EKINTZA ERKIDEA ERLEAK BABESTEKO 11/10/20
20/10/2011
Egile: PArlamento Europeo
Zenbait faktore hilgarrik eragina dute erle-kolonien osasunean, bai Europar Batasunean, bai nazioartean.
Gaur egungo albaitaritza-arloko ikerketak eta jarduerak ez dira eraginkorrak erleei eragiten dieten gaixotasunak prebenitu eta kontrolatzeko. Hori dela eta, Nekazaritzarako eta Landa Garapenerako Batzordeak Europako Batzordeari eta estatu kideei eskatu die ahalegin handiagoa egin dezatela erlezaintza-sektoreari laguntzeko egoera zail hori gainditzen.
Batzordearen balioespenaren arabera, landare-espezieen % 84k eta Europan elikagaien ekoizpenaren % 76k behar dute erleek gauzatzen duten polinizazioa. Beraz, proposatu dute ekintza koordinatua gauzatzea, ikerketan inbertsio handiagoa egitea eta erlezaintza-programak finantzatzea.
Honako hauek dira gomendatu dituzten neurrietako batzuk:
- Erlezaintzarako finantza-laguntza handitzea, Nekazaritza Politika Erkide berriarekin bat, 2013. urtetik aurrera.
- Ikerketa koordinatua gauzatzeko laguntza areagotzea.
- Informazioa partekatu dadin sustatzea.
- Prestakuntza egokia eskaintzea erlezainei, abeltzainei eta albaitariei.
Gainera, Batzordeak etengabe kontrolatu behar du animalien osasunaren bilakaera hirugarren herrialdeetan, aplikatu egin behar ditu animalien osasun-arloko betekizun zorrotzenak eta abian jarri behar du kontrol-sistema egokia inportatutako elikagaientzat, erleen gaixotasun exotikoak sartzea ekiditeko.
EParen erlei burzko txostena