elika Hemen zaude: Produkzio-sektoreakAbeltzaintza/  Higienea eta Praktika Egokiak elika

Higienea eta Praktika Egokiak

HAZKUNTZA- ETA BASA-EHIZAREN HARAGIAREN KONTROL OFIZIALEI BURUZKO IKUSKAPENAK 13/05/07

Egile: DGSanco

Europako Batzordearen DG SANCOk txosten bat argitaratu du, FVOk lau estatu kidetan egindako ikuskapenei buruz. Ikuskapen horiek 2011ko urtarriletik abendura bitartean egin ziren, eta xedea zen informazioa biltzea hazkuntza- zein basa-ehizaren haragiaren eta produktu eratorrien kontrol ofizialak egiteko sistemari dagokionez.

Honako hauek dira ikuspenen ondorioak:

  • Bisitatutako estatu kideetan tiro-ehizako animalia gehienek ez zituzten bete behar higiene-paketeko baldintzak; izan ere, kopuru txiki gisa sailkatu ziren. Basa-ehizako kopuru txikiek ez dituzte bete behar 852/2004 (EE) Araudiko eta 853/2004 (EE) Araudiko baldintzak. Nolanahi ere, ez dago ongi definituta zer den "kopuru txikia". Praktikan, beraz, ehiza-haragiaren kopururik handiena higiene-paketetik kanpo geratzen da.
  • Basa- eta hazkuntza-ehizako animalien sailkapena zehaztugabea da; izan ere, zenbaitetan hazkuntza-ehiza basatitzat jo daitezke, eta alderantziz, basa-ehiza esparru itxietan mantendu eta elikatu daiteke.
  • Bilketa-zentroen inguruko kontrol ofizialak, oro har, egokiak izan ziren, horiek ehiza manipulatzeko establezimendu (GHES) eta hezkuntza-ehizarako hiltegi gisa jarduten zutenean.Hala ere, kontrol ofizialek ezin izan zuten beti bermatu higiene betekizun orokorrak eta zehatzak bete egin zirela GHESetan, higiene operatiboari eta kanalen higieneari dagokienez.
  • Langile aditua izateko prestakuntza-eskaintza, oro har, egokia zen. Dena dela, prestakuntza horren eraginkortasuna ofizialki egiaztatu ahal izateko prozedurak ez zeuden behar zuten lekuan.
  • Basa-animalien post morten azterketa, oro har, ez zen gauzatu 854/2004 (EE) Araudiko betekizunekin bat. Basa-kanalak eta hazkuntza-ehiza markatzean ez ziren erabat bete 854/2004 (EE) Araudiaren baldintzak.
  • Merkaturatzeko basurdeen kanalen probak 2075/2005 (EE) Araudiaren arabera egin ziren orokorrean. Baina, kontrol ofizialek zenbaitetan ez zuten bermatzen basa- zein hazkuntza-ehizako animalien trazabilitatea uneoro mantendu zenik.
  • Basa-ehizako kopuru txikietan trikinak atzemateko probei buruzko xedapen nazionalak bi estatu kidetan ezarri ziren, baina ez ziren erabat inplementatu.

DGSanco - Hazkuntza- zein basa-ehizaren ikuskapenak

USTIATEGIETAN ABELTZAINTZA SENDAGAIAK MODU ARDURATSUAN ERABILTZEKO INFORMAZIO-ORRIA 12/12/21

Egile: Elika

Dokumentu honetan abeltzaintza sendagaiak modu egoki batean eralbiltzeko gakoak batzen dira.

ABERE USTIATEGIETAKO HIGIENEARI BURUZKO INFOGRAFIA 12/12/04

Egile: ELIKA

Infografia honetan sartzera gonbidatzen zaitugu, jakin dezazun nola ekoizten diren kontsumitzen ditugun animalia-jatorriko elikagaiak.


Gaur egun, abeltzaintza arloko ekoizpenak hainbat lege-betekizun bete behar ditu (higiene, osasun eta ongizateari buruzkoak), Europan denentzat berdinak direnak.

Hori guztia egiten da kontsumitzen ditugun elikagaiak animalien zaintzari, kalitateari eta segurtasunari dagozkien berme guztiekin irits daitezen gure eskuetara. Horretaz guztiaz gain, abere ustiategiek ingurumen ardura ere badute; beraz, ingurumena zaintzeari buruzko lege-betekizunak ere bete behar dituzte.


Oso modu grafikoan eta erakargarrian aurkezten dizkizugu betekizun horiek.

Infografia

4 orrialdetatik 1.a   Hurrengoa >>
ELIKA . Granja Modelo, z/g . 01192 . Arkaute (Araba) . Telefonoa: 945 122 170 . Faxa: 945 122 171 . berri@elika.net
RSS iturria
WEB orri honek ez du besteren publizitaterik eta ez du jasotzen publizitatetik eratorritako finantzaziorik.
AENOR
EKOSCAN
Euskararen Bidean
Diseño web Vitoria