SOR LITEZKEEN ARRISKUEI BURUZKO PLATAFORMA (2009-2011)
Sor litezkeen arriskuei buruzko PLATAFORMAk bi helburu ditu. Batetik, gaur egun sor litezkeen arriskuen inguruan egiten den ikerketa-lana balioestea eta trukatzea. Eta, bestetik, Elikagaien eta Pentsuen Segurtasun arloan sor litezkeen arriskuak proaktiboki identifikatzeko etorkizuneko estrategiak garatzea.
SAFEFOODERA (2004-2009)
Elikagaiak kontsumitzearen ondorioz kontsumitzaileak izan litzakeen arriskuetatik babeste aldera, Elikagaien Segurtasuneko ERANET sare honen helburua da plataforma europarra ezartzea.
Hori lortzen da lankidetza estrategikoaren bidez, eta Sarea osatzen duten 25 herrialdeen arteko Elikagaien Segurtasun arloko ekintza bateratuak eta nazioz haraindikoak garatuz. Euskadi da sare horretan parte hartzen duen eskualde bakarra.