elika Hemen zaude: Albisteen zentroa / Albisteak elika

Albisteak

Albiste guztiak

Iturria: ELIKA

Kontsumitzailea gero eta arduratuago dago elikagaien segurtasunarekin. Gai horrek hainbat tweet, post, blog eta iritzi-artikulu eragiten ditu gizarte-sareetan eta interneten, prentsa idatzian zein buletin digitaletan. Halaber, aipatzekoa da administrazioarentzat eta elikagaien segurtasunaren kudeaketan lan egiten duten guztientzat duen garrantzia. Hain zuzen ere, horientzat guztientzat sortu da lanabes hau.

Helburua informazioa errazago bilatzea eta internauta-komunitatearen egoera zein den ikustea da, eta hori guztia plataforma bakar baten bidez egingo da.

ELIKAk -Nekazaritzako Elikagaien Segurtasunerako Euskal Fundazioa- zenbait komunikatzailerekin hitz egin du, lan-tresna eraginkor eta dinamikoa diseinatze aldera. Asmoa, gainera, egunez egun hobetzea da.

Plataforman honako hauek aurkitu ahal izango dituzu:

  • Metabilatzailea: elikagaien segurtasunari lotutako hitzak bilatzeko
  • Elikagaien Segurtasunari buruzko “Laburrak”: Oinarrizko kontzeptuen deskribapen laburrak dira, komunikatzaileak aintzat hartu beharrekoak Elikagaien Segurtasunari buruzko informazioa lantzean.
  • Azken berriak: Agentzia/organismo ofizialetatik (ELIKA, AESAN, EFSA…) datozen azken orduko berriak.
  • Nor da nor”: Elikagaien Segurtasunaren esparruan lan egiten duten erakunde, administrazio eta bestelako nagusien mapa.
  • Twitter modulua: gizarte-sareen egoera ezagutzeko tresna.
  • Nora jo?: Eusko Jaurlaritzako prentsa-ordezkarien zerrenda.

Plataformarako sarbidea: komunikazioa.elika.net

<< Aurrekoa   103 orrialdetatik 38.a   Hurrengoa >>
ELIKA . Granja Modelo, z/g . 01192 . Arkaute (Araba) . Telefonoa: 945 122 170 . Faxa: 945 122 171 . berri@elika.net
RSS iturria
WEB orri honek ez du besteren publizitaterik eta ez du jasotzen publizitatetik eratorritako finantzaziorik.
AENOR
EKOSCAN
Euskararen Bidean
Diseño web Vitoria