MINGAIN URDIN GAIXOTASUNAREN AURKAKO DERRIGORREZKO TXERTAKETA 13/04/17
Egile: MAGRAMA
Apirilaren 14az geroztik, indarrean dago AAA/570/20133 Agindua Espainian. Agindu horrek indargabetu egiten du aurreko ARM/3373/2010 Agindua, eta honako hau ezartzen du: Zonalde mugatu berriak:
- 1 eta 4 serotipoentzako zonalde mugatua: Cadiz, Huelva, Malaga eta Utrerako abeltzaintza-eskualdeak (Bajo Guadalquivir), Sevilla probintziako Osuna (Campiña/ Sur mendilerroa), Lebrija (Las Marismas), Sanlúcar la Mayor (Sevillako mendebala) eta Marchena (hego-mendebaldeko mendilerroa).
- 1 serotipoarentzako zonalde mugatua: Ceuta eta Melilla eta aurreko atalean ageri ez diren lurralde penintsularreko gainerako eremuak.
- Zonalde librea: Kanariar eta Balear Uharteak.
Derrigorrezko txertaketa: - 1 serotipoaren aurka, 3 hilabete baino gehiagoko ardiak eta behiak, Avila, Salamanca, Caceres eta Toledoko zenbait eskualde eta eremutako ustiategietan, 2013ko uztailaren 1a baino lehen.
Espainian Mingain Urdin gaixotasunaren garapena egokia izan da, 1 eta 4 serotipoen foku-kopuruak behera egin du nabarmen eta 2010eko azaroaz geroztik ez da jakinarazi 8 serotipoaren fokurik. Nolanahi ere, 1 serotipoaren zirkulazioa atzeman da Extremadurako Autonomia Erkidegoaren iparraldeko eremu geografiko zehatzetan. Hori dela eta, beharrezkotzat jo da berriz ezartzea 1 serotipoaren aurkako derrigorrezko txertaketa, azken bi urteetan birusaren zirkulazioa egiaztatu izan den eremuetan, gaixotasuna errotik kentze aldera.
EUROPAN ERLEEN 2 GAIXOTASUN SARTZEKO ARRISKUA-EFSA 2013
Egile: EFSA
EFSAren Animalien Osasun eta Ongizate panelak balioetsi egin du Europar Batasunean Aethina tumida (SHB) eta Tropilaelaps Spp. sartzeari buruzko arriskua. Aethina tumida (SHB), "Erlauntzaren kakalardo txikia" izenez ere ezaguna, parasito bat da, Afrikako Sahararen hegoaldean dauden eskualde tropikal eta subtropikaletakoa. Tropilaelaps spp kanpoko parasitosia da, eta batik bat erleen kumeei eragiten dien akaro batek sortzen du. Varroosiak eragindako prozesua larriagotu egiten du. Gaur egun, Asiako eremu jakin batzuetan baino ez da atzematen. Honako hauek dira gaixotasun horiek EBn sartzeko bideak: - Beste herrialde batzuetatik honako hauek inportatzea: erle erregina biziak, erlastar erregina biziak, erlastar koloniak eta erlezaintzan erabiltzeko erle-produktuak.
- Inguruko herrialdeetatik sartzea, batik bat, erleen eta SHBren mugimendu naturalen bidez.
- Beste herrialde batzuetatik inportatzea erleenak ez diren produktuak (adibidez, fruta, barazkiak, beste bektore posible batzuk, fomiteak...).
Honako hauek dira SHB sartzeko arriskua murriztu dezaketen ekintzak: - Beste herrialdeetako agintariek ziurtagiriak egitea, izurririk gabeko igorpenak identifikatzeko.
- Garraiatu bitartean eta mugan tratamendua aplikatzea, izurria deuseztatzeko (erlauntza eta kolonien inportazioan debekatuta dago; beraz, are gehiago murrizten da arriskua).
Tropilaelapsen sarrera prebenitzeko: - Tratamendu biologikoaren bidez. Erle erreginen kasuan, hori lortzeko gutxienez 21 egunez zaindu egin behar da igorpena erle-kumerik gabekoa izatea. Erlezaintzan erabiltzeko erlauntzeko produktuen inportazioari dagokionez, hori lortzeko gutxienez 21 egunez ekidin behar da erle-kumeen eta/edo helduen arteko kontaktua.
- Eremu jakinetan izurri eza ziurtatzen duten agiriak egitea.
Erleen gaixotasunei arriskuak-EFSA Erlezaintzari eta animalien osasunari buruzko artikulua - ELIKA Erleen gaixotasunei buruzko fitxa - OIE
MINGAIN URDIN GAIXOTASUNAREN EGOERA ESPAINIAN 13/03/13
Egile: MAGRAMA
Dagoeneko kontsulta daiteke MAGRAMAk EBko Animalien Osasunaren eta Elikakatearen Batzorde Iraunkorrari (SCFCAH) Mingain Urdin (MU) gaixotasunak Espainian bizi duen egoerari buruz eginiko aurkezpena. MU gaixotasuna 2000. urteaz geroztik dago Espainian; zehazki, urte horretan 2 serotipoa atzeman zen Balear Uharteetan. Ondoren, 2003an 4 serotipoa atzeman zen Balear Uharteetan bertan. Ondoren, 1, 4 eta 8 serotipoen zirkulazioa aurkitu zen. Lehenengoz 2004ko urrian (4 serotipoa), 2007ko uztailean (1 serotipoan) eta 2008ko urtarrilean (8 serotipoa) jakinarazi ziren. 2012-2013 denbora-tartean (2012an, zehazki), Espainian 1. serotipoaren 2 foku jakinarazi dira, Caceres probintziako bi behi-ustiategitan.
Orain dela gutxi (2013ko urtarrilaren 15ean) azaldu da Espainian ez dagoela 8 serotiporik, eta honako hau da zonalde mugatuen banaketa:
- Zonalde librea: Kanariar eta Balear Uharteak.
- 1 eta 4 serotipoentzako zonalde mugatua: Huelva, Cadiz, Malaga eta Sevillako zenbait eskualde.
- 1 serotipoarentzako zonalde mugatua: gainerako lurralde penintsularra.
Penintsula osoan nahitaezkoak dira 1 serotipoaren aurkako txertoak, eta 4 serotipoaren aurkakoak derrigor eman behar dira 1-4 serotipoentzako zonalde mugatuan, animalia-espezie minberak garraiatzeko, honako kasu hauetan: - Helmuga lurralde nazionaleko zonalde librea izanik (Kanariar eta Balear Uharteak).
- Erkidegoaren baitako merkataritza, 1266/2007 Araudiko III. Eranskinak ezarritako baldintzetan.
- -irugarren herrialdeetako merkataritza, esportazioa egiteko osasun-ziurtagirian hala eskatzen dutenean.
Beste alde batetik, MAGRAMAk borondatezko txertatzea gomendatzen du 2013rako, MU gaixotasunaren birusaren aurrean, jarraian zehaztutako espezieen aurka eta lurraldeetan: - 1 serotipoaren aurkako txertatzea ardien artean: Espainiako lurralde penintsular osoa.
- 1 serotipoaren aurkako txertatzea behien artean: Extremadura, Avila hegoaldea, Salamanca hegoaldea, Toledo mendebala eta Ciudad Real, eta 1-4 zonalde mugatuan jasota ez dauden Sevillako gainerako eskualdeak.
- 1 eta 4 serotipoen aurkako txertatzea ardien eta behien artean: 1-4 zonalde mugatua.
Aldioro aintzat hartu behar dira, batetik, autonomia-erkidego bakoitzaren egoera zehatza eta, bestetik, kasuan kasu gaixotasuna sartzeko arrisku-irizpideen arabera ezarritakoa. ppt aurkezpena - 2013ko martxoa -MAGRAMA Espainian MU gaixotasunaren egoera epidemiologikoari buruzko txostena - 2013ko urtarrila - MAGRAMA
|
|