|
|
ELIKABerri
Número 370 ( Abendua 2011 )
Ez duzu denbora handirik beharko honako inkesta hau burutzeko. Gure aldetik oso garrantzitsua da zure iritzia jakitea, ELIKABerri hau hobetzeko. Mila esker zure laguntzagatik Sartu inkestara >
EFSAk aitorpen bat egin berri du ANSESen 2011ko txosteneko balioespenen inguruan. Txosten horretan honako hauek aztertu dira: batetik, Bisfenol A konposatuarekiko dosi txikiko esposizioaren ondorioak, eta, bestetik, eta konposatu horrek giza osasunean duen eragina. EFSAren CEF Panelak honako hau adierazi du: - ANSES arriskuaren identifikazioan baino ez da oinarritu bere ondorioak ateratzeko. EFSAk, berriz, BPAren arriskuaren erabateko balioespena egin du.
- Oraindik ere zalantzan jartzen da BPArekin lotutako eraginetako batzuk gisa osasunerako kaltegarriak ote diren. Eragin horiek esperimentuetako animalietan atzeman dira, hain zuzen ere, dosi txikiko esposizioa izan dutenen artean.
- EFSAk berriz aztertuko du bere iritzia abian diren azterlanen balioespena egin ostean. Azterlanen emaitzak 2012an balioetsi ahal izango dituzte.
ANSESen azterlanaren balioespena oinarri hartuta, EFSAk ez du uste jarrera aldaketa justifikatuta dagoenik. Ondorioz, berretsi egin ditu 2010eko azterlanaren ondorioak. EFSAren txostena: Bisfenol A
EFSAk iritzia argitaratu berri du. Iritzi horrek erreferentzia egiten dio T-2 eta HT-2 mikotoxinen (trikotezeno izenez ezagunak) presentziak animalientzako zein gizakientzako elikagaietan izan dezakeen eraginari. Iritzia eman ahal izateko, 2005. urtetik 2010.era bitartean 20.519 lagin hartu eta aztertu dituzte. Hona hemen iritzi horren ondorioetako batzuk: - T-2 eta HT-2 toxinen batez besteko kontzentrazio altuena aleetan eta horien ehoketan atzeman zen, baitik bat olo-aleetan eta horien eratorrietan.
- Toxina horiekiko esposizio-maila altuena eragiten duten elikagaiak aleak eta laboreez egindako elikagaiak dira, batik bat: ogia, opilgintzako produktu finak, laboreen ehoketako produktuak eta gosaltzeko laboreak.
- Honako Eguneko Ingesta Toleragarri (IDT) hau ezarri da T-2 eta HT-2 toxinen baturari dagokionez: 100 ng / kg b.w.
- Eskura dauden datuen arabera, adin-talde guztien esposizioa IDT baino txikiagoa da; beraz, ez du arriskurik eragiten giza osasunean.
- Toxina horiek ez dute ia eraginik izaten hausnarkarien, untxien eta arrainen osasunean. Txerri-azienda, berriz, sentiberagoa da toxina horien eraginen aurrean.
EFSAren iritzia: Trikotezenoak
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza, Osasun eta Kontsumo sailak Elikarekin batera, “Elikagaien Segurtasun arloko komunikazio-estrategiak” izeneko jardunaldia burutu zuen. Jardunaldia, honako hauei zuzenduta zegoen: komunikazio sektorea (kazetariak, argitaratzaileak, eta abar), elikagaien sektorea eta administrazioko eta ikerketa-zentroetako langileei. Hemen dituzu Jardunaldiaren AURKEZPENAK
EFSAk gidaliburu bat argitaratu du organismo ez-endemikoek Europako landareetan eragin dezaketen arriskua balioztatzeko. Organismo horiek maiz egoten dira lotuta gure mugaz gaindiko landareen eta horien produktuen joan-etorriekin; izan ere, horiek gure lurraldean sartu, kokatu eta bertoko espezieak kaltetu ditzakete. Gidaliburu horrek hainbat jarraibide ematen ditu, ingurumenaren gainerako eragina balioztatzeko, bai bioaniztasunaren ikuspegitik, bai ekosistemaren ikuspegitik. Izurrien arriskua balioztatzeko gidaliburua
Abenduaren 1ean eta 2an Animalien Ongizateari buruzko tailer praktikoa egin zuten albaitariek, Bartzelonan. DG SANCOk (Europako Batzordeko Osasun eta Kontsumitzaileen Zuzendaritza Nagusia) antolatu zuen tailerra, Tailerraren xedea zen, batetik, albaitariak kontzientziaraztea, eremu pribatuan zein administrazioaren eremuan eta ikerketa arloan, euren zeregina oso garrantzitsua dela abere ustiategietan animalien ongizateari buruzko betekizunak ezartzen direnean; eta, bestetik, horretarako lanabesak eskaintzea albaitariei.
MMARMren (Nekazaritza eta Landa zein Itsaso Inguruneko Ministerioa) Abeltzaintzako Produktuen zuzendariorde nagusi Esperanza Orellana izan zen Espainiako administrazioko ordezkaria. Orellanak adierazi zuen, animalien ongizatea Europako nekazaritza ereduaren ezaugarria bada ere, ezin dugula alde batera utzi lehiakortasuna.
Albaitariei dagokienez, esan zuen ezinbestekoak direla animalien ongizatea lortzeko, eta azpimarratu egin zuen Espainiako zenbait talde animalien ongizatearekin lotutako ikerketa-proiektuetan egiten ari diren lana. Horiei esker, Espainiako abeltzaintza-ekoizpenaren berri eman ahal izan zaie Europako erakundeei.
Tailerreko aurkezpen guztiak Importancia del Bienestar Animal en España /Animalien Ongizatearen garrantzia Espainian- Esperanza Orellana MMARM
Lotura honetan aurkitu ahal izango dituzu Elikagaiek transmiti ditzaketen birusei buruzko Jardunaldiko hitzaldiak. Kongresua azaroaren 29an egin zen Arkauten, Elikak antolatuta.
ELIKAk Elikagaien inguruan kontsumitzaileei ematen zaien informazioari buruzko 1169/2011 (EB) Araudiaren laburpen bat egin du.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak hainbat argibide eman ditu ikastetxeetako kudeaketa zuzeneko jangelentzat. Argibide horietan elikagaiekiko alergia edo intolerantzia duten ikasleekin lotutako alderdiak jaso eta euren premien araberako zerbitzua eskaintzeko beharrezkoak diren xehetasunak ematen dira. Emandako argibideen artetik aipagarria da, menu bereziak eskaini ahal izateko, zentroak egiaztatu egin beharko duela ikaslearen gurasoek edo tutoreek eskabidearekin batera honako agiri hauek aurkeztu dituztela: - Mediku espezialistaren txosten ofiziala.
- Alergia eragiten duen elikagaia ezustean kontsumituz gero, jarraitu beharreko jarduera-protokoloa.
Bestalde, zentroko zuzendaritzak bermatu egin beharko du jangelako zerbitzuko langile guztiek bete egiten dutela “Menu bereziak prestatu eta zerbitzatzeko jarduera-protokoloa (Elikagaiekiko alergiak eta intolerantziak)". Argibideak Informazio gehiago: ELIKALTE Elikaduragatiko Alergiadunen Euskal Elkartea EZE Euskadiko Zeliakoen Elkartea
Osasun, Gizarte Politika eta Berdintasun Ministerioaren Osasunaren eta Klima Aldaketaren Behategiak (MISACO) gune birtual bat egokitu du bere web orrian. Gune horretan osasunaren eta klima aldaketaren arteko loturari buruzko informazio zabala biltzen da. Atari horren xedea da komunikazio tresna izatea adituen eta gizartearen artean. Osasunean eragina izan dezaketen alderdiei buruzko informazioa jaso ahal izango da, besteak beste: tenperatura, fenomeno meteorologikoak eta klima jatorriko arriskuak, airearen kalitatea eta kutsadura fotokimikoa, uraren eta elikagaien bidez transmititzen diren gaixotasunak, hainbat bektoreren (adibidez: eltxoak eta akainak) bidez transmiti daitezkeen gaixotasunen hedapena eta biodibertsitatearen galera. Alderdi horiek guztiek klima aldaketarekin dute zerikusia eta eragina izan dezakete osasunean. Horrez gain, atari horretan albisteak eta berriak ere aurkituko ditugu, bai eta agiriak, txostenak eta lotura interesgarriak ere. Behatokiak osasun eta klima aldaketa arloko adituen topaketa antolatu zuen irailean, Mahoneko Lazaretoan. Topaketa hartan lan-taldeak eratu ziren eta horiek egindako lanen emaitzak atarian argitaratuko dituzte. Osasunaren eta Klima Aldaketaren Behategiaren atari berria Klima aldaketa eta akainak
|