ANIMALIEN ONGIZATEA: ALBAITARIENTZAKO TAILER PRAKTIKOA 2011/12/23
Egile: CE
Abenduaren 1ean eta 2an Animalien Ongizateari buruzko tailer praktikoa egin zuten albaitariek, Bartzelonan.
DG SANCOk (Europako Batzordeko Osasun eta Kontsumitzaileen Zuzendaritza Nagusia) antolatu zuen tailerra,
Tailerraren xedea zen, batetik, albaitariak kontzientziaraztea, eremu pribatuan zein administrazioaren eremuan eta ikerketa arloan, euren zeregina oso garrantzitsua dela abere ustiategietan animalien ongizateari buruzko betekizunak ezartzen direnean; eta, bestetik, horretarako lanabesak eskaintzea albaitariei.
MMARMren (Nekazaritza eta Landa zein Itsaso Inguruneko Ministerioa) Abeltzaintzako Produktuen zuzendariorde nagusi Esperanza Orellana izan zen Espainiako administrazioko ordezkaria. Orellanak adierazi zuen, animalien ongizatea Europako nekazaritza ereduaren ezaugarria bada ere, ezin dugula alde batera utzi lehiakortasuna.
Albaitariei dagokienez, esan zuen ezinbestekoak direla animalien ongizatea lortzeko, eta azpimarratu egin zuen Espainiako zenbait talde animalien ongizatearekin lotutako ikerketa-proiektuetan egiten ari diren lana. Horiei esker, Espainiako abeltzaintza-ekoizpenaren berri eman ahal izan zaie Europako erakundeei.
Tailerreko aurkezpen guztiak
Importancia del Bienestar Animal en España /Animalien Ongizatearen garrantzia Espainian- Esperanza Orellana MMARM