ENTEROBAKTERIOAK ETA HORIEN GARRANTZIA ELIKAGAIEN INDUSTRIAN BURUZKO TXOSTENA 12/01/12
12/01/2012
Egile: ILSI
Bizi Zientzietako Nazioarteko Institutuak (ILSI) txosten bat argitaratu berri du. Txostena enterobakterioei eta horiek elikagaien industrian duten garrantziari buruzkoa da.
Enterobakterioak (Enterobacteriaceae familia) bakterio Gram-negatiboak dira, ez dute esporarik sortzen eta gizakiak ezagutzen dituen bakterioen talde garrantzitsuenetako bat osatzen dute. Familia horrek bere baitan hartzen ditu patogeno garrantzitsu batzuk; besteak beste, Salmonella, Yersinia enterocolitica, Escherichia coli patogenoak (E. coli O157:H7 barne), Shigella spp. eta Cronobacter spp. Familiako beste kide batzuk patogeno oportunistatzat jotzen dira, adibidez: Klebsiella, Serratia spp. eta Citrobacter spp espezieak.
Elikagaiek transmiti ditzaketen gaixotasunen etiologiaz gain, familiako zenbait kide lotuta daude, halaber, elikagaien narriadurarekin, eta, ondorioz, elikagaien industrian galera handiak eragitearekin.
Enterobacteriaceae familiako zenbait genero (koliformeak izenekoak) laktosa hartzitzeko gai dira, eta industrian adierazle gisa erabili izan dira. Gaur egun, hala enterobakterioak nola koliformeak elikagaietatik isolatu egiten dira elikagaien higiene eza, prozedura desegokia (batik bat, tenperatura altuko tratamendua)… agerian uzteko. Adibidez, E. coli erabiltzen da zenbait elikagairen gorotz kutsadura agerian uzteko.
Enterobakterioak atzeman eta zenbatzeko metodoak ez dira asko aldatu lehenengo aldiz erabiltzen hasi zirenetik, eta askok jarraitzen dute pentsatzen bakterioak ingurune selektiboetan hazten direla, energia iturri gisa karbohidratoen (adibidez, glukosa) erabilerarekin batera. Nolanahi ere, dagoeneko eskura daude patogeno zehatzak (besteak beste, Salmonella eta E. coli O157) atzemateko hainbat metodo azkar.
Txostenean honako alderdi hauei buruzko informazioa biltzen da:
- Aldaketak taxonomian.
- Enterobakterioak eta horien zeregina elikagaien kutsaduraren adierazle gisa.
- Elikagaietan enterobakterioak atzemateko metodoak.
- Elikagaien narriadurarekin zerikusia duten enterobakterioak.
- Hazkuntza, jarduera eza eta biziraupena.
Dokumentua