elika Hemen zaude: Albisteen zentroa / Albisteak elika

Albisteak

Albiste guztiak

Iturria: FEFAC

Pentsuen Ekoizleen Europako Federazioak (FEFAC) txosten bat argitaratu du. Txostena iraunkortasun-arloko lan-talde espezializatu batek egin du, eta hiru kapitulu nagusi dauzka:

  • Lehenengo kapituluan animalien elikadurarako industriaren ikuspegi orokorra deskribatzen da iraunkortasunari dagokionez, eta pentsuen hornidura arduratsua da kapituluaren ardatza.
  • Bigarren kapituluan FEFACen jarduerak deskribatzen dira, metodologiak harmonizatzeari dagokionez. Atal horretan hainbat proposamen egiten dira, erabilitako metodologien alor problematikoenak konpontze aldera. Ildo horretan, FEFACek proposatzen du alde interesdunen artean elkarrizketak jarraitua eta jariakorra izan behar duela.
  • Azken kapitulua Europa mailan identifikatutako erronka politiko nagusiei buruzkoa da. Honako hauek dira, besteak beste, politika horiek: Europako Nekazaritza Politikaren Erreforma, Europako Arrantza Politikaren Erreforma, Baliabideen Eraginkortasunerako Estrategia UE 2020 eta Kontsumo eta Ekoizpen Iraunkorraren aldeko Europako politika berria.

Halaber, txostenean nazio mailan ingurumen alderdiak hobetzeko gauzatzen diren ekimenen adibideak ematen dira.

Txostena

<< Aurrekoa   104 orrialdetatik 40.a   Hurrengoa >>
ELIKA . Granja Modelo, z/g . 01192 . Arkaute (Araba) . Telefonoa: 945 122 170 . Faxa: 945 122 171 . berri@elika.net
RSS iturria
WEB orri honek ez du besteren publizitaterik eta ez du jasotzen publizitatetik eratorritako finantzaziorik.
AENOR
EKOSCAN
Euskararen Bidean
Diseño web Vitoria