elika Hemen zaude: Ikerketak / Abian ditugun proiektuak elika

Abian ditugun proiektuak

EAEKO ELIKAGAIEN SEGURTASUNEKO IKERKETA LANEN ERAGIKETA PLANA

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren Berrikuntza eta Elikagaien Industriako Zuzendaritzak EAEko Elikagaien Segurtasuneko ikerketa lanen Eragiketa Plana garatzea sustatu du. Horretarako, Elikako aholkularitza teknikoa izan du, bai eta ikerketa lanetan jarduten duten zentro teknologiko nagusiena (AZTI-Tecnalia, NEIKER-Tecnalia, EHU/UPV eta LEARTIKER) eta Elikagaien Segurtasunean lan egiten duten hainbat erakunderena ere (Osasun Saileko Osasun Publikoko Zuzendaritza, BIOEF eta IHOBE).

Planaren helburua da ikerketa alorra sendotzea, ezagupenak sortu eta jakinaraztea eta EAEko Elikagaien Segurtasunerako maila gorena lortzeko eraginkortasuna eta baliabideak optimizatzea. Elikagaien Segurtasuneko lehentasunezko ikerketa-beharrak jasotzen ditu aipatutako planak, 2011. urtetik 2013. urtera bitartean garatzeko.

Behar horiek kudeatuta, ikerketa proiektuak garatuko dira, eta proiektu horien emaitzek lagundu egingo dute euskal elikagaien elikakatean sor litezkeen eta giza osasunean eragin kaltegarriak sor litzaketen arazoak edo/eta arriskuak antzematen, kontrolatzen eta aldez aurretik saihesten.

EAEko Elikagaien Segurtasuneko ikerketa lanen Eragiketa Plana, 2011-2013

Informazio gehiago:

EAEko Elikagaien Segurtasuneko ikerketa lanen prozesuari buruzko ELIKA artikulua

IKERKETA-PROIEKTUAK

SAFEFOODERA EraNet sarearen helburua da Elikagai Segurtasun arloko ikerketa-estrategia komuna Europa mailan ezartzea. Hori dela eta, nazioz haraindiko bi deialdi egin ditu ikerketa-proiektuak garatzeko.

Lehenengo deialdian (2007-2008), euskal ikertzaile batzuk hartu zuten parte bi proiektutan. Emaitzak Zamudion aurkeztu zituzten 2008ko azaroaren 14an, bertan antolatutako jardunaldian hain zuzen.

Bigarren deialdian (2009-2011), berriz, hiru proiektutan hartu zuten parte euskal ikertzaileek. Proiektuok amaitzean emango dute emaitzen berri.

Ekainaren 7an Kopenhagen SAFEFOODERAko kideak bildu ziren, nazioaz harantzagoko interesa duten arrisku kimikoen eta biologikoen arloko gai nagusiez eztabaidatu eta horiek 2012ko egingo duten hirugarren deialdian aurkezteko. SAFEFOODERAren web gunean jarriko da hirugarren deialdiari buruzko informazioa.

SAFEFOODERAren BIGARREN DEIALDIKO PROIEKTUAK (2009-2011)

Elikagaietan alergeno-hondakinak antzematea.- Horretan EHUko Immunologia, Mikrobiologia eta Parasitologia Sailak eta AZTI-Tecnaliaren Elikagaien Ikerketa Unitateak hartu dute parte.

LISRISK - Aldez aurretik kuzinatutako ohiko elikagaietan Listeriaren Arriskua Balioztatzea. EHUko Immunologia, Mikrobiologia eta Parasitologia Sailak hartu du parte.

RISKFOODCONT - Prozesatutako haragietan eta itsaskietan Hidrokarburo Aromatiko Poliziklikoen (HAPs) eta elementu toxikoen (As, Cd, Gh eta Pb) arriskuen bioerabilgarritasun maila eta balioespena neurtzea. Horretan AZTI-Tecnaliaren Elikagaien Ikerketa Unitateak hartu du parte.

 

Ekainaren 6an eta 7an Kopenhagen egin duten mundu mailako Biltzarrean hartu du parte ELIKAk Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren izenean. Sail hori Elikagaien Segurtasunerako SAFEFOODERA ERANETeko kidea da. Biltzar horretan bigarren deialdian onetsitako Elikagaien Segurtasun arloko 10 proiektuen azken emaitzak aurkeztu dituzte. EHUk eta AZTI-Tecnaliak parte hartu dute proiektu horietako 3tan.

SAFEFOODERAren LEHENGO DEIALDIKO PROIEKTUAK (2007-2008)

“CampEc-Net: Elikagaiek transmititutako zoonosiak (Campylobacter eta Escherichia coli), sare-proiektua”. Horretan, Euskal Herriko Unibertsitateak hartu du parte, 11 herrialde edo eskualdetako 25 erakunderen artean. Proiektu honi esker, honako hau lortu da: Europako laborategien zaintza integratzea, parte hartu duten laborategietako metodoak erkatu eta bateratzea, datu-baseak partekatzea eta etorkizuneko ikerketa-beharrak antzematea.

“Puffin: patogenorik eta kaltegarriak izan litezkeen mikroorganismorik ez duen sarea sortzea Elikagaietako Industrian erabiltzeko”. AZTI-Tecnaliaren Elikagaien Ikerketa Unitateak hartu du parte, bost herrialde edo eskualdetako 6 erakunderekin batera. Proiektu horren bidez, ikerketa eta industriaren arteko sare europarra ezarri da. Sare horrek industria mailan jarri ditu patogenorik gabeko ekoizpen-sistemen inguruko ikerketak. Horrez gain, beste ikerketa txiki bat egin dute: batetik, elikagai industrietako higiene-eremuetan erabiltzen diren jantziak egiteko material berriez; bestetik, elikagaiekin kontaktua duten guneak egiteko materialez eta, azkenik, gune horietako kutsadura desagerrarazteko teknologia berriez.

"Myconet: Garizko produktuetan sor litezkeen mikotoxinak identifikatzeko informazio-iturrien Europako Sarea”. Euskal ikertzaileek ez dute parte hartu proiektu horretan. Mikotoxinak agertzeko arriskua antzematen duen mapa-sistema garatu dute proiektuaren bidez. Emaitzak jardunaldian aurkeztu zituzten.

Zerikusia duten dokumentuak

CAMPECNET PUFFIN MYCONET
ELIKA . Granja Modelo, z/g . 01192 . Arkaute (Araba) . Telefonoa: 945 122 170 . Faxa: 945 122 171 . berri@elika.net
RSS iturria
Diseño web Veiss