elika Hemen zaude: Produkzio-sektoreak / Elikagaien industria / Higienea elika

Higienea

ONETSI EGIN DUTE JOGURTA EGIN ETA MERKATURATZEKO KALITATE-ARAU BERRIA 14/04/14

Egile: Consejo de Ministros

Ministroen Kontseiluak apirilaren 11n onetsi zuen jogurta egin eta merkaturatzeko kalitate-arau berria.Errege Dekretuaren xedea da indarrean dagoen legedia eguneratzea eta erraztea, merkatuaren errealitate berrira eta arloko xedapen erkideetara egokitze aldera.

Honako hauek dira berrikuntza aipagarrienak:

IRAUNGITZE DATA

Finkatu egiten ditu etiketaren betekizunak; izan ere, kendu egin ditu, batetik, jogurtaren iraungitze-datari buruzko atalak eta, bestetik, jogurta ekoizten denetik saldu bitarteko 28 eguneko muga (176/2013 Errege Dekretuaren bidez indargabetua). Bi betekizun horiek exijitu egiten ziren 2003ko arauan.

Halatan, elikagai gehienetan gertatzen den bezala, elikagaien higieneari buruzko Europako araudi horizontalak arautzen du jogurtaren datei buruzko etiketatua. Araudi horren arabera, elikagai-industriek erabaki beharko dute zein data-mota den egokiena produktu bakoitzean, bai eta denbora-muga ere.

MERKATURA EGOKITZEA

Arau berriak, Europako Batasuneko beste herrialde batzuetan bezala, ahalbidetu egiten du dagoeneko merkatuan dagoen esneki-osagai bat (besteak beste, jogurt krematsuak egiteko beharrezkoa den esnegaina) erabiltzea.Horrela, bermatu egiten dira industrien arteko lehia zintzoa eta sektorearen lehiakortasuna, eta produktu guztiei betekizun berberak ezartzen zaizkie Europako Batasunaren esparruan.

Araudi berriak sei jogurt-izendapen aurreikusten ditu: “naturala”, “natural azukreduna”, “edulkoratua”, “fruta, zukuak edo beste elikagai batzuk dituena”,“aromatizatua” eta “hartziduraren ostean pasteurizatua". Horrez gain, arautu egiten ditu aldaeretan gehitzen diren lehengaiak, besteak beste: aromak, frutak, ortuariak, konpotak, zukuak, eztia, fruitu lehorrak eta beste elikagai batzuk.

BULARREKO HAURRENTZAKO ZEIN JARRAIPENERAKO PRESTAKINEI BURUZKO ARAUDI TEKNIKO-SANITARIO ZEHATZA

Egile: BOE

165/2014 Errege Dekretua argitaratu da, eta horren bidez onetsi da bularreko haurrentzako zein jarraipenerako prestakinei buruzko araudi tekniko-sanitario zehatza; halaber, 867/2008 Errege Dekretua aldatu du, Batzordearen 2013ko abuztuaren 28ko 2013/46/UE Zuzentaraua Estatuko araudian sartzeko.

Orain arte, legeriak ezartzen zuen behi-esnearen proteina-iturriak, soja-proteina isolatuak eta proteina hidrolizatuak baino ezin zirela erabili bularreko haurrentzako zein jarraipenerako prestakinak egiteko.

EFSAk (Elikagaien Segurtasunerako Europako Agentzia) bi irizpen eman ditu, eta ondorioa da ahuntz-esnearen proteinak ere iturri egokia izan daitezkeela bularreko haurrentzako zein jarraipenerako prestakinetarako. Era berean, adierazi du esne-gazuraren proteina hidrolizatuekin egiten diren prestakinak egokiak izan daitezkeela bularreko haur zaharragoentzat, proteina-kopuru jakin bat baldin badute eta elikagai osagarriekin batera hartzen badira.

Irizpen horiek direla eta, bi berrikuntza jaso dira legeria berrian:

  • Baimendu egin da ahuntz-esnearen proteinekin eginiko bularreko haurrentzako zein jarraipenerako prestakinak merkaturatzea.
  • Baimendu egin da esne-gazuraren proteina hidrolizatuekin egiten diren jarraipenerako prestakinak merkaturatzea.

ARAU MIKROBIOLOGIKOEN BILDUMA EGUNERATZEA 14/01/28

Egile: Gobierno Vasco/Ayto. Bilbao

Osasun Sailaren Osasun Publikoko Zuzendaritzaordeak Bizkaian duen Lurralde Zuzendaritzak, Bilboko Udaleko Elikagaien Osasuna eta Kontsumo Sailatalarekin batera, elikagaien arau mikrobiologikoen eta horiekin loturiko parametro fisiko-kimikoen (2013ko abenduan eguneratuta) bilduma eguneratu du.

Arau mikrobiologikoen bilduma

12 orrialdetatik 1.a   Hurrengoa >>
ELIKA . Granja Modelo, z/g . 01192 . Arkaute (Araba) . Telefonoa: 945 122 170 . Faxa: 945 122 171 . berri@elika.net
RSS iturria
WEB orri honek ez du besteren publizitaterik eta ez du jasotzen publizitatetik eratorritako finantzaziorik.
Diseño web Vitoria

Gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko.

Bada, nabigatzen jarraitzen baduzu, cookieen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatzeko edo informazio gehiago lortzeko jo hona.