| Iturria: |
|
Itsasoko espezieetako parasitoa |
| Toxikotasuna: |
|
Digestioan eragina - Anisakisari alergia |
| Lotura duten elikagaiak: |
|
Itsasoko espezieak, gordinak zein gutxi eginak |
| Arrisku-populazioa: |
|
Ikusi ondoko dokumentua |
| Legedia: |
|
91/493/EEE Agindua 1437/1992 Errege Dekretua 93/140/CEE Erabakia |
Arriskuak baliostatzeak / Iritzi zientifikoak
|
12/05/2010
|
|
Egile: AESAN
|
|
Giza Anisakiosiaren prebalentzia murrizteari buruzko Txostena – AESAN - 2009 2009ko maiatzean, Elikagaien Segurtasuneko eta Nutrizioko Espainiako Agentziaren (EASAN) Zientzia Batzordeak baloratu zuen ea arrantza praktiken bidez murriztu daitekeen Anisakis parasitoaren prebalentzia eta intentsitatea arrainetan. Gaur egun, igo egin da erauzketa-arrantzaren jarduera kala guztietan eta, ondorioz, itsasora botatzen dira arrain eta zefalopodoen erraiak eta beste hondakin batzuk. Horrek areagotu egiten du Anisakisaren prebalentzia itsasoan dauden espezietan. Gainera, gehiegizko ustiaketan ondorioz, zenbait gunetan berriz parasitatutako espezieak gero eta txikiagoak dira, hau da, gazteagoak eta tamaina txikiagokoak. Horregatik, Batzordeak eskatu die erakunde eskudunei susta dezatela tratamendu teknologikoak (besteak beste, denbora batez izoztea) aplikatzea arrain hondakinetan itsasora bota aurretik. Horrela, bermatu egingo da errai horietan dagoen Anisakis larbaren jarduera eten egiten dela. Zientzia Batzordearen txostena
|
|
|
|
15/04/2010
|
|
Egile: EFSA
|
|
EFSAk Arrisku Balioespen bat egin du. Balioespen horretan aztertu dira, batetik, parasitoak arrainetan eta, bestetik, parasitoek duten eragina produktu horien kontsumitzaileen alergia kopurua areagotzean. Aztertu diren parasitoen artetik (zestodoak, trematodoak eta nematodoak), Anisakis simplex identifikatu da soilik alergia eragile gisa. Nolanahi ere, alergia sorrarazteko larba biziak kontsumitu behar dira. Nahiz eta zenbait prozesu (marinatuak, hotzean ketuak…) ez diren nahikoak izaten, tenperatura altuko prozesuak (kuzinatzea edo izoztea) eraginkorrak izaten dira larba hiltzeko. Honako tratamendu hauek gomendatzen dira: - 24 orduz izoztea, -20º C-tik behera.
- 15 orduz izoztea, -35º C-tik behera.
- 96 orduz izoztea, -15º C-tik behera.
- Arrainaren barrualdea 60º C-tik gora kuzinatzea minutu batez.
Itsasoko arrantza-eremu guztietan egon daiteke Anisakis. Bestalde, ez dago datu nahikorik akuikulturako arrainetan parasitoaren presentzia balioesteko, Atlantikoko izokinaren kasuan izan ezik. Hala ere, izokina ez da arriskutsua kontsumitzaileentzat, betiere ur gaineko kaioletan edo lehorreko tankeetan hazi badituzte eta parasitorik gabeko produktuez elikatu badituzte. EFSAk gomendatu du EBn arrainetan egon daitezkeen parasitoekiko alergien zaintzak eta diagnostikoak zorrotzagoak izan behar dutela. Halaber, gomendatu du ikerketa gehiago egin behar direla arlo hauetan: gaixotasuna bera, parasitoaren bizitza-zikloa, hedatze geografikoa eta akuikultura praktiken zeregina parasitoaren ugalketan. Evaluación de la EFSA Más información sobre Anisakis
|
|
|
|
15/01/2010
|
|
Egile: ELIKA
|
|
EFSAren BIOHAZ Paneleko Arrainen Parasitoei buruzko Lan-taldeak 4. bilkuran egindako aurkezpena, 2010eko urtarrilaren 15a
|
|
|
|
|
|
16/01/2008
|
|
Egile: AESAN
|
|
Elikadura Segurtasunerako Espainiako Agentziaren (AESAN) batzorde zientifikoak irizpen bat garatu du, Anisakidae familiakoek eragiten dituzten erreakzio alergikoak bultzatzen dituzten faktoreak eta epidemiologia deskribatzeko. Horrez gain, txosten horretan, kontsumitzaileentzako neurri eta gomendio batzuk ere eman dituzte (arriskuak murrizteko asmoz), etxean arrainak eskuztatzean kontuan hartzeko direnak.
|
|
|
|
|
Zerikusia duten dokumentuak
|
01/07/2010
|
|
Elikagaien Segurtasuneko Kataluniako Agentziak (ACSA) bibliografia bilduma bat egin du Anisakis parasitoaren presentzia arrainetan desagerrarazteko tratamenduez eta berorien eraginkortasunaz. Gauzak horrela, gaur egunera arte dagoen zientzia informazioa erabili du. Horretarako, bilduman jaso ditu Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) egindako balioztapenak, bai eta Elikagaien Segurtasuneko eta Nutrizioko Espainiako Agentziak (AESAN) egindakoak ere. Ondorio gisa adierazi du tratamendurik eraginkorrenak bi direla: arraina izoztea eta bero bidezko tratamenduak erabiltzea; horrela, parasitoaren larbak hiltzen direla bermatzen baita. Bestalde adierazi du ohiko marinatua erabiltzeak eta arrainari kea hotzean aplikatzeak ez dituztela Anisakisen larbak hiltzen. Horrez gain, ez dirudi informazio nahikorik dagoenik metodo alternatiboen eraginkortasuna balioztatzeko (arraina izoztu beharrean), besteak beste: presio hidrostatiko altuak, irradiazioa, lehortze prozesuak edo tentsio baxuko korronteak erabiltzea. Azkenik, ACSAk azpimarratu du oso garrantzitsua dela osasun arloko langileei, elikakatean lan egiten duten pertsonei eta kontsumitzaileei informazioa helaraztea bai Anisakisen arriskuei buruz, bai eta parasitoa arrainetan desagerrarazteko metodo onenei buruz ere. Anisakis desagerrarazteko tratamenduak
|
|
|
|
01/11/2008
|
|
Egile: MT Audicana and MW Kennedy
|
|
Clinical Microbiological Reviews, Apr. 2008, p. 360-379
|
|
|
|
|
|
19/03/2007
|
|
Egile: Círculo de Innovación en Biotecnología -CIBT-
|
|
Bioteknologiaren Berrikuntza Zirkuluak (CIBT) zaintza teknologiko arloko txosten bat egin du Anisakis simplexaren larbari buruz. Txostenaren helburua da parasito hori antzemate eta inaktibatze aldera merkatuan erabilgarri dauden edo garatzen ari diren metodoak biltzea. Agiri horretan, halaber, honako hauek aztertu dituzte: batetik, arrain kutsatuaren komertzializazioa prebenitzeko beharrezkoak diren ikuskapenei buruz indarrean dagoen araudia, eta, bestetik, parasitoak gizakietan sorrarazten dituen patologien gaineko azken ikerketak.
|
|
|
|
|
|
01/12/2006
|
|
Egile: Gobierno Vasco
|
|
Kontzumitsaileentzako zuzendutako kanpaina, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailak egindakoa, 2006ko Abenduan.
|
|
|
|
|
|
19/10/2005
|
|
Egile: ELIKA
|
|
Herritar guztientzat sukaldaritzako jarraibide errazak eta ulergarriak ezartzeko projektuen emaitzak, Anisakis simplex-en eraginez, arrain gordina edo gutxi kozinatutakoa jateari lotutako patologiak saihesteko
|
|
|
|
|
| Iturria: |
|
Bakterianoa |
| Toxikotasuna: |
|
Ikusi ondoko dokumentua |
| Lotura duten elikagaiak: |
|
hegazti-haragia |
Arriskuak baliostatzeak / Iritzi zientifikoak
|
08/04/2011
|
|
Egile: EFSA
|
|
EFSAk argitaratu du Campylobacter bakteriaren gaineko arriskua balioztatzea oilaskoetan. Bertan bakteria hori murrizteko neurriak aurki daitezke. Uste da urtean Europan gertatzen diren kasuen % 20-30 bakteria horrek eragiten dituela (2009an 1958.252 kasu diagnostikatu ziren). Hil aurreko neurrien artean honako hauek aipa ditzakegu: - Eltxo-sareak erabiltzea leihoetan.
- Hil behar diren animalien adina txikiagotzea.
- Ahal den neurrian, albait jende gutxien sartzea instalazioetan. Horrela bakteria instalazioen kanpoaldetik barrualdera igarotzea ekidingo da.
Hil aurreko neurriek % 50 murritz lezakete arriskua. Honako hauek dira, berriz, hil ondoren aplikatzekoak diren neurrietako batzuk: - Haragia galdarraztatzea (20 segundo 80 gradutan) edo irradiatzea.
- Azido laktikoko diluzio batez garbitzea.
- Izoztea 2 edo 3 egunez.
Neurri horiek % 50 eta % 90 bitartean murritz lezakete arriskua. EFSAren Arriskuaren Balioztatzea
|
|
|
|
23/03/2010
|
|
Egile: FAO/OMS
|
|
Arriskuen Balioespen hau eredu gisa erabil daiteke arriskuen berariazko balioespenak egiteko; baina, baita ere, oilasko-haragi produktuetan Campylobacter spp.ren arriskuaren balioespena egite aldera ikerketa-beharrak eta beharrezko datuak antzemateko. Bestalde, jarduteko balizko ildo estrategikoei buruz honako ondorio hauek atera dira: - Kontsumitzaileentzako bakterioak kutsatutako oilasko produktuetan prebalentzia murriztuz gero, zuzenean murrizten da arriskua.
- Oso kutsatuta dauden produktuetan kutsadura maila neurri batean murriztuz gero, arriskua ez da ia murriztu ere egiten.
- Jatorrizko produktuaren kutsadurari dagokionez, aintzat hartu beharreko faktorea da taldeak hiltegira eramatean euren artean kutsa daitezkeela.
- Taldean prebalentzia murriztuz gero, arriskua murriztu egiten da. Nolanahi ere, hiltegian gerta daitekeen kutsadura gurutzatuaren ondorioz, murrizketa ez da hain eraginkorra izango.
- Produktua izoztuz gero, bakterioaren jarduera murriztu egiten da aldi batez. Hala ere, kontuan izan behar da izozteak eragin negatiboa izan dezakeela elikagaiak prestatzeak arriskuaren murriztapenean duen eraginari dagokionez.
Laburpena Arriskuaren Balioztatzea
|
|
|
|
19/03/2007
|
|
Egile: NZFSA
|
|
Elikagaien Segurtasuneko Zeelanda Berriko Agentziak (NZFSA) argitaratu berri du Campylobacter jejuni/coli-ren Arriskua Balioztatzea. Balioztatze hori haragi gorrian egin da. Balioztatze prozesuko emaitzen arabera, Campylobacter bakteriak sortutako kutsadura maila ez da handia; beraz, esan ahal da arriskua ere ez dela nabarmena. Dena dela, kutsadura gurutzatua esposiziorako bidea izan ahal da. Horrez gain, hanburgesek errazago kutsatu ahal dira xerrak baino; izan ere, xerretan antzeman daitekeen kutsadura azal-azalekoa da.
|
|
|
|
|
Zerikusia duten dokumentuak
|
25/08/2010
|
|
Egile: EFSA
|
|
Txosten honetan zerrendatzen dira Campylobacterren arrisku faktoreak oilasko taldeetan eta horien kanaletan. EFSAk adierazi du Campylobacterrek kutsatutako hegazti-taldeek Campylobacterrek kutsatutako kanal gehiago eragiten dituztela (30 aldiz gehiago, hain zuzen), eta kutsatutako taldeek joera handiagoa dutela Campylobacter bakteria gehiago dituzten kanalak eragiteko. Nolanahi ere, txostenak zehazten du kutsatutako kanal horiek kutsatu gabeko taldeetakoak ere izan daitezkeela, eta horrek adierazten du hiltegietan kutsadura gurutzatua gerta daitekeela. Honako hauek dira kanalen kutsaduran eragina izaten duten beste faktore batzuk: - Hildako oilaskoen adina.
- Urteko zein garaitan hiltzen diren oilaskoak. Uztaila eta iraila bitartean kutsatzen dira gehienbat oilaskoak.
- Eguneko zein ordutan prozesatzen diren kanalak. Kutsadura arriskua handiagoa da egunaren amaiera aldera.
EFSAren txostena: Campylobacter
|
|
|
|
18/03/2010
|
|
Egile: EFSA
|
|
Azterlan horren helburua da zehaztea, batetik, Campylobacterren prebalentzia bizirik dauden txiten loteetan, eta bestetik, Salmonellaren eta Campylobacterren prebalentzia Europan giza kontsumorako bideratutako kanaletan. Campilobacterrak kutsatutako txita loteen prebalentzia % 71,2koa da, eta % 75,8koa kanalena. Positiboen bi heren, loteetan zein kanaletan, C. jenunik eragin zituen eta gainerako herena C. colik. Datu horiek gorabehera, kanaletan positiboen ia erdia (% 47) ez zen 10 UFC/g mugara iristen. Kanaletan Salmonellaren prebalentzia % 15,7koa izan zen hiltegian. Hala, S. enteritidisak edo S. typhimuriumek kutsatutako kanalen prebalentziaren batez bestekoa % 3,6koa da: estatu kide batzuetan % 0koa da, baina beste batzuetan % 9,6koa. EFSA Txostena 2008
|
|
|
|
10/07/2008
|
|
Egile: DTU
|
|
Danimarkako Unibertsitate Teknikoaren Elikadurari buruzko Institutu Nazionalak (DTU) bilera baten emaitzak argitaratu berri ditu. Bileraren helburu nagusia honako hau izan da: Danimarkako populazioaren artean Campylobacterrekiko esposizioa murriztea. Bileran, lehentasunezko hiru ekintza definitu dira arriskua murrizteko: 1) Biosegurtasuna bermatzea: abeltxearen barruan zein inguruetan; eta arreta berezia jarri beharko da intsektu-izurriteak kontrolatzean 2) Campylobacterren aurrean positibo eman duten hegazti-taldeetan, haragia identifikatzea eta kutsadura desagerraraztea; kutsadura desagerrarazteko metodorik onena izoztea izango da 3) Kontsumitzaileak heztea, umeak eta janari-erabiltzaileak bereziki.
|
|
|
|
|
|
22/11/2006
|
|
Egile: EFSA
|
|
Europako Batzordeak hala eskatuta, proposamen tekniko batzuk aurkeztu ditu Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA). Helburua izan da Salmonella eta Campylobacter bakteriak hegazti-haragian kontrolatzeko programa koordinatzea. Haragia kontsumitzailearen osasunerako arriskutsua den ala ez jakiteko hegaztien haragian lagin esanguratsuenak hartzeko parametro teknikoak proposatu dituzte.
|
|
|
|
|
|
15/09/2006
|
|
Egile: ENTER-NET
|
|
Enter-net Sareak (Gizakien Urdail-hesteetako Sistemaren Gaitzak Zaintzeko Nazioarteko Sarea) txosten bat argitaratu du patogeno enterikoen gaineko intzidentziaz 2004. urtean. Emaitzen arabera, salmonelosiaren intzidentzia gero eta txikiagoa da eta E. Colik eragindako infekzioak areagotu egin dira. Campylobacter espezieen infekzioen kopurua ere areagotu egin da eta Salmonellak eragindakoak bestekoak dira.
|
|
|
|
|
|
28/05/2004
|
|
Egile: ACMSF
|
|
Elikagaien Segurtasun Mikrobiologikorako Kontsulta Batzordeak (ACMSF ingelesazko sigletan) Campylobacter-ri buruzko bigarren txostena eratu du. Bertan, Campylobacter mota desberdinen antzemate eta epidemiologiako datuak eta baita ere, infekzio gaitasunaren inguruko datu eguneratuak jasotzen dira. Erresuma Batuan Campylobacter bakterioa da elikagaien bidezko gaixotasunen eragile nagusia eta horregatik, ACMSF Batzordeak hegaztien eta bestelako haragien kutsadura ekiditeko neurriak ezartzen ditu txostenean; halaber, etxeetan eta catering zerbitzuetan kutsadura gurutzatua kontrolpean izateko gidalerroak ematen ditu.
|
|
|
|
|
| Iturria: |
|
Hesteetako parasitoak |
| Toxikotasuna: |
|
Ikusi ondoko dokumetua |
| Iturria: |
|
Bakterianoa |
| Toxikotasuna: |
|
Ikusi ondoko dokumentua |
Arriskuak baliostatzeak / Iritzi zientifikoak
|
13/12/2004
|
|
Egile: AFFSA
|
|
Elikagaien Segurtasunerako Frantziako Agentziak (AFSSA), Q sukarraren arriskuaren balioztatzeari buruzko txostena igorri du. Honen arabera, Lan Talde bat sortu zen osasun publiko eta animalia osasunerako gaitzak duen arriskua balioztatzeko, eta ondorioz, arriskua aurreikusi eta gutxitzeko neurriak ezartzeko.
Talde honek, prebentzio eta diagnostiko metodoak baieztatzeko, ustiategietan ikerketa pilotu bat egitea gomendatzen du. Horrez gain, gaitzak jota daudela eta Coxiella burnetti bakterioa iraizten dutela identifikatu diren ustiategietan higiene neurriak, tratamendu antibiotikoak eta txertoak ezarri beharko lirateke. Haztegi horietako esnea honako baldintza hauetan pasteurizatu beharko litzateke: 15 segundo 72º C-tan.
|
|
|
|
|
Zerikusia duten dokumentuak
|
24/11/2010
|
|
Egile: ELIKA
|
|
Laburki bildutako Q sukarraren gaineko informazioa; EAE. animalien prebalentzia, etab...
|
|
|
|
|
|
01/10/2010
|
|
Egile: EFSA
|
|
Zientzia-iritzi honek erakusten du nola banatzen diren ekain espezieak (animalien gaixotasunak eta zoonosiak eragiten dituztenak) Europan eta Mediterraneoko arroko beste herrialde batzuetan. Txostenak, halaber, aditzera ematen du zein faktorek izaten duen eragina parasito horien banaketan, eta identifikatu egiten ditu sarbide izan daitezkeen gune geografikoak. Iritziak ondorioztatzen du animalien zein gizakien mugimenduek eragin handiagoa dutela parasito horiek eta eurek transmititzen dituzten gaixotasunak heda daitezen. Bestalde, klima aldaketa eta hegaztien migrazio eredua izan daitezke ekainen presentzia areagotzen duten faktoreak, baina ez dute zerikusirik banaketan. EFSAern txostena: Ekainak
|
|
|
|
13/05/2010
|
|
Egile: EFSA
|
|
EFSAk iritzi bat argitaratu du Q sukarrari eta gaixotasun horrek animalien eta gizakien osasunean izan dezakeen eraginari buruz. Animalien artean (behiak, ahuntzak, ardiak…) Coxiella burnetii bakteriak (gaixotasunaren eragilea) eragiten duen infekzioa endemikoa da Estatu Kide gehienetan. Nolanahi ere, oso animalia gutxik garatzen dute gaixotasuna. Gaixotasuna heda ez dadin, honako epe luzerako neurri hauek identifikatu dira: prebentzioz txertatzea, simaurra kudeatzea, ustiategien egitura aldatzea, mutiltze-prozesua aldatzea, bereizitako erditze-guneak jartzea, material arriskutsuak baztertzea, bisitariei sarrera debekatzea, gordailu diren beste animalia batzuk kontrolatzea eta izurriak (akainak) kontrolatzea. Gizakien artean, berriz, bakteria horren infekzioa kutsatutako aerosolak arnastearen ondorioa izaten da gehienetan eta ez elikagaiak kontsumitzearen ondorioa. EFSAren iritzia: Q sukarra
|
|
|
| Iturria: |
|
Parasitoa |
| Toxikotasuna: |
|
Urdaileko arasoak |
| Lotura duten elikagaiak: |
|
Ura, produktu freskoak |
| Arrisku-populazioa: |
|
Inmunodeprimituak |
| Legedia: |
|
98/33/CE Agindua 2003/99/CE Agindua 140/2003 Errege Dekretua 1074/2002 Errege Dekretua |
| Iturria: |
|
Bakterianoa |
| Toxikotasuna: |
|
Ikusi ondoko dokumentua |
| Lotura duten elikagaiak: |
|
Animalia jatorria dutenek |
Arriskuak baliostatzeak / Iritzi zientifikoak
|
25/10/2011
|
|
Egile: OMS
|
|
OMEk txosten bart argitaratu berri du, eta bertan egiaztatu egiten dira azken urteotan arrisku horren inguruan Australian, Estatu Batuetan, Holandan eta Irlandan egin diren 5 balioespen. Berrikuspen horretan, txostenen zientzia-edukia berrikusteaz gain, aztertu egin da balioespena egiteko erabili den metodoa, ondorioak atera dituzte arriskuen balioztapena elikakatean aplikatzeari dagokionez, zerrendatu egin da antzemandako informazio eta datu eza (maila orokorrean zein herrialde mailan), eta bildu egin dira ikerketarako etorkizuneko beharrak. Halaber, azpimarratu egiten da O-157 ez diren anduiak aztertu egin behar direla. Txostenak ondorioztatzen du ECVTren arriskuaren kudeaketa dela herrialde gehienen erronka. izan ere, oso arriskutsua da osasun publikoari begira. Oraindik ere gaixotasun broteak gertatzen dira, batez ere, haragi-produktuekin, esnekiekin eta barazkiekin lotutako broteak, azienda baita gordailu nagusia. Nabarmen geratzen da orain arte egin den lanean harreman gutxi egon dela arriskuaren balioztatzaileen eta kudeatzaileen artean, eta, hain zuzen ere, horrek izan beharko luke lehentasuna hasiera-hasieratik, alegia aginduaren inguruko eztabaidatik hasi eta balioetsi beharreko alderdiak lehenetsi arte. Azkenik, txostenak xedatzen du beharrezkoa dela arrisku horren balioespenean aurrera egitea. Nolanahi ere, agintariei gomendatzen die garatu dezatela arriskua balioesteko lanabes generikoa eta malgua, nazio zein eskualde mailan egokitu ahal izango dena, neurri guztiek ez baitute zertan berdinak izan herrialde guztietan. Halaber, azpimarratu egiten du adostu egin behar direla dosi-erantzun ereduak.
|
|
|
|
|
|
20/09/2011
|
|
Egile: FSIS-USDA
|
|
Estatu Batuetako Nekazaritza Sailaren (USDA) Elikagaietako Ikuskapen eta Segurtasun Zerbitzuak (FSIS) txostena argitaratu berri du. Txosten horretan, batetik, balioztatu egiten da E. coli no-O157 bakterioari buruz eskura dagoen zientzia- eta epidemiologia-informazioa, eta, bestetik, definitu egiten da arriskuaren profila. Txostenean agerian geratzen da kutsadura-kasu gehienak ez direla elikagaien bidez gertatzen. Nolanahi ere, E-coli no-O157 serotipoak antzeman dira aziendan eta haragian. Halaber, jakinarazten da bakterio horiek E. coli O157 bakterioak eragiten dituen antzeko gaixotasunak sorraraz ditzaketela gizakietan. Beherako odoltsua izatea izaten da sintoma nagusia; alabaina, okerrera egin eta sindrome hemolitiko uremikoa (SHU) eta purpura tronbozitopeniko tronbotikoa bihur daiteke. Amaitzeko, dokumentu horretan gomendatzen da azterketa gehiago egitea diagnosi-metodoak garatzeko; izan ere, gaur egungoak ez dira gaixotasuna hautemateko egokienak. Txostena
|
|
|
|
23/11/2007
|
|
Egile: EFSA
|
|
Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzaren (EFSA) Arrisku Biologikoen gaineko Zientzia Panelak (BIOHAZ) iritzi bat argitaratu du Escherichia coli berotoxigenikoei (VTEC) buruz, zehatzago esanda: a) Gizakientzat patogenoak diren VETC anduiak edota serotipoak identifikatzea b) Gizakientzat patogenoak diren VETC anduiak edota serotipoak detektatzeko analisi-teknikei buruzko gomendioak (birus-faktoreak antzemateko testak barne) c) Abere populazioan eta elikagaietan erabiltzen diren zaintza-metodoei buruzko gomendioak.
|
|
|
|
|
|
12/03/2007
|
|
Egile: NZFSA
|
|
Elikagaien Segurtasuneko Zeelanda Berriko Agentziak (NZFSA) arrisku baten balioztatzea argitaratu berri du. Aipatu argitalpena shigatoxina sorrarazten duten E. coliren (STEC) arriskuari buruzkoa izan da, eta hosto berdeko ortuariak hartu dira aztergai. Balioztatze prozesuko emaitzen arabera, badirudi horrelako ortuariek ez dutela infekziorik sorrarazten.
|
|
|
|
|
|
01/01/2003
|
|
Egile: SCVMPH
|
|
Osasun Publikoarekin zerikusirik duten Albaitaritza Gaietarako Zientzi Batzordeak (SCVMPH) arriskuko elikagaietan dagoen Escherichia coli verotoxigénica bakteriaren gaineko irizpen zientifikoa hartu du. Produktu horien artean honako hauek daude: okel gordina, gutxi egina edo pikatua eta hartzitua; esne gordina eta esne gordinetik etorritako produktuak, nekazal produktu freskoak eta pasteurizatu gabeko fruituen zukuak. Batzorde honek emaniko gomendioek azpimarratzen dute beharrezkoa dela epidemia egoera argitzea arriskuak gutxitzeko elikagaien katean zehar, no-O157 zepak antzemateko metodoak garatzean, eta, azkenik, edateko, prozesuetan erabiltzeko eta ureztatzeko ura analizatzean.
|
|
|
|
|
Zerikusia duten dokumentuak
|
18/11/2011
|
|
Egile: EFSA
|
|
EFSAk bere iritzia eman du E.coli Verotoxigenikoei (VTEC) eta kimu eta germinatuetan dauden bestelako bakterio patogenoei buruz. Ondorioen artean, honako hauek dira aipagarrienak: - Alpaparen eta Mungo babarrunaren (Vigna radiata) kimuak dira gehien kontsumitzen direnak; hortaz, horiek lotu izan dira gehienbat Salmonella eta E.coli (VTECak barne) bakterioek sortutako gaixotasunen agerraldiekin.
- Salmonella bakterio gutxi batzuk nahiko izan daitezke hazi-sorta osoa kutsatzeko. Era berean, hazi-sorta bakar bat nahiko izan daiteke salmonellosi-kasuak eragiteko hainbat lekutan; izan ere, sorta hori hainbat germinaziotan erabili ahal da.
- Hazien germinazio-aldiko tenperaturak eta hezetasunak bakterio patogenoak haztea eta barreiatzea errazten dute.
- Edozein arrisku ekiditeko estrategia eraginkorrenetakoa da haziak jatorrian ez kutsatzea; izan ere, patogenoek luze biziraun dezakete orduan, eta erraz biderka daitezke haziak germinatzen diren baldintzetan.
EFSAren iritzia: patogenoak, kimuak eta germinatuak
|
|
|
|
26/10/2011
|
|
Egile: ELIKA
|
|
ELIKAk, Elikagaien Segurtasuneko Euskal Fundazioak, txosten bat egin du, eta bertan bildu ditu E. coli bakterioak aurtengo maiatzaren amaieran Europan eragindako brotearen inguruko gertaera guztiak. Agiri horretan, batetik, zerrendatu egin dituzte parte-hartzaileen jarduerak eta, bestetik, brotearen bilakaera baldintzatu zuten eta elikagai-krisia eragin zuten faktoreak.
|
|
|
|
|
|
01/07/2011
|
|
Egile: MSPSI
|
|
Osasun, Gizarte Politika eta Berdintasun Ministerioak jakinarazi du Egiptotik zetozen fenogreko alhoba haziak, E.Coliren agerraldiaren sorburu izan litezkeenak, Europako herri batzuetan banatu zirela eta herri horietako bat Espaina izan daitekeela. Honako hau gaineratu du: - Haziak Espainiara 2010 urtean helduko ziren eta dagoeneko euren trazabilitatea zein den jakiteko behar diren jarduerak egiten ari dira.
- Espainian gaurdaino ez da gertatu agerraldi europarrarekin zerikusirik duen inongo E.coli enterohemorragikorik.
Europako agintarien iritziarekin bate ginez, kontsumitzaileei honako gomendio hau ematen die: norbere kontsumorako brote begetalik ez ekoiztea eta ez jatea erneriko brote edo hazirik aurretik behar den kozinaturik ez badago. MPSIaren jakinarazpena EFSA/ECDCren aholkua 11/06/27
|
|
|
|
30/06/2011
|
|
Egile: EFSA/ECDC
|
|
Frantzian Sindrome Hemolitiko-Uremiko (SHU) zenbait kasu agertu ondoren, ECDCrekin batera EFSAk arren eskatzen du EZ kultibatzeko erneriko agerraldirik, ez eta produktu hauek kontsumitzeko baldin eta aurretik kozinaturik ez badago. Fenogreko agerraldien kontsumoak Alemaniako eta Frantziako kasuekin zerikusirik duelako ustea dago, bi herri horietan identifikatu den E. coli O104: H4 agente patogenoaren jatorria izan baitaiteke. EFSA/ECDCren aholkua
|
|
|
|
11/06/2011
|
|
Egile: ELIKA
|
|
Hemen aurkitu dezakezu Alemanian E. colik eragindako brotearen gaineko informazioa (ekainaren 11n eguneratua).
|
|
|
|
|
|
10/06/2011
|
|
Egile: ELIKA
|
|
Hemen aurkitu dezakezu Alemanian E. colik eragindako brotearen gaineko informazioa (ekainaren 9an eguneratua).
|
|
|
|
|
|
10/06/2011
|
|
Egile: EFSA
|
|
Txosten honen arabera, Alemaniako brotea eragin duen anduia VTECren antzekoa da (E. coli Verotoxigenikoa, STEC izenez ere ezaguna), bai eta EAECren (E. coli Enteroagregatiboa) antzekoa ere. VTECren gordailua animaliak izaten dira; EAECren gordailu nagusia, berriz, gizakiak izaten dira. E. coli mota hori oso ezaguna da aspalditik; beraz, anduia hori ezin da “berritzat” jo. Nolanahi ere, orain arte ez da deskribatu Alemaniakoa bezain kasu latzik. Bestalde, gero eta handiagoa da VTECren eta barazki kontsumoarekin (batik bat, hosto berdeko barazkiak eta entsaladetarako ernamuinekin) lotutako broteen arteko harremana. Gogorarazi egin behar da gaixotasunen broteek hainbat esposizio-bide izan ditzaketela. VTECren kutsadura barazkietan ez da ohikoa izaten, eta kutsadura horren jatorria ureztatzeko ur kutsatua erabiltzea edo animaliak nekazaritzarako eremuetan ustekabean sartzea izan liteke. Barazkiak honako prozesu hauetan kutsa daitezke: ekoiztean, biltzean, maneiatzean, saltzean eta prestatzean (etxean zein cateringean). Bakterio horren arriskuak murrizteko neurriak hauek dira: Nekazaritzako Praktika Egokiak (BPAk), Ekoizteko Praktika Egokiak (BPF) eta APPCC. Zientzia-txostena: E. coli VTEC
|
|
|
|
08/06/2011
|
|
Egile: ELIKA
|
|
Hemen aurkitu dezakezu Alemanian E. colik eragindako brotearen gaineko informazioa (ekainaren 8an eguneratua).
|
|
|
|
|
|
07/06/2011
|
|
Egile: ELIKA
|
|
Hemen aurkitu dezakezu Alemanian E. colik eragindako brotearen gaineko informazioa (ekainaren 7an eguneratua).
|
|
|
|
|
|
06/06/2011
|
|
Egile: ELIKA
|
|
Hemen aurkitu dezakezu Alemanian E. colik eragindako brotearen gaineko informazioa (ekainaren 6an eguneratua).
|
|
|
|
|
|
01/06/2011
|
|
Egile: ELIKA
|
|
Hemen aurkitu dezakezu Alemanian E. colik eragindako brotearen gaineko informazioa (ekainaren 1ean eguneratua).
|
|
|
|
|
|
30/05/2011
|
|
Egile: ELIKA
|
|
Hemen aurkitu dezakezu Alemanian E. colik eragindako brotearen gaineko informazioa (maiatzaren 30an eguneratua).
|
|
|
|
|
|
27/05/2011
|
|
Egile: ELIKA
|
|
Hemen aurkitu dezakezu Alemanian E. colik eragindako brotearen gaineko informazioa.
|
|
|
|
|
|
18/03/2011
|
|
Egile: EARS
|
|
Mikrobioen aurkako Erresistentzia Zaintzeko Europako Sareak (EARS-Net) azterlan bat argitaratu berri du. Azterlan horrek deskribatu egiten ditu, batetik, zenbatekoa izan den Escherichia colik eta Staphilococcus aureusek eragindako infekzioen intzidentzia eta, bestetik, zein den mikrobioen aurkako suszeptibilitatearen joera, 2002-2009 epean Europako 22 herrialdetan. Aztertu den epe horretan, odolean E. colik eragindako infekzioen kopuruak % 71 egin zuen gora eta mikrobioen aurkako erresistentzia askoz ere handiagoa izan zen. S. aureusi dagokionez, infekzio-kopuruak % 34 egin zuen gora; baina, behera egin zuen metizilinarekiko erresistenteak diren bakanen portzentajeak. Artikulu osoa
|
|
|
|
15/09/2006
|
|
Egile: ENTER-NET
|
|
Enter-net Sareak (Gizakien Urdail-hesteetako Sistemaren Gaitzak Zaintzeko Nazioarteko Sarea) txosten bat argitaratu du patogeno enterikoen gaineko intzidentziaz 2004. urtean. Emaitzen arabera, salmonelosiaren intzidentzia gero eta txikiagoa da eta E. Colik eragindako infekzioak areagotu egin dira. Campylobacter espezieen infekzioen kopurua ere areagotu egin da eta Salmonellak eragindakoak bestekoak dira.
|
|
|
|
|
| Iturria: |
|
Bakterianoa |
| Toxikotasuna: |
|
Ikusi ondoko dokumentua |
| Iturria: |
|
Bakterianoa |
| Toxikotasuna: |
|
Ikusi ondoko dokumentua |
Arriskuak baliostatzeak / Iritzi zientifikoak
|
12/03/2007
|
|
Egile: NZFSA
|
|
Elikagaien Segurtasuneko Zeelanda Berriko Agentziak (NZFSA) arrisku baten balioztatzea argitaratu berri du. Aipatu argitalpena Listeria monocytogenesen arriskuari buruzkoa izan da, eta kontsumitzeko prest dauden entsaladak hartu dira aztergai. Luzaro irauten duten elikagai hoztuek prebalentzia handiagoa dute bakteria honekiko; izan ere, Listeria tenperatura hotzetan ere hazi egiten da.
|
|
|
|
|
|
04/08/2004
|
|
Egile: FAO/OMS
|
|
Elikagaien Higienearen Codex Batzordeak (CCFH) eginiko eskaerari erantzuteko, Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) eta Nekazaritzarako eta Eligaietarako Nazio Batuetako Erakundeak (FAO) argitaratu dute Listeria Monocytogenesek agertzeko dagoen arriskuaren ebaluazioa, nazioarteko zientzialari adituen talde batek eginikoa.Txosten horretan lau ebaluazio agertzen dira, alegia listerosis arriskua lau produktutan aztertuta dago: esne pasteurizatua, izozkia, okel hartzitua eta arrain ketua. Horrez gain, arriskuaren kudeaketaren aurrean CCFH-k aurkezturiko galderei erantzunak ematen dizkie, eta, azkenik, kontrol neurriak ezartzean aintzat hartu behar diren zenbait arlo ere ezartzen ditu.
Txosten osoa
|
|
|
Zerikusia duten dokumentuak
|
24/11/2011
|
|
Egile: AESAN
|
|
2073/2005 (EB) Araudiak, elikagaiei ezarri dakizkiekeen irizpide mikrobiologikoei buruzkoak, xedatzen du, beharrezkoa denean, elikagaien (batik bat, kontsumitzeko prest dauden elikagaiak) ekoizpen-industriek azterketak egingo dituztela, egiaztatzeko elikagaiak ez duela gainditzen Listeria monocytogenes bakterioaren muga elikagai hori erabil daitekeen epean, Araudi horren II. eranskinak ezarritakoarekin bat. Elikagaien Segurtasuneko eta Nutrizioko Espainiako Agentziaren (AESAN) Zientzia Batzordeak jarraibideak ematen ditu Araudi horren II. eranskinean zehaztutakoa aplikatzeko. Horrela, ekoizleari lagundu egingo zaio bere elikagaien bizitza erabilgarria zehazteko modurik egokiena hautatzen, eta erakunde eskudunei lagundu egingo zaie, beharrezkoa denean, egiaztatzen elikagaien ekoizleak frogatu egiten duela bere elikagaiak ez duela gainditzen Listeria monocytogenes bakterioaren muga elikagai hori erabil daitekeen epean.
|
|
|
|
|
|
27/07/2011
|
|
Egile: NZFSA
|
|
Elikagaien Segurtasuneko Zeelanda Berriko Agentziak gidaliburu bat argitaratu berri du, Listeria monocytogenes kontrolatzeko kontsumitzeko prest dauden elikagaietan. Gainera, kontsulta publikora zabaldu du. Gidaliburua Listeriaren Arriskua Kudeatzeko Estrategia (2008-2013) programaren barruan dago. Zeelanda Berriko Nekazaritza Ministerioak gauzatzen duen programa horren helburua da gizakien artean ez areagotzea listeriosi kasuen kopurua. Eta, horretarako, lanean dihardute elikagaien industriarekin batera. Lehen urratsa gidaliburu hori egitea izan da, kontsumitzeko prest dauden elikagaien eragile guztiek erabil dezaten. Gidaliburu horretan gomendioak ematen dituzte listeriosiaren intzidentzia murrizteko, honako lau alderdi hauek aintzat hartuta: 1.- Listeria kudeatzea: kontrolerako programak nola garatu eta ezarri. 2.- Praktika Egokiak aplikatzea: bete beharreko lege-baldintzak. 3.- Zaintza: Listeriaren zaintzarako programak nola garatu eta ezarri. 4.- Ekintza zuzentzaileak: listeria antzemanez gero ezarri beharrekoak. Gomendio horiek elikagaien industriak eta beste aditu batzuek garatu eta gainbegiratu dituzte. Azken fase honetan, Nekazaritza eta Basozaintza Ministerioak kontsulta publikorako epea zabaldu du abuztuaren 19ra arte. Beraz, edonork bidal ditzake bere iruzkin eta iradokizunak. Kontsulta gutuna
|
|
|
|
26/10/2010
|
|
Egile: Revista Navarra Agraria
|
|
Artikulu honetan EAEko eta Nafarroako 261 ustiategitan egindako ikerketa baten emaitzen berri ematen dute. Ikerketa horren helburua zen jakitea, batetik, zein den Listeria monocytogenesen intzidentzia maila esnean eta bakteria horren bilakaera gazta ontzean, eta, bestetik, zein diren kutsadura-iturriak ustiategietan eta gaztandegietan. Horrela, prebentzio eta kontrol programa ezarri ahalko da ardi-esne gordinarentzat eta gaztarentzat. Honako hauek dira ikerketa horren emaitza azpimarragarrienak: - Listeria monocytogenesen intzidentzia oso baxua da bai ardi-esne gordinean, bai ardi-gaztan. Ardi-esne gordinez egindako ore zanpatuko gaztak ontzeak murriztu egiten du Listeria monocytogenesen kontaketen kopurua.
- Kalitate txarreko siloak erabiltzeak areagotu egin dezake esnean Listeria aurkitzeko arriskua.
- 10 ufc/ml baino altuagoko kopuru iraunkorra duten laginek adierazten dute handia dela Listeriaren jatorria ugatz barnekoa izateko aukera.
- 10 ufc/ml baino txikiagoko kopuru iraunkorrekoek, ordea, adierazten dute Listeriaren jatorria esnearen zirkuituaren kutsadura edo/eta bakteria horri suntsitu egiten duen animaliaren bat izan daitekeela.
Artikuluan: L. monocytogenes EAEn eta Nafarroan
|
|
|
|
11/12/2008
|
|
Egile: Eurosurveillance
|
|
Eurosurveillance izeneko buletinak azterlan baten berri eman du. Azterlana Nafarroako hainbat erakundek gauzatu dute, eta Nafarroako patroi epidemiologikoei buruzkoa da, 1995etik 2005era bitartean hain zuzen. Artikuluan Listeria monocytogenes bakteriaren serotipoa identifikatu dute bai ospitaletako laginetan, bai "kontsumitzeko prest dauden" elikagaien laginetan.
|
|
|
|
|
|
21/01/2008
|
|
Egile: EFSA
|
|
Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzaren (EFSA) Arrisku Biologikoen gaineko Zientzia Panelak (BIOHAZ) hainbat gomendio eguneratu du Listeria bakteriaren arriskuaz. Bakteria horrek Elikagaiek Transmititu ahal dituzten Gaixotasun bat eragiten du: listeriosia; eta berorren intzidentzia gero eta handiagoa da. Panelak gomendatu du Kontsumitzeko Prest Dauden Elikagaiak (ALC) ekoizteko prozesuetan zein etxeetan arriskuak murrizteko praktikak areagotzea.
|
|
|
|
|
|
07/12/2006
|
|
Egile: AFSSA
|
|
Elikagaien Segurtasuneko Frantziako Agentziak (AFSSA) txosten bat argitaratu du. Produktu hotzetan, Listeria monocytogenesen arrisku kuantitatiboa balioztatzeko ereduari buruzkoa da aipatu txostena, eta hiru elikagai aztertu dituzte esposizioa balioztatzeko: esne pasteurizatua, txerri okela eta izokin ketua, hain zuzen.
|
|
|
|
|
|
26/10/2005
|
|
Egile: ILSI
|
|
Arriskuaren Zientzia Institutuko (ILSI) Listeria monocytogenesen gaineko Aditu Panelak beste txosten bat argitaratu du. Eta bertan azaldu dute arriskuan oinarritutako ikuspuntua. Horrela, hainbat estrategia identifikatu ahal izango dituzte listeriosia eragiteko arrisku handia duten zenbait elikagaietako patogenoa kontrolatu eta murrizteko, esate baterako: gazta freskoa. Estrategia eraginkorrenen artean hurrengoak azpimarratu dituzte: Produkzioko Jarraibide Egokiak erabiltzea edo APPCC sistemak ezartzea produktu prozesatuen lantegietan; denbora eta tenperatura kontrolatzea bai banatzean, bai biltegiratzean; ontziratu osteko tratamenduak L. monocytogenes elikagaietan hiltzeko; arriskua jakinarazteko heziketa-mezuak helaraztea populazio sentiberenei.
|
|
|
|
|
|
01/07/2005
|
|
Egile: FSAI
|
|
Elikagaien Segurtasuneko Irlandako Agintaritzak (FSAI) txosten bat argitaratu du. Aipatu txostenean ebaluazio bat burutu dute elikagaietako L. monocytogenes bakteriaren bidezko kutsadurari buruzko datuez. Txosten horren arabera, bakteria horri lotutako gaixotasunak nahiko arraroak badira ere, hilkortasun tasa altua dela eta (kutsatutakoen %30era arte), seriotasunez tratatu behar dira. Arrisku gehien dutenak hurrengoak dira: adinekoak, umeak, emakume ahurdunak eta sistema inmune deprimitutik dutenak. Txostenak, era berean, gomendioak ematen ditu elikakateko hainbat mailatan gaixotasun horren arriskua prebenitzeko.
|
|
|
|
|
|
|