TRIKINA ATZEMATEKO TEKNIKA BERRIA BAIMENDU DA 11/11/11
11/11/2011
Egile: DOUE
Batzordearen 1109/2011 Exekuzio Araudia (UE), 2011ko azaroaren 3koa, argitaratu da. Araudi horrek Batzordearen 2005eko abenduaren 5eko 2075/2005 Araudiaren I. eranskina aldatzen du, trikinaren presentzia okelean atzemateko kontrol ofizialetarako arau zehatzak ezartzen dituena, Trikina atzemateko metodoei dagokienez.
Araudiaren indarraldia 2011ko azaroaren 24an hasiko da.
Orain arte baimenduta egon diren metodoak azterketa trikinoskopikoa eta digestio-laginen digestio-metodoa izan dira. Bada, aldaketa honen ondoren, honako hauek ere baimenduta egongo dira: isolatze-teknika erabiltzea iragaztearen bidez eta Tikinaren larbak atzematea iragaztearen eta larbak atzemateko latex-aglutinazioaren probaren bidez.
Metodo hori sinpleagoa da eta bere emaitzen arabera egiazta daiteke, mikroskopio edo trikinoskopioak erabili behar izan gabe.