FVOREN TXOSTENA: ANIMALIEN ONGIZATEA ESPAINIAN, 2009
26/02/2010
Egile: FVO
Garraioetan eta hiltegietan Animalien Ongizatea aztertzeko egindako ikuskapenetan hainbat gabezia antzeman dira, eta horiek zuzentzeko neurriak hartu dira. Hori dela eta, FVOk neurri horien jarraipenari buruzko txostena argitaratu du. Gaztela eta Leonen eta Extremaduran egin diren ikuskapenek aditzera eman dute, batetik, erakunde eskudunek eta autonomia erkidegoek hartutako neurriak oso kasu gutxitan ezarri direla, eta, bestetik, oraindik ere urrats garrantzitsuak eman behar direla Animalien Ongizatea hobetu nahi bada. FVOren Txostena
ANIMALIAK HILTZERAKOAN HORIEK BABESTEARI BURUZKO ARAUDI BERRIA ARGITARATU DUTE- CE
20/11/2009
Egile: CE
Joan den azaroaren 18an EBk (Europako Batzordea) argitaratu zuen Kontseiluaren 1099/2009 (EE) Araudia, 2009ko irailaren 24koa, animaliak hiltzerakoan horiek babesteari buruzkoa. Araudia 2013ko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatuko da. Araudi berri horren helburua da Europa Batasuneko estatu kide guztietako erregulazioa bateratzea; izan ere, orain arte 93/113/CE Araudia egon da indarrean, eta modu ezberdinetan txertatu da estatu kideetako nazio mailakoetan. Araudiak xedapen biltzen dituen xedapenen artean hauek dira aipagarrienak: - Oilategi-hegaztiak, untxiak edo erbiak ez diren animaliak kontsumo pribaturako hiltegitik kanpo hiltzen direnean, jabeak gaitasun eta ezagutza maila jakina izan beharko du animaliak hil ahal izateko, animaliak zorabiatu egingo ditu hil aurretik (I. ERANSKINA: animaliak zorabiatzeko sistemak) eta ez die eragingo ekidin daitekeen min edo oinazerik.
- Baldintza horiek berberak bete beharko dira kopuru txikiko zuzeneko hornidurarako (kontsumitzailearentzat zein txikizkako salmentarako) animaliak ustiategian bertan hiltzen direnean, betiere oilategi-hegaztiak, untxiak eta erbiak badira. Oilategi-hegaztiak, untxiak, erbiak, txerriak, ardiak edo ahuntzak ez diren animaliak kontsumo pribaturako hiltegitik kanpo hiltzen direnean, aipatutako baldintzez gain, zorabio sinplea (zuzenean heriotza eragiten ez duena) eragiteko bi karotidak moztuko zaizkio animaliari eta animaliak konortea galdu aurretik ezin izango da ez galdarraztatu ez eta deskarga elektrikorik ezarri ere. Gainera, honako hauek ere debekatuta daude: animaliak eusteko zenbait sistema erabiltzea (15. artikulua, 3. puntua), animaliak kolpatzea, akuilu-eztena erabiltzea, adarretatik heltzea, eta abar (III. ERANSKINA, 1.8-1.11 puntuak). Halaber, beste animalia batekin hasi baino lehen, jarraian egin beharko da animalia zorabiatzetik eta zintzilikatzetik odoluste bitarteko prozesua.
- Osasun-husteari eta larrialdiko hilketari dagokionez: osasun-hustearen arduradun den erakunde eskudunak Ekintza Plana ezarriko du lanean hasi aurretik. Plan horrek bere barruan hartuko ditu zorabiatzeko eta hiltzeko aurreikusita dauden sistemak. Araudiaren I. ERANSKINean dago baimendutako zorabiatze-sistemen zerrenda. Nolanahi ere, egoera berezietan, hau da, giza osasunean edota prozesuaren eraginkortasunean eraginik duenetan, erakunde eskudunak salbuespenak ezarri ahal izango ditu Araudiaren xedapenei dagokienez.
Gainera, araudiak beste xedapen batzuk ere ezartzen ditu, besteak beste: 2019ko abendua bitartean eraikitako hiltegi berrien eta 2020tik aurrera hiltegi guztien diseinuari buruzkoak, hau da, hiltegi barruko zorabiatze-sistemen kontrolari buruzkoak eta hiltegiko langileen Animalia Ongizatearen arloko prestakuntzari buruzkoak.
ELIKAGAIETAN ABERE ONGIZATEARI BURUZKO ETIKETAK JARTZEAREN INGURUKO EZTABAIDA ZABALIK-EC-
10/11/2009
Egile: EC (European Commission)
EBk (Europako Batzordea) argitaratu duen txostenean abere jatorriko elikagaietan Abere Ongizateari buruzko etiketak jartzeko proposamenak aurkezten dira. Gainera, txosten horretan, Batzordeak proposatzen du Abere Ongizatearen arloko erreferentziazko zentroen Europako Sarea osatu behar dela. Sare horrek Koordinazio-zentro erkidea izango du. Eta sare hori izango da, hain zuzen ere, euskarri teknikoa etorkizunean ezarriko diren politikentzat zein Abere Ongizateari buruzko etiketen egiaztagirientzat. Informazio gehiago (ingeles)
|
|