Albiste guztiak
| 03/02/2012 · Iturria: MAAMA |
Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak (MAAMA) zaintza-programa bat abiarazi du. Programa horren oinarria da behi-, ardi- eta ahuntz-aziendako ustiategietan hautematea ez-ohiko abortu kasuak, malformazioak edo nerbio-sintomak animalia jaioberrietan. Plana autonomia erkidegoekin batera onetsi dute, eta helburua da gaixotasuna goiz atzematea, ardura-neurri gisa. Bestalde, aipagarria da orain arte ez dela gaixotasuna atzeman Espainian. MAAMAren jakinarazpena: Schmallenberg birusa Aurreko jakinarazpena: Schamallenberg brusa -ELIKA- |
|
|
| 26/01/2012 · Iturria: ECDC/MAAM/CE |
Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak jakinarazi du urtarrilaren 24ra bitartean ez dela birus horren kasurik atzeman Espainian eta, Europako gomendioei jarraiki, areagotu egin dela gaixotasunaren inguruko zaintza. Halaber baieztatu du “Schmallenberg birusari aurrea hartzeko zaintza-plana" osatzen ari direla autonomia erkidegoekin batera. Bestalde, ECDCk honako hau jakinarazi du urtarrilaren 25ean: Orthobunyaviruses generoko birusak (Schmallenberg birusa da genero horretakoa) ez zaizkie gizakiei transmititzen; beraz, ez da ohikoa birus horrek gizakiei eragitea. Baina, adierazi du informazio gehiago bildu beharko dela hipotesi hori erabat baztertzeko. Hori dela eta, lanean ari dira gaixotasunaren epidemiologian edozein aldaketa azkar atzemateko. Horretarako, animalien zein animaliekin kontaktu zuzena duten pertsonen (abeltzainak, albaitariak, eta abar) jarraipen zorrotza egiten ari dira. Europako Batzordeak, bere aldetik, argitara eman ditu Belgikako, Alemaniako eta Holandako agintariek igorritako txostena hauek: Gogorarazi behar dugu aste honetan bertan jakinarazi dela gaixotasuna atzeman dutela Erresuma Batuan; beraz, orain arte, Schmallenberg birusa Alemaniako, Holandako, Belgikako eta Erresuma Batuko abeltzaintza-ustiategietan atzeman da. MAAMen jakinarazpena 12/01/24 ECDCn jakinarazpena 12/01/25 ELIKAren aurreko jakinarazpena 12/01/17 |
|
|
| 24/01/2012 · Iturria: ELIKA |
Elikak elikagaien arloko zuzenbideari buruzko prestakuntza-modulua prestatu du on-line egiteko, nekazaritzako elikagaien enpresa txikiei eta ertainei prestakuntzarako sarbidea errazte aldera. 2011 urtean Elikagaien Higieneari buruzko modulua argitaratu zuen. Elikagaien arloko zuzenbideari buruzko modulu honek informazioa biltzen du elikagaien sektoreari eragiten dioten arauen esparruari buruz (higiene-paketea, Codex Alimentarius, etiketatua, elikagai-kodea, BRC, ISO 22.000 eta abar), eta, ondorioz, lagundu egingo dio nekazaritzako elikagaien eragileari ulertzen nola egituratzen den elikagaiei buruzko gaur egungo araudia. Elikadura Zuzenbidea modulua |
|
|
Arriskuen albisteak
| 23/12/2011 · Iturria: ELIKA |
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza, Osasun eta Kontsumo sailak Elikarekin batera, “Elikagaien Segurtasun arloko komunikazio-estrategiak” izeneko jardunaldia burutu zuen. Jardunaldia, honako hauei zuzenduta zegoen: komunikazio sektorea (kazetariak, argitaratzaileak, eta abar), elikagaien sektorea eta administrazioko eta ikerketa-zentroetako langileei. Hemen dituzu Jardunaldiaren AURKEZPENAK |
|
|
Abeltzaintzaren albisteak
| 03/02/2012 · Iturria: MAAMA |
Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak (MAAMA) zaintza-programa bat abiarazi du. Programa horren oinarria da behi-, ardi- eta ahuntz-aziendako ustiategietan hautematea ez-ohiko abortu kasuak, malformazioak edo nerbio-sintomak animalia jaioberrietan. Plana autonomia erkidegoekin batera onetsi dute, eta helburua da gaixotasuna goiz atzematea, ardura-neurri gisa. Bestalde, aipagarria da orain arte ez dela gaixotasuna atzeman Espainian. MAAMAren jakinarazpena: Schmallenberg birusa Aurreko jakinarazpena: Schamallenberg brusa -ELIKA- |
|
|
| 26/01/2012 · Iturria: ECDC/MAAM/CE |
Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak jakinarazi du urtarrilaren 24ra bitartean ez dela birus horren kasurik atzeman Espainian eta, Europako gomendioei jarraiki, areagotu egin dela gaixotasunaren inguruko zaintza. Halaber baieztatu du “Schmallenberg birusari aurrea hartzeko zaintza-plana" osatzen ari direla autonomia erkidegoekin batera. Bestalde, ECDCk honako hau jakinarazi du urtarrilaren 25ean: Orthobunyaviruses generoko birusak (Schmallenberg birusa da genero horretakoa) ez zaizkie gizakiei transmititzen; beraz, ez da ohikoa birus horrek gizakiei eragitea. Baina, adierazi du informazio gehiago bildu beharko dela hipotesi hori erabat baztertzeko. Hori dela eta, lanean ari dira gaixotasunaren epidemiologian edozein aldaketa azkar atzemateko. Horretarako, animalien zein animaliekin kontaktu zuzena duten pertsonen (abeltzainak, albaitariak, eta abar) jarraipen zorrotza egiten ari dira. Europako Batzordeak, bere aldetik, argitara eman ditu Belgikako, Alemaniako eta Holandako agintariek igorritako txostena hauek: Gogorarazi behar dugu aste honetan bertan jakinarazi dela gaixotasuna atzeman dutela Erresuma Batuan; beraz, orain arte, Schmallenberg birusa Alemaniako, Holandako, Belgikako eta Erresuma Batuko abeltzaintza-ustiategietan atzeman da. MAAMen jakinarazpena 12/01/24 ECDCn jakinarazpena 12/01/25 ELIKAren aurreko jakinarazpena 12/01/17 |
|
|
| 17/01/2012 · Iturria: Europako Batzordea/Comisión Europea |
Europako Batzordeak agiria igorri du orain dela gutxi aurkitutako Schmallenberg birusari buruz. Birusak Alemania, Holanda eta Belgikako animaliei eragin die. Birusa Orthobunyavirus generoko Simbu serotaldean (Bunyaviridae familia) sartu da, eta “Schmallenberg birusa” izena eman zaio. Aipatutako agirian honako hauek aipatzen dira: - Familia honetako birusak bektore bidez transmititzen dira, batik bat Culidicidae familiako eta Culicoides generoko eltxoen bidez (eltxo horiekin lotuta dago, halaber, animalien Mingain Urdina gaixotasuna).
- Behiengan zeinu kliniko zehaztugabeak (beherakoa, sukarra, anorexia) eragiten ditu. Bestalde, jaiotzetiko malformazioak eragiten ditu, ardiengan batik bat, eta gutxiagotan behi eta ahuntzengan.
- Orthobunyavirus generoko birusak bertikalki ere transmititzen dira, selaunaren bidez.
- Intsektu bektoreen jarduerak neguan behera egiten duenez gero, 2012an kasu berrien jakinarazpenak espero dira, udaberrian eta udan, orduan handitzen baita horien jarduera.
- Gaur egun ez dago ebidentziarik esan ahal esateko birusak gizakiei eragin diezaiekeela.
Beste alde batetik, RASVEk baieztatu du gaur egunera arte, Espainian, ez dela atzeman gaixotasun honekin bateragarriak diren kasurik, eta lanean ari direla, Autonomia Erkidegoekin batera, birus honen infekzioaren inguruko edozein susmo dagoenean behar bezalako erantzuna emateko. Schmallenberg birusaren gaineko informazioa |
|
|
| 24/11/2011 · Iturria: ACSA |
Untxi-aziendaren ustiategietan jarraitu beharreko Higiene Praktika Egokien Gida egin du Kataluniako untxi-sektoreak, ekoizle eta kontsumitzaileei jakinarazteko zein diren produktuak ekoiztean jarraitu beharreko Gida |
|
|
| 24/11/2011 · Iturria: MARM |
Ministroen Kontseiluak azaroaren 18an onetsi zuen Errege Dekretu bat, ekidoak identifikatzeari eta erregistratzeari buruzko gaur egungo araudia aldarazten duena. Gaur egungo araudi hori 1515/2009 Errege Dekretua da, urriaren 2koa, ekidoak identifikatzeko eta erregistratzeko sistema ezartzen duena. Besteak beste, honako berrikuntza hauek ezartzen ditu: - Animaliak markatzean albaitariek jarraitu beharreko prozedura ezartzen da.
- Argitu egiten dira liburu genealogikoak kudeatzen dituzten elkarteek animaliak identifikatzeko mekanismoak, autonomia-erkidegoen eskumenen kalterik gabe.
- Bateratu egiten da identifikazio-agirian eta datu-basean animalien arduradunei buruz eman behar den informazioa.
- Hiltegietako langileen betebeharrak biltzen dira, animaliak hiltzeko direla bermatze aldera egin beharreko egiaztapenei dagokienez.
|
|
|
Animalien Elikagaien albisteak
| 24/10/2011 · Iturria: DGSANCO |
Europar Batasuneko kideek onetsi egin dute, Elikakateko eta Animalien Osasuneko Batzorde Iraunkor (ingelesez SCoFCAH siglak) erakundearen bidez, Europako Batzordearen proposamena. Proposamenaren helburua da kontsumitzaileak eta elikagaien industria babestea dioxinen kutsaduraren aurrean. Zehazki, 4 neurri onetsi dira, 2012. urtearen erdialdera ezarriko direnak. Honako hauek dira neurriok: Animalientzako elikagaien enpresak erregistratu egingo dira eta erakunde eskudunek onetsi egin beharko dituzte, baldin eta landare-olio gordinak, landare jatorriko oliotik eratorritako produktu manufakturatuak eta gantz-nahasketak prozesatzen badituzte. Pentsu eta elikagaietarako erabiltzen diren gantzek eta industrian erabiltzen direnek bereizita egon beharko dute ekoizpenean eta garraioan. Gainera, etiketan beren-beregi adierazi beharko da zertarako erabiltzen diren gantzok. Plan bateratua ezarriko da Europar Batasunean. Plan horrek bere baitan hartuko ditu dioxinak antzemateko derrigor egin beharreko gutxieneko analisiak, produktuen arriskuen arabera. Produktu arriskutsuak pentsuen ekoizpen-katean sartzen direnean egingo dira analisiak. Horrela, errazago antzemango dira arauak betetzen ez dituzten kasuak eta indartu egingo da animalien elikadurari buruzko araudia, alegia, kutsatzaile gutxiago sartuko dira elikakatean eta txikiagoa izango da kontsumitzaileen esposizio-maila. Halaber, dioxinen prebalentziari buruzko testen emaitzek lagundu egingo diete APPCC sistema hobetzen animalien elikadurarako negozioen eragileei. Laborategiek gehiegizko dioxina kopuruak antzematen badituzte, zuzenean jakinarazi beharko diete derrigor agintari eskudunei. Informazio gehiago |
|
|
| 30/09/2011 · Iturria: ACSA/ASFAC/COLVET-Lleida |
I.Kongresua Donostian izan zen 2009ko ekainean Eusko Jaurlaritzak eta Elikak antolatuta. Edizio hartan sortu zen Kataluniako Generalitateko Nekazaritza, Abeltzaintza, Arrantza, Elikadura eta Ingurumen Sailaren, Elikagaien Segurtasuneko Kataluniako Agentziaren, Kataluniako Pentsu Ekoizleen Elkartearen (ASFAC), Lleidako Albaitarien Elkargoaren arteko lankidetza eta Elika. Orain, lankidetza horren ondorioz, Elikadurari eta Elikagaien Segurtasunari buruzko Nazioarteko II. Kongresua antolatu dute. Kongresu hori ezagutza espezializatua etaesperientziak trukatzeko nazioarteko foro gisa aurkeztu dute. Kongresua 2011ko urriaren 19an eta 20an izango da, Lleidako LA LLOTJA kongresu jauregian. Informazio gehiago |
|
|
Elikagaien industriaren albisteak
| 24/01/2012 · Iturria: ELIKA |
Elikak elikagaien arloko zuzenbideari buruzko prestakuntza-modulua prestatu du on-line egiteko, nekazaritzako elikagaien enpresa txikiei eta ertainei prestakuntzarako sarbidea errazte aldera. 2011 urtean Elikagaien Higieneari buruzko modulua argitaratu zuen. Elikagaien arloko zuzenbideari buruzko modulu honek informazioa biltzen du elikagaien sektoreari eragiten dioten arauen esparruari buruz (higiene-paketea, Codex Alimentarius, etiketatua, elikagai-kodea, BRC, ISO 22.000 eta abar), eta, ondorioz, lagundu egingo dio nekazaritzako elikagaien eragileari ulertzen nola egituratzen den elikagaiei buruzko gaur egungo araudia. Elikadura Zuzenbidea modulua |
|
|
| 15/12/2011 · Iturria: AESAN |
41/2009 (EE) Araudian xedatutakoaren arabera, amaitu da elikagai enpresek euren ekoizpen-prozesuak eta etiketak xedapen berrietara egokitzeko aldi baterako epea. Horrenbestez, 2012ko urtarrilaren 1etik aurrera, lege berberak arautuko ditu, inolako salbuespenik gabe, glutena onartzen ez dutenenentzako berariazko elikagaiak zein ohiko kontsumorako elikagaiak. Lege horrek bi izendapen zehazten ditu gluten kopuruaren arabera: - “Glutenik gabekoa”, kiloko 20 mg-koa baino gluten-kopuru txikiagoa duten elikagai dietetikoetan eta ohiko kontsumorako elikagaietan.
- “Oso gluten gutxikoa”, kiloko 20 eta 100 mg bitarteko gluten-kopurua duten elikagai dietetikoetan.
|
|
|
Nekazaritzaren albisteak
| 17/10/2011 · Iturria: CE |
EBk proposamena egin du Nekazaritza Politika Erkidea (PAC) aldatzeko 2013. urtetik aurrera. Proposamen horren bidez lortu nahi dute nekazaritzaren lehiakortasuna eta iraunkortasuna sendotzea eta politikak Europako eskualde guztietan funtzionatuko duela bermatzea. Halaber, politika horren helburua da Europako biztanleen osasuna bermatzea, elikagaien ekoizpenaren kalitatea areagotzea, ingurumena zaintzea eta premia handiena duten landa-eremuei garatzen laguntzea. Lege-proposamenekin batera, ingurumenaren balioespena ere aurkeztu dute. Bertan, hainbat eszenatoki balioesten dira politika hori garatzeko. Horretarako, azterketa estentsibo, kuantitatibo eta kualitatiboetan oinarritu dira. Honako hauek dira aldatzeko proposamenaren hamar puntu nagusiak: - Errenta onenari laguntzak ematea, hazkundea eta enplegua sustatzeko.
- Krisia kudeatzeko lanabes dinamikoagoak eta egokituagoak lortzea, erronka ekonomiko berriei aurre egin ahal izateko.
- Ordainketa “ekologikoa” egitea, epe luzean produktibitatea eta ekosistemak babesteko.
- Ikerketa eta berrikuntza arloan inbertsio osagarriak gauzatzea.
- Elikakate lehiakorragoa eta orekatuagoa izatea.
- Nekazaritza eta Ingurumen arloko neurriak sustatzea.
- Nekazari gazteak lanean has daitezela ahalbidetzea.
- Landa eremuan enplegua eta enpresa-izpiritua bultzatzea.
- Eremu ahulak aintzat hartzea.
- Nekazaritza Politika Erkidea sinpleagoa eta eraginkorragoa izatea.
Prentsa oharra Informazio gehiago |
|
|
| 20/01/2011 · Iturria: Europako Batzordea/Comisión Europea |
Europako Batzordeak txostena bat argitaratu berri du. Txosten horrek erreferentzia egiten dio 2009an nekazaritzaren eta landa eremuen egoerari. Datu ugari ematen ditu txostenak. Honako hauek dira azpimarragarrienak: - EBn nekazaritza arloko ustiategi mota asko daude. Ustiategi horien % 47 txikiak dira. Horiek nekazarien % 23 biltzen dituzte, landa eremuen % 7 hartuta. Bestalde, landa eremuaren % 77 hartzen dute ustiategien % 11k; izan ere, horietako bakoitzak 20 hektarea baino gehiagoko azalera du.
- 2009an, nekazaritza arloko diru-sarrerek gora egin zuten zertxobait. Nolanahi ere, sektorearen benetako irabazien beheranzko joeraren aldaketa txiki bat baino ez da igoera hori. Diru-sarrerek % 18 egin dute behera sektore horretan 2000. urteaz geroztik.
Txostena: Nekazaritza Europan 2009 |
|
|
| 20/10/2010 · Iturria: ELIKA |
ELIKAk antolatu du ikastaro hau Neikerren eta Itsasmendikoiren lankidetza izan duela. Ikastaroan oinarrizko jarraibideak eskainiko zaizkie laboreen ekoizleei, laboreak ekoiztean onddoen presentzia eta biltegiratzean mikotoxinena murrizteko. Halaber, indarrean dagoen araudiaren berri emango zaie. Ikastaroa, Itsasmendikoi-Arkauten egingo da abenduaren 15ean, 16:00etatik 19:00etara, eta hizlaria Amaia Ortiz Barredo izango da, NeikerTecnalian Landare Ekoizpen eta Babeserako Saileko burua eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle elkartua. Inscripciones |
|
|
Orokorrak
| 16/01/2012 · Iturria: ELIKA |
ELIKAk, 2011ko 3. lauhilekoan zehar RASFF (animalia elikadura eta elikagaiak) eta RASVE (animalien osasuna) bitartez jasotako alerta eta jakinarazpenen laburpen txostena berri eman du. Txostenak |
|
|
| 01/12/2011 · Iturria: AESAN |
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak hainbat argibide eman ditu ikastetxeetako kudeaketa zuzeneko jangelentzat. Argibide horietan elikagaiekiko alergia edo intolerantzia duten ikasleekin lotutako alderdiak jaso eta euren premien araberako zerbitzua eskaintzeko beharrezkoak diren xehetasunak ematen dira. Emandako argibideen artetik aipagarria da, menu bereziak eskaini ahal izateko, zentroak egiaztatu egin beharko duela ikaslearen gurasoek edo tutoreek eskabidearekin batera honako agiri hauek aurkeztu dituztela: - Mediku espezialistaren txosten ofiziala.
- Alergia eragiten duen elikagaia ezustean kontsumituz gero, jarraitu beharreko jarduera-protokoloa.
Bestalde, zentroko zuzendaritzak bermatu egin beharko du jangelako zerbitzuko langile guztiek bete egiten dutela “Menu bereziak prestatu eta zerbitzatzeko jarduera-protokoloa (Elikagaiekiko alergiak eta intolerantziak)". Argibideak Informazio gehiago: ELIKALTE Elikaduragatiko Alergiadunen Euskal Elkartea EZE Euskadiko Zeliakoen Elkartea
|
|
|
| 24/10/2011 · Iturria: ELIKA |
ELIKAk erantzuten du atala informazio-zerbitzu berria da. Bertan, elikagaien segurtasun arloko informazioa emango da on-line, eta doako erantzuna emango zaie arlo horretako zalantzei (besteak beste, etiketatua eta trazabilitatea, higiene-baldintzak, elikagaien arloko araudia, higiene praktika egokiak eta autokontrolerako sistemak). Hainbat sailetako pertsonek osatutako talde batek erantzungo die kontsultei modu argi, erraz eta ulergarrian. ELIKAko pertsonok beti izan dugu geure bezeroei ahalik eta balio handiena emateko eta gure ingurunean gizarteari garatzen laguntzeko kezka. Horrexegatik sortu dugu, hain zuzen ere, zerbitzu hau. Atalean sartu zaitez |
|
|
| 11/10/2011 · Iturria: Innobasque |
ERA-NET EuroTransBio-ren (ETB) beste deialdi bat EuroTransBio nazio- eta eskualde-mailako finantzazio-programen sarea da, eta bere helburu nagusia da Europako bioteknologia industriaren lehiakortasuna sustatzea. Horretarako, ETEen (Enpresa Txiki eta Ertainak) I+G+b eta horien bazkide estrategikoak babestu behar dira. Urriaren 4an zabaldu zuten 7. deialdi hau orokorra da, eta bioteknologia-arloko honako alderdi hauek hartzen ditu bere baitan: osasuna, nekazaritzako elikagaiak, ingurumena, eta itsaso- eta industria-arloko bioteknologia. Deialdiari eta parte hartzen duten herrialdeei buruzko informazio zabalagoa nahi baduzu, jo ezazu www.eurotransbio.eu web-orrialdera edo jar zaitez harremanetan Innobasquerekin. Web-orrialdean eskatzailearen gidaliburua eta deialdirako informazio interesgarria aurkituko dituzu. |
|
|
| 21/09/2011 · Iturria: ECDC |
ECDCren datuen arabera, aurten kaltetutako gune gehiago antzeman dira. Gune horietan ekologia-parametroak aldekoak dira birusa gizakietara transmititu ahal izateko. Transmisioa hegazti migratzaileen, bertoko espezieen, eltxoen eta gizakien arteko interakzioaren bidez gertatzen da. Baliteke datozen urteotan gune horiek gehiago hedatzea. ECDCk baieztatu du beharrezkoa izango dela lankidetza eta zaintza handiagoa gaixotasunaren birusa antzemateko, batik bat 1 eta 2 motakoak, horiek kutsatzen baitituzte gizakiak. ECDCren txostena: Niloko Mendebaldeko Sukarra |
|
|
|
|