elika Hemen zaude: Produkzio-sektoreak / Elikagaien industria / Higienea elika

Higienea

GIDA: HIRUMAILA ETA MAILABAKARRA HARRAPATUTAKO EGUNEKO ARRAINA MANIPULATZEKO 12/01/23

23/01/2012 Egile: Gobierno Vasco

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak arrantzaren sektorearentzako gida bat argitaratu berri du; zehazki, arrantzatzeko maila-sareak erabiltzen dituen sektoreari dago zuzenduta, hori baita arrainaren kalitateari eta segurtasunari gehien eragin diezaiekeen arrantza-mota, praktika on jakin batzuk egiten ez badira.

Gidak honako hauei buruzko jarraibideak ematen ditu: sareak urperatzean eta uretatik ateratzean gogoratu beharrekoak; arrainak saretik kentzean, manipulatzean, hoztean, erraiak ateratzean, garbitzean, paketatzean eta zamatzean egin beharrekoak; eta, azkenik, behin portura iritsita garraiatzean aintzat hartu beharrekoak.

Gidaren helburu nagusia maila-saredunen bidez arrantzatutakoaren kalitate handiena lortzea bada ere, arau horiek ezartzea onuragarria izango da beste arrantza-mota batzuentzat ere.

ELIKAGAIRI BURUZKO ARAUTEGIAREN BILDUMAREN GAURKOTZEA 12/01/19

19/01/2012 Egile: Departamento de Sanidad y Consumo (G.V.)

Osasun sailako Osasun Publikorako Zuzendariordetzako Bizkaiko Lurralde Zuzendaritzak 2011ko maiatzean egin zuen elikagairi buruzko arautegiaren bilduma gaurkotu du.

Elikagaien legedia

ARAU MIKROBIOLOGIKOEN BILDUMAREN GAURKOTZEA 12/01/19

19/01/2012 Egile: Departamento de Sanidad y Consumo

Osasun sailako Osasun Publikorako Zuzendariordetzako Bizkaiko Lurralde Zuzendaritzak Bilboko Udalaren Elikagaien Osasunaren Sailatalarekin batera elikagaien arau mikrobiologikoen bilduma gaurkoratu dute.

Arau mikrobiologikoak

6 orrialdetatik 1.a   Hurrengoa >>
ELIKA . Granja Modelo, z/g . 01192 . Arkaute (Araba) . Telefonoa: 945 122 170 . Faxa: 945 122 171 . berri@elika.net
RSS iturria
Diseño web Veiss