Arriskuak baliostatzeak / Iritzi zientifikoak
|
12/01/2010
|
|
Egile: EFSA
|
|
EFSAk Europar Batasunean elikagaietan erabilitako 11 ke aroma balioztatu ditu. Balioztapenaz arduratu den Panelak ondorioztatu du balioztatutako arometako biren (Scansmoke SEF7525 eta Smoke Concentrate 809045) segurtasun-tartea ez dela arriskua sorrarazteko adinakoa, betiere erabilera-zehaztapenak betetzen badira. Balioztatutako arometako zortzik (TRADISMOKE A MAX, Scansmoke R909, Scansmoke PB 1110, SmokEz C-10, SmokEz Enviro 23, Unismoke, Zesti Smoke Code 10.) segurtasun-tartea txikia dute eta arriskua sorraraz dezakete batzuetan. AM 01 aromari dagokionez, gaur egun dugun informazioaren arabera, ezin da ukatu genotoxikoa denik. Azkenik, Fumokomp aroma ezin izan da balioztatu, ez baitago aroma horri buruzko informaziorik. Iritzien zerrenda Elikagaietan erabilitako aromen iritziak
|
|
13/08/2009
|
|
Egile: EFSA
|
|
EFSAk laburpen bat argitaratu du. Laburpen horrek biltzen ditu moluskuetan den itsas biotoxinei buruz argitaratu berri diren zientzia-iritzi guztiak. Substantzia horiek arautzen dituzten legeak aurki ditzakegu bertan, bai eta Europako biztanleen esposizio maila substantzia horien aurrean ere. Bestalde, nahiz eta legeak mugak ezartzen dizkien azido okadaikoari eta antzekoei, azaspirazidoari, saxitoxinei eta azido domoikoari, arestian aipaturiko iritzien arabera, muga horiek ez dira behar bezain murriztaileak produktu horiek maiz kontsumitzen dituztenentzat.
|
|
|
|
03/07/2009
|
|
Egile: EFSA
|
|
Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzaren (EFSA) Genetikoki Eraldaturiko Organismoen (GMO) Panelak zientzia iritzi bat argitaratu du. Aipatu iritzia genetikoki eraldatutako MON89788 sojaren gainekoa izan da; izan ere, erresistentea da glifosatoaren aurrean. Panelak ondorioztatu du soja hau genetikoki eraldatu gabea bezain segurua dela, abereen zein giza osasunean eta ingurumenean izan lezakeen eraginari dagokionez behintzat. Bestalde, alergenotasun mailari bagagozkio, Panelak ohartarazi du aldaera biak nahiko antzekoak direla.
|
|
|
|
17/04/2009
|
|
Egile: NZFSA
|
|
Elikagaien Segurtasuneko Zeelanda Berriko Agentziak (NZFSA) hainbat zientzia-artikuluren bibliografia berrikusi du. Aipatutako artikuluek erreferentzia egiten diote esne gordinaren eta berorren kontsumoagatik ager litezkeen gaixotasunen arteko loturari. Aztertutako artikuluen % 52k baieztatu dute esne gordina infekzio-bide ohikoena izan litekeela; eta artikuluen % 23k, aldiz, esne gordinaz egindako gaztak izan litezkeela baieztatu dute. Azterlan gehienetan lotura antzeman dute esne gordinaren zein esne gordinaz egindako produktuen kontsumoaren eta hurrengo bakteriek eragindako infekzioen artean: Campylobacter spp., eta ondoren Salmonella spp. eta Listeria monocytogenes. Berrikuste lanak ondorioztatu du nolabaiteko lotura egon ahal dela Campylobacter spp.ak. E. coli spp.ak, Salmonella spp.ak eta L. monocytogenesek eragindako infekzioen eta esne gordinaren zein esne gordinaz egindako produktuen kontsumoaren artean. Kontsumo horrek, neurri txikiagoan bada ere, lotura izango luke Brucella spp.ak eragindako infekzioekin.
|
|
|
|
11/03/2009
|
|
Egile: EFSA
|
|
Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) zientzia-iritzi bat argitaratu du nanoteknologiei buruz eta horiek erabiltzeak ekar litzakeen arriskuei buruz bai elikagaietako industrian, bai animaliak elikatzeko produktuak ekoizten dutenetan. Nanomaterialen arriskua modu espezifikoan balioztatzeko metodologia garatzeko bidean dagoela baieztatu du EFSAk; eta, era berean, ziurgabetasun maila oso altua dela ere gaineratu du. Europako Agintaritzak baieztatu du hainbat ekintza gauzatu behar direla harik eta metodologia egokia lortu arte. Eta, horretarako, hurrengo lanak ezinbestekoak izango dira: 1) detektatzeko metodologiak garatzea bai elikagaiekin, bai pentsuekin 2) material horien erabilera aztertzea bai elikagaietan, bai pentsuetan 3) esposizioak balioztatzea bai kontsumitzaileetan, bai animalietan 4) nanomaterialen toxikotasun mailari buruzko informazioa lortzea.
|
|
|
|
22/10/2008
|
|
Egile: FSAI
|
|
Elikagaien Segurtasuneko Irlandako Agentziak (FSAI) abeltzaintza arloko hondakinen arriskua balioztatu du, hain zuzen ere, ea hondakin horiek ongarri gisa erabiltzean eta giza kontsumorako elikagaiak ekoizteko lur-eremuetatik sakabanatzean arriskurik egon ote litekeen jakinarazteko. Dokumentuak informazio eguneratua bildu du horrelako hondakinak nekazaritza arloan erabiltzean sor litekeen arriskua aldez aurretik ekiditeko: tratamenduaz, kudeaketaz eta eskuragarri ditugun teknikarik onenez hain zuzen. Agentziak hainbat ondorio atera ditu ikerketa horretatik, honako hau besteak beste: horrelako praktikak erabiltzea egokia izan litekeela, baina betiere kudeaketa egokiarekin eta Nekazaritzako Jardunbide Egokiekin batera erabiliz gero. Bestalde, Agentziak ondorioztatu du arrisku baxua dagoela abeltzaintza arloko hondakinak ongarri gisa erabiltzean; betiere hondakinon jatorria ezagutu eta modu egokian kontrolatuz gero.
|
|
|
|
22/09/2008
|
|
Egile: OMS
|
|
Osasunaren Mundu Erakundeak (OMS), melamina eta azido zianurikoaren gaineko aurreko arriskuaren balioztatzea plazaratu egin du,
esne-hautsaren inguruan Txinan antzemandako kutsadura kasua dela eta.
|
|
|
|
12/09/2008
|
|
Egile: EFSA
|
|
Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzaren (EFSA) Arrisku Biologikoen gaineko Zientzia Panelak (BIOHAZ) iritzi bat argitaratu du Mikrobioen kontrako Produktuei Erresistentziari buruz, hain zuzen ere ea faktore hori arrisku biologiko gisa har litekeen ala ez jakinarazteko. Horretarako, identifikatu nahi izan dute zein elikagaik transmititu litzakeen bakteria iraunkorrak; eta, horrela, bakteria horien aurrean gizakiekiko esposizio maila murrizteko aukerak proposatu.
|
|
|
|
17/07/2008
|
|
Egile: EFSA
|
|
Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzaren (EFSA) Arrisku Biologikoen gaineko Zientzia Panelak (BIOHAZ) Arriskua Balioztatze bat argitaratu berri du. Argitalpenak erreferentzia egiten die kontsumitzeko diren animalientzako pentsuei, eta ikuspuntu bi hartu dira kontuan: Abereen Osasuna eta Giza Osasuna. Kutsadura mikrobiologikoari dagokionez, Salmonella spp. identifikatu dute arrisku gehien sortzen dutenen artean. Ondoren, eta nahiko urrun, honako bakteria hauek ere identifikatu dituzte: Listeria monocytogenes, E. coli O157 eta Clostridium spp. Industrietako pentsu konposatuak errazen kutsatu ahal ditu Salmonellak, bereziki hazi oleaginosoak eta abereen proteinak dituztenak. Bestalde, adierazi behar da Salmonellaren gaineko datuak nahiko eskasak direla belar-bazkari dagokionez; hala ere, badirudi prozesatu gabeko zerealek bakteria honekiko prebalentzia baxua dutela (sojak izan ezik).
|
|
|
|
22/03/2006
|
|
Egile: FAO/OMS
|
|
Nazioarteko eredua elikagaietako Arriskuak Egiaztatzeko, esate baterako: elikagai indartu, elikagai-gehigarri eta elikagai funtzionalen kasuan.
|
|
|
|
29/03/2004
|
|
Egile: EFSA
|
|
Elikagaien Segurtasunerako Europako Agintaritzako (EFSA) Dietako Produktu, Nutrizio eta Alergien batzorde zientifikoak (NDA) elikagai alergenikoei buruzko iritzia argitaratu du, berorien etiketatua helburu. Ondorioztatu dutenez, produktu baten osagaien artean, osagai alergenikoak eta horien ohiko eratorrien derrigorrezko aipamena oinarritzeko froga nabarmenak daude.
|
|
|
Zerikusia duten dokumentuak
|
09/07/2010
|
|
Egile: EFSA
|
|
Txosten honetan jaso dira 2008. urtean animalia- eta elikagai-jatorriko bakterio zoonotikoen artean egindako analisien gaineko datuak. Azterlana mikrobioen kontrako erresistentziari buruzkoa izan da. Salmonellari dagokionez, maizen erabiltzen diren antibiotikoekiko (tetraziklina, ampizilina eta sulfonamida) erresistentzia % 13 eta % 47 bitartekoa izan da aztertutako laginen artean, betiere Estatu kidea zein izan den kontuan hartuta. Azterlanaren arabera, erresistentzia hori maizago gertatzen da txerri eta behin aziendan hegaztien hazkuntzan baino. Bestalde, ohikoagoa da ziprofloxazinoarekiko eta azido nalidixikoarekiko erresistentzia izatea hegaztien hazkuntzan. Elikagaien eta animalien artean antzemandako bakteria erresistenteei dagokienez, Campylobacter bakteriekiko erresistentzia izan duten bakterien proportzioa handiagoa izan da Salmonella bakteriekin izan dutena baino. Halaber, ziprofloxazinoarekiko eta azido nalidixikoarekiko erresistentzia proportzioa aldatu egin da Estatu Kide batetik bestera % 34tik % 62ra bitartean; eta ohikoagoa izan da Gallus gallus espeziean, bai eta hegazti-haragian ere. EFSAren txostena: Mikrobioen kontrako erresistentzia
|
|
15/06/2010
|
|
Egile: EFSA
|
|
EFSAk adierazpen bat argitaratu du, H1N1 gripea elikagaien bidez transmititzeko aukerari buruzko txostena egin ostean. Adierazpen horrek honako ondorio hauek biltzen ditu: - Antzeman da gizakiak birusa transmititu ahal diola hegazti- eta txerri-aziendari. Nolanahi ere, gaur egunera arte ez dago ebidentziarik alderantzizko transmisioa (aziendarengandik gizakiengana) gerta daitekeela ziurtatzeko.
- Birusa ez da haragira iristen eta ez du kolonizatzen. Hala ere, aurki daiteke karga biral txikia duen haragia.
- Haragi kontsumoaren bidez, gizakia kutsa badaiteke ere, ziurrenik, birusa inaktibatu egingo da hesteetara iritsi aurretik.
- Haragia egoki prestatuz gero, segundo gutxitan murriztu dezakegu karga birala.
- Animaliak zatikatzeko ekipamenduetan erabiltzen diren desinfektatzaile gehienek inaktibatu egiten dute birusa.
Gauzak horrela, txostenak ondorioztatzen du txerri- eta hegazti-haragiak ez direla kaltegarria kontsumitzaileen osasunerako (H1N1 gripea elikagaien bidez transmititzeko aukerari dagokionez). H1N1 berriaren gaineko txostena
|
|
21/04/2010
|
|
Egile: EFSA
|
|
EFSAk argitaratu du txosten hori. 2008. urtean 707.058 lagin hartu ziren animalia jatorriko elikagaietan, eta txosten horretan adierazten dira lagin horien emaitzak. Laginen % 0,27k baino ez zuten gainditzen substantzietan baimendutako muga. Mikrobioen aurkako produktuek eragin zuten gainditze kopuruaren ia erdia (% 46). Gainerako kasuak honako hauek eragin zituzten: albaitaritza produktuak (% 18), kutsatzaileak (% 14), debekatutako sustantziak (% 2,3) eta beta-agonistak (%, 0,1). EFSAren Txostena
|
|
14/04/2010
|
|
Egile: EFSA
|
|
Zientzia-iritzi honetan balioesten da melaninaren eta antzeko egitura dutenen (azido zianurikoa, amelina eta amelida) presentzia elikagai eta pentsuetan. Konposatu horiei buruzko zenbait ikerketa esperimental aztertu eta ziurgabetasunak daudela onartu ondoren, EFSAk proposatu egin du Eguneko Ingesta Toleragarria (TDI) melaninarentzat 0,2 mg/gorputz pisu kg-koa dela. Aldaketa ikusita, EFSAk gomendatu du gainbegiratzea Migrazioaren Berariazko Mugak (SMLak) elikagaiekin kontaktuan dauden materialentzat. Zientzia-iritz
|
|
29/03/2010
|
|
Egile: FSA
|
|
Azterlan horrek honako hauek balioesten ditu: batetik, mikrobioen aurkako produktuen kontsumoari buruzko datuak, eta, bestetik, patogeno nagusienen suszeptibilitatea Osasun Publikoan zein Animalien Osasunean. Honako ondorio hauek aurkeztu dituzte, besteak beste: - Antibiotiko gutxiago erabiltzen dira orain animalietan Erresuma Batuan: 2004. urtean 0,08 kg/sakrifikaturiko animalia eta 2007. urtean 0,06 kg.
- Nahiz eta E. coliak zelalosporinekiko erresistentzia baxua izan, txerrien artean erresistentziak altua izaten jarraitzen du.
- E. coli O157 bakterioari dagokionez, behiei hartutako laginen % 33k erresistentzia izan zuten tetraziklinen, sulfonamiden y estreptomizinaren aurrean; ardien laginetatik, berriz, % 50ek.
- Salmonella typhimuriumek erresistentzia dio antibiotiko bati baino gehiagori.
Azterlana
|
|
27/01/2010
|
|
Egile: EFSA
|
|
EFSAk berriro aztertu ditu likopenoarekiko esposizioari buruzko datuak eta zehaztu du esposizioa, koloratzaile gisa erabiltzearen ondoriozkoa edo modu naturalean gertatzen dena, eguneko 200 πg/kg bw-koa dela, hau da, Eguneko Ingesta Onargarria (IDA) baino zertxobait txikiagoa. Kopuru horri eransten badizkiogu konposatu horren bidez sendotutako elikagaiak, nabarmen altuagoa izango da; batik bat, umeetan. EFSAren txostena
|
|
30/11/2009
|
|
Egile: FAO/OMS
|
|
INFOSAn sareak laburpen bat argitaratu du Bisfenol Ari buruz. Txosten horretan aurki daitezke, batetik, konposatu honi buruzko datu garrantzitsuenak, eta, bestetik, zein eragin izan dezakeen osasunean. Laburpenean adierazten da EFSAk 2006an zehaztu zuela konposatu honen Eguneko Ingesta Toleragarria (TDI): 0,05 mg BPA/Kg bw. Horretarako, 100eko babes-faktorea aplikatu zuen. EFSAk jakinarazi zuen konposatu honekiko esposizioak ez zuela gainditzen TDI horren % 30 adin-talde bakar batean ere, ez eta biberoia hartzen zuten haurtxoen artean ere. INFOSAN 5/2009
|
|
07/11/2008
|
|
Egile: FSA
|
|
Elikagaien Segurtasuneko Britainiako Agentziak (FSA) hainbat gomendio eman dizkie haurdun dauden emakumeei kafeinaren kontsumoari buruz. Gomendio hauek plazaratu ditu Toxikotasun Batzordeak (COT) egindako txostenaren emaitzak gainbegiratu eta gero. Gauzak horrela, Agentziak gomendatu du egunean ez kontsumitzea 200 mg kafeina baino gehiago. Kafeina kopuru hori hurrengo produktuen bidez kontsumitu ahal da: 2 kikara berehalako kafe, kikara bat ehotako kafe, kikara bi te edo kolazko 5 freskagarri. Kafeina modu naturalean topatu ahal dugu hurrengo elikagaietan: kafea, tea edo txokolatea. Eta ere berean, freskagarrietan edo edari energetikoetan ere antzeman ahal dugu.
COT Txostena
|
|
22/09/2008
|
|
Egile: FSAI
|
|
Elikagaien Segurtasuneko Irlandako Agentziak (FSAI) txosten bat argitaratu du Nanoteknologiari buruz; zehatzago esanda, nolako aplikazioak izan litzakeen Nanoteknologiak bai elikagaien industrian, bai eta animaliak elikatzeko industrian ere. Bestalde, ager litezkeen arriskuak ere balioztatu egin ditu; eta, azkenik, Europako egungo legedia gainbegiratu egin du material hauei dagokionez. Gaur egun, Elikagaietako Industriak dituen aplikazio garrantzitsuenetako bi hurrengo hauek dira: elikagaien egonkortasuna eta egitura hobetzea; eta elikagaiekin kontaktu zuzena duten materialen kasuan, material “Inteligenteak” sortzea.
|
|
|
|
17/07/2008
|
|
Egile: ACSA
|
|
Elikagaien Segurtasuneko Kataluniako Agentziak (ACSA) informazio-ohar bat argitaratu berri du Bisfenol Ari buruz. Ohar horretan azaletik laburtu du zein diren substantzia horren ezaugarriak eta berorren ondorioak. Horretarako, gainera, hainbat dokumentu interesgarri erantsi ditu.
|
|
|
|
23/05/2008
|
|
Egile: ILSI
|
|
Bizi Zientzietako Nazioarteko Institutuak (ILSI) artikulu bat argitaratu du bere web orrian. Artikuluak hainbat irizpide deskribatzen ditu alergia eragin ahal duten elikagaiak identifikatu ahal izateko; izan ere, elikagai horiek kaltegarriak izan daitezke kontsumitzaileen osasunerako. Irizpideen artean honako hauek nabarmendu nahi ditugu: gai klinikoak (diagnostikoa, alergia sortzeko almena, erreakzioen arrisku-maila), populazio elementuak (prebalentzia eta esposizioa) eta faktore modulatzaileak (elikagaiak prozesatzea).
Artikulua
|
|
01/08/2007
|
|
Egile: Dirección Salud Pública - Gobierno Vasco
|
|
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, Euskadiko elikagaieitan Genetikoki Eraldatutako Organismoen (OGMak) presentziaren gaineko txosten bat argitaratu du. Lagin guztietatik bostetan (guztien %5,4) OGMak antzeman ziren: hiru haragi-produktuetan, eta gainontzekoak arto-irinaz eta arto-fekulaz egindako produktuetan. Dena dela, nahiz eta ez den antzeman produkturik Europar Batasunak galarazita duen OGMrekin, lagin guztien %3,2k ez zuten betetzen etiketei buruzko legedia.
|
|
|
|
03/07/2007
|
|
Egile: FSANZ
|
|
Australiako eta Zeelanda Berriko Elikagaien Agentziak (FSANZ) azterlan bat argitaratu du. Azterlana pasteurizazioari buruzkoa da (patogenoak murrizteko metodo gisa), eta esnean zein esnekietan eraman du aurrera. Azterlanean ateratako ondorioen artean nabarmendu ahal dugu kontsumitzaileen segurtasuna bermatuta dagoela pasteurizazioa oso baliabide eraginkorra baita. Dena dela, hainbat iruzkin egin dira horren gainean. Izan ere, salbuespenak salbuespen (esporak bezalako erresistentzia-formak eta toxinak, kasu) patogeno garrantzitsu gehienen zelula begetatiboak suntsitu egiten ditu pasteurizazioak.
|
|
|
|
27/07/2006
|
|
Egile: FSA
|
|
Elikagaien Segurtasuneko Britainiako Agintaritzak (FSA) gidaliburu bat argitaratu du elikagaietako alergenoak kudeatzeko eta kontsumitzaileari informatzeko. Gidaliburuak hainbat atal ditu arriskuaren balioztatu, kudeatu eta jakinarazteari buruz, eta oso tresna egokia izan ahal da elikagaietako alergenoen arriskuak balioztatzeko.
|
|
|
|
27/07/2006
|
|
Egile: AFSSA
|
|
Elikagaien Segurtasuneko Frantziako Agentziak (AFSSA) azterlan bat argitaratu du. Azterlana burutzeko bost urte eman dituzte ondoko aspektuak jagoten: albaitaritza arloko antibiotikoen erabilera, mikrobioen kontrako erresistentziak eta giza osasunean izan ditzakeen ondorioak. Frantzian, albaitaritza arloan, azken urteotan, gehien erabili diren antibiotikoak tetraziklinak izan dira. Erabilera-datuez gain, txostenean hainbat aholku eskaini dituzte, hala nola: antibiotikoak erabiltzeko gidaliburua nola sortu, aginduak idazten dituztenen gaineko prestakuntza nolakoa izan behar den, eta nork bere kabuz sendagaiak hartzea saihesteko aholkuak.
|
|
|
|
01/05/2005
|
|
Egile: NDSC
|
|
Gaixotasunak Zaintzeko Irlandako Zentroak (NDSC) txosten bat plazaratu du, elikagaien bitartez hedatzen diren gaixotasunei aurre egiteko asmoz. Dokumentu horretan, elikagaiak eskutan erabiltzen dituztenek jasaten dituzten elikadura arriskuak ebaluatu dituzte; horrez gain, zenbait aholku ere eman dute, elikagaiak kutsatzea ekiditen laguntzeko.
|
|
|
|
|