elika Hemen zaude: Produkzio-sektoreak /  Abeltzaintza  /  Beste batzuk elika

Beste batzuk


ANIMALIAK KLONATZEA EZTABAIDAGAI EBN 12/06/06

Egile: CE

Europako Batzordeak (EB) elikagaiak ekoizteko animaliak klonatzeari buruzko legeria proposatzea aurreikusi du, 2013ari begira.


Legeria egiteko, neurriek gizartean, ingurumenean eta ekonomian izango duten eragina aztertu eta aldez aurretik aintzat hartu nahi du, bai eta horrek nekazariengan, industrian eta merkataritzan izango dituen ondorioak ere. Horretarako, kontsulta-aldia ireki du 2012ko maiatzaren 3tik irailaren 3ra bitartean, honako talde hauen ikuspuntuak jasotze aldera:

 

  • Abeltzainak eta nekazariak
  • Elikagaien industria, txikizkako sektorea eta banaketa-sektorea
  • Enpresa eta erakunde publikoak
  • Gobernuz kanpoko erakundeak
  • Arduradun publikoak
  • Herritarrak

Kontsultan parte hartu nahi duten erakundeek Gardentasunerako Erregistro Erkidean izena eman eta Jarrera-kodea onartu behar dute. Horren ondotik, galdetegia bete beharko dute.
Ekimenak giza kontsumorako eta ez beste helburu batzuetako animalien klonazioari baino ez dio erreferentziarik egiten. 1997az geroztik, klonatutako animalietatik ateratako elikagaiek baimena izan behar dute EBko merkatuan sartu aurretik (Elikagai berriei buruzko araudia). Baimen-beharra ez zaie ezartzen klonatutako animalien kumeei, baldin eta elikagaien segurtasunari dagokionez elikagai arruntetatik ezberdintzen ez badira.
Gaur egun animalien osasunari eta ongizateari buruz indarrean dauden arauak klonatutako animaliei ere ezartzen zaizkie, baita, esate baterako, ugaltze-materialen (ernal-hazia, enbrioiak, obuluak) inportazioei ere.
Batzordeak honako neurri hauek proposatu ditu, elikagaiak ekoizteko animaliak klonatzeari buruz, bere 2010eko txostenean:

Batzordeak 2010ean egindako txostenean, honako neurri hauek proposatu zituen elikagaien ekoizpenerako:
1. Aldi baterako bertan behera uztea klonazio-teknikaren erabilera EBn, elikagaiak ekoizteko erabiltzen diren animaliak ugaltzeko. Bertan behera uztea, halaber, animalia horien klonen erabilera, klonen inportazioa eta klonetatik eratorritako elikagaiak merkaturatzea.
2. Ernal-haziaren eta enbrioien inportazioaren trazabilitatea ezartzea.

Gaiari buruzko informazio gehiago:
EFSAren 2008ko iritzia: animalien klonazioak elikagaien segurtasunean, animalien osasunean eta ongizatean duen eragina.
EFSAren 2009ko txostena: animaliak klonatzeko aholkuak.
EFSAren informazio eguneratua (2010) animalien klonazioari buruz
2008ko txostena, animaliak klonatzeak dituen alderdi etikoei buruzkoa, zientziako eta teknologia berrietako etikari buruzko EBko taldeak egindakoa.
2008ko eurobarometroa animalien klonazioari buruz
Bestelako kontsulta irekiak

ERLEEN HILKORTASUN-TASA ETA ZIENTZIA-IKERKETAK EBN 12/05/15

Egile: CE

Azken urteotan gora egin du erleen hilkortasun-tasak hala EBn nola beste leku batzuetan. Hilkortasun-tasa horren zergatiak argitze aldera, zenbait zientzia-ikerketa egin dira, nahiz eta horien bidez ezin izan diren zehaztu handitzea eragin duten arrazoi nagusiak. Alabaina, uste da hainbat faktorek dutela eragina.
Ildo horretatik, EFSAK "Erleen hilkortasun-tasa eta erleen zaintza Europan" Europako ikerketa-proiektua abiarazi zuen, EBko erleen kopurua murrizteari buruzkoa, 178/2002 (EB) Araudiko 36. artikuluarekin bat, Estatu kideen eskutik jasotako informazioa aztertzeko. Proiektua orain dela gutxi amaitu da, eta azken txostena EFSAren webgunean argitaratu da. Oro har, txostenean adierazten da Europako kolonien galera, ziur asko, hainbat faktorek eragin dutela. Halaber, nabarmentzen du beharrezkoa dela EBko erleen hilkortasun-tasari buruzko zaintza bateratua egitea.

Beste alde batetik, ALARM ikerketa-proiektua egin da. Bertan, Europako basoko erleen eta beste intsektu polinizatzaile batzuen beherakada kuantifikatu zen. Lan hori oinarritzat hartuta, STEP proiektuan (aldizkako lehenengo txostena) polinizatzaileen kopurua murrizteak nekazaritzan, biodibertsitatean eta, oro har, gizartean dituen ondorioak aztertu dira. Proiektuak, bestalde, ebidentziak emango ditu, kudeaketaren esparruan dauden politika eta praktikak egokitzeko, eta beharrezkoa denean politika berriak garatzeko.
Beste alde batetik, BEE SHOP ikerketa-proiektua pestizidekin eta erlauntzean plaga eta agente patogenoei aurre egiteko tratamenduekin kutsatutako eztiei dagozkien kontuez arduratu da.

Azkenik, COLOSS ekintzaren bidez, Europako ikertzaileen eta beste alderdi interesdunen arteko sarea eratu da. Helburua da kolonien galeren bilakabidea jarraitzea eta ikerketa-programa nazionaletako parte-hartzaileekin bat egitea erle-kolonien galera eragiten duten faktore nagusiak ulertzeko eta horiei aurre egiteko.

 

BULETINA ELIKAGAIEN SEGURTASUNA ABELTZAINTZAN - 2012KO APIRILA

Egile: ELIKA

Hileroko buletin honetan Elikagaien Segurtasunari buruzko berriak, artikuluak eta ekitaldiak aurkezten dizkizugu.Gainera. Gainera, Elika-ren jarduerak ere hurbiltzen dizkizugu, ezagutu dezazun zertan gabiltzan lanean.

Apirilaren zenbaki honetan, landu dugun artikulua nabarmentzen dugu abere-gaixotasun berrien gainean, materiari buruzko aditu baten iritzia izan dugu.

Kontatzen dizugu ere antolatzen ari garela maiatzerako, Elika Katean Elikadura Segurtasun baldintzen aplikazioaren balioespenaren gaineko jardunaldi interesgarri bat, Vitoria-Gasteizen .

<< Aurrekoa   9 orrialdetatik 5.a   Hurrengoa >>
ELIKA . Granja Modelo, z/g . 01192 . Arkaute (Araba) . Telefonoa: 945 122 170 . Faxa: 945 122 171 . berri@elika.net
RSS iturria
WEB orri honek ez du besteren publizitaterik eta ez du jasotzen publizitatetik eratorritako finantzaziorik.
Diseño web Vitoria

Gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko.

Bada, nabigatzen jarraitzen baduzu, cookieen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatzeko edo informazio gehiago lortzeko jo hona.