|
24/01/2013
|
|
Egile: ACSA
|
|
ACSAk lehenengoz egin du elikagaietako alergenoen zaintzari eta kontrolari buruzko dokumentua, Katalunian 2005-2010 aldian eginiko jarduerak jasotzen dituena. Jarduera horiek elikakateko operatzaileentzat egin ziren, alergenoen kudeaketari eta kontrolari begira: - Gidaliburua: alergenoak eta glutena kudeatzea elikagai industrian.
- Sukaldaritza kolektiboko jardunbide egokien eskuliburua.
- Alergenoen Kontrol Plana.
- “Glutenik gabe” sukaldaritza-eskuliburua.
Bigarren atalean, Kataluniako agintari eskudunek alergenoak zaintzeko eta kontrolatzeko programen baitako ekintzak eta emaitzak jasotzen dira. Nabarmentzekoa da, urteetan zehar, elikagaiekiko intolerantzia eragiten duten alergeno eta substantziak murrizteko joera dagoela. Aztertutako elikagaien adostasun-tasa % 56koa zen 2007an, eta % 94koa 2010ean. Azkenik, dokumentu honek prestakuntza-, dibulgazio- eta sentsibilizazio-jarduerak jasotzen ditu, ikuskatzaileei, kaltetutako herritarren talde minberari (alergiak eta intolerantziak dituztenena) eta elikaduraren esparruko operatzaileei begira. Helburua da euren jarduera horiek autokontrol-programaten sartzea, eta elikagaiak egiteko jardunbide egokiak sustatzea. Elikagai-alergenoen zaintza eta kontrola
|
|
16/01/2013
|
|
Egile: EFSA
|
|
EFSAk gainbegiratu egin du pertsona batek egunean behar duen energiaren batez besteko balioa, eta honako kaloria-kopuru hauek balioetsi ditu adinaren arabera: | Generoa | Adina | Kcal/egun |
|---|
| Mutilak/neskak | 6 | 1500-1600 | | 12 | 2000-2200 | | 17 | 2300-2900 | | Emakumeak/gizonak | 30-39 | 2000-2600 | | 50-59 | 2000-2500 | | 70-79 | 1800-2300 |
Oharra: balio horiek nahiko bizitza aktiboa duten pertsonentzat dira. 22 kg/m2-tik gorako edo beherako gorputzaren masa-indizea duten pertsonen kasuan, balio horiek egokitu egin behar dira. Haurdunaldian, egokitzat jotzen da, amaren zein fetuaren osasunerako, gorputzaren masa 12 kg igotzea. Haurdunaldirako beharrezkoa diren energia-kopuru gehigarriak honela zenbatetsi dira: 70 kcal/egun, 260 kcal/egun eta 500 kcal/egun lehenengo, bigarren eta hirugarren hiruhilekoan hurrenez hurren. Zenbatetsi da bizitzaren lehenengo sei hilabeteetan umeari titia ematen dioten emakumeek egunean 500 kcal gehiago behar dituztela batez beste. Balio horiek balioespen hobea emango dute Europako biztanleen energia-beharrari dagokionez, eta lagundu egingo diete agintariei nutrizio-programak egiten eta gainbegiratzen. EFSA batez besteko energia-beharra
|
|
11/01/2013
|
|
Egile: Elika
|
|
Elikagaiekiko alergiak eta intolerantziak ezagutzeko, infografia honetan murgiltzera gonbidatzen zaitugu. Elikagaiekiko alergia eta intolerantziak elikagaien segurtasunerako arazo larria dira; izan ere, azken hamarkadan bikoiztu egin da gizakion osasunari eragiten dioten diagnostikoen kopurua. Infografia horretan, modu grafiko eta errazean irudikatu dugu zer diren elikagaiekiko alergia eta intolerantziak, zein elikagaik eta osagaik eragiten dituzten, eta zein diren horiek erostean, erabiltzean, kuzinatzean eta kontsumitzean jarraitu beharreko jardunbide egokiak, alergia edo intolerantzia eragiten duten elikagaiak/osagaiak dietatik kentzeko; beraz, alergia edo intolerantzia jakin bat sortzea ekiditeko. Elikagaiekiko alergiei eta intolerantziei buruzko infografia
|
|
21/11/2012
|
|
Egile: EFSA
|
|
EFSAren Arrisku Emergenteen Unitateak lan-talde bat abiarazi du, erleen inguruan argitaratu dituzten balioespen guztiak bildu eta aztertzeko. Lan horren xedea da arlo honetako informazio-hutsuneak eta ikerketa-beharrak identifikatzea. Lan horren lehenengo zatian, erlezaintzaren sektoreko arrisku-balioespenei buruz EFSAren zientzia-panelek egindako argitalpen guztiak bildu dituzte. Honako hauek dira panel horiek: Animalien Osasuna eta Ongizatea (AHAW), Landare Osasuna (PLH), Genetikoki Eraldatutako Organismoak (OGM) eta Plagizidak (PRAS), bai eta Zientzia Balioespenaren Euskarri Unitatea (SAS) eta Komunikazio Zuzendaritza (COMMS) ere. Guztira argitaratutako 334 zientzia-agiri eta argitaratu gabeko 11 bildu eta kategorien arabera sailkatu dituzte. Taula batean, berriz, bakoitzaren emaitzak, ondorioak eta gomendioak laburbildu dituzte. Identifikatutako argitalpen gehienak (% 89,6) plagiziden substantzia aktiboak eta OMGak baimentzearen berrikuspenari buruzkoak izan dira. Azken urteotan egiaztatu da argitalpenen helburuak honako hauek izan direla: erleen gaixotasun-arriskuak eta pestizidekiko interakzioa balioestea, polinizazioa zaintzea eta arriskua arintzeko alternatibak aztertzea. Halaber, atzeman da zientzia-komunitateak, arriskuen kudeatzaileek eta, oro har, herritarrek arreta handiagoa eskaintzen diotela gai honi. Azkenik, bildutako agirien artean, artikulu eta prentsa-ohar mota asko eta informazio-bideoak daude, eta horiek adierazten dute ahalegin handia egiten ari direla erleei buruzko zientzia-ikerketen emaitzak ezagutarazteko. Lan-taldeak egindako gomendioen artetik, honako hauek dira aipagarrienak: - Zabaldu egin behar da balioespenaren ikuspegia, eta beste alderdi batzuk aintzat hartu behar dira, besteak beste: izurriak erregulatzea, lurzorua deskonposatzea eta nutrienteen zikloa edo ura araztea.
- Elkarlanean aritu behar da erlezaintzaren sektoreko arriskuen balioespen-arloan lanean diharduten Europako beste erakunde batzuekin.
Lan honen bigarren zatian, bildutako informazioaren zientzia-balioespena egingo da, arriskua murrizteko gomendio gehigarriak emate aldera. Txosten osoa
|
|
19/09/2012
|
|
Egile: EFSA
|
|
EFSAk PANCAKE proiektuaren emaitzak argitaratu berri ditu. Emaitza horiek lanabesak eta protokoloak ezartzen dituzte, bularreko umeen eta 10 urte bitartekoen elikagaien kontsumoari buruzko inkestaren etorkizuneko bateratze paneuroparrerako. Proiektuan zehar bi tresna garatu, probatu eta ebaluatu dira, eta biek elikagaiei buruzko datuak biltzea ahalbidetzen dute: - hiru egunean kontsumitutako elikagaien egunerokoa, adingabearen familiarekin edo zaintzailearekin erkatuta.
- ondoz ondokoak ez diren bi egunetan kontsumitutako elikagaien egunerokoa eta parte-hartzailearen etxebizitzan egindako elkarrizketa.
Bi tresnak, material grafikoarekin batera, Europako hiru herrialdetan balioztatu dira, eta nahiz eta proiektuaren ondorioekin ezin den erabaki metodo bat bestea baino hobea ala txarragoa den, txostenaren egileek ondoz ondokoak ez diren bi egunetako egunerokoa baliatzea gomendatu dute, etxebizitzan bertan egindako elkarrizketarekin batera, abantailak baititu 10 urte bitarteko umeekin etorkizunean egingo den inkesta paneuroparrari begira. Proiektua EFSAk 178/2002 Araudiko 36. artikuluari jarraiki finantzatutako ekimenen baitan dago, eta honako hauek parte hartu dute: Holandako Osasun Publikoaren eta Ingurumenaren Institutu Nazionalak (RIVM), Minbiziaren aurkako Ikerketen Nazioarteko Agentziak (IARC), Danimarkako Unibertsitate Teknikoak (DTU), Belgikako Osasun Publikoko Zientzia Institutuak (IPH) eta Txekiar Errepublikako Osasun Publikoko Institutu Nazionalak (NIPH). Txosten osoa
|
|
12/09/2012
|
|
Egile: ELIKA
|
|
Artikulu honetan nutrizio-arriskuak ebaluatzean erreferentzia gisa erabiltzen diren balio guztien esanahia eta erabilera argitzen dira.
|
|
|
|
26/07/2012
|
|
Egile: ELIKA
|
|
BBVA fundazioak duela gutxi argitaratu zuen Gaixotasun Alergikoei buruzko liburua, eta artikulu tekniko honek liburu horretan jasotako elikagai-alergien inguruko informazioa laburbiltzen du. Liburua, funtsean, Alergia eta Immunologia Klinikoaren Espainiako Elkarteak (SEAIC) 2007an argitaratu zuen Alergologiari buruzko tratatuan oinarrituta dago. Horrez gain, artikulu honek elikagai-intolerantziei buruzko informazioa ere jasotzen du.
|
|
|
|
22/06/2012
|
|
Elikagaien Segurtasunerako Britainiako Agentziak (FSA) Krisi-sasoian Elikagaien Segurtasunaren Astea antolatu du ekainaren 11tik 17ra. Bertan aurkeztutako azterlan baten ondorioek adierazten dute kontsumitzaileek elikagaiekin lotutako arrisku handiagoak bizi dituztela etxean gaur egungo krisi ekonomikoaren sasoian. Azterketa horretarako, FSAko ikertzaileek 18 eta 64 urte bitarteko 1.906 kontsumitzaileri egin dizkiete inkestak, erosketa-, manipulazio- eta biltegiratze-ohiturak aztertzeko eta horiek egungo krisi ekonomikoan duten eragina ulertzeko. Emaitzen arabera, - Inkestatuen % 97k adierazi du erosketen prezioa nabarmen handitu dela azken 3 urteotan, eta % 75ek eskaintzak baliatzen eta marka merkeagoak erosten ditu.
- % 57k uste du hondarrak baliatzea modu ona dela erosketako gastuak murrizteko (% 47k prestatu ondoko 2 egunetan erabiltzen ditu eta % 25ek izoztu egiten ditu).
- Inkestatutako kontsumitzaileen heren batek uste du gai dela hozkailuko elikagaien egoera zein den zehazteko, begiratuta eta usainduta, iraungitze-data edo lehentasunezko kontsumo-data aintzat hartu gabe edo orientazio gisa erabilita.
Ondorioak ikusita, Britainiako Agentziak zenbait gomendio eman ditu: - Janarien hondarrak albait arinen estali eta hoztu (gehienez ere 90 minutuan).
- Gehienez ere 2 egunetan kontsumitu.
- Egiaztatu hozkailuan tenperatura egokia dagoela (5º C gehienez ere).
- Hondarrak hoztu izoztu aurretik, eta gehienez ere hiru hilabeteren buruan kontsumitu.
- Hondarrak era egokian desizoztu: jarraian kontsumituko badira, mikrouhina erabili; bestela, hozkailuan desizoztu gauez. Ez izoztu inoiz berriro desizoztutako hondarrak.
- Hondarrak era homogeneoan kuzinatu eta berotu.
- Iraungitze-datak zehatz-mehatz zaindu. Data horiek igaro ondoren elikagaietan arrisku mikrobiologikoak egon daitezke (E. coli, Salmonella), eta horiek itxuraz ez dute elikagaiaren egoera kaltetzen; hortaz, elikagaia usaintzea ez da neurri eraginkorra.
- Lehentasunezko kontsumo-data zaindu. Elikagaiaren nutrizio-kalitateari eta propietate organoleptikoei dagokie.
Azterlana: elikagaien arriskuak etxean EFSAren gomendioak elikagaiak kontserbatzeko ohiturei buruz
|
|
11/06/2012
|
|
Egile: ILSI
|
|
Arriskuaren ebaluazioa: elikaduran eta elikaduratik kanpo erabiltzen diren uztak nahi gabe nahastea ILSIak (Bizi Zientzietako Nazioarteko Institutua) txosten bat argitaratu du, erakunde horrek egindako ebaluazioaren berri emateko. Hain zuzen, azterlan hori Europan giza elikadurarako eta elikaduratik kanpo erabiltzen diren uztak nahi gabe nahasteak dakartzan arriskuak ebaluatzeko egin da. Arriskuaren ebaluazioa egiteko, ILSIk zenbait egoera alderatu ditu, hala nola, honako hauek: - Almidoi-eduki handia duten patatak haztea, industria-erabilerarako.
- Azido eruziko asko duten koltza-hazietatik olioa ateratzea.
- Koltza-hazietatik olioa ateratzea, biodiesel gisa.
- Genetikoki aldatutako laboreak (MG), elikaduratik kanpo erabiltzekoak.
- Genetikoki aldatutako artotik ateratako txertoak eta sendagaiak ekoiztea.
Gainera, ILSIk honako hauek ere balioetsi ditu: elikaduratik kanpo erabiltzeko landareak lantzeak elikakatean eragin ditzakeen arrisku-aukerak murrizteko Europan abiarazitako araudia eta kontrolak. Ebaluazioaren ondorioen artean, honako hauek nabarmendu behar dira: - Europako administrazioek eta elikagaien industriak martxan jarritako ekintzak eraginkorrak izan dira giza elikaduran eta elikaduratik kanpo erabiltzen diren uztetatik pertsona eta animalientzat eratorritako arriskua kontrolatzeko.
- Alderdi interesdunen arteko komunikazio egokia izan da ezarritako sistemen arrakastaren oinarria. Era berean, agintari eskudunek egindako kontrol eta zaintza egokiei esker lortu da arrakasta hori.
- Gero eta interes handiagoa dago landare-produktuak erabiltzearen inguruan; izan ere, horrek uzta berrien garapena bizkortzea ekar dezake, eta presio gaineratua ezar dezake kontrol-mekanismoetan; hortaz, berrikusi egin beharko lirateke.
- Europako araudia eta industriaren kontrolak era egokian ezartzen dira. Horretaz gain, araudia ezartzen dela ziurtatzeko eta arrisku emergenteak identifikatzeko moduan gauzatzen dira zaintza eta laginketa.
Txostena
|
|
23/05/2012
|
|
Egile: EFSA
|
|
Arrisku Emergenteen Europako Sarea (EREN) 2010ean ezarri zen, Elikagaien eta Pentsuen Segurtasunaren esparruko arrisku emergenteei buruzko informazioa trukatzeko EFSAren eta Estatu kideen artean. Txosten horretan 2011n 14 estatu kidek atzemandako 29 arrisku emergenteri buruzko informazioa biltzen da. Arrisku gehienak kutsagarri kimikoek eragindakoak dira, ondoren arrisku mikrobiologikoak eta, maila txikienean, beste alderdi batzuk: kontsumitzailearen joera berriak, etiketatzea, alergenoak, antibiotikoekiko erresistentzia, industria-prozesu berriak eta gorputz arrotzen presentzia. Sareak berretsi egin zuen beharrezkoa dela informazioa Europako beste agentzia batzuekin partekatzea (hala nola, ECDC, ECHA, EEA eta EMEA agentziekin), Arriskuen Ebaluazioetan ikuspegi integratua eta holistikoa erabili ahal izateko. Beste alde batetik, 2011. urteko txostenak 7 estatu kidek arrisku emergenteak atzemateko egiten dituzten jarduerak jasotzen ditu. Jarduera horiek, nagusiki, bi metodologia nahasten dituzte: alde batetik, metodologia kualitatiboa, elikakateko aditu eta kideen inplikazioarekin eta elkarlanarekin; eta, bestetik, kuantitatiboa, kontrol- eta zaintza-datuak erabilita. 2011n bildutako informazio guztia aztertu ondoren, EREN sareak honako hau ondorioztatu du: estatu kide gutxik lortu dute etorkizunean elikagaietan eta pentsuetan sor litezkeen arriskuak aldez aurretik identifikatzeko ahalmena garatzea. Hortaz, 2012an Sareak zeregin aktiboa izango du arrisku emergente berriak atzematean, eta ekarpen esanguratsuak egingo ditu, atzemandako gai berri horiek ulertze aldera. ERENen urteko txostena
|
|
27/04/2012
|
|
Egile: Elika
|
|
Elikagaien Segurtasuna da hirugarren ingurumen-lehentasuna XXI. menderako, Nazio Batuen Ingurumenerako Programaren arabera. Duela gutxi argitaratu duten txosten batean ohartarazten da beharrezkoa dela hainbat erronkari aurre egitea; izan ere, horiei aurrea hartu ezean, hainbat ondorio sortu daitezke, besteak beste, gosea eta malnutrizioa areagotzea, itsasoko ekosistemak agortzea eta gaixotasun zoonotikoen zein elikagaien beste kutsadura batzuen arriskua handitzea.
|
|
|
|
29/02/2012
|
|
Egile: ELIKA
|
|
Elika SUSFOOD ERA-NET sarearen kide da, eta Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila ordezkatzen du. SUSFOODen helburua da zientzia-arloan lankidetza areagotzea estatu kideen eta bazkideen artean, ikerketa-lanen ondorioz elikagaiak ekoizteko sistema iraunkorragoak gara daitezen elikakate osoan (ekoizpenetik hasi eta kontsumitzailearengana iritsi arte).
|
|
|
|
17/02/2012
|
|
EFSAk hobekuntza-taldea sortu du “sor litezkeen arriskuak atzemateko”, gardentasun eta eraginkortasun handiagoa emate aldera. Taldeak hobetzeko honako alderdi hauek zehaztu ditu: - Erabiltzen den terminologia egokitzea.
- Eraginkortasun handiagoa datuak kudeatzean. Horretarako, informazio-iturriak era egokian hautatu eta lehenetsi behar dira.
- Eraginkortasun handiagoa datuak filtratu eta bildu aurretik.
- Gardentasun, oreka eta koherentzia handiagoa datuak filtratzean.
- Bildutako datuak gehiago zabaltzea.
Alderdi horiek eta beste batzuk dira arriskuak identifikatzeko estrategiaren aldaketaren oinarriak. Estrategia horrek funtsezko hiru ardatz ditu: - Sor litezkeen lehentasunezko arriskuak aldez aurretik atzematea.
- Informazio-iturri egokiak identifikatzea.
- Sor litezkeen arriskuak atzematea eta horien azken ebaluazioa egitea.
Ikuspegi berri hori da EFSAk aplikatuko duena Europan etorkizunean sortzen diren arriskuetan. Sor litezkeen arriskuak Europan
|
|
20/10/2011
|
|
Egile: ILSI
|
|
Txosten honetan biltzen dira elikagaietako alergenoen arloko 100 adituren ondorioak. Aditu horiek guztiek parte hartu zuten ILSI Europak antolatutako “Frontiers in Food Allergen Risk Assessment” sinposioan. Honako hauek dira ondorioetako batzuk: - Badirudi lotuta daudela hirietako bizitza-moldea eta elikagaietako alergenoen prebalentzia handiagoa.
- Badira ebidentzia batzuk adierazteko garrantzi handieneko alergiak lurraldeen araberakoak izaten direla. Nolanahi ere, arrautzekiko eta esnearekiko prebalentzia umeen artean homogeneoa da mundu osoan.
- Zenbait ikerketaren arabera, elikagai alergenikoen zerrendak eraginkorrak dira alergiko gehienen artean eragin dezaketen arriskua ziurtatzeko.
- Oraindik ere ahalegin handia egin behar da baliozkotzat jotzeko, baita antzemate-teknika erabilienak ere, eta matriz ezberdinetan erabiltzeko.
Arriskua balioztatzeari buruzko txostena: elikagaietako alergenoak
|
|
23/09/2011
|
|
Egile: Europako Batzordea/Comisión Europea
|
|
Europako Batzordeak txosten bat argitaratu berri du. Txosten horrek 2008. urteari egiten dio erreferentzia, eta erradiazio-ionizatzaileekin tratatutako elikagaiei eta osagaiei buruzkoa da. Bertan, irradiazio-instalazioetan eta merkaturatze-fasean egindako kontrolen emaitzak azaltzen dira. Honako hauek dira datu aipagarrienak: - Europako Batasunean baimendutako irradiazio-instalazioetan 8.718,4 tona usain-belar lehor, espezie eta landare-ongailu tratatu ziren 2008. Urtean, eta horietatik 253 tona Espainian.
- Espainian aztertutako 171 laginetatik bakar bat ere ez zen izan “ Ez ados” edo “Ez erabakigarria”.
- Europako laginetatik, berriz, 142 (% 2,28) izan ziren “Ez ados”. Ezadostasun gehienak lotuta zeuden etiketa akastunekin edo irradiazioa baimenduta ez duten kategorien irradiazioarekin. Bestalde, lagin horietatik 74 (% 1, 19) “Ez erabakigarria” izan ziren.
Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1999/3/CE Zuzentarauak, 1999ko otsailaren 22koak, irradiazio-ionizatzaileekin tratatutako elikagaien eta osagaien zerrenda erkidea ezartzeari buruzkoak, baimenduta egiten du usain-belar lehorren, espezieen eta landare-ongailuen irradiazioa EBn. Txostena: Erradiazioekin tratatutako elikagaiak
|
|
11/05/2011
|
|
Egile: EFSA
|
|
Zientzia-iritzi honen helburua da gida izatea, elikakatean eta pentsuetan nanomaterialak erabiltzegatik sor daitekeen arriskua balioesteko. Halaber, honako hauen arriskua balioetsi nahi du ere: elikagaietarako eta pentsuetarako gehigarriak, entzimak, aromatizatzaileak, elikagaiekin kontaktuan dauden materialak, novel foods eta pestizidak. Prozesu horretan ezinbestekoa da nanomaterialen ezaugarriak eta bere itxura fisiko-kimikoak ezagutzea, bai elikagaietan, bai analisi baldintzetan; izan ere, material horien parametro fisiko-kimikoak aldatu egin daitezke agertokiaren arabera. Nanomaterialak honako bost agertoki hauen arabera karakterizatuko dira: - Jatorrizko egoera (ekoizpenekoa)
- Elikagaietan eta pentsuetan erabiltzeko egoera manufakturatua
- Egoera elikagai edo pentsu nagusietan
- Analisi egoera
- Jariakin eta ehunetan izaten duen egoera
Arriskua karakterizatu aurretik, esposizioren marko teorikoa ere zehaztu behar da. Horrek, batetik, ahalbidetu egingo du arriskuaren karakterizazioaren helmena erabakitzea, eta, bestetik, oso informazio garrantzitsua emango du esposizioa balioesteko. Iritzi horretan, halaber, zenbait zalantza deskribatzen ditu, hain zuzen ere, nanomaterialak aplikazio guztietan aztertu ahal izateko metodologia ezarekin lotutako zalantzak. Horiez gain, badira azterketa biologiko eta toxikologikoa egiteko metodo estandarrarekin zerikusia duten zalantzak ere. EFSAren iritzia: Nanomaterialak
|
|
20/04/2011
|
|
Egile: ELIKA
|
|
Erradioaktibitatea elikagaietan: Oinarrizko kontzeptuak.
|
|
|
|
12/04/2011
|
|
Egile: EFSA
|
|
Elikagaien Segurtasuneko Europako Agentziak (EFSA) adierazpen bat argitaratu berri du irradiazioaren segurtasunari buruz elikagaietan. Adierazpen horretan biltzen dira BIOHAZ (arrisku biologikoak) eta CEF (kontaktu-materialak, entzimak, aromatizatzaileak eta laguntzaileak) bere bi panelek, hurrenez hurren, irailean eta urrian eman zituzten iritzien ondorioak eta gomendioak. Elikagaien Irradiazioaren Segurtasunari buruzko Balioespenari dagokionez, EFSAk ondorioztatu du ez dagoela elikagai irradiatuen edo irradiazio ionizatzaileen bidez tratatutako elikagaien kontsumoarekin lotutako arrisku mikrobiologikorik. Gainera, adierazi du irradiazioa metodo eraginkorra dela elikagaietan patogenoak murrizteko, eta lagundu egiten duela kontsumitzaileen segurtasun maila hobetzen. Metodo horrek, ordea, sartuta egon behar du Higiene Praktika Egokiak eta Arriskuen eta Kontrolgune Kritikoen Analisia biltzen dituen Elikagaien Segurtasun arloko kudeaketarako programa integratu batean. Nolanahi ere, prozesuaren eraginkortasunari dagokionez, BIOHAZ panelak adierazi du patogenoak jarduerarik gabe uzteko beharrezkoa den irradiazio dosia honako hauen araberakoa dela: murriztu beharreko patogenoa, aplikatu nahi den murrizketa maila, eta elikagaiaren egoera fisikoa, elikagai mota gorabehera. EFSAren adierazpena: Elikagaien irradiazioa
|
|
29/10/2010
|
|
Egile: FSA
|
|
Azterlan horren helburua da identifikatzea klima aldaketak nutrizioan, Elikagaien Segurtasunean izan dezakeen eragina, bai eta elikagaien sektorearen eta industriaren eragina ere; izan ere, azken horiek klima aldaketan zerikusia duten eragileak dira. Honako hauek dira azterlan horren emaitza azpimarragarrienak: - Klima aldaketaren ondorioz, zenbait patogenok hartuko dute garrantzi handiena, hain zuzen dosi infektibo txikia dutenek (Shigella spp., protozooak eta abar) eta naturan iraunkorrenak direnek (birus enterikoak, protozooak eta beste). Halaber, garrantzi handiagoa izango dute estres azidoko eta tenperatura altuko egoerekiko tolerantzia duten patogenoek (E. coli, Salmonella eta abar).
- Ureztatzeko ur gehiago behar izateak areagotu egingo du patogenoen arriskua, eta, neurri berean, albaitaritza-botika gehiago erabiltzeak areagotu egin lezake antibiotikoekiko erresistenteak diren bakterien prebalentzia.
- Tenperatu altuek handitu egin lezakete patogeno eta mikotoxinen kopurua abeletxetik kontsumitzailearengan iritsi bitarteko bidean.
Datuak Erresuma Batukoak dira. Nolanahi ere, hausnarketak Europako gainerako herrialdeentzat ere balioko luke. Gainera, azterlan horretako informazioaren helburua da bideak erakustea Elikagaien Segurtasun arloko eragile arduradunei, klima aldaketak eragindako baldintza berrietara egokitzeko. Txostena: Klima Aldaketa eta Elikagaien Segurtasuna
|
|
12/01/2010
|
|
Egile: EFSA
|
|
EFSAk Europar Batasunean elikagaietan erabilitako 11 ke aroma balioztatu ditu. Balioztapenaz arduratu den Panelak ondorioztatu du balioztatutako arometako biren (Scansmoke SEF7525 eta Smoke Concentrate 809045) segurtasun-tartea ez dela arriskua sorrarazteko adinakoa, betiere erabilera-zehaztapenak betetzen badira. Balioztatutako arometako zortzik (TRADISMOKE A MAX, Scansmoke R909, Scansmoke PB 1110, SmokEz C-10, SmokEz Enviro 23, Unismoke, Zesti Smoke Code 10.) segurtasun-tartea txikia dute eta arriskua sorraraz dezakete batzuetan. AM 01 aromari dagokionez, gaur egun dugun informazioaren arabera, ezin da ukatu genotoxikoa denik. Azkenik, Fumokomp aroma ezin izan da balioztatu, ez baitago aroma horri buruzko informaziorik. Iritzien zerrenda Elikagaietan erabilitako aromen iritziak
|
|
13/08/2009
|
|
Egile: EFSA
|
|
EFSAk laburpen bat argitaratu du. Laburpen horrek biltzen ditu moluskuetan den itsas biotoxinei buruz argitaratu berri diren zientzia-iritzi guztiak. Substantzia horiek arautzen dituzten legeak aurki ditzakegu bertan, bai eta Europako biztanleen esposizio maila substantzia horien aurrean ere. Bestalde, nahiz eta legeak mugak ezartzen dizkien azido okadaikoari eta antzekoei, azaspirazidoari, saxitoxinei eta azido domoikoari, arestian aipaturiko iritzien arabera, muga horiek ez dira behar bezain murriztaileak produktu horiek maiz kontsumitzen dituztenentzat.
|
|
|
|
03/07/2009
|
|
Egile: EFSA
|
|
Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzaren (EFSA) Genetikoki Eraldaturiko Organismoen (GMO) Panelak zientzia iritzi bat argitaratu du. Aipatu iritzia genetikoki eraldatutako MON89788 sojaren gainekoa izan da; izan ere, erresistentea da glifosatoaren aurrean. Panelak ondorioztatu du soja hau genetikoki eraldatu gabea bezain segurua dela, abereen zein giza osasunean eta ingurumenean izan lezakeen eraginari dagokionez behintzat. Bestalde, alergenotasun mailari bagagozkio, Panelak ohartarazi du aldaera biak nahiko antzekoak direla.
|
|
|
|
17/04/2009
|
|
Egile: NZFSA
|
|
Elikagaien Segurtasuneko Zeelanda Berriko Agentziak (NZFSA) hainbat zientzia-artikuluren bibliografia berrikusi du. Aipatutako artikuluek erreferentzia egiten diote esne gordinaren eta berorren kontsumoagatik ager litezkeen gaixotasunen arteko loturari. Aztertutako artikuluen % 52k baieztatu dute esne gordina infekzio-bide ohikoena izan litekeela; eta artikuluen % 23k, aldiz, esne gordinaz egindako gaztak izan litezkeela baieztatu dute. Azterlan gehienetan lotura antzeman dute esne gordinaren zein esne gordinaz egindako produktuen kontsumoaren eta hurrengo bakteriek eragindako infekzioen artean: Campylobacter spp., eta ondoren Salmonella spp. eta Listeria monocytogenes. Berrikuste lanak ondorioztatu du nolabaiteko lotura egon ahal dela Campylobacter spp.ak. E. coli spp.ak, Salmonella spp.ak eta L. monocytogenesek eragindako infekzioen eta esne gordinaren zein esne gordinaz egindako produktuen kontsumoaren artean. Kontsumo horrek, neurri txikiagoan bada ere, lotura izango luke Brucella spp.ak eragindako infekzioekin.
|
|
|
|
11/03/2009
|
|
Egile: EFSA
|
|
Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) jakinarazpen bat argitaratu du substantzia honen gainean. Izan ere, substantzia hori gosaltzeko zerealak biltzeko kartoizko kaxetan erabiltzen da, kaxa horren tintan zehatzago adierazita. Jakinarazpen horretan estimazio bat jaso du Agintaritzak; eta, horretarako, aipatutako kasu bietan bildu diren datuetan oinarritu da. Gauzak horrela, diferentzia zehaztu du antzemandako esposizioaren eta Antzeman Daitezkeen Efektu Kaltegarrietako maila baxuenaren (LOAEL) artean; eta helduen artean diferentzia hori 600 aldiz altuagoa dela jakinarazi dute. Horrek esan nahi du esposizioa ez dela kaltegarria kontsumitzailearen osasunerako. Zereal asko kontsumitzen duten umeei dagokienez, aldiz, diferentzia hori baxuagoa da; beraz, ezin daiteke bazter utzi efektu kaltegarririk eragin dezakeenik. Ondorioz, Panelak jakinarazi du zerealak noizik behin kontsumitzea ez dela arriskutsua. Dena dela, kontsumo hori denboran zehar luzatuz gero, EFSAk gomendatu du azterlan sakonagoak egitea substantziak izan litzakeen intzidentzia hobeto azter dezan.
|
|
11/03/2009
|
|
Egile: EFSA
|
|
Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) zientzia-iritzi bat argitaratu du nanoteknologiei buruz eta horiek erabiltzeak ekar litzakeen arriskuei buruz bai elikagaietako industrian, bai animaliak elikatzeko produktuak ekoizten dutenetan. Nanomaterialen arriskua modu espezifikoan balioztatzeko metodologia garatzeko bidean dagoela baieztatu du EFSAk; eta, era berean, ziurgabetasun maila oso altua dela ere gaineratu du. Europako Agintaritzak baieztatu du hainbat ekintza gauzatu behar direla harik eta metodologia egokia lortu arte. Eta, horretarako, hurrengo lanak ezinbestekoak izango dira: 1) detektatzeko metodologiak garatzea bai elikagaiekin, bai pentsuekin 2) material horien erabilera aztertzea bai elikagaietan, bai pentsuetan 3) esposizioak balioztatzea bai kontsumitzaileetan, bai animalietan 4) nanomaterialen toxikotasun mailari buruzko informazioa lortzea.
|
|
|
|
22/09/2008
|
|
Egile: FSAI
|
|
Elikagaien Segurtasuneko Irlandako Agentziak (FSAI) txosten bat argitaratu du Nanoteknologiari buruz; zehatzago esanda, nolako aplikazioak izan litzakeen Nanoteknologiak bai elikagaien industrian, bai eta animaliak elikatzeko industrian ere. Bestalde, ager litezkeen arriskuak ere balioztatu egin ditu; eta, azkenik, Europako egungo legedia gainbegiratu egin du material hauei dagokionez. Gaur egun, Elikagaietako Industriak dituen aplikazio garrantzitsuenetako bi hurrengo hauek dira: elikagaien egonkortasuna eta egitura hobetzea; eta elikagaiekin kontaktu zuzena duten materialen kasuan, material “Inteligenteak” sortzea.
|
|
|
|
17/07/2008
|
|
Egile: EFSA
|
|
Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzaren (EFSA) Arrisku Biologikoen gaineko Zientzia Panelak (BIOHAZ) Arriskua Balioztatze bat argitaratu berri du. Argitalpenak erreferentzia egiten die kontsumitzeko diren animalientzako pentsuei, eta ikuspuntu bi hartu dira kontuan: Abereen Osasuna eta Giza Osasuna. Kutsadura mikrobiologikoari dagokionez, Salmonella spp. identifikatu dute arrisku gehien sortzen dutenen artean. Ondoren, eta nahiko urrun, honako bakteria hauek ere identifikatu dituzte: Listeria monocytogenes, E. coli O157 eta Clostridium spp. Industrietako pentsu konposatuak errazen kutsatu ahal ditu Salmonellak, bereziki hazi oleaginosoak eta abereen proteinak dituztenak. Bestalde, adierazi behar da Salmonellaren gaineko datuak nahiko eskasak direla belar-bazkari dagokionez; hala ere, badirudi prozesatu gabeko zerealek bakteria honekiko prebalentzia baxua dutela (sojak izan ezik).
|
|
|
|
23/05/2008
|
|
Egile: ILSI
|
|
Bizi Zientzietako Nazioarteko Institutuak (ILSI) artikulu bat argitaratu du bere web orrian. Artikuluak hainbat irizpide deskribatzen ditu alergia eragin ahal duten elikagaiak identifikatu ahal izateko; izan ere, elikagai horiek kaltegarriak izan daitezke kontsumitzaileen osasunerako. Irizpideen artean honako hauek nabarmendu nahi ditugu: gai klinikoak (diagnostikoa, alergia sortzeko almena, erreakzioen arrisku-maila), populazio elementuak (prebalentzia eta esposizioa) eta faktore modulatzaileak (elikagaiak prozesatzea).
Artikulua
|
|
01/08/2007
|
|
Egile: Dirección Salud Pública - Gobierno Vasco
|
|
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, Euskadiko elikagaieitan Genetikoki Eraldatutako Organismoen (OGMak) presentziaren gaineko txosten bat argitaratu du. Lagin guztietatik bostetan (guztien %5,4) OGMak antzeman ziren: hiru haragi-produktuetan, eta gainontzekoak arto-irinaz eta arto-fekulaz egindako produktuetan. Dena dela, nahiz eta ez den antzeman produkturik Europar Batasunak galarazita duen OGMrekin, lagin guztien %3,2k ez zuten betetzen etiketei buruzko legedia.
|
|
|
|
27/07/2006
|
|
Egile: FSA
|
|
Elikagaien Segurtasuneko Britainiako Agintaritzak (FSA) gidaliburu bat argitaratu du elikagaietako alergenoak kudeatzeko eta kontsumitzaileari informatzeko. Gidaliburuak hainbat atal ditu arriskuaren balioztatu, kudeatu eta jakinarazteari buruz, eta oso tresna egokia izan ahal da elikagaietako alergenoen arriskuak balioztatzeko.
|
|
|
|
22/03/2006
|
|
Egile: FAO/OMS
|
|
Nazioarteko eredua elikagaietako Arriskuak Egiaztatzeko, esate baterako: elikagai indartu, elikagai-gehigarri eta elikagai funtzionalen kasuan.
|
|
|
|
29/03/2004
|
|
Egile: EFSA
|
|
Elikagaien Segurtasunerako Europako Agintaritzako (EFSA) Dietako Produktu, Nutrizio eta Alergien batzorde zientifikoak (NDA) elikagai alergenikoei buruzko iritzia argitaratu du, berorien etiketatua helburu. Ondorioztatu dutenez, produktu baten osagaien artean, osagai alergenikoak eta horien ohiko eratorrien derrigorrezko aipamena oinarritzeko froga nabarmenak daude.
|
|
|
|
|