elika Hemen zaude: Produkzio-sektoreakAbeltzaintza / Abere Osasuna elika

Abere Osasuna

CAMPYLOBACTERREN ARRISKU-FAKTOREAK HEGAZTI-HAZKUNTZAN-EFSA-2010-

25/08/2010 Egile: EFSA

Txosten honetan zerrendatzen dira Campylobacterren arrisku faktoreak oilasko taldeetan eta horien kanaletan.

EFSAk adierazi du Campylobacterrek kutsatutako hegazti-taldeek Campylobacterrek kutsatutako kanal gehiago eragiten dituztela (30 aldiz gehiago, hain zuzen), eta kutsatutako taldeek joera handiagoa dutela Campylobacter bakteria gehiago dituzten kanalak eragiteko.

Nolanahi ere, txostenak zehazten du kutsatutako kanal horiek kutsatu gabeko taldeetakoak ere izan daitezkeela, eta horrek adierazten du hiltegietan kutsadura gurutzatua gerta daitekeela.

Honako hauek dira kanalen kutsaduran eragina izaten duten beste faktore batzuk:

  • Hildako oilaskoen adina.
  • Urteko zein garaitan hiltzen diren oilaskoak. Uztaila eta iraila bitartean kutsatzen dira gehienbat oilaskoak.
  • Eguneko zein ordutan prozesatzen diren kanalak. Kutsadura arriskua handiagoa da egunaren amaiera aldera.

EFSAren txostena: Campylobacter

TXERRI USTIATEGIETAN MRSAREKIN LOTURA DUTEN FAKTOREAK

07/06/2010 Egile: EFSA

Azterlan honetan zerrendatzen dira Metizilinaren aurrean erresistentzia duen Staphylococcus aureus bakterioak (MRSA) txerri ustiategietan eragiten duen kutsadurarekin zerikusia duten faktoreak.

Besteak beste, honako ondorio hauek atera dituzte:

  1. Ustiategian zenbat eta animalia gehiago egon, orduan eta handiagoa da MRSAren kutsadura arriskua. Ustiategi handiak kalteberagoak dira kutsaduraren aurrean, animalien mugimendua handiagoa izaten baita, hau da, ordezkapen-animaliak sartzen baitira ustiategietan. Azterlan honetan ez dira aztertu ustiategi handiekin zerikusia duten zenbait faktore (egituren ezaugarriak eta erabilera), baina horiek ere eragina izango lukete bakterioaren prebalentzian.
  2. Ugalketarako ustiategietako eta ekoizpenerako ustiategietako MRSAren prebalentzien arteko loturak pentsarazten du bien artean transmisio bertikala gerta daitekeela.

EFSAk gomendatzen du ikerketa berriak sustatu behar direla ustiategien kutsadura eragiten duten faktoreak identifikatzeko, ezarri beharreko biosegurtasun neurrien eraginkortasuna kuantifikatzeko eta analisi-teknikak garatzeko, bakterioa garaiz antzeman dadin.

EFSAren txostena: MRSA txerri ustiategietan

ZIENTZIA-IRITZIA: Q SUKARRA -EFSA-2010-

13/05/2010 Egile: EFSA

EFSAk iritzi bat argitaratu du Q sukarrari eta gaixotasun horrek animalien eta gizakien osasunean izan dezakeen eraginari buruz. Animalien artean (behiak, ahuntzak, ardiak…) Coxiella burnetii bakteriak (gaixotasunaren eragilea) eragiten duen infekzioa endemikoa da Estatu Kide gehienetan. Nolanahi ere, oso animalia gutxik garatzen dute gaixotasuna.

Gaixotasuna heda ez dadin, honako epe luzerako neurri hauek identifikatu dira: prebentzioz txertatzea, simaurra kudeatzea, ustiategien egitura aldatzea, mutiltze-prozesua aldatzea, bereizitako erditze-guneak jartzea, material arriskutsuak baztertzea, bisitariei sarrera debekatzea, gordailu diren beste animalia batzuk kontrolatzea eta izurriak (akainak) kontrolatzea.

Gizakien artean, berriz, bakteria horren infekzioa kutsatutako aerosolak arnastearen ondorioa izaten da gehienetan eta ez elikagaiak kontsumitzearen ondorioa.

EFSAren iritzia: Q sukarra

17 orrialdetatik 1.a   Hurrengoa >>
ELIKA . Granja Modelo, z/g . 01192 . Arkaute (Araba) . Telefonoa: 945 122 170 . Faxa: 945 122 171 . berri@elika.net
RSS iturria
Diseño web Veiss