KLIMA ALDAKETA ETA OSASUNA 11/12/02
Egile: MISACO
Osasun, Gizarte Politika eta Berdintasun Ministerioaren Osasunaren eta Klima Aldaketaren Behategiak (MISACO) gune birtual bat egokitu du bere web orrian. Gune horretan osasunaren eta klima aldaketaren arteko loturari buruzko informazio zabala biltzen da.
Atari horren xedea da komunikazio tresna izatea adituen eta gizartearen artean.
Osasunean eragina izan dezaketen alderdiei buruzko informazioa jaso ahal izango da, besteak beste: tenperatura, fenomeno meteorologikoak eta klima jatorriko arriskuak, airearen kalitatea eta kutsadura fotokimikoa, uraren eta elikagaien bidez transmititzen diren gaixotasunak, hainbat bektoreren (adibidez: eltxoak eta akainak) bidez transmiti daitezkeen gaixotasunen hedapena eta biodibertsitatearen galera. Alderdi horiek guztiek klima aldaketarekin dute zerikusia eta eragina izan dezakete osasunean.
Horrez gain, atari horretan albisteak eta berriak ere aurkituko ditugu, bai eta agiriak, txostenak eta lotura interesgarriak ere. Behatokiak osasun eta klima aldaketa arloko adituen topaketa antolatu zuen irailean, Mahoneko Lazaretoan. Topaketa hartan lan-taldeak eratu ziren eta horiek egindako lanen emaitzak atarian argitaratuko dituzte.
Osasunaren eta Klima Aldaketaren Behategiaren atari berria
Klima aldaketa eta akainak