elika Hemen zaude: Produkzio-sektoreak / Elikagaien industria / Etiketatzea eta Trazabilitatea elika

Etiketatzea eta Trazabilitatea

ANIMALIA JATORRIKO ELIKAGAI IZOZTUEN ETIKETATUA 12/01/17

17/01/2012 Egile: CE

Europako Batzordeak duela gutxi argitaratu du Batzordearen 16/2012 (EB) Araudia, 2012ko urtarrilaren 12koa. Araudi horrek aldarazi egiten du 853/2004 Araudia, giza kontsumorako diren animalia jatorriko elikagai izoztuen betekizunei buruzkoa.


853/2004 Araudia aplikatzeak hainbat zailtasun eragiten zituen animalia jatorriko elikagaiak biltegiratzean, eta, ondorioz, Araudi berria egin dute; izan ere, elikagai horiek noiz izoztu diren adierazten bada, elikagaien enpresetako eragileek errazago erabaki ahalko dute elikagai bat egokia den ala ez giza kontsumorako.


Lege testu berriak atal bat erantsi dio 853/2004 Araudiaren II. eranskinari, eta, besteak beste, honako eskakizun hau sartu du:

  • eragileari jakinarazi egin behar zaio giza kontsumorako animalia jatorriko elikagaia noiz ekoitzi den
  • noiz izoztu den, baldin eta ekoizpen data eta izozte data bat ez badatoz.

 

Araudi berria 2012ko uztailaren 1etik aurrera aplikatuko da.

GALDERA-ERANTZUNAK: PROPIETATE OSASUNGARRIEN JAKINARAZPEN BAIMENDUEN ZERRENDA 11/12/09

14/12/2011 Egile: CE - EB

EBk duela gutxi onartutako propietate osasungarrien jakinarazpen baimenduen zerrendari buruzko galderak eta erantzunak argitaratu ditu

ELIKAGAIEN INGURUAN KONTSUMITZAILEEI EMATEN ZAIEN INFORMAZIOARI BURUZKO 1169/2011 (EB) ARAUDIAREN LABURPENA 11/12/07

07/12/2011 Egile: ELIKA

ELIKAk Elikagaien inguruan kontsumitzaileei ematen zaien informazioari buruzko 1169/2011 (EB) Araudiaren laburpen bat egin du.

6 orrialdetatik 1.a   Hurrengoa >>
ELIKA . Granja Modelo, z/g . 01192 . Arkaute (Araba) . Telefonoa: 945 122 170 . Faxa: 945 122 171 . berri@elika.net
RSS iturria
Diseño web Veiss