elika Hemen zaude: Produkzio-sektoreak /  Elikagaien industria  /  Beste batzuk elika

Beste batzuk

EBALUAZIOA: ELIKAGAIAK EGITEAN ERABILTZEN DIREN PROZESU TERMIKOAK 12/05/17

Egile: ILSI

Prozesu termikoak sarri erabiltzen dira mundu osoko elikagaiak egitean, ostalaritza-sektorean zein etxean. Prozesu horien helburu nagusia da elikagaiak seguruak izatea elikagaien segurtasuna ahuldu edo hondatzea eragin dezaketen mikroorganismoen aurrean. Horrela, produktuaren segurtasuna eta nutrizio-ezaugarriak mantentzen dira.

Prozesu termikoa ezartzea jarduera konplexua izan ohi da, aintzat hartu behar baita elikagaien osaera, dauden mikroorganismo-kopurua eta motak, eta biltegiratzeko aurreikusitako baldintzak. Praktikan, industrian ezartzen diren prozesu termiko gehienen segurtasun-tartea handia da, agintari arautzaileek ezarritakoak baino handiagoak sarritan. Arreta-ikuspegi horrek industriaren alde egin badu ere, prozesu horiek, maiz, eragin kaltegarria dute produktuaren kalitate sentsorialean.

Azken urteotako zenbait ikerketatan, arriskuak hobeto ulertu eta horretan oinarritutako prozesu termikoak ezartzeko aukera aztertu da.

Arrisku mikrobiologikoen ebaluazioa lanabes berri xamarra da, elikagai kaltegabeak ekoizteko laguntza ematen duena. Elikagaien Kaltegabetasun Helburuak (EKH) kontzeptua gehitu da, gainera, osasun publikoari dagozkion helburuen interpretatzean elikagaien segurtasunerako kudeaketa-praktikak ezartzea errazteko. Kontzeptu hori sarri aipatzen da “babes-maila egoki” (BME) gisa.

Txosten honetan arriskuan eta arriskuen kudeaketa-tekniketan oinarritutako kontzeptuen aplikazioa aztertzen da, batetik, elikagaien ekoizpeneko prozesu termikoetako irizpideak ezartzeko eta, bestetik, irizpide horiek asebetetzearren prozesamendu-parametroak zehazteko. Lanabes horiek erabil daitezke ezarritako irizpideen alternatibak garatu eta balioesteko, baita irizpiderik ez dagoen esparruetan irizpideak garatzeko ere.

Honako hauek dira ondorio nagusiak:

  • Agintari arautzaileek iraganeko esperientziaren arabera ezarri dituzte mikrobio-arriskuak, tratamendu termikoen parametroak eta jarduera-helburuak . Historikoki, “segurtasun-eremu” asko garatu dira mikrobio-mailen eta horiek produktuetan duten banaketaren ezagutza mugatua izanik. Halaber, mikrobioen hazkuntza-ereduei buruzko ezagutza ere mugatua da; beraz, praktikan, industriak aplikatutako prozesu termikoen segurtasun-tartea araututakoa baino handiagoa izaten da sarritan.
  • Operadoreek behar besteko irizpideak ezarri behar dituzte, mikrobio-segurtasuna eta egonkortasuna lortze aldera. Ahalegin horien lagungarri dira elikagaien mikrobio-ekologia hobeto ulertzea, mikrobioen hazkuntza-ereduetako aurrerapenak eta arrisku mikrobiologikoen ebaluazio kuantitatiboak.
  • Hasierako populazioari, populazioa handitzeari (ekoiztean, biltegiratzean eta banatzean hazkuntza egon delako edo berriz kutsatu delako), eta bestelako faktore batzuei buruzko informazioa mikrobio-kopurua murrizten lagun dezake. Bada, informazio hori erabil daiteke prozesu termikoetan egin beharreko murrizketei buruzko balioespen zehatzagoak lortzeko.
  • Mikrobioak indargabetzeko eredu konplexuagoak erabiltzea lagungarria izan daiteke prozesuan zehar gertatzen denari buruzko irudi zehatzagoa lortzeko eta, horrela, parametro termiko ez hain kontserbatzaileak ezarri ahal izateko.

Txostena

ELIKAGAI-GEHIGARRIEKIKO ESPOSIZIOARI BURUZKO EBALUAZIOA, INDUSTRIAK EMANDAKO ERABILERA-MAILAK AINTZAT HARTUTA 12/05/16

Egile: RIVM (Holanda)

Koloratzaileekiko esposizio-mailak zehaztasun handiagoz ebalua daitezke, elikagaien industriak emandako datuak erabilita. Hori da RIVM erakundeak egindako ikerketa pilotuaren ondorioa. Bertan, elikagaietan erabiltzen diren bi koloratzaileen eguneko kontsumoa aztertu da, ekoizleek xedatutakoari jarraiki erabilitako mailen arabera. Ikerketa hasteko arrazoia elikagaietako gehigarriekiko esposizio sarriaren gehiegizko estimazioa izan zen.

Aurretik, baimendutako maila altuenak erabili ziren, horiek maiz egiazki erabiltzen direnak baino handiagoak diren arren. Gainera, onartu egin da elikagaien koloratzaile-kopuruak estalkia erabiltzen duela elikagai-kategoria guztietan (esaterako, zopa guztietan), eta ez produktu jakin batean (adibidez, tomate-zopan). Azterketa honetan produktu jakin batzuei buruzko datuak erabili ziren. Datu horiek, gerora, elikagaietako koloratzaileak dituzten elikagaien kontsumoarekin lotu ziren.

Elikagaien kontsumoari buruzko informazioa Holandako Elikagaien Kontsumoari buruzko Inkestatik dator. Espero da ebaluazio-metodo berri hori esposizioaren zenbatespen baxuagoa eta egiatiagoa izatea. Ikerketa pilotua honako hauen ekimenez egin da: Holandako Elikaduraren Federazioa, Elikagaien Industriaren Federazioa eta Osasuna, Ongizatea eta Kirolak Ministerioa. Industriak E120 (karmina) eta E133 (urdin distiratsua) koloratzaileen erabilera-mailen berri eman zuen.

Aurkeztutako datuak egokitzat jo dira esposizio-mailak ebaluatzeko; izan ere, horiek nahiko adierazgarriak ziren Herbehereetan kontsumitzen diren elikagaietan. Gainera, elikagaien ekoizleekin harremanetan jartzeko aukera aldez aurretik bete beharreko betekizuna da, arrakasta lortuko bada. Kontrol-sistema ere erabil liteke beste gehigarri-talde batzuen mailak ebaluatzeko. Halaber, egokitu egin daiteke, Europako beste estatu-kide batzuetan erabiltzeko.

Ikerketa

EHECREN 2011KO BROTEAREN IKERKETA ELIKAKATE OSOAN 12/05/16

Egile:

Arriskuak Balioesteko Alemaniako Institutua Federalak (BfR) txosten luzea argitaratu du 2011ko E.coli enterohemorragikoaren (EHEC) brotearen inguruan gertatutakoari buruz. Txostenean honako atal hauek jorratzen dira zehatz-mehatz:

  • Brotearen kronologia
  • Aurreranzko eta atzeranzko trazabilitatea ezagutzeko metodologia
  • Erreferentziazko Laborategi Nazionalak E. coli-ren inguruan egindako lana.
  • Arriskuen Balioespenaren kronologia
  • Nekazaritza ekoizpenean E. coli EnteroHemorragikoaren (EHEC) agerpena eta hedapena
  • Arriskua jakinaraztea

Ondorio gisa, EHECren brotearen arriskua jakinarazteko hartutako neurriak honela laburbil daitezkeela dio txostenak:

  • Jakinarazpena elkarrizketen, zientzialarien deklarazioen, prentsa-oharren eta web orrian egindako galderen bidez egin zen.
  • Kasuarekin eta elikagaien segurtasunarekin lotura zuten erakundeek prentsa-hitzaldi bateratuak eman zituzten.
  • Herritarrei, oro har, jarraibide zehatzak eta ulerterrazak eman zitzaizkien, kontsumorako gomendio moduan, zientzia datuetan oinarrituta.
  • Prentsak eta, oro har, herritarrek EHECri buruz egindako galderak modu eta une egokienean erantzun ziren zenbait komunikabideren bitartez.

Txostena

<< Aurrekoa   16 orrialdetatik 10.a   Hurrengoa >>
ELIKA . Granja Modelo, z/g . 01192 . Arkaute (Araba) . Telefonoa: 945 122 170 . Faxa: 945 122 171 . berri@elika.net
RSS iturria
WEB orri honek ez du besteren publizitaterik eta ez du jasotzen publizitatetik eratorritako finantzaziorik.
AENOR
EKOSCAN
Euskararen Bidean
Diseño web Vitoria