| Eragilea: |
|
Konposatu Kimikoa |
| Iturria: |
|
Onddoa eragilea |
| Toxikotasuna: |
|
1. Taldean (AFB1, AFB2), 2B. taldean (AFM1) |
| Lotura duten elikagaiak: |
|
Zerealak, pentzuak, okela (AFB1) eta esnea (AFM1) |
Arriskuak baliostatzeak / Iritzi zientifikoak
|
15/03/2004
|
|
Egile: EFSA
|
|
Elikagaien Segurtasunerako Europako Agintaritzako (EFSA) Elikakatearen Kontaminatzaileen Batzorde Zientifikoak (CONTAM), animalien elikaduran B1 Aflatoxinari buruzko irizpen zientifikoa eman du. Esne-zentraletako esnetan M1 aflatoxinaren datuek erakutsi dutenez, oso lagin gutxitan gainditzen da ezarritako muga, banakako abeletxeetako esnearen parekoa, alegia
|
|
|
Zerikusia duten dokumentuak
|
03/05/2005
|
|
Egile: CE
|
|
Europako Batzordeak eskudun agintarientzako gida bat publikatu du, Europako Batasunak aflatoxinez duen legediarekiko adostasunaren kontrolaz diharduena. Dokumentu horretan, zenbait fruitu lehorren erakusgarrien hautaketa prozedura aipatu dute: kakahueteak, pistatxoak, urrak, Brasilgo intxaurrak eta pikuak.
|
|
|
|
08/06/2004
|
|
Egile: FSA
|
|
Elikagaien Segurtasunerako Agentzia Britainiarrak (FSA) aflatoxinen gaineko ikerketa egin du fruitu lehorren edo fruitu lehorrak dauzkaten produktuen 197 laginetan. Ikerketaren ondorioek erakutsi dute laginen %70etan ez dagoela aflatoxinarik, %25etan aurkitutako B1 aflatoxina kopurua indarreko legek ezarritakoaren azpitik dagoela, eta gainerako %5etan aurkitutako B1 aflatoxina kopurua legez onartutakoa baino handiagoa dela. Horren ondorioz, FSAk merkatutik erretiratu ditu dioxina gehiegi duten produktu eta fruitu lehor horiek. Ondorio horiek 2002an eginiko aurreko ikerketakoak baino hobeak izan dira; izan ere, orduan eginiko azterketan, aztertutako elikagaien %13k legez onartutako B1 aflatoxina kopuru gainditzen zuten.
Artikulu osoa
|
| Eragilea: |
|
Konposatu kimikoa |
| Iturria: |
|
Industriala |
| Toxikotasuna: |
|
2A kategoria IARC (gizakietan,seguruenik, kartzigenikoa) |
| Lotura duten elikagaiak: |
|
Ogia, opilak, gailetak, patata frijituak, cafea |
| Murrizteko neurriak: |
|
Ikus ondoko dokumentua |
Arriskuak baliostatzeak / Iritzi zientifikoak
|
07/07/2008
|
|
Egile: EFSA
|
|
Tabianon (Italia) 2008ko maiatzaren 22an eta 23an egindako bilkuraren ondorioak biltzen dituen txostena argitaratu dute. Bilkura hartan honako informazio hau aztertu zuten: akrilamidaren epidemiologia, toxikologia eta jarduera kartzinogeno gisa, eta dietaren bidezko esposizioa
|
|
|
|
01/03/2005
|
|
Egile: OMS-FAO
|
|
FAOk eta MOEk Elikadura Gehigarriei buruzko Adituen Batzorde Mistoa (JECFA) bere 64 bileran elikagaien kutsazaileak ebaluatu ditu: akrilamida, kadmioa, etil-karbamatoa, eztainua, difenil eter polibromatuak (PBDE) eta hidrokarburo aromatiko zikloaniztunak (PAH). Akrilamidari buruz, zenbait elikagaitan jaso dituzten kopuruak arriskua ekar liezaioke osasun publikoari.
laburpena
|
|
|
Zerikusia duten dokumentuak
|
01/12/2008
|
|
Egile: British Journal of Nutrition
|
|
British Journal of Nutrition izeneko aldizkarian txosten bat argitaratu dute Europako hainbat unibertsitatetako eta ikerkuntza zentrotako ordezkariek. Txostenak analisi bat jasotzen du Akrilamidari buruz, hain zuzen ere substantzia hau murrizteko neurrien gaineko arriskuen/onuren analisiari buruz. Eta aztertutako elikagaiak patatak, zerealak eta kafea izan dira. Txostenak hurrengo xede hau izan du: uzta jaso baino lehen, uzta jaso ostean eta elikagaiak prozesatu bitartean hartutako hainbat neurri balioztatzea, zehatzago esanda, segurtasun- kalitate- eta nutrizio-parametroen zein parametro organoleptikoen inpaktuak balioztatzea. Horretarako, hainbat eredu erabili dituzte: esposizio parametro ezberdinetan oinarritutako ereduak.
|
|
|
|
02/12/2007
|
|
Egile: HEATOX
|
|
Europan proiektu bat gauzatu dute beroak sorrarazi litzakeen elikagaietako toxikoei buruz (HEATOX). Hiru urtez ikerketak egiten egon eta gero (2003-2007), proiektu horren gaineko ondorioak argitaratu dituzte. Arriskuaren Ezaugarriak zehaztu ondoren egiaztatu ahal izan dute akrilamidak minbizia sorrarazi ahal duela. Eta adierazi dute, hein handi batean, konposatu hori industrian ekoiztutako elikagaien bidez kontsumitzen dugula gehienbat.
|
|
|
| Eragilea: |
|
Konposatu Kimikoa |
| Toxikotasuna: |
|
IARCko 1. Taldean |
Arriskuak baliostatzeak / Iritzi zientifikoak
|
27/10/2009
|
|
EFSAk zientzia-iritzia argitaratu du elikagaietako artseniko mailari buruz. Iritzia emateko, Europako 15 herrialdek igorritako laginak aztertu dituzte. Erabilitako tekniken bidez antzemangarriak diren mugetatik beherako baloreak izan dituzte lagin horietako bi herenek. Mailarik altuena honako elikagai hauetan antzeman dute: arrainak, itsaskiak, itsasoko algez egindako elikagaiak, zerealak eta eratorriak (batik bat, arroz-elikagaiak), ernamuina eta zahia. Hauek dira europarren dietan artseniko ez-organikoaren kopuru handiena duten elikagaiak: zerealak eta eratorriak, produktu dietetiko bereziak, ontziratutako ura, kafea, garagardoa, arroza eta arroza duten elikagaiak, arraina eta barazkiak. Hiru urtetik beherako haurrek izaten dute esposizio mailarik handiena. Haurren esposizioa, batzuetan, helduena baino hiru aldiz handiagoa izaten da; izan ere, umeek gehiagotan kontsumitzen dituzte artseniko-kopuru handia izan lezaketen elikagaiak, eta, oro har, elikagai gehiago kontsumitzen dituzte adin tarte horretako gorputz-pisua kontuan hartuta. Iritzia: Artsenikoa
|
| Eragilea: |
|
Konposatu kimikoak |
| Iturria: |
|
Onddoa eragilea |
Arriskuak baliostatzeak / Iritzi zientifikoak
|
12/03/2007
|
|
Egile: AFSSA
|
|
Elikagaien Segurtasuneko Frantziako Agentziak (AFSSA) arrisku baten balioztatzea argitaratu berri du; aipatu argitalpena giza zein abereen elikakateko mikotoxinen arriskuari buruzkoa izan da. Balioztatze horretan hainbat gomendio bildu ditu mikotoxinen talde nagusiei begira.
|
|
|
|
12/06/2006
|
|
Egile: EFSA
|
|
Batzordeak hala eskatuta, Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzaren (EFSA) Elikakateko Kutsatzaileen gaineko Zientzia Panelak (CONTAM) iritzia argitaratu du elikagaietan egon litekeen A okratoxinari buruzkoa. Iritzi honen arabera, Europako helduen ingesta astean, 15etik 60ra ng/Kg gorputz pisu bitartekoa izango litzateke. Balore hori oso urrun dago mugatik (120 ng/Kg).
|
|
|
Zerikusia duten dokumentuak
|
27/11/2009
|
|
Egile: IFST
|
|
IFSTak mikotoxinen gaineko txostena eguneratu du. Txosten horretan ondoko gaiak jaso dituzte: hainbat mikotoxinaren identifikazioa; giza osasunean duten eragina; Europar Batasunak erregulaturiko gehienezko mugak; elikagaietako analisi-metodoak, kontrol-metodoak eta aurretiaz ekiditeko metodoak. Txostena
|
|
12/04/2009
|
|
Egile: International Journal of Molecular Sciences
|
|
International Journal of Molecular Sciences izeneko aldizkariak berrikuspen bat argitaratu du hurrengo substantziei buruzko mailaz: fumonisinak, trikotezenoak, eta zearalenona. Berrikuspen irekia izan da, eta munduan merkaturatzen diren zerealetan oinarritu dira. Berrikuspen lan horretan hainbat datu jaso dituzte alde batetik zerealetan ager litezkeen mikotoxina mailei buruz; eta bestetik, horren gaineko ingesta datuei buruz hainbat kontinentetako herrialdeetan. Bibliografian, halaber, zenbait artikulu aurkitu ahal izango ditugu Fusarium generoko toxinei buruz. Zehatzago esanda, Europako hamabi herrialdetan antzemandako toxinei buruz (gari, arto, garagar, olo eta zekaletan).
Artikulu osoa
|
|
01/08/2007
|
|
Egile: RIVM
|
|
Osasun Publikoko eta Ingurumeneko Holandako Institutuak (RIVM) azterlan bat argitaratu du mikotoxinekin lotuta ager litezkeen arrisku-adierazleen jarraipenaz. Txosten hau garapen-proiektu baten barruan dago sartuta, arriskuak kudeatzeko sistema berri bati lotuta hain zuzen; eta hainbat elikagai kontsumitzeagatik ager daitezkeen gaixotasunak azkar antzematea du helburu.
|
|
|
|
09/11/2005
|
|
Egile: FSA
|
|
Elikagaien Segurtasuneko Agintaritza britainiarrak (FSA) ikerketa bat burutu du gari britainiarrekin. Ikerketaren zergatia 2004. urteko hezetasun-baldintzak izan dira: uzta batu baino lehen eta uzta batu ondoko hezetasun-baldintzak hain zuzen. Biltegiratzean baldintza horiek izanez gero, onddoak hazi litezke oso erraz. Ikerketaren arabera, 2004. urteko uztan izandako baldintzek ez dutela okratoxina A maila areagotzen lagundu ondorioztatu dute. Beraz, FSAk ondorioztatu du zerealak eta berorien produktuak ez direla arriskutsuak kontsumitzaileen osasunerako
|
|
|
|
01/02/2003
|
|
Egile: FAO
|
|
Nekazaritzarako eta Elikadurarako Nazio Batuen Erakundeak (FAO) Gida bat argitaratu du. Bertan Arriskuei eta Kontrolgune kritikoei buruzko azterketaren oinarriak berrikusten dira eta mikotoxina (aflatoxinak, trikotezenoak, zearalenona, fumonisinak, A okratoxina eta patulina) kontrolarentzako aplikazio plana garatzen da.
|
|
|
| Eragilea: |
|
Konposatu kimikoak |
| Toxikotasuna: |
|
1. Taldean (2,3,7,8-TCDD), 2A taldean (PCBak), besteak 3. Taldean |
| Lotura duten elikagaiak: |
|
Arraina, esnekiak, okela eta pentzuak |
| Legedia: |
|
1881/2006 Reglamentua ; 2006/13/CE Direktiba; 1809/2006 Orden PRE |
| Murrizteko neurriak: |
|
Ikus ondoko dokumentua |
Arriskuak baliostatzeak / Iritzi zientifikoak
|
31/05/2006
|
|
Egile: FSA
|
|
Kutsatzaile organikoen kontzentrazioak aztertzen dituzten bi ikerketa dira. Horretarako, 47 arrain-barietate aztertu dituzte (Erresuma Batuan kontsumitutakoak).
|
|
|
|
14/12/2005
|
|
Egile: EFSA
|
|
Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) iritzia jakinarazi du dioxinak ez bezalako bifenol polikloratuen (PCB) presentziari buruz. 209 substantziak osatzen dituzte PCBak. Horiek, propietate toxikologikoen arabera, talde bitan banatzen dira. EFSAk gomendatu du dioxinak ez bezalako PCBak murriztea; izan ere, populazio talde asko dago batez besteko ingesta handiak egiten dituenak. Halaber, EFSAk ezin izan du maila onargarririk zehaztu; izan ere, populazio talde asko dioxinak bezalako PCBak ahoratzen ditu. Beraz, ikerketa toxikologikoen zein epidemiologikoen emaitzak era ezegokian interpreta daitezke.
|
|
|
Zerikusia duten dokumentuak
|
10/04/2008
|
|
Egile: ACSA
|
|
Elikagaien Segurtasuneko Kataluniako Agentziak (ACSA) azterlan baten emaitzak argitaratu berri ditu. Aipatu azterlana kutsatzaile kimikoei buruzkoa da, eta Kataluniako arrainetan zein itsaskietan gauzatu dute. Azterlanaren arabera, hurrengo kutsatzaileen ingesta gomendatutako erreferentzia-baloreetatik oso behera dago: artsenikoa, kadmioa, beruna, hidrokarburo aromatiko poliziklikoak (benzopirenoaren baliokideak), hexaklorobenzenoa, dioxinak, furanoak, dioxina efektua eragiten duten difenil polikloratuak eta difenil eter polibromatuak. Bestalde, azterlanak ondorioztatu du merkurioaren ingesta ere zehaztutako segurtasun-tartetik behera dagoela populazio talde guztientzat, umeentzat izan ezik.
|
|
|
|
22/01/2007
|
|
Egile: FSAI
|
|
Elikagaien Segurtasuneko Irlandako Agentziak (FSAI) azterlan bat argitaratu du dioxinen, furanoen, bifenilo polikloratuen (PCB) eta konposatu brominatuen edukiaz. Horretarako, 2004-2005. urteetan, arrain freskoa zein prozesatua aztertu zituen.
|
|
|
|
29/12/2006
|
|
Egile: AFSSA
|
|
Elikagaien Segurtasuneko Frantziako Agentziak (AFSSA) esposizio-azterlan bat argitaratu du. Arraina eta itsaskiak kontsumitzeak dakarren kutsatzaileei buruzko esposizioaren gainekoa da aipatu txostena. Azterlana 2003. eta 2005. urte bitartean burutu dute Frantziako lau kostaldetan. Azterlanaren arabera, kutsatzaileetan neurtutako kontzentrazio guztiak onargarriak izan dira, bakar batzuk izan ezik: katuarraina, abadira, ezpata-arraina espezieen kontzentrazioak kasu. Era berean, azterlanaren ondorioz baiezta daiteke kontsumoari lotutako arriskua kontuan hartzekoa dela kontsumo altua duten herritarren artean, bestetan ez.
|
|
|
|
02/11/2006
|
|
Egile: EVIRA
|
|
Elikagaien Segurtasuneko Finlandiako Agentziak (EVIRA) txosten bat argitaratu du hidrokarburo aromatiko poliziklikoen (HAP) gainean. Ikerlanaren arabera, benzopirenoaren eduki altuek lotura estua dute HAPen eduki total altuarekin. Halaber, ketu baino lehen azala kenduz gero, HAPen edukia murriztu egiten dela antzeman dute.
Informazio gehiago
|
|
13/07/2006
|
|
Egile: CFSAN
|
|
Elikagaien Segurtasunerako eta Nutriziorako Zentroak (CFSAN) dioxinen esposizioaren gaineko txostena eguneratu egin du. Ondorioz, talde guztien batez besteko esposizioa 9,6 pg WHO-TEQ/kg pisu/hilabetekoa izan da. Haurrak dira (16 urtetik beherakoak) esposiziorik altuena dutenak, eta 2 urteko umeen taldeak esposiziorik altuena jaso du. Horrek esan nahi du estimatutako batez besteko balioa 2,5 aldiz gainditu dela.
|
|
|
|
17/05/2006
|
|
Egile: FSA
|
|
Elikagaien Segurtasuneko Britainiako Agintaritzak (FSA) ikerketa bat egin du arrain eta arrain-produktuen gainean. Ikerketa horretan dioxina, PCB, metal astun eta bestelako elementu batzuen kontzentrazioei buruzko datuak bildu dira.
Dioxinak eta PCBak Metalak eta bestelakoak
|
|
13/10/2005
|
|
Egile: FSAI
|
|
Elikagaien Segurtasuneko Irlandako Agintaritzak (FSAI) ikerketa bat burutu du dioxina (PCDDak), furano (PCDFak), bifenilo polikloratu (PCBak) eta difenileter polibromatuen (PBDEak) edukia ikertzeko dieta irlandarraren elikagaietan.
|
|
|
|
29/03/2004
|
|
Egile: FSAI
|
|
Elikagaien Segurtasunerako Irlandako Batzordeak (FSAI) aztertu ditu dioxina, (PCDDs), furano (PCDF), poliklorobifenilo (PCB) eta metalen mailak (kadmioa, beruna, eztainua, aluminioa, merkurioa, artsenikoa, kobre, kromo eta selenioa) arrautzen ekoizpen-sistema desberdinetan. Azkenik, azterlanak dio Irlandako arrautzen kontsumoak ez duela inongo arriskurik giza osasunerako.
|
|
|
| Eragilea: |
|
Konposatu kimikoa |
| Iturria: |
|
Komposatu Kimikoa |
| Toxikotasuna: |
|
IARC-ko 1.taldea (gizakian minbizi-sortzaileak) |
| Lotura duten elikagaiak: |
|
Abere (errainak), landare eta itsas produktuak. |
| Legedia: |
|
466/2001 - 221/2002 - 78/2005 Arautegiak |
| Murrizteko neurriak: |
|
Ikus ondoko dokumentua |
Arriskuak baliostatzeak / Iritzi zientifikoak
|
22/03/2009
|
|
Egile: EFSA
|
|
Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) aldatu egin du kadmioaren Asteko behin-behineko Ingesta Toleragarrirako (PTWI) maila, hau da, gaur egunera arte erabilitako balorea. Ikerlan-talde batek lortutako emaitzak aztertu eta gero, Europako Agintaritzak erabaki du Asteko Ingesta Toleragarria (TWI) honako hau izan behar dela: 2,5 µg/kg gorputz pisu, eta ez 7µg/Kg gorputz pisu orain arte bezala. EFSAren arabera, Europako biztanleen batez besteko esposizioa balore honetatik hurbil dago; eta, batzuetan, gainditu egiten du zifra hori. Hainbat taldetan, gainera, barazkijaleetan, umeetan, erretzaileetan eta kutsadura maila altuko guneetan bizi direnetan, kasu bikoiztu egin daiteke TWIa.
|
|
01/03/2005
|
|
Egile: OMS-FAO
|
|
FAOk eta MOEk Elikadura Gehigarriei buruzko Adituen Batzorde Mistoa (JECFA) bere 64 bileran elikagaien kutsazaileak ebaluatu ditu: akrilamida, kadmioa, etil-karbamatoa, eztainua, difenil eter polibromatuak (PBDE) eta hidrokarburo aromatiko zikloaniztunak (PAH). Akrilamidari buruz, zenbait elikagaitan jaso dituzten kopuruak arriskua ekar liezaioke osasun publikoari.
laburpena
|
|
|
|
24/06/2004
|
|
Egile: EFSA
|
|
EFSAren Elikakatearen Kutsatzaileen Batzorde Zientifikoak (CONTAM) irizpide bat hartu du kadmioari buruz, animalien elikaduran osagai kutsatzailea delarik. Batzordeak jakinarazi du lehengaietan kutsadura agertzea ezin dela guztiz saihestu, lehengai horiek ingurumenean dagoen kadmioa jasotzeko arriskua dutelako. Egungo nekazal jardueren baldintzetan, zaila da ehun finak duen kadmio kopurua animalia-jatorriko elikagaientzako ezarritako gehienezko kopuruen gainetik egotea.
|
|
|
Zerikusia duten dokumentuak
|
14/10/2008
|
|
Egile: AESAN
|
|
Elikagaien Segurtasuneko eta Nutrizioko Espainiako Agentziak (AESAN) txosten bat argitaratu du elikagaietan antzeman daitekeen kadmioaren presentziaz. Horretarako, 2000. urtetik 2007. urtera bitartean Estatuan merkaturatutako elikagaiak hartu dituzten aztergai. Guztira 3.552 lagin aztertu dituzte; eta, batetik, kontsumitzailearen dietan kadmioaren esposizioa kalkulatzea izan dute helburu, eta bestetik, antzemandako mailen gaineko ondorioak ezartzea. Indarrean dagoen legedia kontuan hartuta, lagin guztien %4,4k lege-hutsuneren bat edo beste izan dute.
|
|
|
|
10/04/2008
|
|
Egile: ACSA
|
|
Elikagaien Segurtasuneko Kataluniako Agentziak (ACSA) azterlan baten emaitzak argitaratu berri ditu. Aipatu azterlana kutsatzaile kimikoei buruzkoa da, eta Kataluniako arrainetan zein itsaskietan gauzatu dute. Azterlanaren arabera, hurrengo kutsatzaileen ingesta gomendatutako erreferentzia-baloreetatik oso behera dago: artsenikoa, kadmioa, beruna, hidrokarburo aromatiko poliziklikoak (benzopirenoaren baliokideak), hexaklorobenzenoa, dioxinak, furanoak, dioxina efektua eragiten duten difenil polikloratuak eta difenil eter polibromatuak. Bestalde, azterlanak ondorioztatu du merkurioaren ingesta ere zehaztutako segurtasun-tartetik behera dagoela populazio talde guztientzat, umeentzat izan ezik.
|
|
|
|
16/05/2007
|
|
Egile: FSA
|
|
Elikagaien Segurtasuneko Britainiako Agentziak (FSA) hainbat datu argitaratu ditu haurren elikagai-prestakinetan antzemandako metilmerkurio eta artseniko ezorganikoari buruz. Kasu guztietan, artseniko kontzentrazioak Britainiako legediak ezarritako maila baino askoz baxuagoak izan dira (1 mg/kg). Sakonen aztertutako produktuak honako hauek izan dira: arrainezko produktuak, arroza edo hegazti-haragia. Izan ere, produktu horiek probabilitate handiagoa dute artseniko kontzentrazio altua izateko. Merkurioari dagokionez, aztertutako laginen erdiek iritsi edo gainditu egin dute analisi muga. Dena dela, arrantza-produktuetarako Europako legediak ezarritako mugara (0,5 g/kg) ez dira heldu.
|
|
|
|
14/01/2007
|
|
Egile: FSA
|
|
Elikagaien Segurtasuneko Britainiako Agentziak (FSA) azterlan bat argitaratu du elikagaietako metal astunez. Horretarako, hainbat lagin aztertu ditu, eta hurrengo ondorioak atera dituzte: alde batetik, landaturiko perretxikoen lau laginek eta fruitu lehorren bederatzi laginek kadmio eduki altua izan dute. Eta bestetik, azenarioaren lagin batek eta fruitu lehorren zazpi laginek berunarentzat legezko baloreetatik gorako edukia izan dute.
|
|
|
|
29/12/2006
|
|
Egile: AFSSA
|
|
Elikagaien Segurtasuneko Frantziako Agentziak (AFSSA) esposizio-azterlan bat argitaratu du. Arraina eta itsaskiak kontsumitzeak dakarren kutsatzaileei buruzko esposizioaren gainekoa da aipatu txostena. Azterlana 2003. eta 2005. urte bitartean burutu dute Frantziako lau kostaldetan. Azterlanaren arabera, kutsatzaileetan neurtutako kontzentrazio guztiak onargarriak izan dira, bakar batzuk izan ezik: katuarraina, abadira, ezpata-arraina espezieen kontzentrazioak kasu. Era berean, azterlanaren ondorioz baiezta daiteke kontsumoari lotutako arriskua kontuan hartzekoa dela kontsumo altua duten herritarren artean, bestetan ez.
|
|
|
| Iturria: |
|
Konposatu kimikoa |
| Toxikotasuna: |
|
Ikus ondoko dokumentua |
| Lotura duten elikagaiak: |
|
Behi okela |
| Legedia: |
|
2377/90 Arautegia 109/1995 Errege Dekretua 1749/1998 Errege Dekretua |
Arriskuak baliostatzeak / Iritzi zientifikoak
|
22/11/2008
|
|
Egile: Dirección Salud Pública - Gobierno Vasco
|
|
Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoko Sailaren Zuzendaritzak argitaratu egin ditu hondakinetarako ikerkuntza planaren gaineko emaitzak. Plana animalia-jatorriko elikagaietan gauzatu da 2007. urtean. Txostenaren datuen arabera, laginen portzentaje handi bat antzeman dute kokzidiostatikoek kutsatuta, nahiz eta kokzidiostatikoen kopurua baxua izan. Hainbatetan, pentsuak ekoizteko prozesuetan, ezinezkoa izaten da kutsadura gurutzatua saihestea; hori dela eta, fenomeno hau kontuan hartze aldera, Europako Batzordeak proposamen bat egin du produktu horien mugei buruz. Eta adierazi beharra dago azken urteotan jasotako laginek ez dituztela gainditu muga horiek.
|
|
|
| Iturria: |
|
Konposatu kimikoa |
| Toxikotasuna: |
|
2B Taldea (metil-mercurio) |
| Lotura duten elikagaiak: |
|
Itsasoko espezieak |
| Arrisku-populazioa: |
|
Haurdun dauden emakumeak, emankortasun aldian daudenak, edoskitzaroan dauden amak eta umeak |
| Legedia: |
|
466/2001 Araudia (EB) 221/2002 Araudia (EB) 78/2005 Araudia (EB) |
| Murrizteko neurriak: |
|
Ikus ondoko dokumentua |
Arriskuak baliostatzeak / Iritzi zientifikoak
|
03/07/2009
|
|
Egile: EFSA
|
|
Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzaren (EFSA) Elikakateko Kutsatzaileen gaineko Zientzia Panelak (CONTAM) iritzi bat argitaratu du. Argitaratutako iritziak hizpide du merkurioaren kaltegarritasuna pentsuetan. Honen arabera, pentsuetako merkurioaren iturri nagusia arrain-irina da. Hala eta guztiz ere, aztertutako irin guztietatik batek ere ez ditu gainditu EBk zehazturiko legezko mugak. Bestalde, akuikulturako pentsuen %8k gainditu egin dituzte aipatu mugak. Hala eta guztiz ere, akuikulturako izokinei bagagozkie, Panelak adierazi du ia ez dagoela arriskurik kontsumitzaileentzat.
|
|
|
|
16/04/2007
|
|
Egile: HC
|
|
Kanadako Osasun Sail Federalak (HC) argitaratu du merkurioaren gaineko Arriskua Balioztatzea. Balioztatze prozesuan arrainaren asteko kontsumoak dituen onurak aipatu ditu. Gaineratu egin du hainbat espezie kontsumitzearekin batera merkurioaren ingesta ere areagotu egin ahal dela, eta ingesta horrek merkurioaren Eguneko Ingesta Toleragarria (TDI) gainditu egin ahal duela. Aipatu behar da, helduen adin-taldean, ezpata-arraina ohi kontsumitzeak TDIaren gainditzea erakarri ahal duela.
|
|
|
|
01/03/2004
|
|
Elikagaien Segurtasunerako Europako Agintaritzako (EFSA) Elikakatearen Kontaminatzaileen Batzorde Zientifikoak (CONTAM) bere iritzia argitaratu du, merkurioak kutsatutako elikagaien kontsumoak (arrain eta itsaskiak, batik bat) giza osasunean eduki litzakeen arriskuei buruz. EFSAk gomendatzen du Elikagaien Segurtasunerako Agentziek arraina jateko emandako aholkuei jaramon egitea (gutxienez, astean bi aldiz jatea). Halaber, azpimarratzen du arrisku taldeek jango dituzten arrain espezieak hautatu behar dituztela, espezie handiei (ezpata-arraina eta hegaluzea, esaterako) lehentasuna eman gabe
|
|
|
Zerikusia duten dokumentuak
|
12/09/2008
|
|
Egile: OMS
|
|
Osasunaren Mundu Erakundeak (OMS) gidaliburu bat argitaratu du, alde batetik, informatzeko merkurioaren esposizioak izan lezakeen inpaktua; eta bestetik, ahal den neurrian, arriskuan egon litezkeen herritar-taldeak identifikatzen laguntzeko. Gauzak horrela, lehenik eta behin, gidaliburuak deskribatzen du nolako metodologia erabili den esposizioa kalkulatzeko; eta, azkenik, merkurioaren esposizioa aurresatzeko hainbat eredu deskribatzen ditu.