NEIKER-TECNALIAK ARDIETAN Q SUKARRAREN TRATAMENDUA EBALUATU DU 12/06/12
Egile: NEIKER-Tecnalia
NEIKER-Tecnalia Teknologiaren Euskal Zentroko ikertzaileek ardietan Q sukarraren aurkako antibiotikoen eta Egindako azterlanen ondoren, NEIKER-Tecnaliak honako hauek proposatzen ditu: - Ikerketetan ahalegin handiagoa egitea; izan ere, ardiei dagokienez, zelulen baitako bakterioen aurka eraginkorrak diren antibiotiko gutxi daude baimenduta.
- Txertoak jartzea etorkizun handiko kontrol-metodoa da; izan ere, ikusi da lau urtean zehar maiztasun jakin batekin jarritako txertoen bidez, infekzioa murriztu egiten dela harik eta desagertzen den arte.
Q sukarra Coxiella burnetii bakterioak eragindako patologia da, eta nagusiki abortuak eragiten ditu ardietan. Gainera, bildotsak pisu gutxirekin eta ahul jaiotzea ere eragiten du.
Egindako ikerketan oxitetraziklina antibiotikoa eman zitzaien gaixotasuna zuen artalde bateko ardi ernariei. Bada, abortuen kopurua % 4tik behera murriztea lortu zen. Alabaina, artaldeko gainerako ardietan oxitetraziklina ez zen eraginkorra izan infekzioa murriztean, ezta bakterioa ezabatzen duten animalien kopuruari dagokionez ere.
Txertaketa dela eta, txerto inaktibatua erabili eta epe laburrean (1 urte) eta luzean (4 urte) duen eraginkortasuna probatu zen.
- Txertatzearen ondoko lehenengo urtean ez zen berehalako ondoriorik atzeman, aztertutako artaldeen infekzio-ehunekoa oso handia baitzen. Alabaina, urtean maiztasun jakin batekin jarritako txertoekin infekzioa murriztea lortu zen; zehazki, infekzioa desagertu egiten zen txertatzea lau urtez luzatu ondoren.
- Txertoak ondorio onuragarriak izan zituen abortuen kontrolean: lehenengo txertatze-urtearen ondoren, nabarmen murriztu ziren (< % 2). Q sukarrak ardien artean sortzen duen abortu-tasa % 6 eta % 10 bitartekoa da.
- Dena den, txertatzearekin ez zen lortu Coxiella burnetii bakterioa guztiz desagerraraztea, ingurugiroan oso bakterio iraunkorra baita. Gainera, ardi-instalazioetan presente egon zen hainbat denbora-tarte luzetan.
Informazio gehiago
SALMONELLAREN PREBALENTZIAK BEHERA EGITEN JARRAITZEN DU HEGAZTIEN ARTEAN 12/05/24
MAGRAMA
Egile:
Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak (MAGRAMA) maiatzaren 18an aurkeztu zituen 2011. urtean hegaztien artean Salmonella Kontrolatzeko Programa Nazionala aplikatu ondoko emaitzak. Emaitza horien arabera, Salmonellaren prebalentzia murriztu egin da hegazti-ekoizleen artean (oiloak eta indioilarrak), zein oilo erruleen, broiler oilaskoen eta gizentzeko indioilarren artean. - Erakunde eskudunek egindako kontrol ofizialetako datuen arabera, 2011. urtean oilo erruleen artean Salmonellaren prebalentzia % 8,44koa izan da, 2010. urtean % 9,48koa izan zen eta 2008an % 15,52koa. Nolanahi ere, ustiaketetan egindako kontrolen emaitzak ere aintzat hartzen baditugu, prebalentzia % 2,8koa da.
- Ekoizle astunen kasuan, kontrol ofizialen arabera, Salmonellaren prebalentzia % 0,53koa izan da (2010ean % 0,7koa) eta arinena kasuan, berriz, % 0koa.
- Erakunde eskudunek egindako kontrol ofizialetako datuen arabera, oilasko broilerren artean Salmonellaren prebalentzia % 1,40koa izan da 2011. urtean, bai eta erruleen artean ere. Autokontrolen emaitzak aintzat hartuz gero, kasu honetan ere prebalentzia murriztu egiten da.
- Erakunde eskudunek egindako kontrol ofizialetako datuen arabera, Salmonellaren prebalentzia gizentzeko indioilarren artean % 11,01ekoa izan da 2011. urtean. Indioilar ekoizleen artean, berriz, prebalentzia % 0koa izan da.
Datuak, oro har, positiboak dira; izan ere, hegaztien artean Salmonellaren prebalentziak behera egiten jarraitzen du, hegaztizainak, sektoreko teknikariak eta inplikatutakoa administrazioak egiten ari diren ahaleginari esker. Baina, gorabeherak ere egon badaude, eta honako hauek dira aipagarrienak: - Autokontroletan eta analisi ofizialetan lortutako prebalentzien arteko aldea handia da.
- Abeletxeen biosegurtasunari buruzko ikuskatzeen datuei dagokienez (horiek ere MAGRAMAk aurkeztu zituen), aipatu zuten zenbait kasutan erruleen txartaketari buruzko ziurtagiriak falta zirela. Halaber, errunaldietan 15 astean behin autokontrolak egin zirela justifikatzeko agiriak ere falta ziren batzuetan.
- Behin baino gehiagotan positiboa eman duten abeletxeei dagokienez, oilo erruleen ustiategien % 50ek positiboa eman dute, gutxienez, programak iraun dituen bi urteetan.
GAIXOTASUN EMERGENTEAK ETA KLIMA-ALDAKETA EUROPAN 12/05/04
Egile: ECDC
ECDCren laguntzaz (Europako Gaixotasunetako Prebentzio eta Kontroleko Zentroa) egindako azterlan batek adierazten du (Science aldizkariko artikulu baten ondorioetan oinarritzen da) Europar Batasuneko zaintza-sistemetan egingo diren egokitzapenek hobetu egingo dituztela Europako herrialdeen prestakuntza eta herrialde horiek infekzioak eragin ditzaketen gaixotasun emergenteei erantzuteko duten ahalmena. Horrela, giza zein ekonomia-kostu guztiei eutsiko zaie. Azterlanaren arabera, gero eta ardura handiagoa dago Europa gaixotasun emergenteen eta berriro agertzen diren gaixotasunen "gune bero" potentziala bihurtzen ari delako, klima-aldaketaren eta globalizazioaren ondorioz.
Azken urteotan tradizioz "tropikalak" ziren gaixotasunak agertu dira Europan, hala nola, Mendebaleko Niloko sukarra edo dengea.
Azterlanaren ondorioek erakusten dute beharrezkoa dela klima-aldaketaren ondorioz sortutako zazpi gaixotasun infekzioso zaintzeko eta aldez aurretik atzemateko sistema hobetzea.
Informazio gehiago
Elikak egindako gaixotasun emergentei buruzko artikulua
|
|