pentsuetan eta elikagaietan. Gizakien konposatu horiekiko esposizioa batez ere elikagaien bidez gertatzen da, eta muga berri horien helburua da esposizio hori murriztea. Muga horien bidez, agintariek eta eragileek erabakitzen dute kutsadura iturria zein kasutan aztertu behar den, eta esposizioa murriztu edo ezabatzeko neurriak hartzen dituzte. Gomendioa 2012ko urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean eta muga berriak ezartzen ditu honako produktu hauentzat: haragi eta haragi-produktuak (behi-, ardi-, oilategiko hegazti- eta txerri-haragia), gantz-nahasketak, arrain-haztegietako arrainen haragia, arrain-haztegietako arrainen produktuak, esne gordina eta esnekiak (baita esne-gantza ere), oiloen arrautzak eta arrautza-produktuak, frutak, barazkiak eta laboreak. 2011/516/UE Gomendioa
|
|
|
|
21/07/2011
|
|
Egile: EFSA
|
|
EFSAk zientzia-iritzi bat argitaratu berri du, ardi- eta orein-aziendaren gibel-haragiko dioxinen eta dioxinen antzeko PCBen kopuru altuak osasunean izan dezakeen arriskuari buruz. Europar Batasuneko 8 herrialdetan hartu zituzten azterlan hau egiteko laginak. Hala ere, laginen % 60 Alemaniakoak ziren. Azterketan honako aurkikuntza hauek egin dituzte: - Ardien haragiaren laginetan antzemandako kopurua askoz ere txikoagoa zen gibelean antzemandakoa baino.
- Orein-gibelean aurkitutako dioxinen eta dioxinen antzeko PCBen baturaren kopurua handiagoa zen ardi-gibelean aurkitutakoa baino, hain zuzen ere bi aldi eta erdi handiagoa.
- Ardi-gibela maiz kontsumitzeak areagotu egin dezake (% 20) heldu baten batez besteko esposizioa dioxinekiko eta dioxinen antzeko PCBekiko.
Datu horiek aintzat hartuta, EFSAk honako hau ondorioztatu du: - Ardi-gibela maiz kontsumitzeak eragina izan dezake umeen eta haurdun geratzeko adinean dauden emakumeen osasunean.
- Orein-gibela maiz kontsumitzeak ondorioak izan ditzake osasunean, batik bat halako errai ugari kontsumitzen dituztenen artean.
Nolanahi ere, iritziak dio oso ardi- eta orein-gibel gutxi kontsumitzen dela. Bestalde, datuen arabera, behi-gibelean askoz ere txikiagoa da dioxinen eta dioxinen antzeko PCBen kopurua ardi- eta orein-gibelean baino. Zientzia-iritzia: dioxinen eta dioxinen antzeko PCBak ardi- eta orein-gibelean
|
|
|
|
25/03/2011
|
|
Egile: COT
|
|
Txosten horretan aztertu egiten da zein eragin duten dioxinen antzeko zenbait konposatuk, hain zuzen ere dibenzoparadioxinak/dibenzofuranoak eta bifenilo misto halogenatuak izenekoek (PXDDak/PXDF eta PXBak). Kloruroak eta bromuroak parte hartzen duten errekuntzetan sortzen dira konposatu horiek, eta badirudi horien toxikotasun-maila antzeko konposatuena -dioxinak eta furano polibrominatuak (PBDD/Fak)- baino handiagoa dela. PBDD/Fak bezala, konposatu misto halogenatu horiek aurkitzekotan, batik bat, arrainetan, itsaskietan, gibelean eta arrautzetan aurkitzen dira. COTen txostena – konposatu misto halogenatuak
|
|
|
|
18/01/2011
|
|
Egile: BfR
|
|
LExUKon proiektuaren azken txostena argitaratu dute. Txostenak erreferentzia egiten dio Alemaniako herritarrek duten ingurumen-kutsatzaileekiko esposizio mailari, elikagaien bitartez. Txosten horretan, Arriskuak Balioztatzeko Institutu Federaleko (BfR), Substantzia Arriskutsuen Ikerketarako eta Aholkularitzarako Institutuko (FoBIG) eta Bremengo Unibertsitateko zenbait ikertzailek hartu dute parte. Proiektu horretan kalkulatu egin dute zenbat kadmio, berun, merkurio, dioxina eta PCB hartzen duten kontsumitzaileek elikagaien bidez. Ikerlan horren ondorioak oso interesgarriak dira eta Arriskuen Balioespenean aplika daitezke. Proiektuaren emaitzen arabera, kadmioaren iturri nagusia landareek eta laboreek osatzen dute; berunaren iturri nagusia, berriz, edariak eta laboreak dira. Metilmerkurioa, batik bat, arrainean aurkitzen da. Dioxinak eta PCBak, ostera, esnekietan eta haragian.
|
|
|
|
|
|
15/10/2010
|
|
Egile: EFSA
|
|
EFSAk iritzi bat argitaratu berri du bifenilo polibrominatuei (PBBak) buruz. Iritzi hori emateko, 794 elikagai-lagin eta PBBak ez diren antzeko 16 konposaturen edukia aztertu dituzte. Konposatu horiek zuntz sintetikoetan eta polimeroetan erabili izan dira su-eragozle gisa. Nolanahi ere, gaur egun Europan ez dira ez ekoizten, ez merkaturatzen; baina, oso iraunkorrak dira ingurumenean. EFSAk dio dieta bidezko esposizioa ez dela arriskutsua Osasun Publikoarentzat. Eta bere ustez, etorkizunean PBBak aztertzea ez da lehentasunezkoa izango. Elikagaietako konposatu horiek osasunean duten eragina balioesteko, Hautemangarria ez den Efektu Mailan (NOEL) oinarritu dira. EFSAk berak ez du egokitzat jotzen maila hori; izan ere, familia horretako konposatuen nahasketatik lortutako maila da, eta aztertutako elikagaietan ez dago halakorik. NOEL erabilita ere, EFSAk zehaztu du arrain koipetsu asko kontsumitzen dutenen esposizio maila, egoerarik okerrenean ere, kopuru horren milioirena izango litzatekeela eta amaren esneaz elikatutako umeena NOEL baino 100.000 aldiz txikiagoa. EFSAren Iritzia: PBBak
|
|
|
|
26/07/2010
|
|
Egile: ELIKA
|
|
Dioxinen, Furanoen eta dioxinen antzeko PCBen berrikustea, besteak beste, toxikotasun maila, euskal herritarren espozizio-maila eta arriskua murrizteko aukerak
|
|
|
|
|
|
19/07/2010
|
|
Egile: Windal et al
|
|
Belgikako herritar helduen dioxinen, furanoen eta dioxinen antzeko PCBen (DL-PCBak) eguneko ingesta-maila ezarri dute: 0,72 pg TEQ gorputz-pisuaren kiloko eta eguneko. Ingesta maila zehazteko, aintzat hartu dituzte 2008. urteko intzidentziari eta 2004. urteko kontsumoari buruzko datuak (TEF-OMS 1998). Balore hori askoz ere baxuagoa da Europako Batzordeko Elikagaien arloko Zientzia Batzordeak ezarritako Asteko Ingesta Toleragarria (14 pg TEQ gorputz-pisuaren kiloko eta eguneko) eta FAO/OMSren Adituen Batzordeak ezarritako Hileko Ingesta Toleragarria (70 pg TEQ gorputz-pisuaren kiloko eta eguneko) baino.
|
|
|
|
|
|
07/04/2010
|
|
Egile: EFSA
|
|
Elikagaien Segurtasuneko Europako Agentziak (EFSA) 7.270 laginen emaitzak argitaratu ditu. Lagin horiek 1999 eta 2008 urteen artean hartu ziren 19 estatu kidetan, Norvegian eta Islandian eragin toxiko berdintsuak dituzten dioxinen, furanoen eta PCBen kontzentrazio maila aztertzeko. Aztertutako laginen % 8k gainditu egin zuten jarduera dioxinikoko dioxinen edo PCBen gehienezko mugaren bat, eta % 4k gainditu egin zuten jarduera mailaren bat. Alde nabariak antzeman dira positiboen portzentajeetan elikagai taldearen arabera. Azpimarratu behar da pentsuen artean elikagaien artean baino positibo gutxiago izan zirela. Honako elikagai hauetan antzeman dira jarduera dioxinikoko dioxinen eta PCBen kontzentrazio maila handienak: arrain gibela eta eratorriak (32,6 pg TEQ/g) eta aingira (6,7 pg TEQ/g) pisu freskoaren arabera adierazita, eta lehorreko animalien gibela eta eratorriak (5,7 pg TEQ/g) koipearen arabera adierazita. Pentsuen artean, arrain olioan antzeman dira kontzentraziorik handienak (10,0 pg TEQ/g), hezetasunaren % 12 aintzat hartuta. Konparazioak egin ahal izateko, kalkuluak OMSk 1998an ezarritako baliokide toxikoak hartu dira kontuan. Nolanahi ere, 2005ean ezarritako baliokide toxikoen arabera egin dira konparazioak. Horren arabera, toxikotasun maila % 14 murriztu da. Arrainen taldean, espeziearen eragina balioetsi da jarduera dioxinikoa duten dioxinen eta PCben kontzentrazio mailan. Amuarrainen artean 1,20 pg TEQ/g-ko batez besteko balioak antzeman dira eta izokinen artean 7,99 pg TEQ/g-koak. Halaber, eragin geografikoa ere balioetsi dute. Horren arabera, Itsaso Baltikoko sardinzarren artean batez besteko balioa 8,64 pa TEQ/G-koa izan da, eta Itsaso Baltikokoak ez zirenen artean 2,30 pg TEQ/g-koa. Esnekien taldeari dagokionez, aldeak antzeman dira ekoizpen prozesuan. Jarduera dioxinikoko dioxinen eta PCBei dagokienez, honako batez besteko balioak antzeman dira: baserriko esnean 1,27 pg TEQ/g-koa, deposituko esnean 1, 30 pg TEQ/g-koa eta txikikazko salmentarako produktuetan 0,95 pg TEQ/g-koa. Haragi eta arrautzen taldeetarako ezin izan da ondoriorik atera, ez baitzegoen horretarako behar adina lagin. Txostenak gomendatzen du ezinbestekoa dela elikagai talde guztietan behar adina lagin hartzea balioespen zehatzagoa ziurtatu ahal izateko.
|
|
|
|
|
|
15/03/2010
|
|
Egile: FAO/OMS
|
|
Elikagaien Gehigarrietan adituen den FAO/OMS Batzordea Erroman bildu zen 2010eko otsailaren 16tik 25era, elikagaietako 6 kutsatzaileren balioespena eguneratzeko. Honako hauek izan dira Batzordeak atera dituen ondorioak: Akrilamida: 2003tik aurrera zenbait elikagaitan akrilamida edukia murriztu bada ere, horrek eragin txikia izan du dietaren bidez herritarrek izaten duten esposizio mailan. Egin den azken balioespenak egiaztatu egin ditu erreferentziazko balore toxikologikoak. Gainera, ez dago ia ebidentziarik ziurtatzeko akrilamidarekiko esposizioak minbizia izateko arriskua areagotu egiten duela. Nolanahi ere, konposatu genotoxikoa eta kartzinogenoa denez, akrilamida oraindik ere kaltegarria da osasunarentzat. Artsenikoa: Dietaren bidezko artsenikoarekiko esposizioa balioetsitako herrialdearen araberakoa da, batik bat, edateko urak duen artseniko mailaren araberakoa. Elikagaietan artseniko ez-organikoaren kopurua ere oso aldakorra da; beraz, esposizioaren balioespenak elikagaietako artseniko ez-organikoaren edukiaren arabera egin beharko lirateke, eta ez orain arte egin den bezala, aldatze-faktoreen arabera. Baina, ez dago elikadura matrizetan artseniko ez-organikoa antzemateko metodo balioztaturik, eta horrek zaildu egiten du balioespena modu horretan egitea. BMDL50-en balore berria 3,0 µg/pisu kiloko eta eguneko dela aintzat hartuta, Batzordeak erabaki zuen aurretik balioetsitako ISTP (15 µg/pisu kiloko) ez zela egokia; beraz, baztertu egin zuen. Deoxinivalenola (DON): 3-azetil-deoxinivalenola, deoxinivalenol bihurtzen da, eta horrek eragina du DONen erabateko toxikotasunean. Beraz, Batzordeak erabaki du maila berean hartu behar direla aintzat azetil eratorrien toxikotasuna eta DONen toxikotasuna. Halatan, DONen eta bere azetil eratorrien Behin-behineko Eguneko Gehienezko Ingesta Toleragarria (IDMTP) 1 µg/pisu kilokoa izango litzateke eta Erreferentziazko Dosi Akutua (ArfD) 8 µg/pisu kiloko. Furanoa: Konposatu hori nahi gabe sor liteke elikagaien tenperatura altuko prozesuetan. Batzordeak ez zuen orain arte furanoa balioetsita. Herritarrentzako dietaren bidezko furanoarekiko batez besteko esposizioa honela ezarri du Batzordeak: 0,001 mg/pisu kiloko eta eguneko, eta kontsumitzaile kalteberentzat 0,002 mg/pisu kiloko eta eguneko. Estimazio horiek erreferentzia toxikologikoekin erkatu ondoren, Batzordeak ondorioztatu zuen furanoa aintzat hartzeko konposatua dela, oso kartzinogenoa baita. Halaber, egiaztatu zen oso datu kuantitatibo gutxi daudela elikagaietako furanoari buruz eta oso informazio gutxi arriskua murrizteko metodoei buruz. Merkurioa: Elikagaietan merkurioa modu ez-organikoan egoten da, arrain eta itsaskietan izan ezik. Horietan metil-merkurio gisa egoten da. Horren aurrean, Batzordeak honela ezarri du merkurio ez-organikoaren Behin-behineko Asteko Ingesta Toleragarria (ISTP): 4 µg/pisu kiloko. Horrekin, baztertu egiten da erabateko merkurioarentzat aurrez ezarritako ISTP (5 µg/pisu kiloko). Perkloratoa: Herritarrentzako dietaren bidezko perkloratoarekiko batez besteko esposizioa honela ezarri du Batzordeak: 0,1 µg/pisu kiloko, eta kontsumitzaile kalteberentzat 0,1 µg/pisu kiloko. Halaber, Batzordeak Behin-behineko Eguneko Gehienezko Ingesta Toleragarria (IDMTP) ezarri du perkloratoarentzat: 0,01 µg/pisu kiloko. Eta Batzordearen ustez, balore horietan perkloratoa ez da osasunarentzat kaltegarria. Dokumentua
|
|
|
|
22/12/2009
|
|
Egile: FERA - UK
|
|
Elikagaiak eta Ingurumena Aztertzeko Britainiako Agentziak txosten bat egin du, eta EFSAri igorri dio. Txosten horretan kontsumitzaileen furanoarekiko esposizioa kalkulatu dute. Horretarako, tenperatura altuko tratamenduak aplikatu dizkiete zenbait elikagairi, eta zehaztu egin dute elikagai horiek tratamenduaren aurretik eta ondoren izan duten furano maila, bai eta kuzinatzean giroan zein mailatan kontzentratzen den ere. Emaitzek baieztatu egin dute kafea dela gure dietako furano-iturri nagusia; halaber, ogi txigortuak ere furano kopuru altua du. Sukaldeetako giroari dagokionez, furano kopurua aldatzen da prestatutako elikagai, erabilitako teknika eta aireztatze-sistemaren arabera. Txostenaren ondorioa da furano kopuru handiena inhalatzen dela kafeontziko kafeari ur beroa gehitzean, patatak estali gabeko zartaginean frijitzean eta zenbait elikagai labean prestatzean
|
|
|
|
|
|
22/01/2007
|
|
Egile: FSAI
|
|
Elikagaien Segurtasuneko Irlandako Agentziak (FSAI) azterlan bat argitaratu du dioxinen, furanoen, bifenilo polikloratuen (PCB) eta konposatu brominatuen edukiaz. Horretarako, 2004-2005. urteetan, arrain freskoa zein prozesatua aztertu zituen.
|
|
|
|
|
|
13/07/2006
|
|
Egile: CFSAN
|
|
Elikagaien Segurtasunerako eta Nutriziorako Zentroak (CFSAN) dioxinen esposizioaren gaineko txostena eguneratu egin du. Ondorioz, talde guztien batez besteko esposizioa 9,6 pg WHO-TEQ/kg pisu/hilabetekoa izan da. Haurrak dira (16 urtetik beherakoak) esposiziorik altuena dutenak, eta 2 urteko umeen taldeak esposiziorik altuena jaso du. Horrek esan nahi du estimatutako batez besteko balioa 2,5 aldiz gainditu dela.
|
|
|
|
|
|
31/05/2006
|
|
Egile: FSA
|
|
Kutsatzaile organikoen kontzentrazioak aztertzen dituzten bi ikerketa dira. Horretarako, 47 arrain-barietate aztertu dituzte (Erresuma Batuan kontsumitutakoak).
|
|
|
|
|
|
14/12/2005
|
|
Egile: EFSA
|
|
Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) iritzia jakinarazi du dioxinak ez bezalako bifenol polikloratuen (PCB) presentziari buruz. 209 substantziak osatzen dituzte PCBak. Horiek, propietate toxikologikoen arabera, talde bitan banatzen dira. EFSAk gomendatu du dioxinak ez bezalako PCBak murriztea; izan ere, populazio talde asko dago batez besteko ingesta handiak egiten dituenak. Halaber, EFSAk ezin izan du maila onargarririk zehaztu; izan ere, populazio talde asko dioxinak bezalako PCBak ahoratzen ditu. Beraz, ikerketa toxikologikoen zein epidemiologikoen emaitzak era ezegokian interpreta daitezke.
|
|
|
|
|
|
24/04/2012
|
|
Egile: FSA
|
|
Elikagaietako HAPeekiko esposizioa Erresuma Batuko biztanleentzat FSAk zenbatetsi egin du dieta bidez hidrokarburo aromatiko poliziklikoekiko (HAPak) esposizioa Erresuma Batuko biztanleentzat. Horretarako, 28 HAP konposaturen kontzentrazioa aztertu da 230 elikagai-laginetan: laboreak eta eratorritako produktuak (70), barazkiak eta eratorritako produktuak (40) eta elikagai ketuak (120). Emaitzen arabera, elikagai ketuetako 73 laginetatik 4tan baino ez ziren atzeman ezarritako muga gainditzen zuten bentzopireno kontzentrazioak. Horren ondorioz, tokiko agintariek zenbait aholku helarazi zizkieten elikagai horiek ekoizten dituzten konpainiei, euren arrantza-produktu ketuetan HAP mailak murrizte aldera. Barazkien eta laboreen kasuan HAPak mugatu gabe daudenez, FSAk Arriskuaren Ebaluazioa egin zuen elikagai-talde horientzat, eta ondorioztatu zuen elikagai-talde horiek ekarpen txikia egiten diotela HAPeekiko esposizioari, dieta osoaren baitan. Oro har, ikerketa honetan aztertutako HAPen kontzentrazioak oso txikiak izan dira; hortaz, FSAk ezarri du ez dela beharrezkoa kontsumo ohiturak aldatzea, nahiz eta gogorarazi duen kuzinatzeko zenbait moduk (hala nola elikagaiak parrillan erretzea) areagotu egiten dutela HAP maila koipedun elikagaietan (haragia eta arraina). HAPen ingesta
|
|
|
|
14/09/2011
|
|
Egile: ACSA
|
|
ACSAk argitaratu berri ditu 2008an Erabateko Dietari buruz Katalunian egindako azterlanaren lehenengo datuak. Besteak beste, Hidrokarburo Aromatiko Poliziklikoei (HAPak) buruzko datuak eman dituzte gaur egun katalanen esposizio maila zenbatekoa den jakiteko. Azterlanaren arabera, erabateko mailarik altuenak honako elikagai talde hauetan antzeman dira: haragia eta eratorriak (38,99 μg/kg), olioak eta koipeak (18,75 μg/kg), eta esnekiak (7,57 μg/kg). Talde horietan honako produktu hauek nabarmentzen dira, hurrenez hurren: txorizoa (364,9 μg/kg), margarina (19,25 μg/kg) eta karamelu-krema (12,80 μg/kg). Osasunean gehien eragiten duten HAPen artean, batez besteko balore handienak honako elikagai talde hauetan antzeman dira: olioak eta koipeak (3,92 μg/kg), haragia eta eratorriak (1,71 μg/kg) eta esnekiak (1,58 μg/kg). Talde horietan margarina, txorizoa eta karamelu-krema nabarmentzen dira, hurrenez hurren. 2000., 2005. eta 2008. urteetan egindako azterlanak erkatuz gero, badirudi HAPen ingestak behera egin duela zenbait elikagai taldetan, besteak beste: esnea, ogia eta laboreak, lekaleak eta opilak. Haragia eta eratorrien taldean eta esnekien taldean, ordea, gora egin du. Erabateko Dietari buruz Katalunian egindako azterlana 2008
|
|
|
|
29/06/2011
|
|
Egile: ELIKA
|
|
Hidrokarburo Aromatiko Poliziklikoei buruzko txosten laburra.
|
|
|
|
|
|
02/11/2006
|
|
Egile: EVIRA
|
|
Elikagaien Segurtasuneko Finlandiako Agentziak (EVIRA) txosten bat argitaratu du hidrokarburo aromatiko poliziklikoen (HAP) gainean. Ikerlanaren arabera, benzopirenoaren eduki altuek lotura estua dute HAPen eduki total altuarekin. Halaber, ketu baino lehen azala kenduz gero, HAPen edukia murriztu egiten dela antzeman dute.
Informazio gehiago
|
|
|
|
16/07/2012
|
|
Egile: ACSA
|
|
Elikagaien Segurtasunerako Kataluniako Agentziak (ACSA) 2008an balioetsi zituen, batetik, kadmioarekiko eta merkurioarekiko dietaren bidezko esposizioa eta, bestetik, esposizio horrek giza osasunean duen arriskua. Balioespen horren emaitzak, berriz, orain argitaratu eta 2000. eta 2005. urteetan egindako arriskuaren balioespenen emaitzekin erkatu ditu. Emaitzen artean, besteak beste, honako hauek azpimarra daitezke: Merkurioa: - Erabateko merkurioari dagokionez, atzeman da merkurio kontzentrazioa handiagoa dela haragi eta eratorrietan, barazki eta ortuarietan, tuberkuluetan eta ogi eta laboreetan. Halaber, merkurio kopuruak behera egin du arrain eta itsaskietan, frutetan, arrautzetan eta lekaleetan.
- Metilmerkurioaren (konposatu bereziki toxikoa) kontzentrazioak, berriz, oso altua izaten jarraitzen du tamaina handiko arrainetan (hegalaburra, arrain-ezpata). Gehien kontsumitzen diren espezietan (besteak beste, legatza), aldiz, balioespen honetan aztertutako kontzentrazioak txikiagoak dira; hortaz, arrain kontsumoaren bidezko metilmerkurioaren ingesta (4,85 μg/egun) txikiagoa da 2000ko eta 2005eko balioespenetakoa (8,03 μg/egun eta 11,35 μg/egun, hurrenez hurren) baino. Hala ere, umeen eta haurdun egoteko adinean dauden emakumeen ingesta eta OMEk 2003an ezarritako Behin-behineko Asteko Ingesta Toleragarria (ISTP) oso antzekoak dira: 1,6μg/kg/aste.
- Kataluniako herritar helduentzat balioetsitako erabateko merkurio ingesta eguneko 15,41μg-koa da, OMEk 2003an ezarritako Behin-behineko Asteko Ingesta Toleragarria (ISTP) baino txikiagoa (5μg/kg/aste) eta 2005eko eta 2000ko balioespenetakoa (% 20 eta % 37, hurrenez hurren) baino zertxobait txikiagoa.
Kadmioa: - Kopuru handienak arrain eta itsaskietan (bereziki muskuilu eta txipiroietan) eta tuberkuluetan atzeman dira. 2000ko eta 2005eko azken bi balioespenetan aztertutako kontzentrazioekin erkatuz gero, kadmioaren kopuruak gora egin du arrain eta itsaskietan, barazki eta ortuarietan, tuberkuluetan, esnekietan, ogi eta laboreetan eta opilgintzako produktuetan. Behera egin du, berriz, haragi eta eratorrietan, arrautzetan eta, bereziki, lekaleetan eta olio eta koipeetan.
- Kataluniako herritar helduen dietaren bidezko kadmio ingesta eguneko 21,57μg-koa da, EFSAk 2009an ezarritako Asteko Ingesta Toleragarriaren (IST) oso antzekoa (2,50 μg/kg/aste). Kadmio kopuru handiena ogiak eta laboreek izaten dute, eta bigarren mailan arrain eta itsaskiek. Ingesta hori handiagoa da 2005eko eta 2000ko ingesten aldean (% 25 eta % 37, hurrenez hurren).
EDT Hg Katalunia EDT Cd Katalunia
|
|
|
|
13/02/2012
|
|
Egile: AESAN
|
|
Elikagaien Segurtasuneko eta Nutrizioko Espainiako Agentziaren (AESAN) Zientzia Batzordeak balioetsi egin du elikagaiak kontsumitzeagatik Espainiako herritarren kadmioarekiko esposizioaren arriskua. Aintzat hartu dituzte elikagaien kadmio-kopurua eta kontsumo- ereduak. Balioespena egiteko, zehazki, 2000. eta 2010. urteen artean zenbait elikagai- taldetatik hartutako 5.493 laginen Cd edukiei buruzko datuak erabili dituzte. Lagin horiek 14 autonomia-erkidegotakoak eta administrazioko beste laborategi batzuetakoak ziren, eta 15 elikagai-kategoriatan zeuden sailkatuta. Balioespen-prozeduran atzemandako zalantzak aintzat hartuta, Batzordeak uste du beharrezkoa izango litzatekeela informazio zehatzagoa izatea (analisien eta kontsumoaren datuak), Espainiako herritarren artean dietaren bidezko Cd ingesta behar bezala balioesteko. Eskura zituzten datuak aztertuta, Zientzia Batzordeak honako ondorio hauek atera ditu: - Elikagai-talde gehienetan, aztertutako lagin gehienen kadmio-kopurua ez zen iritsi Europa mailan ezarritako gehienezko mailara. Giltzurrunetan, zaldien gibelean eta krustazeoetan atzeman ziren kopuru handienak. Baina, elikagai horiek oso gutxi kontsumitzen dira, orokorrean, Espainian.
- Dieta bidezko kadmioarekiko esposizio-maila handiena honako elikagai-talde hauek eragiten dute, beheranzko hurrenkeran: arrainak eta itsaskiak, laboreak eta produktu eratorriak, haragiak eta erraiak, barazkiak, fruitu lehorrak eta lekaleak.
- Helduen batez besteko kadmioarekiko esposizioa 1,15-2,85 μg-koa da gorputz-pisuaren kiloko eta asteko, eta oso hurbil dago edo zertxobait gainditzen du Asteko Ingesta Toleragarria (IST): 2,5 μg gorputz-pisuaren kiloko eta asteko. Herritarren berariazko azpitalde batzuen (7 eta 12 urte bitarteko umeak, besteak beste) batez besteko esposizio-maila 1,87-4,29 μg-koa da gorputz-pisuaren kiloko eta asteko, hau da, ISTaren bikoitza ia.
- Emaitza horiek oso antzekoak dira, EFSAk Europako herritarrentzat 2009an eskuratutakoekin erkatuz gero.
Ondorio horiek kontuan izanik, Batzordeak ondorioztatu du Espainiako herritarren asteko kadmio-ingesta gaur egun gomendatzen diren mugen barruan dagoela. Nolanahi ere, kasu batzuetan gainditu egiten da muga; beraz, gomendagarria litzateke herritarren eta, batik bat, umeen kadmioarekiko esposizio-maila murriztea.
|
|
|
|
|
|
20/01/2012
|
|
Egile: EFSA
|
|
EFSAren Kutsatzaileei buruzko Panelak gainbegiratu egin du Europako herritarrak dietaren bidez kadmioaren eraginpean egoteari buruzko informazioa. Panel honek egin zuen aurreko balioespenean ikusi zuten beharrezkoa zela identifikatzea zein diren dietako kadmio-iturri nagusiak. Balioespen hartan, honako Asteko Ingesta Toleragarri hau ezarri zen: 2,5 µg/gorputz-pisuaren kilo bakoitzeko. Europako azokan 23 herrialdetako elikagaien kadmio-maila aztertu dute, eta maila handiena honako hauetan atzeman da: algez egindako elikagaiak eta alga jangarriak, kokoz egindako produktuak, krustazeoak, gantz jangarriak, onddoak, olio-haziak, igel-hankak eta moluskuak. Aintzat hartuta kadmio-maila horiek eta Europako herritarren elikagai-kontsumoari buruzko datuak, balioetsi egin dute dietaren bidez kadmioaren eraginpean egotea, eta atzeman da dietan patatek eragiten dutela kadmio-maila handiena (% 13,2) eta, horien ondoren, ogiak eta opilek (% 11,7), gozogintza-produktuek (% 5,1), txokolateak (% 4,3), hostodun barazkiek (% 3,9) eta moluskuek (% 3,2) dituzte kadmio-maila handienak. Panelak ondorioztatu du beharrezkoa dela Europako herritarrak kadmioaren eraginpean dauden egoerak murrizten jarraitzea; izan ere, kontsumoaren 95 pertzentilean dauden umeek zein helduek gainditu egin dezakete gomendatutako oinarrizko kopurua.
|
|
|
|
|
|
10/02/2011
|
|
Egile: EFSA
|
|
EFSAren CONTAM Panelak 2009an ezarri zuen kadmioaren ingesta toleragarriaren maila (2,5 µg gorputz-pisuaren kiloko eta asteko). JECFAk, berriz, beste ingesta maila bat, behin-behinekoa, proposatu zuen 2010ean (5,8 µg gorputz-pisuaren kiloko eta asteko). Bi maila horien arteko aldea nabarmena da. Alde hori argitzeko, EFSAk konparazio-azterlan bat egin du baloreak ezartzeko erabili diren bi metodologien artean eta ezberdintasun handiak antzeman ditu. Honako dokumentu honetan kontsulta daiteke konparazio-azterlana. Bestalde, EFSAk adierazi du Asteko Ingesta Toleragarriak 2,5 µg-koa izan behar duela gorputz-pisuaren kiloko, adin talde guztien eta edozein kontsumitzaileren segurtasun-tarte egokia bermatu ahal izateko, esposizio maila altuenekoenak barne (begetarianoak edo metal horren kontzentrazio handieneko eremuetan bizi direnak). Halaber, baieztatu du jarraitu egin behar dela kadmioaren ingesta maila albait gehien murrizten. EFSAren aitorpena Cdri buruz
|
|
|
|
30/06/2010
|
|
Egile: JECFA
|
|
Epidemiologia-ikerketa berriak argitaratu dira non lotura zuzena ezarri den gernuko biomarkatzaileen eta kadmioaren esposizioaren artean. Ikerketa horiek oinarritzat hartuta, Elikagaien Gehigarrietan Aditua den FAO/OME Batzorde Mistoak (JECFA) Kadmioaren toxikologia maila balioztatu du 73. biltzarrean (Ginebra, Suitza, ekainak 8-17). Batzordeak erabaki du egokiagoa dela hileko erreferentzia zehaztea erreferentziazko toxikologia maila zehatzeko orduan. Izan ere, kadmioaren batez besteko bizitza oso altua da, eta eguneroko ingestak oso eragin baxua du (edo ia ez du eraginik) esposizio orokorrari dagokionez. Beraz, ordura arte indarrean egon den behin-behineko asteko ingesta toleragarria (ISTP) bertan behera geratu da (7 µg/kg pisu) eta hileko behin-behineko ingesta toleragarrirako (IMTP) maila berria zehaztu du: 25 µg/kg pisu. Biltzar horretan ere, Batzordeak aztertu ditu ordura arte egon diren datuak dietaren bidez herritar talde guztiek kontsumitu lezaketen Kadmioarekiko esposizioaz, muturreko kontsumitzaileen gaineko datuak eta dietarako ohitura bereziak dituzten azpitaldeen datuak barne (landarejaleen datuak, kasu); eta talde guztietan IMTP berritik beherako esposizioa izan dute.
|
|
|
|
|
|
22/03/2009
|
|
Egile: EFSA
|
|
Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) aldatu egin du kadmioaren Asteko behin-behineko Ingesta Toleragarrirako (PTWI) maila, hau da, gaur egunera arte erabilitako balorea. Ikerlan-talde batek lortutako emaitzak aztertu eta gero, Europako Agintaritzak erabaki du Asteko Ingesta Toleragarria (TWI) honako hau izan behar dela: 2,5 µg/kg gorputz pisu, eta ez 7µg/Kg gorputz pisu orain arte bezala. EFSAren arabera, Europako biztanleen batez besteko esposizioa balore honetatik hurbil dago; eta, batzuetan, gainditu egiten du zifra hori. Hainbat taldetan, gainera, barazkijaleetan, umeetan, erretzaileetan eta kutsadura maila altuko guneetan bizi direnetan, kasu bikoiztu egin daiteke TWIa.
|
|
|
|
14/10/2008
|
|
Egile: AESAN
|
|
Elikagaien Segurtasuneko eta Nutrizioko Espainiako Agentziak (AESAN) txosten bat argitaratu du elikagaietan antzeman daitekeen kadmioaren presentziaz. Horretarako, 2000. urtetik 2007. urtera bitartean Estatuan merkaturatutako elikagaiak hartu dituzten aztergai. Guztira 3.552 lagin aztertu dituzte; eta, batetik, kontsumitzailearen dietan kadmioaren esposizioa kalkulatzea izan dute helburu, eta bestetik, antzemandako mailen gaineko ondorioak ezartzea. Indarrean dagoen legedia kontuan hartuta, lagin guztien %4,4k lege-hutsuneren bat edo beste izan dute.
|
|
|
|
|
|
24/06/2004
|
|
Egile: EFSA
|
|
EFSAren Elikakatearen Kutsatzaileen Batzorde Zientifikoak (CONTAM) irizpide bat hartu du kadmioari buruz, animalien elikaduran osagai kutsatzailea delarik. Batzordeak jakinarazi du lehengaietan kutsadura agertzea ezin dela guztiz saihestu, lehengai horiek ingurumenean dagoen kadmioa jasotzeko arriskua dutelako. Egungo nekazal jardueren baldintzetan, zaila da ehun finak duen kadmio kopurua animalia-jatorriko elikagaientzako ezarritako gehienezko kopuruen gainetik egotea.
|
|
|
|
|
|
26/12/2012
|
|
Egile: EFSA
|
|
EFSAk berrikuste-azterlana eta merkurio totalaren, hau da, merkurio inorganikoaren eta metilmerkurioaren (MeHg) toxikotasunari buruzko datuen bilketa bibliografikoa argitaratu ditu. Metilmerkurioa da, 2002az geroztik, elikagaietako merkurioaren forma toxikoena. Alabaina, ez dago behin betiko ondoriorik eta gaiaren inguruko ikerketa berriak behar dira, orain arte aurkitutakoak egiaztatze aldera. Esperimentazio-animalien artean, MeHg-aren ondorio larrienak lotura du jaio aurreko esposizioaren ondoren sortutako neurotoxikotasunarekin. Neurotoxikotasuna ez diren beste ondorio sistemiko batzuk ere aurkitu dira dosi handiagoetan. Gainera, azken aldiko ikerketek egiaztatu dute metilmerkurioak ondorioak dituela sistema kardiobaskularrean eta immunologikoan. Merkurio inorganikoari dagokionez, ez dago behar besteko datu epidemiologikorik gizakietan duen toxikotasuna ebaluatzeko, zenbait muga direla eta: azterketa-taldea txikia, esposizioaren ebaluazio okerra, etab. Dena den, esperimentazio-animaliekin eginiko azterlan toxikologikoek berretsi egin dituzte zenbait kalte: jomuga-organoetakoak (burmuina, gibela, giltzurruna), sistema immunologikokoak eta ugaltze-sistemakoak. Horiek guztiak ABIT (Asteko Behin-behineko Ingesta Toleragarria) gisa erabiltzen den dosiaren pareko edo muga horren azpitik dauden dosietan. Toxikotasunari buruzko datu berri horiek aurrean, CONTAM panelak ebaluatu egin du ea oraindik egokiak diren JECFAk metilmerkuriorako gomendatutako ABITak (1,6 µg/gorputz-pisuaren kg) eta merkurio inorganikorako gomendatutakoak (4 µg/gorputz-pisuaren kg). Merkurioaren arriskuak eta arrainak ematen dituen kate luzeko koipe-azido poliinsaturatuen onurak neurtuta, Panelak Asteko Ingesta Toleragarria (AIT) murriztu du metilmerkuriorako. Zehazki, 1.3 µg/kg-ra murriztu da; izan ere, herritar-talde guztien dietaren bidezko esposizioak ez du ingesta hori gainditzen. Are gehiago, 95. pertzentilak ere ez du gainditzen: hurbil edo azpitik dago. Hori guztia aintzat hartuta, herritar-talde minberenak haurdunak eta fetuak dira oraindik ere. Odol- eta ile-laginetan eginiko monitorizazioaren azken datuek adierazten dute Europan metilmerkurioarekiko elikagai bidezko esposizioa, oro har, AITaren azpitik dagoela; baina, hagin-amalgamako merkurio elementala arnasteagatiko esposizioak handitu egin dezake merkurio inorganikoarekiko esposizioa; beraz, AITa gaindi daiteke. EFSAk gogorarazi du neurriak hartzen badira metilmerkurioarekiko esposizioa murrizteko, arrain jakin batzuen kontsumoa txikituta, aintzat hartu beharko direla, halaber, arrainaren kontsumoaren ondorio onuragarriak. Merkurioaren toxikotasuna animalien eta gizakien artean Arrisku Ebaluazioa
|
|
|
|
16/07/2012
|
|
Egile: ACSA
|
|
Elikagaien Segurtasunerako Kataluniako Agentziak (ACSA) 2008an balioetsi zituen, batetik, kadmioarekiko eta merkurioarekiko dietaren bidezko esposizioa eta, bestetik, esposizio horrek giza osasunean duen arriskua. Balioespen horren emaitzak, berriz, orain argitaratu eta 2000. eta 2005. urteetan egindako arriskuaren balioespenen emaitzekin erkatu ditu. Emaitzen artean, besteak beste, honako hauek azpimarra daitezke: Merkurioa: - Erabateko merkurioari dagokionez, atzeman da merkurio kontzentrazioa handiagoa dela haragi eta eratorrietan, barazki eta ortuarietan, tuberkuluetan eta ogi eta laboreetan. Halaber, merkurio kopuruak behera egin du arrain eta itsaskietan, frutetan, arrautzetan eta lekaleetan.
- Metilmerkurioaren (konposatu bereziki toxikoa) kontzentrazioak, berriz, oso altua izaten jarraitzen du tamaina handiko arrainetan (hegalaburra, arrain-ezpata). Gehien kontsumitzen diren espezietan (besteak beste, legatza), aldiz, balioespen honetan aztertutako kontzentrazioak txikiagoak dira; hortaz, arrain kontsumoaren bidezko metilmerkurioaren ingesta (4,85 μg/egun) txikiagoa da 2000ko eta 2005eko balioespenetakoa (8,03 μg/egun eta 11,35 μg/egun, hurrenez hurren) baino. Hala ere, umeen eta haurdun egoteko adinean dauden emakumeen ingesta eta OMEk 2003an ezarritako Behin-behineko Asteko Ingesta Toleragarria (ISTP) oso antzekoak dira: 1,6μg/kg/aste.
- Kataluniako herritar helduentzat balioetsitako erabateko merkurio ingesta eguneko 15,41μg-koa da, OMEk 2003an ezarritako Behin-behineko Asteko Ingesta Toleragarria (ISTP) baino txikiagoa (5μg/kg/aste) eta 2005eko eta 2000ko balioespenetakoa (% 20 eta % 37, hurrenez hurren) baino zertxobait txikiagoa.
Kadmioa: - Kopuru handienak arrain eta itsaskietan (bereziki muskuilu eta txipiroietan) eta tuberkuluetan atzeman dira. 2000ko eta 2005eko azken bi balioespenetan aztertutako kontzentrazioekin erkatuz gero, kadmioaren kopuruak gora egin du arrain eta itsaskietan, barazki eta ortuarietan, tuberkuluetan, esnekietan, ogi eta laboreetan eta opilgintzako produktuetan. Behera egin du, berriz, haragi eta eratorrietan, arrautzetan eta, bereziki, lekaleetan eta olio eta koipeetan.
- Kataluniako herritar helduen dietaren bidezko kadmio ingesta eguneko 21,57μg-koa da, EFSAk 2009an ezarritako Asteko Ingesta Toleragarriaren (IST) oso antzekoa (2,50 μg/kg/aste). Kadmio kopuru handiena ogiak eta laboreek izaten dute, eta bigarren mailan arrain eta itsaskiek. Ingesta hori handiagoa da 2005eko eta 2000ko ingesten aldean (% 25 eta % 37, hurrenez hurren).
EDT Hg Katalunia EDT Cd Katalunia
|
|
|
|
27/09/2010
|
|
Egile: ELIKA
|
|
Merkurioren buruzko artikulu laburpena: toxikotasuna, elikagaietan neurriduna, euskal herritarren esposizio-maila eta murrizteko aukerak
|
|
|
|
|
|
12/05/2010
|
|
Egile: Biology Letters
|
|
Estatu Batuetako zientzialariek aztertu egin dute merkurio kontzentrazioa merkatu estatubatuarretan aurki daitekeen tunido espezietako sushian. Horretarako, bere DNA aztertu dute. Azterketa horren helburua da agentziei laguntzea merkurio kopuru handia duten arrain espezieak identifikatzen; izan ere, espezie horiek arriskutsuak izan daitezke osasun publikoarentzat. Azterketa horren emaitzen arabera, merkurio kontzentrazioak zerikusia du atun espeziearen tamainarekin eta aztertutako ehunarekin. Bestalde, atun mojen (Thunnus obesus) eta atungorrien (Thunnus thynnus) merkurio kopuruak gainditu egiten du FDAk eta Europako Batzordeak baimentzen duten (1 ppm) maila. Atun argiak (Thunnus albacares), berriz, kopuru baxuagoa izaten du. Bestalde, ondorioztatu dute merkurio kontzentrazioa handiagoa izaten dela arrain espeziearen muskulu-ehunetan gantz-ehunetan baino. Atun espeziearen arabera, emaitzek ondorioztatu dute merkurio kopurua handiagoa izaten dela jatetxeetako tunido-sushien laginetan supermerkatuetakoetan baino; izan ere, supermerkatuetan atun argi gehiago saltzen da (% 77) jatetxeetan baino (% 22). Emaitza horiek aintzat hartuta, osasun-agentziei proposatzen diete zehaztea zeintzuk diren merkurio kopuru handieneko espezieak (moja eta atungorria) haurdunei, haurdun egon daitezkeenei eta umeei ematen dizkieten gomendioetan. Halaber, proposatu dute supermerkatu eta jatetxeetako etiketetan zehaztu egin behar dela zein atun espezie den. Zientzia artikulua merkurio tunidoetan
|
|
|
|
15/03/2010
|
|
Egile: FAO/OMS
|
|
Elikagaien Gehigarrietan adituen den FAO/OMS Batzordea Erroman bildu zen 2010eko otsailaren 16tik 25era, elikagaietako 6 kutsatzaileren balioespena eguneratzeko. Honako hauek izan dira Batzordeak atera dituen ondorioak: Akrilamida: 2003tik aurrera zenbait elikagaitan akrilamida edukia murriztu bada ere, horrek eragin txikia izan du dietaren bidez herritarrek izaten duten esposizio mailan. Egin den azken balioespenak egiaztatu egin ditu erreferentziazko balore toxikologikoak. Gainera, ez dago ia ebidentziarik ziurtatzeko akrilamidarekiko esposizioak minbizia izateko arriskua areagotu egiten duela. Nolanahi ere, konposatu genotoxikoa eta kartzinogenoa denez, akrilamida oraindik ere kaltegarria da osasunarentzat. Artsenikoa: Dietaren bidezko artsenikoarekiko esposizioa balioetsitako herrialdearen araberakoa da, batik bat, edateko urak duen artseniko mailaren araberakoa. Elikagaietan artseniko ez-organikoaren kopurua ere oso aldakorra da; beraz, esposizioaren balioespenak elikagaietako artseniko ez-organikoaren edukiaren arabera egin beharko lirateke, eta ez orain arte egin den bezala, aldatze-faktoreen arabera. Baina, ez dago elikadura matrizetan artseniko ez-organikoa antzemateko metodo balioztaturik, eta horrek zaildu egiten du balioespena modu horretan egitea. BMDL50-en balore berria 3,0 µg/pisu kiloko eta eguneko dela aintzat hartuta, Batzordeak erabaki zuen aurretik balioetsitako ISTP (15 µg/pisu kiloko) ez zela egokia; beraz, baztertu egin zuen. Deoxinivalenola (DON): 3-azetil-deoxinivalenola, deoxinivalenol bihurtzen da, eta horrek eragina du DONen erabateko toxikotasunean. Beraz, Batzordeak erabaki du maila berean hartu behar direla aintzat azetil eratorrien toxikotasuna eta DONen toxikotasuna. Halatan, DONen eta bere azetil eratorrien Behin-behineko Eguneko Gehienezko Ingesta Toleragarria (IDMTP) 1 µg/pisu kilokoa izango litzateke eta Erreferentziazko Dosi Akutua (ArfD) 8 µg/pisu kiloko. Furanoa: Konposatu hori nahi gabe sor liteke elikagaien tenperatura altuko prozesuetan. Batzordeak ez zuen orain arte furanoa balioetsita. Herritarrentzako dietaren bidezko furanoarekiko batez besteko esposizioa honela ezarri du Batzordeak: 0,001 mg/pisu kiloko eta eguneko, eta kontsumitzaile kalteberentzat 0,002 mg/pisu kiloko eta eguneko. Estimazio horiek erreferentzia toxikologikoekin erkatu ondoren, Batzordeak ondorioztatu zuen furanoa aintzat hartzeko konposatua dela, oso kartzinogenoa baita. Halaber, egiaztatu zen oso datu kuantitatibo gutxi daudela elikagaietako furanoari buruz eta oso informazio gutxi arriskua murrizteko metodoei buruz. Merkurioa: Elikagaietan merkurioa modu ez-organikoan egoten da, arrain eta itsaskietan izan ezik. Horietan metil-merkurio gisa egoten da. Horren aurrean, Batzordeak honela ezarri du merkurio ez-organikoaren Behin-behineko Asteko Ingesta Toleragarria (ISTP): 4 µg/pisu kiloko. Horrekin, baztertu egiten da erabateko merkurioarentzat aurrez ezarritako ISTP (5 µg/pisu kiloko). Perkloratoa: Herritarrentzako dietaren bidezko perkloratoarekiko batez besteko esposizioa honela ezarri du Batzordeak: 0,1 µg/pisu kiloko, eta kontsumitzaile kalteberentzat 0,1 µg/pisu kiloko. Halaber, Batzordeak Behin-behineko Eguneko Gehienezko Ingesta Toleragarria (IDMTP) ezarri du perkloratoarentzat: 0,01 µg/pisu kiloko. Eta Batzordearen ustez, balore horietan perkloratoa ez da osasunarentzat kaltegarria. Dokumentua
|
|
|
|
03/07/2009
|
|
Egile: EFSA
|
|
Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzaren (EFSA) Elikakateko Kutsatzaileen gaineko Zientzia Panelak (CONTAM) iritzi bat argitaratu du. Argitaratutako iritziak hizpide du merkurioaren kaltegarritasuna pentsuetan. Honen arabera, pentsuetako merkurioaren iturri nagusia arrain-irina da. Hala eta guztiz ere, aztertutako irin guztietatik batek ere ez ditu gainditu EBk zehazturiko legezko mugak. Bestalde, akuikulturako pentsuen %8k gainditu egin dituzte aipatu mugak. Hala eta guztiz ere, akuikulturako izokinei bagagozkie, Panelak adierazi du ia ez dagoela arriskurik kontsumitzaileentzat.
|
|
|
|
|
|
12/09/2008
|
|
Egile: OMS
|
|
Osasunaren Mundu Erakundeak (OMS) gidaliburu bat argitaratu du, alde batetik, informatzeko merkurioaren esposizioak izan lezakeen inpaktua; eta bestetik, ahal den neurrian, arriskuan egon litezkeen herritar-taldeak identifikatzen laguntzeko. Gauzak horrela, lehenik eta behin, gidaliburuak deskribatzen du nolako metodologia erabili den esposizioa kalkulatzeko; eta, azkenik, merkurioaren esposizioa aurresatzeko hainbat eredu deskribatzen ditu.
|
|
|
|
|
|
05/12/2007
|
|
Egile: JECFA
|
|
Elikagaien Gehigarrietan Aditua den FAO/WHOren Aditu-Batzordeak (JECFA) txosten bat argitaratu du elikagaietako hainbat gehigarri eta kutsatzaile balioztatze-prozesuari buruz. Dokumentuan honako aspektu hauek landu dira: elikagaietako gehigarriei buruzko balioztatze toxikologikoko oinarriak zein hainbat baldintza, eta hainbat kutsatzaile balioztatzeko prozesua (metilmerkurioa eta aluminioa, besteak beste).
|
|
|
|
|
|
16/05/2007
|
|
Egile: FSA
|
|
Elikagaien Segurtasuneko Britainiako Agentziak (FSA) hainbat datu argitaratu ditu haurren elikagai-prestakinetan antzemandako metilmerkurio eta artseniko ezorganikoari buruz. Kasu guztietan, artseniko kontzentrazioak Britainiako legediak ezarritako maila baino askoz baxuagoak izan dira (1 mg/kg). Sakonen aztertutako produktuak honako hauek izan dira: arrainezko produktuak, arroza edo hegazti-haragia. Izan ere, produktu horiek probabilitate handiagoa dute artseniko kontzentrazio altua izateko. Merkurioari dagokionez, aztertutako laginen erdiek iritsi edo gainditu egin dute analisi muga. Dena dela, arrantza-produktuetarako Europako legediak ezarritako mugara (0,5 g/kg) ez dira heldu.
|
|
|
|
|
|
16/04/2007
|
|
Egile: Health Canada
|
|
Kanadako Osasun Sail Federalak (HC) argitaratu du merkurioaren gaineko Arriskua Balioztatzea. Balioztatze prozesuan arrainaren asteko kontsumoak dituen onurak aipatu ditu. Gaineratu egin du hainbat espezie kontsumitzearekin batera merkurioaren ingesta ere areagotu egin ahal dela, eta ingesta horrek merkurioaren Eguneko Ingesta Toleragarria (TDI) gainditu egin ahal duela. Aipatu behar da, helduen adin-taldean, ezpata-arraina ohi kontsumitzeak TDIaren gainditzea erakarri ahal duela.
|
|
|
|
|
|
01/03/2004
|
|
Egile: EFSA
|
|
Elikagaien Segurtasunerako Europako Agintaritzako (EFSA) Elikakatearen Kontaminatzaileen Batzorde Zientifikoak (CONTAM) bere iritzia argitaratu du, merkurioak kutsatutako elikagaien kontsumoak (arrain eta itsaskiak, batik bat) giza osasunean eduki litzakeen arriskuei buruz. EFSAk gomendatzen du Elikagaien Segurtasunerako Agentziek arraina jateko emandako aholkuei jaramon egitea (gutxienez, astean bi aldiz jatea). Halaber, azpimarratzen du arrisku taldeek jango dituzten arrain espezieak hautatu behar dituztela, espezie handiei (ezpata-arraina eta hegaluzea, esaterako) lehentasuna eman gabe
|
|
|
|
|
|
16/05/2013
|
|
Egile: ACSA
|
|
ACSAk ebaluatu egin du Katalunian 2008 eta 2009 bitartean kontsumitutako elikagaietan dauden mikotoxina nagusiekiko esposizioa gizakientzat duen arriskua. Argitalpen berri horrek Patulinaren aurreko esposizioa lantzen du eta osatu egiten ditu B, G eta M1 aflatoxinei, B1 eta B2 fumonisinei eta A okratoxinari buruz jada argitaratutakoak. Sagar-zukuaren eta sagarrez eginiko elikagaien 262 laginen artean, patulina, nagusiki, sagar-zukuan (% 42,3) eta sagarrez eginiko haurrentzako elikagaietan (% 33,9) aurkitu zen. Sagarrez eginiko elikagai solidoetan, aitzitik, % 5,2 besterik ez zen atzeman. Alabaina, gehienezko balorea eta positibo eman zuten laginen batez besteko altuena azken kategoria horretakoak dira., nahiz eta indarrean dagoen legeriak ezarritako gehienezko mugen azpitik dauden. Aintzat hartuta sagarrez eginiko elikagai eta edarien Kataluniako herritarren kontsumoari buruzko datuak, dieta bidezko patulinarekiko esposizio zenbatetsia herritar taldeentzat EITaren, oso azpitik dago, minberena den eta sagarrez eginiko produktuak gehien kontsumitzen dituen taldea barne (jaioberriak, 95eko pertzentilarekin). Beraz, ACSAk ezarri du patulina mikotoxinarekiko esposizioari lotutako arriskua ez dela osasun publikoko arazoa Kataluniako herritarrentzat. Ebaluazioa: Patulinarekiko esposizioa Katalunian Arriskua Ebaluatzeko Metodologia Kataluniako herritarren elikagaien ingesta
|
|
|
|
27/03/2013
|
|
Egile: EFSA
|
|
Zerealen eta produktu eratorrien 2.183 lagin aztertu ondoren, EFSAren azken txostenak adierazten du horien % 90ek ez zuela zenbatzeko moduko aflatoxina kopururik. Lagin horiek (1.341 zerealenak eta horien ehoketatik eratorritako produktuenak, edota 842 zerealen produktu prozesatuenak -esatera baterako, gosarirako zerealak-) aztertu egin zituzten aflatoxina esanguratsuenen batura (B1, B2, G1 eta G2) zenbateste aldera. Txosten honetan aurkeztutako emaitzen artean, honako hauek nabarmendu daitezke: Zerealetarako eta horien ehoketatik eratorritako produktuetarakoAflatoxina edukiaren gehienezko balioak honako hauen artean egon ziren: 2,21 μg/kg zereal ehoketatik eratorritako zehaztu gabeko produktuen laginetarako, eta 2,60 μg/kg olo ehoketatik eratorritako produktuen laginetarako. Zerealen produktu prozesatuetarakoAflatoxina edukiaren gehienezko balioak honako hauen artean egon ziren: 0,45 μg/kg gozogintzako produktuetan, eta 1,87 μg/kg pasta laginetan. Aflatoxinak Europako zerealetan ELIKAren fitxa: Aflatoxinak
|
|
|
|
12/03/2013
|
|
Egile: BfR
|
|
Arriskuak Balioztatzeko Alemaniako Institutuak (BfR) azterlan bat egin du esnera, arrautzetara, haragira eta erraietara igarotzen diren aflatoxinen inguruan. Bertan ondorioztatu du aukera gutxi dagoela produktu horien bidez kontsumitzaile zein animalien osasunerako arriskuak eragiteko. Azterlan hori egin da orain dela gutxi esne-enpresa batean eginiko ohiko kontroletan atzeman delako behi-esneko M1 aflatoxinaren kontzentrazioa zertxobait handitu dela. Horrek pentsaraz dezake animaliek hartzen duten dietan aflatoxina-kopurua handitu egin dela; izan ere, aflatoxina horiek gibelean metabolizatu eta, esnean, beste metabolito batzuen artean, M1 aflatoxina gisa ager daitezke. Azterlanean esneko M1 aflatoxinako kontzentrazioak zenbatetsi dira arto-bazkan dauden B1 aflatoxinaren balizko zenbait kontzentraziotan, eta ondorioztatu da esneak Europak ezarritako gehienezko muga gainditzeko, arto-kopuruak dietaren % 40koa izan behar duela, transferentzia-tasa % 0,1 izanik. BfRk, halaber, zenbatetsi egin du haragiak, arrautzek eta erraiek aflatoxina-kontzentrazioaren gorakada izan dezaketen, eta ondorioztatu da produktu horiek kontsumitzeak kontsumitzaileen osasunean arriskuak eragiteko aukera gutxi dagoela, baita animaliak aflatoxina-kontzentrazio handiko bazkaz elikatzen direnean ere. Azkenik, azterlanak animalien osasunean izan ditzakeen ondorio kronikoak ere aztertu eta ondorioztatzen du aukera gutxiago dagoela 200 µg/bazka kg kopuruak inolako ondoriorik izateko animalien osasunean. Txosten osoa
|
|
|
|
08/03/2013
|
|
Egile: ACSA
|
|
ACSAk balioetsi egin du Katalunian 2008. eta 2009. urteen artean kontsumitu diren elikagaietako mikotoxina garrantzitsuenekiko esposizioaren arriskua giza osasunean. Argitalpen berri horrek A Okratoxinarekiko esposizioa jorratzen du, eta osatu egiten ditu azken aldian B, G eta M1 Aflatoxinekiko eta B1 eta B2 Fumonisinekiko esposizioari buruz kaleratutakoak. Laboreen eta laborez egindako produktuen (umeentzako elikagaiak, moldeko ogia, garagardoa), kafearen, ardoaren eta fruitu lehorren 1.557 lagin aztertu dira, eta lagin positiboen kopuru handiena (% 89) garagardoan atzeman da. Pototxoen, kafearen, laboreen eta moldeko ogiaren lagin positiboen batez bestekoak Europako Batzordeak ezarritako mugaren azpitik daude. Kataluniako herritarren elikagai horien kontsumoa aintzat hartuta, herritar-talde guztientzat dietaren bidezko A Okratoxinarekiko esposizio zenbatetsia txikiagoa da EFSAk ezarritako ingesta-maila baino. Esposizio-maila handiena duten taldeetan (besteak beste 95 pertzentzila, helduek baino labore eta moldeko ogi gehiago kontsumitzen duten 0 eta 3 urte bitarteko umeetan) esposizio-maila % 40koa da. Beraz, ACSAk zehaztu du A Okratoxinarekiko esposizioari lotutako arriskuak ez duela osasun publikoko arazorik eragiten Kataluniako herritarren artean. Balioespena: A Okratoxina Arriskua balioesteko metodologia Kataluniako herritarren elikagaien kontsumoa
|
|
|
|
19/02/2013
|
|
Egile: ACSA
|
|
ACSAk balioetsi egin du Katalunian 2008. eta 2009. urteen artean kontsumitu diren elikagaietako mikotoxina garrantzitsuenekiko esposizioaren arriskua giza osasunean. Argitalpen berri horrek B1 eta B2 Fumonisinekiko esposizioa jorratzen du, eta urte amaieran argitaratutakoa osatu egiten du B, G eta M1 Aflatoxinekiko esposizioari dagokionez. Aztertutako laboreen eta laborez egindako produktuen lagin guztietan atzeman dira Fumonisinak, arto gozoan izan ezik. Mailarik handiena garagarrean (% 90) eta artoz egindako janaurrekoetan (% 61) atzeman zen. Halaber, elikagai etnikoen laginen % 50ean eta umeentzako elikagaien eta glutenik gabeko elikagaien portzentaje txiki batean ere atzeman ziren mikotoxina horiek. Kontzentraziorik handienak arto-irinean eta artoz egindako janaurrekoetan aurkitu ziren. Nolanahi ere, azterlan horrek ondorioztatzen du herritar-taldeen dieta bidezko Fumonisinekiko esposizioa OMEk ezarritako Eguneko Ingesta Toleragarriaren (EIT) azpitik dagoela. Esposizio handiena duten taldeetan (95 pertzentila umeen eta haur jaioberrien artean) esposizio-maila EITaren % 25 eta % 28 da, hurrenez hurren. Sarrera Metodologia Elikagaien kontsumoa Fumonisinak Baliostatzea
|
|
|
|
12/11/2012
|
|
Egile: ACSA
|
|
ACSAk balioetsi egin du 2008 eta 2009 urteen artean Katalunian kontsumitzen diren elikagaietako mikotoxina nagusiekiko esposizioaren arriskua giza osasunerako. Honako hauek dira mikotoxina nagusiak: B, G eta M1 aflatoxinak; B1 eta B2 fumonisinak; A okratoxina; patulina; T-2, HT-2 eta DON trikotezenoak eta zearalenona. Lehenengo zatian, B eta G aflatoxinei (batik bat fruitu lehorretan atzematen dira) eta M1 aflatoxinari (esnean eta esnekietan atzematen da) buruzko emaitzak argitaratu ditu. Aztertutako laginen % 14an atzeman dira B eta G taldeko aflatoxinak, eta piperrauts, pistatxo eta kakahueteek eman dituzte kasu positibo gehien (% 75, % 20 eta % 11, hurrenez hurren). Bestalde, azpimarratzekoa da ez dela aflatoxinarik atzeman azterlan honetako bi herritar-talde zaurgarrienek (zeliakoak eta umeak) kontsumitzen dituzten berariazko elikagaietan. Aflatoxina horien mailak eta inplikatutako elikagaien kontsumoa aintzat hartuta, herritar-talde guztien esposizioa erreferentziazko baloreen antzekoa da. M1 aflatoxinaren presentziari dagokionez, UHT esne osoaren laginen % 94,4an atzeman zen; gazten laginetan ez zen atzeman eta jogurten 72 laginetatik 2tan baino ez. Nolanahi ere, ingesta, kasu guztietan Eguneko Ingesta Toleragarriaren (IDT) (1 nc gorputz-pisuaren kiloko) azpitik dago, bai eta umeen taldeko 95 pertzentzilean ere. Sarrera Metodologia Elikagaien kontsumoa B eta G taldeko aflatoxinak M1 aflatoxina
|
|
|
|
20/07/2012
|
|
Egile: EFSA
|
|
EFSAk zientzia-iritzi bat argitaratu du. Iritzia kutsatzaileetan adituen panelak egin du eta elikagaietan eta pentsuetan Ergot alkaloideen (AE) presentziari buruzkoa da. AEak Hipocrelaes eta Euroiales ordenako zenbait onddo espeziek sortzen dituzte. Europan, Hipocreales ordenaren barruan, Claviceps purpurea espeziea da hedatuena. Adituen taldeak elikagaietan eta pentsuetan egindako 20.558 analisiren emaitzak aztertu ditu eta arriskuaren balioespena egin du C. purpurea-ren AE nagusiei buruz: ergometrina, ergotamina, ergosina, ergokristina, ergokriptina (α eta β isomeroen nahasketa), ergokornina eta –inina amaiera duten epimeroak. Panelak hainbat egoeraren balioespenak egin ditu, eta Europako zenbait herrialdetako adin ezberdinetako herritar-taldeen AErekiko esposizio akutua eta kronikoa aztertu ditu. Aztertutako datuak aintzat hartuta, adituen taldearen iritziz, gaur egun ez dago inolako arazorik ikertutako herritar-taldeentzat. Nolanahi ere, zalantza dago balioetsi gabeko elikagaien kontsumoak AEren ingestan eragiten duen ekarpenari dagokionez. Bestalde, laboreen aleetan atzemandako AE mailak eta batez besteko ingesta erreferentziatzat hartuta, aziendaren esposizioaren zehaztapenak adierazten du, egoera normalean, oso txikia dela intoxikatzeko arriskua. Zientzia-iritzia – Ergot alkaloideak
|
|
|
|
29/06/2012
|
|
Egile: ELIKA
|
|
Azken hamarkadan ikusi da elikagai eta pentsuetan mikotoxina-kopuru handiagoa zegoela, nagusiki berotze orokorraren ondorioz, zelaietako uztetan onddoak (mikotoxinen ekoizleak) haztea errazten baitu. Hori dela eta, Elikagaien Segurtasunerako agentziak balizko arrisku emergenteak balira bezala tratatzen dituzte. Artikulu honetan elikagai eta pentsuetan dauden mikotoxina nagusiak aurkezten dira, baita gizakion osasunean dituzten ondorio kaltegarriak eta murrizteko neurriak ere.
|
|
|
|
|
|
27/03/2012
|
|
Egile: EFSA
|
|
Zitrinina Aspergillus, Penicillinum eta Monascus generoetako onddoek ekoizten duten mikotoxina bat da, biltegiratutako aleetan egon ohi dena. EFSAren iritzi honetan honako hauek ondorioztatzen dira: - Eskura dauden datuekin, ezin izan da zehaztu mikotoxina honen potentzial kartzinogenoa.
- Zitrinina nefrotoxikoa da, eta honako NOAEL hau egozten zaio: 0,2 µg gorputz-pisuaren kiloko.
- Aleetan atzeman diren zitrinina kontzentrazioak oso aldakorrak dira, eta kasu batzuetan gora egiten dute: 420 µg/kg-ra hel daitezke gizakien elikadurarako aleetan eta 998 µg/kg animalien elikadurarako aleetan.
- Ezin izan da dieta bidezko esposizioan oinarritutako arrisku-ebaluaziorik egin, ez baitago datu nahikorik.
Dagoen informazioa urria denez, EFSAk onartu du ezin izan duela amaitu mikotoxina honen arriskuaren karakterizazioa. Beste alde batetik, ikusi du beharrezkoa dela mikotoxina horri eta gizakien zein animalien osasunean eragin ahal dituen ondorioei buruzko datu gehiago edukitzea. EFSA txostena: zitrinina
|
|
|
|
10/02/2012
|
|
Egile: EFSA
|
|
EFSAren Sor Litezkeen Arriskuen Unitateak sor litezkeen gaixotasun gisa identifikatu zituen, klima aldaketa dela eta, zerealetan mikotoxinen kutsadura-ereduen aldaketak. Tenperaturak gora egin duenez eta euri gutxiago egiten duenez, mikotoxina sortzen duten onddoek hazteko baldintza egokiagoak aurkitzen dituzte lehen halakorik ez zuten eremuetan. Hori dela eta, EFSAk eredu bat eskatu zuen, aflatoxinen kutsadura posiblea aurreikusteko Europako garian, artoan eta arrozean. Argitaratu berri duen lan horretan, Aspergillus onddoaren hazkuntzan eta jarduera metabolikoan eta uzten fenologian eragina duten faktore ekologikoak aztertu zituzten, bai eta klima-aldaketaren eta meteorologiaren gertalekuak ere. Informazio horrekin eta uztetan atzemandako aflatoxinen mailari buruzko datuekin, hainbat mapa egin dituzte Aspergillus flavus onddoaren hazkuntza te F1 Aflatoxinaren ekoizpena iragartzeko, klima-aldaketaren zenbait egoera aintzat hartuta. Aurreikuspenek egiaztatu egiten dute artoa dela labore kezkagarriena, Europako zenbait lurraldetan behintzat; izan ere, gizakiek zein animaliek izan dezakete Aflatoxinekiko esposizio-maila altua. Gariari dagokionez, arriskua hutsala da, eta arrozaren kasuan ez dago arriskurik. Zehazki, honako hauek dira arriskuen aurreikuspenak eskualdeen arabera: - Aflatoxinen arriskua handia izango da Europako hegoaldeko herrialdeetan. Herrialde horiek gaur egun ez daude artoa ekoitzi ohi duten eremuen artean (Espainiako erdialdea eta hegoaldea, Italia, Grezia, Portugaleko iparraldea eta hego-ekialdea, Bulgaria, Albania eta Txipre).
- Aflatoxinen arriskua txikia edo ertaina izango da artoa ekoitzi ohi duten lau eremu nagusietan (Errumania, Frantzia, Hungaria eta Italiako ipar-ekialdea. Horietan, Europa osatzen duten 27 herrialdeetako ekoizpenaren % 73 produzitzen dute.)
- Aflatoxinen arriskua txikia izango da Europako iparraldeko herrialdeetan; izan ere, gaur egungo klima dela eta, eremu seguruan daude Aflatoxinen arriskuari dagokionez.
- Arriskua oso txikia izango da Europa osoan gariari eta arrozari dagokienez.
Halaber, aurreikuspenek adierazten dute aintzat hartutako uzta guztiak lehenago loratuko direla, eta, ondorioz, murriztu egingo direla denboraldiak. Horrek Europako iparraldean uztak handitzea ekarriko luke, batik bat, arroz- eta arto-eremuetan, ontze goiztiarraren ondorioz.
|
|
|
|
|
|
21/12/2011
|
|
Egile: EFSA
|
|
EFSAk iritzia argitaratu berri du. Iritzi horrek erreferentzia egiten dio T-2 eta HT-2 mikotoxinen (trikotezeno izenez ezagunak) presentziak animalientzako zein gizakientzako elikagaietan izan dezakeen eraginari. Iritzia eman ahal izateko, 2005. urtetik 2010.era bitartean 20.519 lagin hartu eta aztertu dituzte. Hona hemen iritzi horren ondorioetako batzuk: - T-2 eta HT-2 toxinen batez besteko kontzentrazio altuena aleetan eta horien ehoketan atzeman zen, baitik bat olo-aleetan eta horien eratorrietan.
- Toxina horiekiko esposizio-maila altuena eragiten duten elikagaiak aleak eta laboreez egindako elikagaiak dira, batik bat: ogia, opilgintzako produktu finak, laboreen ehoketako produktuak eta gosaltzeko laboreak.
- Honako Eguneko Ingesta Toleragarri (IDT) hau ezarri da T-2 eta HT-2 toxinen baturari dagokionez: 100 ng / kg b.w.
- Eskura dauden datuen arabera, adin-talde guztien esposizioa IDT baino txikiagoa da; beraz, ez du arriskurik eragiten giza osasunean.
- Toxina horiek ez dute ia eraginik izaten hausnarkarien, untxien eta arrainen osasunean. Txerri-azienda, berriz, sentiberagoa da toxina horien eraginen aurrean.
EFSAren iritzia: Trikotezenoak
|
|
|
|
24/11/2011
|
|
Egile: FSA
|
|
Ikerketa hau FSAk egin du, eta honako datu hauek biltzen ditu: - Haur eta umeentzako elikagaien laginak aztertu ziren 20 mikotoxina-mota ezberdin aurkitzeko. Mikotoxina horien kopuruak hautemanezinak izan ziren kasu gehienetan, eta hauteman ziren kasuetan, mikotoxina-kopuruak ez zuen legez baimendutako mugarik gainditu.
- Alkaloide ergotaminikoen presentzia antzeman zen laginen % 12tan. Kontzentrazioei dagokienez, 2 eta 169 µg/Kg artekoak izan ziren. Datuak EFSAri igorri zaizkio azter ditzaten.
- Beste alde batetik, patulinaren presentzia aztertu zen fruta-zukuetan eta horiekin egindako produktuetan. Ez zen mikotoxina aurkitu aztertutako laginen % 92tan, eta laginetako batek besterik ez zituen gainditzen legeak ezarritako mugak.
Hiru datu horiek aztertuta, FSAk baieztatu egiten du mikotoxinekiko esposizioa ez dela kaltegarria haur eta umetxoen osasunerako. Mikotoxinak umeentzako elikagaietan
|
|
|
|
24/11/2011
|
|
Egile: AESAN
|
|
Europar Batasunak 1881/2006 (EE) Araudian ezartzen ditu zenbait elikagairen mikotoxinen gehienezko mugak, batez ere, toxina-mota horiek maizenik kutsatzen dituzten eta giza osasunerako arriskutsuak izan daitezkeen elikagaienak. Araudi horrek baliogabetu egiten du 475/1988 Errege Dekretua. Bertan, giza kontsumorako elikagaietan B1, B2, G1 eta G2 aflatoxina baimenduen gehienezko muga ezartzen zen: 10 mg/Kg aflatoxina horien guztien baturari dagokionez eta 5 mg/kg B1 aflatoxinari dagokionez. Elikagaien Segurtasuneko eta Nutrizioko Espainiako Agentziaren (AESAN) Zientzia Batzordeak uste du gaur egun eta zenbait elikagairen aflatoxinen (Europako legedian sartzen ez direnak; besteak beste, txufak) kopuruari buruzko datu esanguratsurik ez dagoen bitartean, 475/1998 Errege Dekretuak babes-maila handiagoa eskaintzen diola kontsumitzaileari. Hori adierazteko, elikagaietan 1881/2006 Araudian sartzen ez diren aflatoxinen presentzia egiaztatzen duten zientzia-lanetan oinarritu da.
|
|
|
|
|
|
07/11/2011
|
|
Egile: EFSA
|
|
EFSAk elikagaien segurtasun arloko zientzia-iritzi bat argitaratu berri du. Iritzia elikagai eta pentsuetan alternaria lizunaren toxinen presentziari buruzkoa da. Jakin badakite alternariatik eratorritako toxinek (besteak beste, alternariola, eter monometil alternariola, eta azido tenuazonikoa) gaixotasunak eragiten dituztela barazkietan, baita ere, arazo genotoxikoak eta/edo fetotoxikoak laborategietako arratoietan egindako probetan. Alternariaren toxinei buruzko zientzia-ezagutza (abeletxeetako eta laguntzako animalietan izan dezaketen eragin toxikoaren eta pentsuetako presentziaren ingurukoa) ez da nahikoa izan animalia espezieetan eragin dezaketen arriskuaren balioespena egiteko. Dauden datu urrien arabera, badira hainbat zantzu adierazteko alternariola arriskutsua izan daitekeela oilategi-hegaztien osasunerako, eta azido tenuazonikoak ere eragin dezakeela arriskurik. Zientzia Panelaren ustez, oso garrantzitsua da informazio toxikologiko handiagoa izatea, alternariaren toxina genotoxikoei dagokienez (adibidez, alternariola eta eter monometil alternariola). Iritzia
|
|
|
|
23/06/2011
|
|
Egile: EFSA
|
|
EFSAren iritzi honetan aldatu egiten da 2000. urtetik indarrean zegoen Eguneko Ingesta Toleragarria (TDI). Orain arteko TDI 0,2 µg-koa zen gorputz-pisuaren kiloko eta hemendik aurrera 0,25 µg-koa izango da. Halaber, iritzi horretan hainbat baieztapen biltzen dira mikotoxina horrekiko esposizioari buruz. Hona hemen horietako batzuk: - 2005. eta 2010. urteen artean 23.000 lagin hartu ziren 19 estatu kidetako zereal eta elikagaietan. Analisien datuen arabera, lagin horien % 15etan baino ez zen antzeman ZEA.
- ZEA kopurua askoz ere handiagoa izaten da prozesatu gabeko aleetan. Beraz, alea hautatzeak eta saneatzeak murriztu egiten du ZEA kopurua kontsumitzeko zerealetan.
- ZEA kontzentrazio handienak gari-zahian, artoan eta eratorrietan (arto-irina, cornflakes) antzeman ziren arto- eta gari-ernamuinaren olioek ere mikotoxinaren nahiko kopuru handiak zituzten.
- Alea eta ale horrekin lotutako elikagaiak, batik bat, alea eho (irina) ondorengo produktuak (ogia eta gozogintza fina) dira esposizio maila handiena eragiten duten elikagaiak.
- Barazkijaleen esposizio maila askoz ere handiagoa da (bikoitza), horrelako elikagai ugari kontsumitzen baitituzte.
- Urtebete eta hiru urte bitarteko umeek izaten dute esposizio maila handiena mikotoxina horrekiko, gosaltzeko zereal gehiago kontsumitzen baitituzte.
Halaber, EFSAk baieztatu egin du dietaren bidezko ZEArekiko batez besteko esposizio kronikoa TDI baino txikiagoa edo oso antzekoa dela adin-talde guztietan. Beraz, ez da arriskutsua osasunerako. Zearalenona (ZEA) jakietan
|
|
|
|
09/05/2011
|
|
Egile: ACSA
|
|
Elikagaien Segurtasunerako Kataluniako Agentziak (ACSA) txosten bat argitaratu berri du. Txosten horretan ezagutzera eman dira mikotoxinen inguruan Kataluniako Gobernuko hainbat sailek 2006. eta 2008. urteen artean egindako zaintzari eta kontrolei buruzko emaitzak. Zaintza eta kontrol horien barnean sartzen dira pentsuak, elikagaietako industriak eta elikagaiak. Txostenak, halaber, hainbat azterlan aipatzen ditu: batetik, Kataluniako herritarrek duten arriskuaren balioespenari buruzko azterlana, eta, bestetik, behi-esne gordinean (M1 aflatoxina) eta animaliak elikatzeko lehengaietan (B1 aflatoxina) mikotoxinen presentziari buruzkoa. Txostena
|
|
|
|
30/11/2010
|
|
Egile: FSA
|
|
Azterlan horren xedea da kuantifikatzea mikotoxinen kopurua laboreetan eta Erresuma Batuko merkatu txikizkarian dauden labore produktuetan; besteak beste, gari, arto, olo, zekale, garagar eta horien produktu eratorrietan. Azterlan horren emaitzen arabera, mikotoxinen kopurua baxua izan zen aztertutako 220 laginetik gehienetan, eta 7 laginek (% 3) baino ez zituzten gainditu araudiak zehazten dituen mugak. Gariari eta eratorriei dagokienez, Trikotezenoak (Deoxinivalenola eta T2/HT2 toxinak) antzeman ziren laginen % 96an eta % 16an, hurrenez hurren. Halaber, Zearalenona ere antzeman zuten laginen % 60an eta A Okratoxina laginen % 52an. Mikotoxinen gaineko azterlana
|
|
|
|
04/11/2010
|
|
Egile: ILSI
|
|
Berrikuspen horren xedea da balioestea laborantzan toxina naturalen (mikotoxinak, landarearen beraren toxinak eta fikotoxinak) presentzia murrizteko hartzen diren neurriak. Gaur egun, zenbait neurri prebentibo eta zuzentzaile erabiltzen dira toxinen kutsadura murrizteko nekazaritzan, batik bat, mikotoxinak murrizteko. Neurri horiek hiru talde nagusitan bana daitezke: laborantza egokia, Nekazaritzako Praktika Egokiak eta detosifikazioa. Toxinak murrizteko estrategia egokiena identifikatzearren, beharrezkoa da aztertzea toxinen, laborantzen eta nekazaritzako praktika egokien arteko lotura. Agiri honetan arreta berezia eskaintzen zaie Europako bi laborantza nagusiei: zerealak eta patata Berrikuspena: Toxina naturalak murriztea
|
|
|
|
15/07/2010
|
|
Egile: RIKILT - Instituto Holandes de Seguridad Alimentaria
|
|
Ikerketa lan honek hainbat datu biltzen ditu T-2 toxinaren eta HT-2 toxinaren presentziaz elikagaietan, pentsuetan eta lehengaietan. Ikerketak Europa osoko datuak hartu ditu kontuan. Eta azterlan horretatik atera ahal ditugun ondorioak honako hauek dira: - Eskuragarri ditugun datuen arabera, oloa izan liteke oso kutsatuta egon daitekeen zereala.
- Garagarrari dagokionez, toxina hauen presentzia eta kontzentrazioa areagotu egin da 2004. urtetik hona Europa osoan.
- Artoa batzuetan kutsatuta antzeman da, baina, betiere, maila apalean.
- Garian oso gutxitan antzeman da kutsadura; eta, antzeman denean, kontzentrazio baxuetan.
- Elikagaiek, oro har, oso intzidentzia eta kontzentrazio baxua izaten dute toxina hauekin, olozko produktuek izan ezik.
- Ez du ematen fungizidek eragin handia dutenik toxina hauek agertzeko arriskuan.
- Oloaren azpiproduktuetan toxina-maila areagotu egin da; azpiproduktu horiek animaliak elikatzeko erabii ahal dira.
Azterlana: T-2 eta HT-2 toxinak
|
|
|
|
02/07/2010
|
|
Egile: EFSA
|
|
Trikotezenoen A multzoko T-2 eta HT-2 toxinei buruzko informazioa biltzen du toxikologia-txosten honek. T-2 toxina berehala metabolizatzen da HT-2ra, eta biok toxikotasun maila berean daudela ulertzen da. Trikotezenoak landareetan eta landareetatik datozen produktuetan daude; beraz, Animalien Osasunean eta Osasun Publikoan eragina izan dezakete. Arriskua aztertzeko garaian atera daitezkeen ondorio nabarmenenak honako hauek dira: toxikotasuna oro har, hematotoxizitatea eta inmunotoxizitatea. EFSA Txostena: T-2 eta HT-2 toxinak
|
|
|
|
22/06/2010
|
|
Egile: AESAN
|
|
Elikagaien Segurtasuneko eta Nutrizioko Agentzia Espainiarrak (AESAN) Praktiken Kodea osatu du A Okratoxinak (OTA) piperrautsean eragiten duen kutsadurari aurrea hartzeko eta murrizteko. Kodea duela gutxi aurkeztu diote Europako Batzordeari. Agiri horren helburua da erreferente izatea piperrautsaren ekoizpen-sektorearentzat, OTA maila 2012ko uztailean indarrean jarriko diren gehienezko mugetaraino (105/2010 Araudia) murriztu ahal izateko. Praktiken kodea ezarri ostean, etengabe bilduko dira piperrautsean OTAren mailari buruzko datuak, kode horren eraginkortasuna aztertzeko. Datu horiek Batzordeari aurkeztuko zaizkio 2012ko uztaila baino lehen.
|
|
|
|
|
|
15/03/2010
|
|
Egile: FAO/OMS
|
|
Elikagaien Gehigarrietan adituen den FAO/OMS Batzordea Erroman bildu zen 2010eko otsailaren 16tik 25era, elikagaietako 6 kutsatzaileren balioespena eguneratzeko. Honako hauek izan dira Batzordeak atera dituen ondorioak: Akrilamida: 2003tik aurrera zenbait elikagaitan akrilamida edukia murriztu bada ere, horrek eragin txikia izan du dietaren bidez herritarrek izaten duten esposizio mailan. Egin den azken balioespenak egiaztatu egin ditu erreferentziazko balore toxikologikoak. Gainera, ez dago ia ebidentziarik ziurtatzeko akrilamidarekiko esposizioak minbizia izateko arriskua areagotu egiten duela. Nolanahi ere, konposatu genotoxikoa eta kartzinogenoa denez, akrilamida oraindik ere kaltegarria da osasunarentzat. Artsenikoa: Dietaren bidezko artsenikoarekiko esposizioa balioetsitako herrialdearen araberakoa da, batik bat, edateko urak duen artseniko mailaren araberakoa. Elikagaietan artseniko ez-organikoaren kopurua ere oso aldakorra da; beraz, esposizioaren balioespenak elikagaietako artseniko ez-organikoaren edukiaren arabera egin beharko lirateke, eta ez orain arte egin den bezala, aldatze-faktoreen arabera. Baina, ez dago elikadura matrizetan artseniko ez-organikoa antzemateko metodo balioztaturik, eta horrek zaildu egiten du balioespena modu horretan egitea. BMDL50-en balore berria 3,0 µg/pisu kiloko eta eguneko dela aintzat hartuta, Batzordeak erabaki zuen aurretik balioetsitako ISTP (15 µg/pisu kiloko) ez zela egokia; beraz, baztertu egin zuen. Deoxinivalenola (DON): 3-azetil-deoxinivalenola, deoxinivalenol bihurtzen da, eta horrek eragina du DONen erabateko toxikotasunean. Beraz, Batzordeak erabaki du maila berean hartu behar direla aintzat azetil eratorrien toxikotasuna eta DONen toxikotasuna. Halatan, DONen eta bere azetil eratorrien Behin-behineko Eguneko Gehienezko Ingesta Toleragarria (IDMTP) 1 µg/pisu kilokoa izango litzateke eta Erreferentziazko Dosi Akutua (ArfD) 8 µg/pisu kiloko. Furanoa: Konposatu hori nahi gabe sor liteke elikagaien tenperatura altuko prozesuetan. Batzordeak ez zuen orain arte furanoa balioetsita. Herritarrentzako dietaren bidezko furanoarekiko batez besteko esposizioa honela ezarri du Batzordeak: 0,001 mg/pisu kiloko eta eguneko, eta kontsumitzaile kalteberentzat 0,002 mg/pisu kiloko eta eguneko. Estimazio horiek erreferentzia toxikologikoekin erkatu ondoren, Batzordeak ondorioztatu zuen furanoa aintzat hartzeko konposatua dela, oso kartzinogenoa baita. Halaber, egiaztatu zen oso datu kuantitatibo gutxi daudela elikagaietako furanoari buruz eta oso informazio gutxi arriskua murrizteko metodoei buruz. Merkurioa: Elikagaietan merkurioa modu ez-organikoan egoten da, arrain eta itsaskietan izan ezik. Horietan metil-merkurio gisa egoten da. Horren aurrean, Batzordeak honela ezarri du merkurio ez-organikoaren Behin-behineko Asteko Ingesta Toleragarria (ISTP): 4 µg/pisu kiloko. Horrekin, baztertu egiten da erabateko merkurioarentzat aurrez ezarritako ISTP (5 µg/pisu kiloko). Perkloratoa: Herritarrentzako dietaren bidezko perkloratoarekiko batez besteko esposizioa honela ezarri du Batzordeak: 0,1 µg/pisu kiloko, eta kontsumitzaile kalteberentzat 0,1 µg/pisu kiloko. Halaber, Batzordeak Behin-behineko Eguneko Gehienezko Ingesta Toleragarria (IDMTP) ezarri du perkloratoarentzat: 0,01 µg/pisu kiloko. Eta Batzordearen ustez, balore horietan perkloratoa ez da osasunarentzat kaltegarria. Dokumentua
|
|
|
|
27/11/2009
|
|
Egile: IFST - Instituto de Ciencia y Tecnología de Alimentos
|
|
IFSTak mikotoxinen gaineko txostena eguneratu du. Txosten horretan ondoko gaiak jaso dituzte: hainbat mikotoxinaren identifikazioa; giza osasunean duten eragina; Europar Batasunak erregulaturiko gehienezko mugak; elikagaietako analisi-metodoak, kontrol-metodoak eta aurretiaz ekiditeko metodoak. Txostena
|
|
|
|
12/04/2009
|
|
Egile: International Journal of Molecular Sciences
|
|
International Journal of Molecular Sciences izeneko aldizkariak berrikuspen bat argitaratu du hurrengo substantziei buruzko mailaz: fumonisinak, trikotezenoak, eta zearalenona. Berrikuspen irekia izan da, eta munduan merkaturatzen diren zerealetan oinarritu dira. Berrikuspen lan horretan hainbat datu jaso dituzte alde batetik zerealetan ager litezkeen mikotoxina mailei buruz; eta bestetik, horren gaineko ingesta datuei buruz hainbat kontinentetako herrialdeetan. Bibliografian, halaber, zenbait artikulu aurkitu ahal izango ditugu Fusarium generoko toxinei buruz. Zehatzago esanda, Europako hamabi herrialdetan antzemandako toxinei buruz (gari, arto, garagar, olo eta zekaletan).
Artikulu osoa
|
|
|
|
01/08/2007
|
|
Egile: RIVM
|
|
Osasun Publikoko eta Ingurumeneko Holandako Institutuak (RIVM) azterlan bat argitaratu du mikotoxinekin lotuta ager litezkeen arrisku-adierazleen jarraipenaz. Txosten hau garapen-proiektu baten barruan dago sartuta, arriskuak kudeatzeko sistema berri bati lotuta hain zuzen; eta hainbat elikagai kontsumitzeagatik ager daitezkeen gaixotasunak azkar antzematea du helburu.
|
|
|
|
|
|
12/03/2007
|
|
Egile: FSA
|
|
Elikagaien Segurtasuneko Britainiako Agentziak (FSA) Praktika Egokien gaineko Gidaliburua hau argitaratu du. Gida honek kultiboetan Fusarium espezia murriztea du helburu.
|
|
|
|
|
|
12/06/2006
|
|
Egile: EFSA
|
|
Batzordeak hala eskatuta, Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzaren (EFSA) Elikakateko Kutsatzaileen gaineko Zientzia Panelak (CONTAM) iritzia argitaratu du elikagaietan egon litekeen A okratoxinari buruzkoa. Iritzi honen arabera, Europako helduen ingesta astean, 15etik 60ra ng/Kg gorputz pisu bitartekoa izango litzateke. Balore hori oso urrun dago mugatik (120 ng/Kg).
|
|
|
|
|
|
09/11/2005
|
|
Egile: FSA
|
|
Elikagaien Segurtasuneko Agintaritza britainiarrak (FSA) ikerketa bat burutu du gari britainiarrekin. Ikerketaren zergatia 2004. urteko hezetasun-baldintzak izan dira: uzta batu baino lehen eta uzta batu ondoko hezetasun-baldintzak hain zuzen. Biltegiratzean baldintza horiek izanez gero, onddoak hazi litezke oso erraz. Ikerketaren arabera, 2004. urteko uztan izandako baldintzek ez dutela okratoxina A maila areagotzen lagundu ondorioztatu dute. Beraz, FSAk ondorioztatu du zerealak eta berorien produktuak ez direla arriskutsuak kontsumitzaileen osasunerako
|
|
|
|
|
|
03/05/2005
|
|
Egile: CE
|
|
Europako Batzordeak eskudun agintarientzako gida bat publikatu du, Europako Batasunak aflatoxinez duen legediarekiko adostasunaren kontrolaz diharduena. Dokumentu horretan, zenbait fruitu lehorren erakusgarrien hautaketa prozedura aipatu dute: kakahueteak, pistatxoak, urrak, Brasilgo intxaurrak eta pikuak.
|
|
|
|
|
|
15/03/2004
|
|
Egile: EFSA
|
|
Elikagaien Segurtasunerako Europako Agintaritzako (EFSA) Elikakatearen Kontaminatzaileen Batzorde Zientifikoak (CONTAM), animalien elikaduran B1 Aflatoxinari buruzko irizpen zientifikoa eman du. Esne-zentraletako esnetan M1 aflatoxinaren datuek erakutsi dutenez, oso lagin gutxitan gainditzen da ezarritako muga, banakako abeletxeetako esnearen parekoa, alegia
|
|
|
|
|
|
01/02/2003
|
|
Egile: FAO
|
|
Nekazaritzarako eta Elikadurarako Nazio Batuen Erakundeak (FAO) Gida bat argitaratu du. Bertan Arriskuei eta Kontrolgune kritikoei buruzko azterketaren oinarriak berrikusten dira eta mikotoxina (aflatoxinak, trikotezenoak, zearalenona, fumonisinak, A okratoxina eta patulina) kontrolarentzako aplikazio plana garatzen da.
|
|
|
|
|
|
03/11/2011
|
|
Egile: AESAN
|
|
EFSAk duela gutxi argitaratu du arriskuen balioespena, barazkietako nitratoek umeen osasunean izan dezaketen eraginari buruz. Balioespen horretan ziazerbak eta letxuga baino ez dira kontuan izan. Zerbak, berriz, alde batera utzi dituzte Europan oso gutxi kontsumitzen baitira. Espainian, ordea, zerba asko kontsumitzen denez, Elikagaien Segurtasuneko eta Nutrizioko Espainiako Agentziari (AESAN) eskatu zitzaion arriskua balioetsi zezala ikuspuntu horren arabera. Batzordeak bere txostenean berretsi egin zituen EFSAren gomendioak ziazerbei dagokienez, eta adierazi zuen Espainian zerba ugari kontsumitzen denez, EFSAk ziazerbentzat emandako gomendioak bete egin beharko liratekeela zerben kasuan ere. Gainera, eta zerben kasuan legeak dituen hutsuneen ondorioz, Batzordeak azpimarratu egiten du gomendagarria izango litzatekeela Europako legedian zerbetako nitratoen gehienezko mugak ezartzea.
|
|
|
|
|
|
03/01/2011
|
|
Egile: EFSA
|
|
Elikagaien Segurtasuneko Europako Agentziaren (EFSA) Eikakateko Kutsatzaileen Panelak (CONTAM) Zientzia Iritzia argitaratu berri du hosto berdeko barazkietan nitratoen presentziak ume txikien osasunean izan dezakeen arriskuari buruz. Iritziak baieztatu egiten du 6 eta 12 hilabeteko haurtxoek ziazerbak kontsumitzea ez dela arriskutsua euren osasunerako, aintzat hartuta ziazerbak dietaren parte direla pureen osagai gisa. Nolanahi ere, ziazerbak purearen % 50 osatzen badute eta haurtxoari egunean pure horren anoa bat baino gehiago emanez gero, ezin izango litzakete arriskua baztertu. Horregatik, eta kontuz ibiltzearren, gomendatu dute ziazerbarik ez ematea urtebete baino gutxiago duten haurtxoei. 1 eta 3 urte bitarteko umeei dagokienez, Panelak ondorioztatu du kolektibo hori dela nitratoekiko esposizio-maila altuena izan dezakeen taldea; izan ere, ziazerba anoa osoa kontsumi dezakete. Beraz, ezin esan dezake arriskurik ez dagoenik muturreko egoeretan, alegia, ziazerba asko kontsumitzen denean eta horiek nitrato ugari dituztenean. Talde horrentzat Panelak gomendatu du ez kontsumitzea ziazerba eta zerba anoa bat baino gehiago. Hala ere, barazkien kontsumoarekin lotutako nitratoekiko esposizioaren arriskuak eta onurak erkatuz gero, beti gailentzen dira barazkiak eta ortuariak kontsumitzearen onurak. Halaber, Iritziak adierazi du oso garrantzitsua dela ziazerbarik ez ematea urdail eta hesteetako bakterio infekzioak dituzten umeei, nitratoekiko sentiberagoak baitira.
|
|
|
|
|
|
10/12/2010
|
|
Egile: EFSA
|
|
EFSAk aitorpen bat egin berri du nitratoek hosto berdeko barazkietan sor lezaketen arriskuari buruz. Arrisku hori, batik bat, ume txikien artean gerta daiteke, hain zuen ere barazkiak (besteak beste, ziazerbak eta letxugak) kontsumitzen dituzten umeen artean. Ziazerba freskoak prestatuta kontsumitzeak ez du arriskurik eragiten. Nolanahi ere, ezin esan daiteke egunean mota horretako barazkiez osatutako otordu bat baino gehiago egiteak arriskurik sor ez lezakeenik. Prestatutako barazkiak modu desegokian biltegiratzeak ere areagotu egin ditzake nitratoak nitrito bihurtzeko aukera eta metahemoglobinemia gaixotasuna izateko arriskua. Azkenik, EFSAk aholkatzen du infekzio gastrointestinala izaten duten umeek ziazerbarik ez kontsumitzea, kalteberagoak baitira nitratoen aurrean. Letxugari dagokionez, nitratoen kopuruak ez du arriskurik eragiten halako barazkiak kontsumitzen dituztenen artean. Nitratoak hosto berdeko barazkietan
|
|
|
|
03/07/2009
|
|
Egile: EFSA
|
|
Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) iritzi bat argitaratu du nitritoei buruz jakinarazteko, hain zuzen ere, ea substantzia horiek kaltegarritzat jo beharrekoak diren ala ez pentsuetan. Alde batetik, argitaratutako hainbat txostenek jasotzen dute nitritoek ondorio kaltegarriak eragiten dituztela, txerrien eta hausnarkarien artean bereziki. Izan ere, badirudi animaliarik kalteberenak direla substantzia hauen aurrean. Bestetik, kontsumitzailearekiko ondorioei bagagozkie, EFSAk ondorioztatu du animalia jatorria duten produktuekiko esposizioa (esnea, haragia eta arrautzak, kasu) %2,9koa dela (konposatu horien guztien kontsumoa kontuan hartuta). Horrenbestez, ez dirudi kaltegarriak direla kontsumitzailearen osasunerako.
|
|
|
|
|
|
10/06/2008
|
|
Egile: EFSA
|
|
Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzaren (EFSA) Elikakateko Kutsatzaileen gaineko Zientzia Panelak (CONTAM) balorazio bat egin du barazkien gainean jakinarazteko nolako onurak eta kalteak izan litzakeen frutak eta ortuariak kontsumitzeak. Balorazio hau argitaratu du nitratoak eduki ahal dituztelako iritzi bat agertu eta gero. Iritziaren arabera, barazkiak kontsumitu eta gero, nitratoekiko esposizioa gehien baldintzatzen duen parametroa ez da berez barazkiak kontsumitzea, baizik eta zein barazki mota kontsumitzen dugun. Gauzak horrela, barazkien nitratoengatik kontsumitzaileak izan litzakeen arriskuak ia hutsalak dira; baina barazkiek ekar litzaketen onurak, ordea, oso ezagunak dira kontsumitzaile guztien artean. Hala eta guztiz ere, Panelak aitortu du badirela hainbat egoera puntual arrisku hori hobeto balioztatu beharko genukeena, hala nola: ekoizpen baldintza ezegokiak (gehienbat barazkiak kontsumitzen dituzten pertsonen artean), edo hosto berdeko barazki zehatz batzuk kantitate handian kontsumitzen dituztenen artean. Horrelako kasuetan kasu bakoitza aztertu beharko litzateke.
|
|
|
|
|
|
24/04/2013
|
|
Egile: BfR
|
|
BfRk gomendatu du elikagaietan plagizida-hondakinak metatzeko arriskua ebaluatzea, eta horretarako, substantzia aktibo indibidualetarako erabiltzen diren arrisku-indizeak (HI) zehaztea eta gehitzea. Arrisku-indizea neurri bat da, eta indize horretan elikagaien bidez hartutako substantzia aktibo jakin baten hondakinen maila muga toxikologikoari dagozkion balioetara (IDA, ARfD) iristen da. Gainera, substantzia indibidualen metatze-ebaluazioko taldeak euren eragin toxikologikoaren arabera sailkatzen dira, eta ez dute handiegiak izan behar. Hobe da metodo deterministak erabiltzea metatutako esposizioa zenbatesteko. Metodo erraz eta azkarra da, eta horrek, aldi berean, babes egokia ematen die kontsumitzaileei. Gainera, beharrezkoa bada, pausuz pausu hobetu daiteke, informazio toxikologiko gehigarria gehituta. Elikagaien kontrolaz arduratzen diren agintariek gai izan behar dute arin eta ziurtasunez ebaluatzeko zenbait plagizidaren hondakinak dituen elikagai-laginak kontsumitzaileen osasunerako arriskurik dakarren. Helburu hori lortzeko, ez dira egokiak informazio toxikologiko asko behar eta datu asko erabiltzen dituzten ereduak, ez eta esposizioa balioesteko probabilitate-kalkulu konplexuko ereduak ere. BFR Metatutako pestizida-hondakinak
|
|
|
|
13/03/2013
|
|
Egile: EFSA
|
|
EFSA plagizida-hondakinei buruzko urteko txostena argitaratu du. Bertan, ikuspegi orokorra ematen da Europar Batasunean 2010ean zehar elikagaietan antzemandako plagizida-hondakinei buruz, eta ebaluatu egiten da europar kontsumitzaileek dietaren bidez hondakinekiko duten esposizioa. Aztertutako laginen % 97,2 legeak ezarritako gehienezko mugen parean edo horien azpitik daude. Txostenean aparteko atal batean aipatzen dira programen emaitzak; zehazki, Programa Erkide Koordinatuarenak eta programa nazionalenak. Programa Erkide Koordinatuari dagokionez, txostenak erakusten du aztertutako laginen % 98,4k bete egiten dituela EBn elikagaietarako baimendutako plagizida-hondakinen gehienezko mailak (HGM). Elikagai hauek aztertu dira: sagarrak, azak, porruak, letxugak, esnea, muxikak, madariak, zekalea edo oloa, marrubiak, txerri-haragia eta tomateak. Guztira 12.168 lagin aztertu dira 2010ean. HGMak gainditu zituzten elikagaien ehuneko handienak honako hauek izan ziren: oloa (% 5,3), letxuga (% 3,4), marrubiak (% 2,8), muxikak (% 1,8), sagarrak (% 1,3), madariak (% 1,3), tomateak (% 1,2), porruak (% 1,0), azak (% 0,9) eta zekalea (% 0,2). Esnearen eta txerri-haragiari kasuetan, azaldutako laginetan ez ziren HGMak gainditu. Hondakinen gehienezko mugak gainditu dituzten laginen ehunekoa handitu egin da 2007tik 2010era bitartean honako labore hauetan: letxuga, porrua, oloa eta tomatea. Halaber, 2010ean programa nazionalen testuinguruan 77.075 lagin hartu ziren. Aurreko urtearen aldean, horrek % 13,4ko gorakada dakar. Guztira, 529 elikagaitan, 982 plagizida (metabolitoak salbu) aztertu ziren. Guztira 328 pestizida ezberdin aurkitu dira, kopuru neurgarrietan, barazkietan. Bestalde, 301 atzeman dira fruta eta fruitu lehorretan, eta laboreetan 88 pestizida ezberdin aurkitu ziren. Aztertutako laginen % 97,2 legeak ezarritako gehienezko mugen parean edo azpitik daude. Laginen % 2,8ren kasuan, legeak ezarritako mugak gainditu egin ziren pestizida bati edo gehiagori dagokionez. HGMak sarriago atzeman ziren hirugarren herrialde batzuetatik etorritako produktuen laginetan (zaintzapeko laginen % 7,9), EBko eta AELCko herrialdeetan baino (zaintzapeko laginen % 1,5). Lagin bereko hondakin anitzei dagokienez, bi pestizida edo gehiagoren hondakinak aurkitu ziren 19.385 laginetan (zaintzapean aztertutako laginen % 26,6). Gehienetan hondakin ugari zuten elikagaiak honako hauek izan ziren: gibela (23 laginen % 95,7), zitrikoak (4.363 laginen % 62,8) eta marrubiak (2.479 laginen % 60,5). Animalia-jatorriko elikagai gehienetan ez zen hondakin atzemangarririk aurkitu (laginen % 87,3 zeuden kuantifikazio-mailen azpitik). Guztira 43 pestizida ezberdin aurkitu ziren animalia-jatorriko produktuetan. Gehienetan atzemandako pestizidak DDTa eta HCHa izan ziren; zehazki, plagizida horietarako eginiko laginketen % 13,4n eta % 11,6n atzeman ziren, hurrenez hurren. Substantzia horiek kutsatzaile organiko iraunkorrak dira, eta matrize koipetsuetan biometatzeko joera dute. EBn debekatuta dago plagizida horiek erabiltzea. 2010ean aztertutako haurrentzako elikagaietatik ateratako 1.828 laginetatik, 154 laginek plagiziden trazak zituzten. Bestalde, 36 laginetan (% 2) gainditu egiten ziren legeak ezarritako mugak. Halaber, jatorri ekologikoko 3.571 lagin aztertu ziren. Fruta eta fruitu lehorrei gagozkielarik, HGMen gainditze-maila txikiagoa (% 0,9) atzeman zen ohiko moduan hazitako fruta eta fruitu lehorren aldean. Barazki-laginen kasuan, HGMak gainditzen dituzten tasak % 1,0 eta % 3,8koak izan ziren, hurrenez hurren, produktu ekologikoetarako eta ohiko moduan hazitakoetarako. Oro har, HGMen gainditze-tasa elikagai ekologikoetan % 0,8koa izan zen. Guztira 131 plagizida ezberdin aurkitu ziren, kontzentrazio neurgarritan, produktu ekologikoetan. Horietatik 26 plagizida aurkitu ziren gutxienez 5 laginetan. Ikusi da 26 substantzia horietatik 25 ez daudela baimenduta nekazaritza ekologikoan. Epe luzeko esposizioaren (kronikoa) ebaluazioa egin zen EBren zaintza-programa koordinatuaren menpeko 178 substantzietatik 171n. Horietarako erabilgarri zeuden erreferentziazko balore toxikologikoak, eta oinarri gisa gizakien dietako 28 elikagai garrantzitsuenetan aurkitutako hondakinak erabili ziren. 2010ean EBren Kontrol Koordinatuko Programan jasotako plagizida bakar batek ere ez zituen gainditu muga toxikologiko onargarrian. Oinarri gisa hartuta egur egungo zientzia-ezagutza, ondorioztatu zen EBren gainbegiratze-programaren baitako elikagaiek ez dakartela inolako arriskurik, epe luzean, kontsumitzaileentzat. EFSA
|
|
|
|
25/02/2013
|
|
Egile: EFSA
|
|
EFSAk kanpoko zientzia-txosten bat argitaratu du. Txosten horretan biltzen dira 5.000 substantzia aktibori baino gehiagori buruzko datu toxikologikoen analisiak, eta datu-base zabala eskaintzen du. Hortaz, informazio toxikologiko garrantzitsua eskura daiteke, plagiziden substantzia aktiboen eragin metagarriak eta sinergikoak lantzeko. Honako hauek egin dute azterlana: Osasun Publikoko eta Ingurumeneko Holandako Institutu Nazionala (RIVM), Pestiziden eta Osasun Arriskuen Prebentzioko Italiako Nazioarteko Zentroa (ICPS) eta Elikaduraren, Ingurumen Osasun eta Osasun Okupazionalaren eta Segurtasunaren Frantziako Agentzia (ANSES). Azterlan horrek identifikatu egin ditu emankortasun- eta garapen-arloko toxikotasuna duten 257 substantzia, eragin neurologikoak dituzten 67 substantzia, eta gibelean eta behazun-sisteman eragina izan dezaketen 244 substantzia. Halaber, aztertutako substantzia aktiboen NOAEL eta LOAEL erreferentziazko toxikologia-mailak biltzen ditu. Azken txostenak, gainera, identifikatutako eragin zehatzak dituzten plagiziden arrisku-metaketa balioesteko taldeen hainbat proposamen biltzen ditu, bai eta horiek erabili dituzten balioespen-irizpideak ere. Emaitza horietan oinarrituta, EFSAk ondorioztatu du beharrezkoa dela beste azterlan batzuk egitea, plagiziden substantzia aktiboen talde hori babesteko; beraz, beste deialdi bat egin dute neurotoxikotasun, gibel-toxikotasun eta emankortasun- eta garapen-arloko toxikotasunaren esparruko ikerketak egiteko. Kanpoko zientzia-txostena
|
|
|
|
23/01/2013
|
|
Egile: FAO/OMS
|
|
Elikagaietako Plagiziden Hondakinei buruzko FAO/OMS Batzorde Mistoak (JMPR) 2012ko urteko txostena argitaratu du. Bertan laburtzen da produktu fitosanitarioen 41 materia aktiboren azterketa edo berrazterketa. Ebaluazio horien artean, 8 materia aktibo lehenengoz aztertu dira: ametoctradina, clorfenapirra, dinotefuranoa, fluxapiroxada, MCPA, pentiopirada, picoxistrobina y sedaxanoa. Batzordeak osagai horietarako Eguneko Ingesta Onargarria (EIO) ezarri du, ametoctradinerako salbu, ez baitu beharrezkotzat jo. Zenbait materia aktibo berraztertu dira, hala nola, honako hauek: acetamiprida, carbofuranoa, dicanba, diflubenzurona, ditiocarbamatoak (maneba eta mancoceba), fenbuconazola, indoxacarba, isopyrazama, oxamyla, pyraclostrobina, saflufenazila, thiamethoxama eta espirotetramatoa. Halaber, maiztasun jakin bateko berrazterketa-programaren baitan, honako hauek berraztertu dira: bentazona, cikloxidima, diclorvosa, dicofola, fenpropatrina, fenvaleratoa eta glufosinato-amonioa. Azkenik, materia jakin batzuk epe luzerako arrisku-ebaluazioaren menpe egon dira. Hauek dira: azoxistrobina, buprofezina, clorotaloniloa, metil-clorpirifosa, beta-ciflutrina, ciromazina, fludioxoniloa, fluopirama, imidacloprida, metoxifenocida, foratoa, espinetorama eta trifloxistrobina. Batzordeak, bestalde, materia aktiboen azterketaren eta berrazterketaren lehentasunak ezarri nahi izan ditu, hurrengo hiru urteetarako. Txosten osoa
|
|
|
|
09/01/2013
|
|
Egile: ACSA
|
|
ACSAk ebaluatu egin du Kataluniako herritarrek dietaren bidez produktu fitosanitario batzuekiko duten esposizioa, 2005-2007 urte bitartean. Hain zuzen ere, produktu horiek kutsatzaile organiko iraunkorrak (KOI) dira, eta, besteak beste, honako hauek aztertu dira: DDTa, aldrina, dieldrina, endrina, heptakloroa, hexakloroziklohexanoak, endosulfana eta alaklora. Dokumentu honetan osagai horien karakterizazioari, toxikotasunari eta FAO/OMEk ezarritako erreferentziazko baloreei buruzko informazioa ematen da. Ebaluazio honetan 3.456 elikagai-lagin aztertu dira, Kataluniako herritarren dieta ondoen ordezkatzen dituzten 12 elikagai-taldeetako 144 laginen bidez (haragia, arrainak, barazkiak, lekaleak, tuberkuluak, frutak, arrautzak, esnea, esnekiak, ogi eta laboreak, koipeak eta opilgintza-produktuak). KOI horien ingesta kalkulatzeko, Kataluniako herritarren nutrizio-egoerari eta elikadura-ohiturei buruz 2002-2003an eginiko inkestako elikagai-kontsumoari dagozkion datuak erabili dira. Analisien emaitzek erakusten dute osagai hauen presentziak atzemate-muga gainditzen duela arrainen, itsaskien eta tomatearen taldeetako zenbait laginetan bakarrik. Halaber, atzemandako produktu fitosanitario bakarrak DDTa eta bere metabolitoak, eta endosulfana izan ziren. Nolanahi ere, arrainaren, txibiaren eta tomatearen kontsumoaren bidez herritarrek duten esposizioa KOI horietarako ezarritako segurtasun-mugen azpitik dago. Ebaluazioa: KOIekiko esposizioa Katalunian
|
|
|
|
24/07/2012
|
|
Egile: FAO/OMS
|
|
FAOk eta OMEk 2011ko irailaren 20tik 29ra bitartean Genevan Plagiziden Hondakinak (JMPR) aztertzeko elkarrekin egin zuten batzarretik eratorritako txostena argitaratu berri dute. Batzar horretan parte hartu zuten OMEko Plagizida Hondakinak Ebaluatzeko Taldeak eta FAOko Elikagaietan eta Ingurumenean dauden Plagizida Hondakinen Adituen Panelak. Dokumentuak honako hauek jasotzen ditu lehenengoz: zortzi substantziaren ebaluazioa (azetamiprida, bentzoatoa, emamektina, flutriafola, isopyrazama, penthiopyrada, propileno-oxidoa eta sulfoxaflorra), hiru substantziaren ebaluazio berria (diklorboak, dikofola eta etofenproxa) eta genetikoki eraldatutako laborantzetako glifosato-metabolitoei buruzko ebaluazio berria. Substantzia horien inguruan argitaratutako monografia toxikologikoek Eguneko Ingesta Toleragarriak (EIT) eta Hondakinen Gehienezko Kopuruak (HGK) ezartzen dituzte ebaluatutako substantzia guztietarako, eta balio horiek oso erabilgarriak izango dira erreferentzia toxikologiko gisa. Monografiak
|
|
|
|
21/03/2012
|
|
Egile: FAO/OMS
|
|
Elikagaietan dauden Plagizida Hondakinei buruzko FAO/OMS Batzorde Mistoak (JMPR) 2011ko urteko txostena argitaratu du, elikagaietan atzemandako 22 plagizidaren hondakinen balioespena laburbiltzen duena. Aztertutako plagizida bakoitzarekin batera monografia txiki bat gehitu da. Monografikoetan honako hauek biltzen dira: zenbait elikadura-matrizetako plagizida-hondakinen datuak, azken gogoeta toxikologikoak, hondakinetarako gomendatutako gehienezko mugak (LMR) eta dieta bidezko ingestaren ebaluazioa. Zenbait plagizida aldez aurretik ebaluatuta zeuden, baina beste batzuk lehenengoz ebaluatu dira, hala nola: azetamiprida, flutriafola, isopyrazama, safluenazila, sulfoxaflora, emamektina-benzoatoa eta propileno-oxidoa. Txostena osorik
|
|
|
|
02/12/2011
|
|
Egile: AESAN
|
|
2010. urtean plagiziden inguruan egindako kontrolaren datuak argitaratu berri ditu AESENek. Kontrol horretan 2.785 lagin aztertu ziren guztira, 2009an baino % 77, 6 gehiago. Honako hauek dira emaitzak: Aztertutako 2.785 laginetatik 75 (% 2,7) “ez ados” izan ziren. Azken horietatik 72 lagin frutenak eta barazkienak ziren, 1 produktu prozesatuena, 1 laboreena eta 1 umeentzako elikagaiena. Hasiera batean bazirudien 85 laginek gainditu zezaketela muga; baina, azkenean, horietako 10 “ados” izan ziren, prozedura analitikoen ziurgabetasuna dela eta. AESANen 2010eko azterlana
|
|
|
|
10/11/2011
|
|
Egile: EFSA
|
|
Elikagaien Segurtasuneko Europako Agentziak (EFSA) txostena argitaratu berri du. Txosten horrek 2009. urteari egiten dio erreferentzia eta landare-osasunerako produktuen hondakinei buruzkoa da. Bertan, EBko 27 estatu kideetan eta Islandian zein Norvegian gauzatu den zaintzaren emaitzak bildu ditu EFSAk. Guztira, 300 elikagairen 68.000 lagin hartu ziren, eta horietan 834 pestizida aztertu zituzten. Jasotako laginen % 61,4tan ez zuten inolako plagizida-hondakinik atzeman. % 26k, berriz, ez zuten betetzen legediak ezartzen duen hondakinen gehienezko muga (LMR). Emaitzak askoz ere baxuagoak izan dira EFSAk argitaratutako azken txostenekoak baino. Hori hainbat arrazoirengatik izan liteke, besteak beste: bateratu egin delako 2008ko irailean indarrean jarri zen LMR, Europan pestiziden eredu berriak erabiltzen direlako, edo legedia modu eraginkorrean erabiltzen delako, eta horrek elikagaien segurtasunerako sistemak ezartzea dakar. Datu horietan oinarrituta, EFSAk balioetsi egin du arriskua epe motzera eta luzera, eta honako ondorio hauek atera ditu: - Epe luzera: aztertu diren elikagaietan atzemandako hondakinekiko esposizioa ez da osasunerako kaltegarria Europako dietan.
- Epe motzera: egoera okerrenean ere (atzemandako kopuru handiena duten elikagai ugari kontsumitzea), arriskua oso-oso txikia da Europako biztanleentzat.
|
|
|
|
|
|
08/02/2011
|
|
Egile: EVIRA
|
|
Elikagaien Segurtasuneko Finlandiako Agentziak (EVIRA) urteak daramatza landareak babesteko substantzia aktiboen ingestak kontsumitzaileen osasunean izan dezakeen arriskua balioesten. Orain arte substantzia horiek banaka balioetsi izan ditu; baina, horrek ez zuen erabateko esposizioaren ikuspegi orokorrik ematen. Oraingo honetan, berriz, EVIRAk metaketa simulatzen duten metodoak erabili ditu, substantzia ugariekiko esposizioa balioesteko. Arriskuen Metaketa Balioztatzeko, elikagaien 10.565 lagin hartu eta horietan 250 landare-osasunerako produkturen hondakinen kontrolak egin dituzte. Eta, azkenik, kontrol horien emaitzetan oinarritu dira. Halaber, aintzat hartu dituzte herritar kalteberak, besteak beste umeak. Emaitzen arabera, landare-osasunerako produktuekiko esposizio kronikoak ez du inolako arriskurik eragiten; baina umeek eta, neurri txikiagoan, helduek duten esposizio akutuak kezka sorrarazten du, batik bat, Erreferentzia Dosia (RfD) gainditzen duten karbamato eta organofosforatuekiko esposizio akutuak. Finlandian ez dira erabiltzen karbamato eta organofosforatu nagusiak. Hala ere, gaur egungo egoerak ez ditu betetzen babes-mailarako ezarritako helburuak; izan ere, landare-osasunerako produktu horietako gehienak Europako Batasunetik inportatutako frutetan (sagarra) eta barazkietan (espinakak, pepinoak eta lekak) antzeman ziren. Finlandiako Agentziak ondorioztatu du sakonkiago aztertu behar dela 3 urteko umeen karbamato eta organofosforatuekiko esposizioa. Nolanahi ere, gomendatu du landare-osasunerako produktuekiko esposizioa murriztea, eta, horretarako, fruitu eta barazki mota gehiago kontsumitu behar direla. Arrisku Metaketa Balioztatzea: landare-osasunerako produktuak Finlandian
|
|
|
|
26/01/2011
|
|
Egile: FAO/OMS
|
|
2010eko irailean bildu ziren, batetik, FAOren (Elikadura eta Nekazaritzarako Nazio Batuen Erakundea) elikagaietan aurki daitezkeen Landare-osasunerako Produktuen Hondakinen arloko Adituen Panela eta, bestetik, OMSren (Osasunerako Mundu Erakundea) Landare-osasunerako Produktuen Hondakinak Balioesteko Taldea. Helburua zen elikagaietan aurki daitezkeen landare-osasunerako 22 produkturen hondakinak kontsumitzearen arriskua, epe luzera zein motzera, balioestea. Ondorioztatu zuten landare-osasunerako bi produkturen epe motzera balioztatutako ingestak (IESTI) gainditu egiten zuela Erreferentziazko Dosia (ARfDak). Hauek dira bi produktuok: bifentrina marrubietan eta triazofoak arrozean. Arriskuen Balioespenak sendotzeko, FAO/OMSren adituen bi taldeek honako gomendio hauek eman zituzten: - Hobetu egin behar dira, batetik, ingestaren epe motzeko balioztapena; bestetik, arriskuaren epe motzeko balioespenaren emaitzen interpretazioa eta, azkenik, eta bereziki zalantzen karakterizazioa.
- Eguneratu egin behar dira elikagaien kontsumoari buruzko datuak, Codexeko Estatu kideek balioespen horietan erabili dituztenak, datuok ahalik eta eguneratuenak eta fidagarrienak izan behar baitute.
FAO/OMSren 2010eko txostena: Elikagaietan landare-osasunerako produktuen hondakinak
|
|
|
|
27/07/2010
|
|
Egile: EFSA
|
|
2008an 70.000 elikagai-lagin aztertu ziren, eta EFSAk egin duen txostenean jakinarazi du lagin horien % 96,5k ez zituztela gainditzen Hondakinen Gehienezko Mugak (LMRak). Halaber, adierazi du 2007an laginen % 4,2k gainditzen zituztela LMRak, eta 2008, berriz, laginen % 3,5k baino ez. Bestalde, azterketa egin zuten urtean ez zen hondakinik antzeman laginen % 62,1ean. Aurreko urteetan (2005 eta 2007), ordea, ez zen landare-osasunerako produktuen hondakinik antzeman laginen % 52,7an eta % 58an, hurrenez hurren. Datu horiek aztertuta, EFSAk baieztatu du ez dagoela arriskurik inolako pestizidekiko epe luzeko esposizioetan. Esposizio akutuari dagokionez, egoera okerrenean baino ez da arriskurik izaten, eta hori inoiz gutxitan gertatzen da. EFSAren txostena 2008
|
|
|
|
01/07/2010
|
|
Egile: FASFC
|
|
Elikakatearen Segurtasuneko Belgikako Agentziak (FASFC) balioztatu du landare-osasunerako produktuen hondakinekiko esposizioa Belgikako herritarren artean, fruta eta barazkien kontsumoari dagokionez. Belgikako herritar helduen artean (15 urtetik gorakoak) pestizida gehienekiko esposizioa 100 aldiz baxuagoa da Eguneko Ingesta Onargarria (IDA) baino. Umeei dagokienez, fruta eta barazki ugari kontsumitzen dituztenek, bereziki, IDA gaindi lezakete. Hori dela eta, Agentziak ondorioztatu du beharrezkoa dela xehetasun handiagoz ikertzea herritarren talde hau. Era berean, azterlanaren arabera, frutak eta barazkiak garbitu eta zuritzeak 5-6 aldiz murriz dezake konposatu horiekiko esposizioa. produktuen hondakinekiko arriskuaren baliostatzea
|
|
|
|
07/04/2010
|
|
Egile: FAO
|
|
Elikadura eta Nekazaritzarako Nazio Batuen Erakundearen (FAO) Pestizida-Hondakinen Batzordeak (JMPR) txosten bat argitaratu du pestizida hondakinei buruz elikagaietan. Txostenak 2009ko datuak biltzen ditu. 2009 Txostena
|
|
|
|
26/10/2009
|
|
Egile: Comisión Europea
|
|
Europako Batzordeak datu base bat argitaratu du web orrian. Datu basea pestizidei buruzkoa da, eta berori argitaratzeko arrazoia izan da legeen gaineko gardentasuna bermatzea eta informazio egokia ematea EBn erabili ahal diren eta onartuta dauden pestiziden inguruan. Bestalde, informazio-foileto bat ere argitaratu du. Foiletoak erreferentzia egiten die azken urteotan pestiziden gainean gauzatutako ekintzei. Eta bertan jasotzen da 1993. urtearen aurretik berrikusi beharreko pestiziden % 67 merkatutik kendu dituztela, balioztatze prozesu egokia ez pasatzeagatik. Sarrera Data Basera
|
|
|
|
10/06/2009
|
|
Egile: EFSA
|
|
2007an Europar Batasunean plagiziden hondakinen zaintza programa gauzatu ondoren, EFSAk programa horren emaitzekin batera argitaratu ditu kontsumitzaileak epe motzean eta luzean izan dezakeen arriskuaren balioztapena.
|
|
|
|
|
|
22/04/2013
|
|
Egile: FSA
|
|
FSAk aztertu egin du Erresuma Batuan merkaturatutako elikagaietako akrilamida eta furano kontzentrazioa, 2007az geroztik urtero egin izan duen bezala. Kasu honetan, 2011ko azarotik 2012ko abendura bitartean 300 elikagai jaso dira: horietatik 294tan akrilamida aztertu da eta 113tan furanoa. 17 elikagaitan atzeman dira akrilamidarentzat gomendatutako erreferentziazko balioak gainditzen zituzten kopuruak. Edonola ere, FSAk ondorioztatu du aztertutako elikagaietan atzemandako akrilamida eta furano mailek ez dakartela arriskurik giza osasunerako; beraz, ez beharrezkoa kontsumitzaileentzako gomendioak aldatzea, ez dieta orekatua kontsumitzeari buruzkoak, ez eta akrilamida murrizteko definitutakoak ere. Aurreko urteetan bezala, emaitzak EFSAra igorri dira, jaso eta azter ditzaten. Furanoari dagokionez, gainera, Arrisku Ebaluazio bat egiteko erabiliko dira. Elikagaietako akrilamida eta furanoen azterketa
|
|
|
|
05/02/2013
|
|
Elikagaien Segurtasunerako Suediako Agentzia Nazionalak (NFA) txosten bat argitaratu du, haurrentzako elikagaietako metalen presentziari buruzko azterlanaren emaitzak jasotzen dituena. Ondoren, herritar-talde horren metal-ingesta ebaluatu da, eta zenbait aholku eman dira 6 urtetik beherako adingabeak dituzten familientzat. Txostenak hiru atal ditu: - Kutsatzaileen kontzentrazioak haurrentzako elikagaietan
2011-2012 bitartean, Agentziak bularreko haurrentzako (0 eta 12 hilabete bitartekoak) eta haur txikientzako (1 eta 3 urte bitartekoak) 92 elikagai aztertu zituen. Zehazki, honako talde hauetako elikagaiak ziren: bularreko haurrentzako eta jarraipeneko formula-prestakinak (13), ahiak eta ahi-produktuak (40), mediku-erabilerako produktu bereziak (27), arroz-, olo- eta soja-edariak (9), olo-krispetak, olo-irina eta berehalako arroz xigortua. Hiru metal astunen (artsenikoa, beruna eta kadmioa) edukia aztertzeaz gain, beruna, kobrea eta manganesoaren kontzentrazioa ere zehaztu da. Emaitzen artean, nabarmentzekoa da edari guztiek zutela artsenikoa (arroz-edariek batik bat), eta hainbat elikagaitan beruna eta kadmioa atzeman dela. Mineralei dagokienez, aztertutako 3 elikagaik gainditzen zuten manganesoarentzat ezarritako muga.
- Ebaluazioa: arriskuak/onurak
Aurreko atalean adierazitako emaitzak aintzat hartuta, Agentziak zenbatetsi egin zuen haurrek zenbait mineralekiko duten esposizioa. Artsenikoak legeak ezarritako mugak gainditu ez arren, zenbait kasutan (arrozarekin eginiko zenbait elikagai eta edari, esaterako), jaioberrien eta haurren artseniko inorganikoarekiko esposizioa garrantzitsua dela ikusi da. Bada, horrek arriskua dakar herritar-talde horrentzat. Kadmioaren ingesta handiagoa da umeen artean helduen artean baino, baina ez du EFSAk ezarritako EIOa gainditzen. Mediku-erabilera bereziko produktuetako berunarekiko esposizioa hurbildu egiten da EFSAk ezarritako erreferentzia-puntura; beraz, ingesta murriztea gomendatzen da, haurren garun-garapenean dituen ondorio txarrak direla eta. Beste alde batetik, ahiaren eta mediku-erabilera bereziko produktuen bidezko manganeso ingestak gainditu egiten du OMEk ezarritako EIO muga, eta deigarria da urtebeteko umeen artean dagoen kobre-ingestak.
- Kudeaketa: arriskuak/onurak
Arrisku Ebaluazioaren emaitzak ikusita, Suediako Agentziak honako aholku hauek ematen dizkie haur txikiak dituzten familiei:
- Ez ematea arrozarekin eginiko edaririk 6 urtetik beherako umeei, edari horiek izan ohi duten artseniko-presentzia handiagatik.
- Ez ematea arrozarekin edo oloarekin bakarrik eginiko ahiak haurrei, artsenikoa baitute.
- Ahi-motak eta markak aldatzea, beruna eta kadmioa baitituzte.
- Laboreekin eginiko edari-motak eta markak aldatzea, kadmioa baitute.
Txosten horrek ondorioztatzen du hainbat elikagai dituen askotariko elikadurak murriztu egiten dituela metal astunek haurren artean eragiten dituzten arriskuak. 1. txostena. Kutsatzaileen kontzentrazioak 2. txostena. Ebaluazioa: arriskuak/onurak 3. txostena. Kudeaketa: arriskuak/onurak
|
|
|
|
26/09/2012
|
|
Egile: FSA
|
|
2011n FSA-Eskoziak merkatuko elikagaien 9.200 lagin hartu zituen. Horietatik 5.000 baino gehiago mikrobiologiaren ikuspegitik aztertu ziren, eta 4.188 substantzia kimikoak atzeman nahian aztertu ziren (kutsatzaileak, gehigarriak eta alergenoak barne). Aurreko urteetan egindako azterlanetan bezala, emaitzek erakutsi zuten elikagai gutxik zutela loturaren bat elikadura-patogenoekin; izan ere, ezadostasunen % 83 higiene-adierazle diren bakterioen kopuru handiak eragin zituen. Bakterio horiek ez dira arriskutsuak, baina erakutsi egiten dute elikagaiak prestatzean eta manipulatzean higiene-jardunbide ezegokiak erabili direla. Emaitza kimikoetako ezadostasun gehienak (% 88) etiketatze-kontuei dagozkie, eta ez hainbeste substantzia kaltegarrien presentziari edo elikadura-gehigarrien erabilera okerrari. Laburbilduz, FSA-Eskoziaren arabera, bere elikagaiek elikagaien segurtasunari dagokion araudia betetzen dute eta badaude mekanismo egokiak emaitza txarrak atzeman eta horiei erantzuteko. Elikagaien zaintza Eskozian 2011n
|
|
|
|
18/01/2011
|
|
Egile: BfR
|
|
LExUKon proiektuaren azken txostena argitaratu dute. Txostenak erreferentzia egiten dio Alemaniako herritarrek duten ingurumen-kutsatzaileekiko esposizio mailari, elikagaien bitartez. Txosten horretan, Arriskuak Balioztatzeko Institutu Federaleko (BfR), Substantzia Arriskutsuen Ikerketarako eta Aholkularitzarako Institutuko (FoBIG) eta Bremengo Unibertsitateko zenbait ikertzailek hartu dute parte. Proiektu horretan kalkulatu egin dute zenbat kadmio, berun, merkurio, dioxina eta PCB hartzen duten kontsumitzaileek elikagaien bidez. Ikerlan horren ondorioak oso interesgarriak dira eta Arriskuen Balioespenean aplika daitezke. Proiektuaren emaitzen arabera, kadmioaren iturri nagusia landareek eta laboreek osatzen dute; berunaren iturri nagusia, berriz, edariak eta laboreak dira. Metilmerkurioa, batik bat, arrainean aurkitzen da. Dioxinak eta PCBak, ostera, esnekietan eta haragian.
|
|
|
|
|
|
01/07/2010
|
|
Egile: COT/COM/COC
|
|
Elikagaien Segurtasuneko Britainiako Agentziaren (FSA) Toxikotasun (COT), Mutagenotasun (COM) eta Kartzinogenotasun Batzordeek (COC) 2009. urteko txostena argitaratu berri dute. Txostena elikagaietan erabilitako produktu kimikoei, kontsumo-produktuei eta ingurumenari buruzkoa da. Txostenak hainbat laburpen jasotzen ditu iaz harturiko akordioen gainean, hauen artean: Artseniko, Kadmio, Akrilamida eta Fumagilina. COT/COM/COC Txostena 2009
|
|
|
|
20/05/2010
|
|
Egile: ACSA
|
|
Elikagaien Segurtasunerako Kataluniako Agentziak (ACSA) eta Rovira i Virgili Unibertsitateak aztertu egin dute kutsatzaile kimikoen maila Katalunian kontsumitzen diren elikagaietan 2005-2007 urteko artean. Halaber, balioetsi egin dute Kataluniako herritarren dietaren bidezko esposizioa kutsatzaile horiekiko. Kutsatzaile kimiko hauek aztertu dituzte, besteak beste: metal astunak, dioxinak, PCBak, furanoak eta HAPak. Kutsatzaile horietatik gehienen ingesta askoz ere txikiagoa da gomendatutako erreferentziazko baloreak baino, honako kutsatzaile hauen ingesta izan ezik: - Kadmioa: Mailarik altuenak lekaleetan eta arrainetan antzeman dira. Batez besteko kadmio ingesta 17,19 μg-koa da eguneko, eta laboreak (% 25), lekaleak (% 18) eta haragia (% 17) dira kadmio kopuru handiena duten elikagai taldeak. Ingesta hori EFSAk ezarritako erreferentziazko mailaren % 68,8 da.
- Artsenikoa: Arrainen eta itsaskien taldean eta arroz laginetan baino ez dira antzeman kopuru handiak. Artseniko ez-organikoaren ingesta 16,25 μg-koa da eguneko, arrainen (% 35) eta laboreen (% 42) kontsumoaren ondorioz. Ingesta hori EFSAk ezarritako erreferentziazko mailaren % 76,6 da.
- Merkurioa: Arrain eta itsaskien taldean eta lekaleetan antzeman dira merkurio maila handiak. Kataluniako herritarrentzat kalkulatutako ingesta 11,35 μg-koa da eguneko, eta, batik bat, arraina kontsumitzeagatik izaten da. Ingesta hori EFSAk ezarritako erreferentziazko mailaren % 71,3 da.
- Dioxinak eta dioxinen antzeko PCBak: Oro har, arrain eta itsaskiak, eta olio eta koipeak dira kontzentrazio maila altuena duten elikagaiak. Honako elikagai hauek areagotzen dute eguneko ingesta: arrain eta itsaskiak (% 58), ogia eta lekaleak (% 11) eta olio eta koipeak (% 6,4). Ingesta hori OMSen erreferentziazko balorearen % 56 da.
2000. urtean egin zen Erabateko Dietari buruzko Azterlanarekin alderatuz gero, kutsatzaile kimikoekiko Kataluniako herritarren esposizio maila aldatu egiten da denboran zehar, antzemandako kontzentrazioen eta kontsumo ohituren aldaketen ondorioz. Azpimarratzekoa da behera egin duela nabarmen dioxinekiko eta dioxinen antzeko PCBekiko esposizio mailak. Oro har, emaitzen arabera, kutsatzaile kimikoak ez dira arriskutsuak Kataluniako herritarren osasunerako. Metil-merkurioaren ingestari dagokionez, aurreko azterlanetan bezalaxe, arriskuko talde bi baino ez dira identifikatu: haurdunak eta umeak. Talde horiek aintzat hartu behar dituzte arrain harrapari handiei (atuna, ezpata-arraina eta txitxi-ezpata) buruzko gomendioak. ACSAren azterlana: Erabateko Dieta
|
|
|
|
10/04/2008
|
|
Egile: ACSA
|
|
Elikagaien Segurtasuneko Kataluniako Agentziak (ACSA) azterlan baten emaitzak argitaratu berri ditu. Aipatu azterlana kutsatzaile kimikoei buruzkoa da, eta Kataluniako arrainetan zein itsaskietan gauzatu dute. Azterlanaren arabera, hurrengo kutsatzaileen ingesta gomendatutako erreferentzia-baloreetatik oso behera dago: artsenikoa, kadmioa, beruna, hidrokarburo aromatiko poliziklikoak (benzopirenoaren baliokideak), hexaklorobenzenoa, dioxinak, furanoak, dioxina efektua eragiten duten difenil polikloratuak eta difenil eter polibromatuak. Bestalde, azterlanak ondorioztatu du merkurioaren ingesta ere zehaztutako segurtasun-tartetik behera dagoela populazio talde guztientzat, umeentzat izan ezik.
|
|
|
|
|
|
14/01/2007
|
|
Egile: FSA
|
|
Elikagaien Segurtasuneko Britainiako Agentziak (FSA) azterlan bat argitaratu du elikagaietako metal astunez. Horretarako, hainbat lagin aztertu ditu, eta hurrengo ondorioak atera dituzte: alde batetik, landaturiko perretxikoen lau laginek eta fruitu lehorren bederatzi laginek kadmio eduki altua izan dute. Eta bestetik, azenarioaren lagin batek eta fruitu lehorren zazpi laginek berunarentzat legezko baloreetatik gorako edukia izan dute.
|
|
|
|
|
|
29/12/2006
|
|
Egile: AFSSA
|
|
Elikagaien Segurtasuneko Frantziako Agentziak (AFSSA) esposizio-azterlan bat argitaratu du. Arraina eta itsaskiak kontsumitzeak dakarren kutsatzaileei buruzko esposizioaren gainekoa da aipatu txostena. Azterlana 2003. eta 2005. urte bitartean burutu dute Frantziako lau kostaldetan. Azterlanaren arabera, kutsatzaileetan neurtutako kontzentrazio guztiak onargarriak izan dira, bakar batzuk izan ezik: katuarraina, abadira, ezpata-arraina espezieen kontzentrazioak kasu. Era berean, azterlanaren ondorioz baiezta daiteke kontsumoari lotutako arriskua kontuan hartzekoa dela kontsumo altua duten herritarren artean, bestetan ez.
|
|
|
|
|
|
|