|
30/11/2012
Kontsumitzaileek produktu berriak, iraunkorragoak, seguruagoak eta nutrizio- zein osasun-propietate estrak dituztenak eskatzen dituztenez gero, elikagaien industriak urteak daramatza eskari horri erantzungo dioten teknologia berriak garatzeko ikerlanean. Nanoteknologia elikagaien industria irauli duen tresna da. Nanometro-eskalan materialak sortzeko erabiltzen da, kutsatzaileak hautemateko, trazabilitatea kontrolatzeko eta molekula eta zelulen garapenean aurrera egiteko. ELIKAk Elikagaien industrian nanoteknologiaren aplikazio desberdinei buruzko artikukua egin du.
|
|
|
|
|
|
27/11/2012
Elikagaien Segurtasun arloko aholkularitza azken hamarkadan eta etorkizuneko estrategiaren laburpena.
|
|
|
|
|
|
30/10/2012
Enpresen gizarte-erantzukizunaren baitan, ingurumenak funtsezko faktore izan behar du. Beharrezkoa da ingurumen-kudeaketa egokia egitea enpresa-eredu iraunkorragoa ziurtatzeko; hau da, baliabideak modu eraginkorragoan erabiltzeko, sortzen diren ingurumen-eraginak inguruarekin bateragarriak izan daitezen. Horren jakitun izanik, ELIKAk EKOSKAN ziurtagiria lortu du. Horretarako, ingurumen-aldagarriak gehitu ditu Fundazioaren kudeaketa-prozesuetan. Artikulu honetan, ingurumena kudeatzeko sistema bat ezartzeko jarraitu behar diren faseak aurki ditzakezu.
|
|
|
|
|
|
02/10/2012
Erlezaintzari buruzko artikulua, non erlezaintzaren garrantzia azpimarratzen da. Abereen Osasunerako ikuspuntutik, sektore honentzat garrantzitsuak diren faktoreak jorratzen dituena.
|
|
|
|
|
|
28/09/2012
Europako hainbat herrialde kaltetu ditu Salmonella Standley-ren agerraldiak. Zehazki, guztira 167 kasu egiaztatu dituzte eta 254 susmagarriak dira. Honako hauek dira gaur arte kaltetutako herrialdeak: Austria, Belgika, Alemania, Txekiar Errepublika, Polonia eta Hungaria. Artikulu honetan agerraldiaren ezaugarri nagusiak biltzen ditugu.
|
|
|
|
|
|
12/09/2012
Artikulu honetan nutrizio-arriskuak ebaluatzean erreferentzia gisa erabiltzen diren balio guztien esanahia eta erabilera argitzen dira.
|
|
|
|
|
|
07/09/2012
ELIKAk abeltzaintza-ustiategietan erabiltzen den urari buruz artikulu bat egin du, bete behar dituen baldintzak aztertzen, bai animaliak edateko urak, bai garbitzeko urak.
|
|
|
|
|
|
Kutsatzaile Organiko Iraunkorrak (KOI), nazioartean ingelesezko POP (Persistent Organic Pollutants) akronimoarekin ezagutzen direnak, ezaugarri berezi jakin batzuk (iraunkortasuna, biometaketa eta toxikotasuna) dituzten substantzia kimikoak dira. Hain zuzen, ezaugarri horien ondorioz dira giza osasunerako eta ingurumenerako mehatxu garrantzitsuak mundu-mailan. Hori dela eta, Nazioarteko Komunitateak aurrerapauso garrantzitsuak eman ditu azken hamarkadetan, horiek erregulatu eta kontrolatzeko.
Artikulu honetan, KOI izeneko kutsatzaileak gutxitzeko estrategia orokorra azaltzen da.
|
|
|
|
|
|
|