elika Estás en: Sectores Productivos /  Ganadería  /  General /  Fichas de enfermedades animales elika

Fichas de enfermedades animales

MIKROBIOEN KOPURU ALTUA KIMUETAN ETA KONTSUMITZEKO PREST DAUDEN ENTSALADETAN – BFR– 2010

22/07/2010 Egile: BfR

Arriskuak Egiaztatzeko Institutu Federalak (BfR) azterlan bi egin ditu. Azterlanak mikrobioen kopuruari buruzkoak izan dira, eta kimuetan zein kontsumitzeko prest dauden entsaladetan gauzatu ditu. Alde batetik, 2009. urtean egindako azterlanean, 59 lagin aztertu ziren ontziratutako kimuetan (soja eta alpapa kimuak). Bertan ikusi zen oso egun gutxian nabarmen areagotzen zela bakterien kopurua. Gauzak horrela, iraungipen-data heltzean, mikrobioen batez besteko kopurua gainditu egiten zen. Bestetik, 2008. urtean egindako azterlanean, 133 lagin aztertu ziren ontziratutako entsaladetan (letxugen, azenarioen eta azen nahasketa). Eta bertan ikusi zen laginen % 5ek Listeria monocytogenes izeneko bakteria patogenoa zutela.

Bakteria patogenoen (Listeria, Salmonella, eta E.coli edo A hepatitisaren birusak eta norobirusak, kasu) hazkundea ahalbidetzen duten faktoreak honako hauek dira, besteak beste, kontsumitzeko prest dauden barazki-produktuetan: plastikozko ontziaren barruan dagoen hezetasun maila, letxuga-hostoak nola dauden moztuta (babes-ahalmena galtzen dutelako), higiene falta prozesatzean, ur kutsatua erabiltzea edo tenperatura hotzik ez izatea (hozkailuan ez gordetzea, alegia).

Hala ere, arriskuak gorabehera, BfRk ondorioztatu du ontziratutako barazkiak jateak (mikrobioek kutsatuta daudela) eragin litzakeen intoxikazioen intzidentzia baxua dela baldin eta konparatzen badugu animalia jatorriko produktuek eragin ahal duten infekzio kopuruarekin, bereziki txerriek eta oilaskoek eragin ahal dutenarekin. Horrekin guztiarekin, agentziak gomendatu die kontsumitzeko prest dauden produktuak kontsumitzen dituzten herritarrei elikagai horiek jan aurretik garbitu behar dituztela, mikrobioen karga murrizte aldera.

Txostena: mikroorganismoen kopurua kontsumitzeko prest dauden barazkietan (alemanez)

ZIENTZIA-IRITZIA: ARRISKUAK BALIOZTATZEA VS ELIKAGAIAK JATEAK EKAR DITZAKEEN ONURAK - EFSA - 2010

22/07/2010 Egile: EFSA

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzaren (EFSA) Zientzia Batzordeak gidaliburu bat argitaratu du arriskuak balioztatzeko prozesuari buruz eta elikagaiak jateak ekar ditzakeen onurei buruz. Gidaliburu horretan hainbat pausu gomendatzen ditu, hala nola: 1.- hasierako balioztatze prozesua egitea; horretarako, galdera bat egin besterik ez dago: onurak arriskuak baino handiagoak diren edo alderantziz; 2.- balioztatze osoa egitea; horretarako, arriskuen eta horiei lotuta egon litezkeen onuren estimazio kuantitatiboak zein semi kuantitatiboak egin beharko lirateke esposizio zehatz bakoitzeko; 3.- arriskuak konparatzea versus onurak, balioztatzearen emaitza globala eta zentratua izan dadin giza osasunerako.

Urrats bakoitzean ezinbestekoa da lankidetza estua izatea aholkulariaren eta kudeatzailearen artean; horrela, batak zein besteak emandako datuak eta informazioa testuinguru zabalago batean (Arriskua – Onura Balioztatzea) erabil litekeela bermatu ahal izango baitugu. Emandako ikuspegia bi adibiderekin azaldu du: batetik, selenioari buruz ezinbesteko nutriente gisa (dituen arriskuak eta onurak kontuan izanda); eta, bestetik, arrainari buruz (dituen onurak eta metilmerkurio osagai kimikoak ekar ditzakeen arriskuak kontuan izanda).

Elikagaiak jateak ekar ditzakeen Arriskuak-Onurak balioztatzea

Aipatutako balioztatze prozesua argitaratu eta gero, eta orain arte Europan izandako gardentasun-politikari jarraiki, EFSAk kontsulta publiko bat egin du balioztatze prozesu horri buruz. Ondoren, gobernuz kanpoko erakundeek, industriek eta arriskuak balioztatzeko erakundeek (guztira 19 erakunde) eginiko 280 ekarpenak dokumentu batean jaso ditu.

Kontsulta publikoaren emaitzak: elikagaiak jateak ekar ditzakeen arriskuak-onurak

<< Aurrekoa   72 orrialdetatik 2.a   Hurrengoa >>
-->
<< Aurrekoa   3 orrialdetatik 2.a   Hurrengoa >>
ELIKA . Granja Modelo, z/g . 01192 . Arkaute (Araba) . Telefonoa: 945 122 170 . Faxa: 945 122 171 . berri@elika.net
RSS iturria
Diseño web Veiss