|
|
Interes taldeak
ELIKAko langile guztiok ditugu harremanak Interes Taldeekin. Jarraian adieraziko ditugu Interes Talde bakoitzarekin ditugun harremanen ikuspuntua:
|
Bermatu egiten dugu garatzen ditugun zerbitzuak egokituta daudela bezeroen behar eta igurikimenetara eta ELIKAren Estrategiara. Prozesu bakoitzeko arduradunak identifikatu egiten ditu prozesu horren Interes Taldeak. Bezeroei dagokienez, identifikatu egiten ditu solaskideak, eta planifikatu eta gauzatu egiten ditu koordinaziorako berariazko bilerak. Bilera horietan identifikatzen dira euren beharrak eta igurikimenak, eta, gainera, ezagutzera ematen dira ELIKAren Eginkizuna, Ikuspena eta Baloreak. Horien ondorioz, eta Plan Estrategikoan ezarritako jarraibideen ondorioz, ezartzen da urtero gauzatu behar diren ekintzen Kudeaketa Plana. Harreman estuak izaten ditugu eta gure zerbitzuen feed-backa lortzen dugu. Harreman jariakorra ezartzen da, eta harreman horretan emango zaie aldian-aldian ekintzaren garapenaren eta emaitzen berri. Asebetetze-mailari buruzko inkestak dira gure zerbitzuen emaitza ezagutzeko dugun modurik egokiena. Inkestak bi urtean behin egiten ditugu. Hauek dira gure bezero nagusiak: Eusko Jaurlaritza; Ingurumen, Lurralde Antolamendu, Nekazaritza eta Arrantza sailetako Zuzendaritzak; Elikakateko azpiprozesuetako sektore elkarteak (EPEA, Lursail eta azpisektore industrialetako elkarteak); eta Zentro Teknologikoak.
|
|
ELIKAn saiatzen gara gure zerbitzu guztiak adosten interesa duten alderdi guztien artean. Horregatik, batzuetan laguntzaile izaten dira gure bezeroak edo gure zerbitzuen hartzaileak. Horiek identifikatu egiten ditugu prozesu guztietan. Bi motatako laguntzaileak izan daitezke: aldi baterako laguntzaileak (zerbitzu edo produktu jakin baten garapenean hartzen dute parte) edo epe luzerako laguntzaileak (horiekin harreman egonkorra izaten dugu). Zientzia Batzordea da laguntzaile nagusia; izan ere, Eusko Jaurlaritzari aholkularitza eskaintzeko Arriskuen Balioespena egiteaz gain, bakoitzak bere arloan laguntzen dio ELIKAri egoerari buruzko txostenak egiten eta unean uneko arriskuak balioesten.
|
|
Badakigu hornitzaileak gure fundazioaren hedadura direla, eta horregatik egiten dugu lan gure baloreekin eta ingurumen-irizpideekin bat etor daitezen. Gure hornitzaile nagusiak dira, teknologia edo fakturazioa dela eta, zerbitzu edo bitarteko garrantzitsuak eskaintzen dizkigutenak. Horregatik dira IKT, Neiker eta Euskalgintza gure hornitzaile nagusiak.
|
|
Horiexek dira ELIKAren balio nagusiak. Ezagutza da gure oinarria; beraz, landu egiten ditugu prestakuntza, motibazio eta lan giroa; izan ere, horiek ematen digute aukera gure zerbitzuak egoera onean eskaintzeko. Pertsonak kudeatzeko prozesuak bere baitan hartzen ditu eskumen eta etekinen kudeaketa sistemak. Eta, horiek egiaztatu egiten ditugu jardueraren balioespena egitean. Halaber, prozesu horrek aintzat hartzen du pertsonak hautatzeko eta hartzeko prozedura erakundera errazago eta atseginago egokitu daitezen. Horrez gain, aintzat hartzen ditu prestakuntzaren diagnosia eta garapenerako sistemak, motibazio prozedura eta gidaritza prozedura. Sistema horiek guztiak, komunikaziorako prozedurarekin batera, oinarrizkoak dira erakundearen eta langileek euren lanarekiko asebetetze-maila kudeatzeko. Halaber, pertsonen prozedura osatzeko beharrezkoak ditugu laneko arriskuen prebentzioaren prozedura eta lan kudeaketaren prozedura; izan ere, horiek laguntzen digute lan baldintzak egokitzen eta lan eta familia uztartzen, hurrenez hurren. Euren asebetetze-maila ezagutzeko inkestak egiten ditugu bi urtean behin.
|
|
Kontsumitzaileek interesa dute elikagaien segurtasun arloan. Hori aintzat hartuta, kezka eta interes handiena sortzen dituzten gaiak aztertzen ditugu, eta garatu egiten ditugu modu dibulgatzaileagoan gure web gunearen bidez. Web gunean atal berezi bat dugu kontsumitzaileentzat eta bertan elikagaien segurtasunari buruzko informazioa eskaintzen diegu. Geure irudiari dagokionez, zentro serio baten irudia eman nahi dugu. Gure zentroak kalitatezko lana egiten du, Elikagaien Segurtasun arloko egiturei balio erantsia eta laguntza eskaintzen dizkie, informazioa hedatzen du eta interes handiko jardunaldiak antolatzen ditu. Babes erakundea osatzen dugu, eskuragarria eta laguntzailea. Gizarteari begira garatzen dugun ikuspuntuaren pertzepzioa bi urtean behin neurtzen dugu gure jarduera ezagutzen duten arduradunen artean egindako inkesten bidez.
|
|
Erakunde aliatuekin balio erantsia eta elkarren arteko onura lortzen dugu; informazioa, bitartekoak eta ezagutza trukatzen ditugu; eta guztion interesak bilatzen ditugu. Aliatuek eragin handia dute ELIKAren zerbitzuetan edo Helburu Estrategikoetan. ELIKAk ziurtatu egiten du erakunde batekin ituna sinatzean, erakunde horren kultura eta jarduerak bat datozela ELIKAren helburuekin. Horretarako, ezagutza partekatzen dugu eta elkarri laguntza eskaintzen diogu garatzeko. Aliatuen artean daude hornitzaileak, laguntzaileak edo bezero estrategikoak. Harreman horiek arautu egiten dira zenbait bitartekoren bidez (hitzarmenak, kontratuak). Hitzarmen hauek sinatu ditugu: Ihoberekin, proiektuak gauzatzeko. Proiektu horien bidez, EAEn industriaren ondoriozko ingurumen kutsadura eta horrek nekazaritza eta abeltzaintza arloko ekoizpenean izan dezakeen eragina lotu nahi ditugu. IMKrekin, elikakatean elikagaien segurtasun arloko prestakuntza garatzeko. Hornitzaile estrategikoekin (informatika arloko IKTrekin eta euskara itzulpen zerbitzua eskaintzen duen Euskalgintzarekin, besteak beste). Horiekin urteko kontratua egiten dugu, eta bertan zehazten dira gure harremanaren nondik norakoak eta garatu beharreko proiektuak. Neiker eta AZTI-Tecnaliarekin harreman jariakorra dugu; izan ere, batetik, eurei oso lotuta dauden elikagaien segurtasun arloko ikerketa beharrak aztertzen ditugu Eusko Jaurlaritzako Berrikuntza eta Elikagai Industriaren Zuzendaritzaren bidez; eta, bestetik, ikerketa zentro bietako adituek Zientzia batzordean parte hartzen dutenez, zentro biek gauzatzen dituzten ikerketa eta jarduerak ezagunak eta partekatuak dira.
|
|
Euren xede nagusia Fundazioa zuzentzea da, baina Interes Talde nagusia ere osatzen dute. Gure zerbitzuen bezero garrantzitsuena da; beraz, zuzeneko harremanek eta eurekin programatutako zereginen definizioek eta jarraipenek bermatzen dituzte euren behar eta igurikimenei begira lan egitea eta eurekin etengabeko feed-backa izatea. Eurekin edo Batzorde Iraunkorrean duten ordezkaritzarekin gauzatzen dira honako hauek: Estrategia Hausnarketa, Kudeaketa Plana, Plana onestea eta horrek dakartzan ekintza eta adierazle guztien jarraipena.
|
|