elika Hemen zaude: Produkzio-sektoreakAbeltzaintza / Animalien identifikazioa eta trazabilitatea elika

Animalien identifikazioa eta trazabilitatea

EUROPAKO BATZORDEAK BEHIEN IDENTIFIKAZIO ELEKTRONIKOA BULTZATZEN DU 11/09/01

Egile: CE

Europako Batzordeak proposamen erkidea onartu du behien identifikazio elektronikoa (IDE) bultzatzeko. Helburua da Europar Batasunean elikagaien segurtasuna eta abereen osasuna indartzea. Behiak elektronikoki identifikatzeko sistema borondatez sartzeko lege-markoa sortzea dakar proposamenak. Behien identifikazio elektronikoa noizean behin erabili izan da Europako zenbait herrialdetako behi-ustiategietan. Europar Batasunaren ustez, behien identifikazio elektronikoak hobetu egingo du animalien eta behi-jatorriko elikagaien trazabilitate-sistema. Era berean, sistemaren bidez murriztu egin nahi da administrazio-burokrazia, eta horretarako sinplifikatu egingo dira administrazio-prozesuak. Nahiz eta borondatezkoa izan, estatu kideetan maila nazionaleko derrigorrezko araudiak garatzea baimentzen du Europar Batasunaren proposamenak.

Informazio gehiago

<< Aurrekoa   2 orrialdetatik 2.a
ELIKA . Granja Modelo, z/g . 01192 . Arkaute (Araba) . Telefonoa: 945 122 170 . Faxa: 945 122 171 . berri@elika.net
RSS iturria
WEB orri honek ez du besteren publizitaterik eta ez du jasotzen publizitatetik eratorritako finantzaziorik.
AENOR
EKOSCAN
Euskararen Bidean
Diseño web Vitoria