elika Estás en: Sectores Productivos /  Ganadería  /  General /  Fichas de enfermedades animales elika

Fichas de enfermedades animales

EUROPAKO HERRITARRAK KADMIOAREN ERAGINPEAN EGOTEA. EFSA 2012

20/01/2012 Egile: EFSA

EFSAren Kutsatzaileei buruzko Panelak gainbegiratu egin du Europako herritarrak dietaren bidez kadmioaren eraginpean egoteari buruzko informazioa. Panel honek egin zuen aurreko balioespenean ikusi zuten beharrezkoa zela identifikatzea zein diren dietako kadmio-iturri nagusiak. Balioespen hartan, honako Asteko Ingesta Toleragarri hau ezarri zen: 2,5 µg/gorputz-pisuaren kilo bakoitzeko.

Europako azokan 23 herrialdetako elikagaien kadmio-maila aztertu dute, eta maila handiena honako hauetan atzeman da: algez egindako elikagaiak eta alga jangarriak, kokoz egindako produktuak, krustazeoak, gantz jangarriak, onddoak, olio-haziak, igel-hankak eta moluskuak.

Aintzat hartuta kadmio-maila horiek eta Europako herritarren elikagai-kontsumoari buruzko datuak, balioetsi egin dute dietaren bidez kadmioaren eraginpean egotea, eta atzeman da dietan patatek eragiten dutela kadmio-maila handiena (% 13,2) eta, horien ondoren, ogiak eta opilek (% 11,7), gozogintza-produktuek (% 5,1), txokolateak (% 4,3), hostodun barazkiek (% 3,9) eta moluskuek (% 3,2) dituzte kadmio-maila handienak.

Panelak ondorioztatu du beharrezkoa dela Europako herritarrak kadmioaren eraginpean dauden egoerak murrizten jarraitzea; izan ere, kontsumoaren 95 pertzentilean dauden umeek zein helduek gainditu egin dezakete gomendatutako oinarrizko kopurua.

BALIOESPENA: OSTRETAN NOROBIRUSAK KONTROLATZEKO METODOAK 2012/01/20

20/01/2012 Egile: EFSA

EFSAren Arrisku Biologikoen Panelak balioetsi egin ditu ostretan norobirusak kontrolatzeko dauden metodoak. Adituen Panelaren iritziz, gaur egungo metodoak ez dira eraginkorrak itsaskietako birusak deuseztatzeko. Halaber, adituen taldeak ondorioztatu du birusaren presentzia murrizteko neurrien ardatzak birusaren kutsadurari aurrea hartzea izan beharko lukeela itsaskia hazteko guneetan. Bestetik, panelak dio gomendagarria dela birusaren muga mikrobiologiko onargarria ezartzea EBn merkaturatutako ostren kasuan. Azkenik, PCR metodoa erabiltzen da beste itsaski batzuetan norobirusak atzemateko eta kuantifikatzeko (rRT-PCR), eta adituek uste dute metodo hori egokia izan daitekeela ostretan analisi egokia egingo dela bermatzeko.

Baliospena

115 orrialdetatik 1.a   Hurrengoa >>
-->
3 orrialdetatik 1.a   Hurrengoa >>
ELIKA . Granja Modelo, z/g . 01192 . Arkaute (Araba) . Telefonoa: 945 122 170 . Faxa: 945 122 171 . berri@elika.net
RSS iturria
Diseño web Veiss