|
|
Eginkizuna / Ikuspena / Baloreak
EGINKIZUNA
|
IKUSKERA
|
BALOREAK
|
Elika Fundazio Publikoa da; Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailari atxikitakoa, eta EAEn nekazaritzako elikagaien segurtasun maila albait handiena izatea du helburu.
Xede hori lortzeko, honako zerbitzu hauek garatzen ditu.
- Teknika eta zientzia aholkularitza eskaintzen die nekazaritza, elikagai, abeltzaintza, arrantza, kontsumo eta osasun arloko sail eskudunei.
- Lankidetza sustatzen du herri administrazioen, unibertsitate eta ikerketa zentroen, ekoizpen sektoreen eta kontsumitzaile elkarteen artean.
- Elikagaien kontsumoak eragin litzakeen arriskuekiko herritarren esposizioa balioetsi egiten du elikakateko fase guztietan. Horretarako, gerta litezkeen arrisku biologikoak, kimikoak, fisikoak edo ingurumenekoak identifikatu eta karakterizatu egiten ditu.
- Administrazioei, nekazaritzako elikagaien sektoreari eta kontsumitzaileei zuzendutako prestakuntza-programak sustatzen eta garatzen ditu.
- Zientzia- eta teknologia-informazioa hedatzen du, elikagaien segurtasun arloan.
ELIKA EAEko elikagaien segurtasun arloko eredu integratua sustatzen eta laguntzen duen erakundea da. Ezagutza eta berrikuntza eskaintzen ditu, eta erakunde publiko zein pribatu guztien parte-hartzea sustatzen du.
- Lankidetza: Gure interes-taldeak inplikatuko ditugu gure eginkizun eta ikuskeran, horiek baitira prozesua errazten dutenak. Horretarako, parte hartzea babestu, sustatu eta aitortu egingo dugu.
- Profesionaltasuna: Balioa eransten duten zerbitzuak eta proiektuak lortzeko egingo dugu lan, eta eskaintzen ditugun jardueretan kalitatea eta erabilgarritasuna izango dira oinarrizko elementu. Horretarako, beharrezkoak diren esperientzia eta ezagutzak izango dituzte langileek.
- Konpromisoa: Erakundearen xedeak geure egin eta integratu egingo ditugu, eta langileak xede horiek lortzera bideratu egingo ditugu.
- Partekatzea: Ezagutza eta sortzen dugun informazio guztia hedatuko ditugu gure interes-taldeen artean, eta gardentasunez jokatuko dugu erakundearen kudeaketan eta prozesuetan.
|