elika Hemen zaude: Elika  /  Lan arloak  /  Elikakatea elika

Elikakatea

Lan sail honen helburua da lehenengo sektorearen, animalientzako elikagaien industriaren eta elikagaietako industriaren segurtasun egoera hobetuko duten jarduerak sustatzea eta gauzatzea. Horretarako, informazioa eskaintzen dugu, ekimenak garatzen ditugu eta prestakuntza ikastaroak antolatu eta eman egiten ditugu.

Gure jarduerak gauzatzeko eta ekoizpen sektoreari araudiak betetzen laguntzeko, sektoreak ordezkatzen dituzten erakundeekin eta elkarteekin koordinatzen gara, eta lan taldeetan hartzen dugu parte. Halaber, sektoreari elikagaien segurtasun sistemak hobetzen lagunduko dioten estrategiak definitu eta garatzen ditugu Ingurume, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailarekin elkarlanean.

Gure lanaren erreferentziazko araudia “higiene paketea” izenekoa da, hau da, elikadura produktuen higieneari buruzko 852/2004 Araudia. Araudi horrek xedatzen du, alde batetik, elikadura sektoreko enpresek autokontrol sistema (APPCC, Arriskuei eta Kontrolgune Kritikoei Buruzko Analisia) ezarri beharko dutela; eta, bestetik, lehen ekoizpenean Higiene Praktika Egokiak (BPH) bete beharko dituztela. Higiene pakete horretan pentsuen higieneari buruzko 183/2005 Araudia ere sartuta dago. Araudi horrek dio animalien elika-kateko operadore guztiek APPCC autokontrol sisteman oinarritutako prozedurak ezarri beharko dituztela. eta gauzatzen duten jardueraren araberako higiene baldintzak bete beharko dituztela.

Lehen sektorearen, animalientzako elikaduraren eta elikadura industriaren segurtasuna sustatu nahiak honako hauek dakartza:

  • Informazioa ematea abeltzainei, pentsu ekoizleei eta elikadura enpresei, higieneari buruzko eskuliburuen eta gidaliburuen bidez. Prestakuntza tresnak sortzea, besteak beste: arauen datu-basea, arrisku mapak, sektoreko araudia eta beste. Esku-orriak eta triptikoak gauzatzea higiene baldintzei, etiketen informazioari eta abarrei buruz.
  • Ekoizpen sektoreetan kalitatea, segurtasuna eta trazabilitatea hobetuko duten egitasmoak sustatzea: lehengaiei eta hornitzaileei buruzko informazioa trukatzeko plataforma sortzea, lehengaien segurtasun eta kontrol plangintzak ezartzea, trazabilitate sistemak definitzea eta abar.
  • Sektorerako prestakuntza ikastaroak antolatzea Itsasmendikoi erakundearen bidez edota operadore bakoitzari egokitutako prestakuntza eskaintzea. Ekoizpen sektorerako interesgarriak diren gaiak lantzeko jardunaldiak, biltzarrak eta beste antolatzea.
ELIKA . Granja Modelo, z/g . 01192 . Arkaute (Araba) . Telefonoa: 945 122 170 . Faxa: 945 122 171 . berri@elika.net
RSS iturria
Diseño web Veiss