|
11/06/2013
Disruptore endokrinoak gure organismoak ekoizten ez dituen substantziak dira, naturalak edo gizakiaren jardueraren ondorioz sortutakoa (esate baterako, industria-prozesuak). Substantziok sistema endokrinoaren funtzioa eraldatzen dute; beraz, ondorio kaltegarriak dituzte pertsona osasuntsuen eta horien ondorengoen artean.
|
|
|
|
|
|
04/06/2013
CLEANFEED proiektuak Ekintza Plan bat sortu eta balioztatzea proposatzen du, azkenean (merkataritza-arrazoiak direla eta) giza kontsumora bideratzen ez diren elikagaien landare-zatiak berrerabiltzeko. Produktu horiek elikagaien industriak eta txikizkako zein handizkako merkataritzak sortzen ditu. Bada, helburua da horien balioa handitzea, animalien elikaduran erabiltzeko lehengai gisa eraldatu ondoren. Artikulu honen helburua da proiektuaren planteamendua eta metodologia azaltzea, eta orain arte lortutako aurrerakuntzak adieraztea.
|
|
|
|
|
|
28/05/2013
Errezeta batean funtsezko osagai gisa, plater bat ontzeko edo, besterik gabe, apaingarri legez erabili ahal diren hainbat landare mota dago.
Lore batzuk oso arruntak dira gure dietan, eta konturatu ere ez gara egiten: alkatxofa, azalorea, brokolia... Espeziak dira, bestalde, iltze usaintsua eta azafraia. Beste sukaldaritza batzuetan, gurean ohikoa ez bada ere, kalabazaren edo zuchiniaren loreak erabiltzen dira. Gozoen artean, berri, arrosa eta intsusa.
Loreen eskaintza zabala bada ere, guztiekin aintzat hartu behar dira gutxienezko zenbait argibide, intoxikazioak saihesteko.
Berezi@ honek azaldu egiten ditu lore jangarriak araupetzen dituen araudia, aurki daitezkeen arrisku nagusiak eta zenbait aholku edo argibide, loreak modu seguruan kontsumitu ahal izateko.
|
|
|
|
|
|
23/05/2013
2014an, Berrikuntza eta Ikerketarako 2020ko Aukeren inguruko Europako Estrategia aplikatzen hasiko da. Artikulu honek labur azaltzen du zein den estrategia horren funtsa eta zertara bideratuta dagoen ikerketa eta berrikuntza Europan ondorengo 6 urteetan.
|
|
|
|
|
|
14/05/2013
Elikagai galkorrak tenperatura egokian mantendu eta garraiatu behar dira. Elikagaiak garraiatzeko higiene-baldintzak bete behar dira. Baldintza horien xedea da elikagaien kaltegabetasuna eta egokitasuna babestea azken kontsumitzaileengana iritsi arte. Bermatu egin behar dira elikagaien eta produktu galkorren baldintza sanitario guztiak ekoizpen-lerro osoan, hau da, elikagaiak eskuratu, landu, manufakturatu, banatu, garraiatu, eta azken kontsumitzaileari saltzean.
ELIKAk egindako agiri honek informazioa ematen die garraio enpresei eta/edo garraiolariei, bete behar dituzten higiene-baldintzei eta baldintza horiei modu errazean eta praktikoan ekiteari buruz.
|
|
|
|
|
|
26/04/2013
Proposamen eraginkor batek bost arrakasta-faktoreren emaitza izan behar du: estrategia ona izatea, ideia ona izatea, partzuergo ona izatea, ondo idatzitako proposamena izatea eta Komunikazio Plan ona izatea. Artikulu honetan zenbait jardunbide egoki gomendatzen dira, lortze aldera proposamen bat Europako ikerketa eta berrikuntzaren esparruan arrakasta lortzeko behar bezain ona izan dadin.
|
|
|
|
|
|
24/04/2013
Elikadura-iruzurrei buruzko artikulu bat, non babesteko neurri batzuk ematen dira.
|
|
|
|
|
|
12/04/2013
Europar Batasunean (EB) 2000. urtean "behi eroen gaixotasuna"-ren ondorioz elikagaien segurtasunaren ezarritako ikuspegi berriaren ondorioz, erakunde zein instituzioak berregituratu eta berriak sortu ziren. Artikulu honetan elikgaien segurtasunaren inguruko eskumenak (nazioartean, Europan eta estatuan) dituzten erakunde nagusien funtzioak azaltzen ditugu.
|
|
|
|
|
|
|