Q LETRA: ARAUDI ALDAKETA 11/11/30
30/11/2011
Egile: MARM
1600/2011 Errege Dekretua argitaratu dute. Horren bidez, aldarazi egin dira honako Errege Dekretu hauek: 217/2004 Errege Dekretua, esnekien sektorean esku-hartzen duten eragileen identifikazioari buruzkoa, eta 1728/2007 Errege Dekretua, esnearekin egindako mugimenduen erregistroari buruzkoa. Araudi horrek xedatu egiten ditu ardi- eta ahuntz-esne gordinaren ekoizleek bete beharreko betekizunak.
Honako hauek dira Errege Dekretu horren berrikuntzarik aipagarrienak:
- Aldatu egingo da esne-tangak identifikatzeko etiketa.
- Gaur egun identifikatuta dauden tangetan aldaketak egiteko epea 24 hilekoa izango da, 2011ko abenduaren 29tik zenbatzen hasita; izan ere, egun horretan jartzen da indarrean Errege Dekretua.
- Gaur egun identifikaziorik ez duten tangei dagokienez, epea 8 hilekoa izango da, 2011ko abenduaren 29tik zenbatzen hasita. Aurretik eskaria egin beharko da.
- "Azpiproduktuen kudeaketa-zentroa" figura gehituko da, eta honela definituko da: erakunde eskudunak baimendutako zentroa, animalia-azpiproduktu gisa hartzen den esnea, giza kontsumorako egokia ez dena, kudeatzeko.
Horiez gain, siloaren, esne-zentroaren arduradun nagusiaren eta esne-zentroaren bigarren mailako arduraduraren definizioak ere aldatu egingo dira.
Gaiarekin lotutako araudia:
- 1728/2007 Errege Dekretua, abenduaren 21ekoa, esnekien sektoreko eragileek bete behar duten oinarrizko kontrol-araudia ezartzen duena. Halaber, dekretu horren bidez aldatu egiten da 217/2004 Errege Dekretua, otsailaren 6koa, esnearen sektorean parte hartzen duten eragileen, establezimenduen eta edukiontzien identifikazioa eta erregistroa eta esnearekin egindako mugimenduen erregistroa arautzen dituena.
- 752/2011 Errege Dekretua, maiatzaren 27koa, ardi- eta ahuntz-esne gordinaren sektoreko eragileek bete behar duten oinarrizko kontrol-araudia ezartzen duena.
EKIDOAK IDENTIFIKATZEA: ARAUDIAREN ALDAKETA 11/11/24
24/11/2011
Egile: MARM
Ministroen Kontseiluak azaroaren 18an onetsi zuen Errege Dekretu bat, ekidoak identifikatzeari eta erregistratzeari buruzko gaur egungo araudia aldarazten duena. Gaur egungo araudi hori 1515/2009 Errege Dekretua da, urriaren 2koa, ekidoak identifikatzeko eta erregistratzeko sistema ezartzen duena. Besteak beste, honako berrikuntza hauek ezartzen ditu: - Animaliak markatzean albaitariek jarraitu beharreko prozedura ezartzen da.
- Argitu egiten dira liburu genealogikoak kudeatzen dituzten elkarteek animaliak identifikatzeko mekanismoak, autonomia-erkidegoen eskumenen kalterik gabe.
- Bateratu egiten da identifikazio-agirian eta datu-basean animalien arduradunei buruz eman behar den informazioa.
- Hiltegietako langileen betebeharrak biltzen dira, animaliak hiltzeko direla bermatze aldera egin beharreko egiaztapenei dagokienez.
EUROPAKO BATZORDEAK BEHIEN IDENTIFIKAZIO ELEKTRONIKOA BULTZATZEN DU 11/09/01
01/09/2011
Egile: CE
Europako Batzordeak proposamen erkidea onartu du behien identifikazio elektronikoa (IDE) bultzatzeko. Helburua da Europar Batasunean elikagaien segurtasuna eta abereen osasuna indartzea. Behiak elektronikoki identifikatzeko sistema borondatez sartzeko lege-markoa sortzea dakar proposamenak. Behien identifikazio elektronikoa noizean behin erabili izan da Europako zenbait herrialdetako behi-ustiategietan. Europar Batasunaren ustez, behien identifikazio elektronikoak hobetu egingo du animalien eta behi-jatorriko elikagaien trazabilitate-sistema. Era berean, sistemaren bidez murriztu egin nahi da administrazio-burokrazia, eta horretarako sinplifikatu egingo dira administrazio-prozesuak. Nahiz eta borondatezkoa izan, estatu kideetan maila nazionaleko derrigorrezko araudiak garatzea baimentzen du Europar Batasunaren proposamenak. Informazio gehiago
|
|