|
30/04/2013
|
|
Egile: EFSA
|
|
EFSAko Elikakateko Kutsatzaileen Panelak (CONTAM) Zientzia Irizpena eman du, metodologiari begira, animalia-jatorriko elikagaietan baimenduta ez dauden eta farmakologia aldetik aktiboak diren substantzien erreferentzia-baloreak ezartzeko. Horrelakoak dira kloranfenikola, nutrofuranoen metabolitoak, medroxiprogesterona edo malakita-berdea; izan ere, substantzia horiek debekatuta daude eta ez dute Hondakinen Gehienezko Mugarik (HGM). Argitalpenaren helburua da substantzia horietarako kontzentrazio analitiko bat definitzea. Horrela, ahalbidetu egingo da kontrol-laborategi ofizialek substantzia horiek zehaztea eta behar bezain kopuru txikiak egotea, kontsumitzaileak era egokian babesteko. Irizpenean hainbat faktore hartu dira kontuan: ahalmen analitikoa, egon daitekeen jarduera farmakologikoa eta substantziaren toxikotasuna. Bestalde, lor daitekeen kuantifikazio-muga txikiena (RALLOQ) identifikatu da, atzemate toxikologikoko balorea (TSV) ezarri da eta substantziaren toxikologian oinarritutako kuantifikazio-muga (TBLOQ) lortu da. EFSAko CONTAM Panelak TBLOQa eta RALLOQa konparatzen ditu substantzia bakoitzerako, eta ondorioztatu du TBLOQa RALLOQaren parekoa edo handiagoa bada, azken hori erreferentzia-muga gisa onar daitekeela. Alabaina, TBLOQa RALLOQa baino txikiagoa bada, substantzia hori atzemateko metodo analitikoaren sentsibilitatea hobetu behar da. Hobetze hori ezinezkoa bada, beharrezkoa izango da substantzia horren inguruko arrisku-ebaluazio zehatza egitea. Beste alde batetik, ahalmen genotoxikoa duten substantzia batzuei buruzko informazio toxikologikorik ez dagoela ikusita, Panelak hau proposatu du: atzemate toxikologikoko balore (TSV) gisa kezka toxikologikoko muga (TTC) erabiltzea. EFSAko Zientzia Batzordeak 0,0025 mg/gorputz-pisuko kg/egun ezarri du balore gisa. EFSAren metodologia
|
|
24/04/2013
|
|
Egile: Elika
|
|
Elikadura-iruzurrei buruzko artikulu bat, non babesteko neurri batzuk ematen dira.
|
|
|
|
24/04/2013
|
|
Egile: EFSA
|
|
EFSAk eredu bat sortu du, Europan kontsumitzen diren elikagaiei buruzko datu-basea sortzeko. Datu-base hori oso lanabes egokia izango da arrisku-ebaluazioak egiteko. Lan hori egin aurretik kontsumoari buruzko datuen bateragarritasuna ebaluatu da, eta aintzat hartu dira esposizioaren zenbatespenen ordezkagarritasuna eta gaur egun arte Europan egin diren arrisku-ebaluazioen ordezkagarritasuna. Eredu horretara iristeko, EFSAk 589 elikagairen ohiko ingestaren banaketa zenbatetsi du 36 herritar-taldetan (adinaren eta sexuaren arabera banatuta). Hain zuzen ere, horiek dieta osoa ordezkatzen dute. EFSAk 40.000 norbanakoren 28 eguneko dieta simulatu du gamma banaketa erabilita; izan ere, egiaztatu egin da banaketa arrunta baino egokiagoa dela elikagai-taldeetako elikagai-kopuruen eredua emateko. Eredu berri horrek zenbait baldintzatzaile jasotzen ditu, ahalbidetu egiten dutenak atzemandako gabeziei (esate baterako, zenbait azterlanen arteko harmonizazio falta edo elikagai jakin batzuei buruz dauden datu eskasak) aurre egitea. Bestalde, eredu berriak bestelako datuak jasotzen ditu: gorputzaren pisua, garaia, kontsumoa asteburuan egiten ote den eta elikagaien arteko korrelazioak. Lan honetan lortutako emaitzak elementu gakoa dira Europan elikagaiekiko esposizioa ebaluatzeko, bai eta arrisku larriak zein kronikoak ebaluatzeko jardueretarako ere. Txosten osoa
|
|
22/04/2013
|
|
Egile: EFSA
|
|
EFSAk argitaratu egin du Informazioa Trukatzeko Plataformak (IEP) 2012. urtean zehar egin dituen jarduerei buruzko txostena. Plataforma horren helburua da Europan zientziaren inguruko elkarlana sustatzea eta sareak sortzea. Horretarako, 27 estatu kideen, EFTAko 3 estatuen (Islandia, Norvegia eta Liechtenstein) eta herrialde hautagaien artean elikagai eta pentsuen Segurtasunaren esparruan Arriskuak Ebaluatzeko eginiko jarduerak partekatu dira. 2012. urtean zehar, Plataforman 1.212 dokumentu partekatu dira. Horietako gehienak Arriskuen Ebaluazioak (995) izan dira, eta gainerakoak Lan Planak (83), Arriskuen Ebaluazioko Mandatuak (69) eta herrialde batzuen informazio zehatza (65). Plataformaren erabilerari dagokionez, sarbidea mugatua da eta 500 erabiltzailek 1.600 bisita egin dituzte. Gainera, guztira 1.900 dokumentu deskargatu dira. Nolanahi ere den, uste da bisita kopurua mugatua dela; beraz, EFSAri Informazioa Trukatzeko Plataformako sarbidea irekitzea proposatu zaio. Izan ere, dokumentuak ez dira konfidentzialak eta, horrela, erabiltzaile orok kontsultatu ahal izango du Europako herrialdeek Arriskuen Ebaluazioaren inguruan eginiko edozein txosten. 2012ko urteko txostena – IEP
|
|
08/04/2013
|
|
Egile: AESAN
|
|
AESANek argitaratu du Elikakatea Kontrolatzeko Plan Nazionalaren (2011-2015. PNCOCA) urteko eguneratzea. Lan hori plana gauzatzeko urte bakoitzaren amaieran egiten den berrikuspen, doitze eta eguneratzearen ondorio da. PNCOCA 2011-2015 erreferentziazko agiria da, eta elikakatean zehar egiten diren kontrol-jarduerak deskribatzen ditu. Halaber, esparru sendoa, orekatua eta, neurri berean, malgua da, elikagaien eta pentsuen kontrol ofiziala egiteko, betebeharrei eta bermeei dagokienez. Estatuko planak bi atal ditu: - A atala, orokorra. Bertan izaera horizontaleko alderdiak zehazten dira: koordinazio-organoak, euskarri informatikoak, larrialdietarako planak, laborategietako baliabideak, langileen prestakuntza, ikuskapenak, urteko txostenak eta abar.
- B atala, berariazkoa. Atal honetan kontrol ofizialeko 27 programak zehazten dira. Horietatik 13 lehen sektoreari dagozkio (nekazaritza, abeltzaintza, arrantza eta elikagaien segurtasuna), 13 elikagai-establezimenduei eta 2 Kanpoko Merkataritzari.
Argitaratu berri den ikuskapen honetan, 2012. urtean egin diren aldaketa nagusiak biltzen dira, zehazki plan horren A atalaren eranskinetan. Plana Eguneratuta
|
|
20/03/2013
|
|
Egile: FSA
|
|
Elikagaien Segurtasunerako Britainia Handiko Agentziak (FSA) ebaluazio kualitatibo bat egin du haragi gorriaren (behia, ardia, ahuntza eta hazteko zerbidoak) eta ehizaki nagusiaren post mortem begi-ikuskaritzen arriskuaren inguruan. Zehazki, ikuskaritza horrek ikuskaritza tradizionalarekin dituen ezberdintasunak aztertu dira. Bada, identifikatutako arriskuak kualitatiboki ebaluatu ziren, giza osasunari eta animalien osasun zein ongizateari eragiten zaien arriskuagatik. Halaber, begi-ikuskaritza besterik ez gauzatzeak osasun publikoarentzat izan ditzakeen onurak aztertu ziren. Gaixotasun hauek aztertu ziren, arrisku-aldaketaren aurrean ahulagoak izan daitezkeelako: - Mycobacterium avium subsp. paratuberkulosia (MAP) (espezie guztiak)
- Mycobacterium bovis (espezie guztiak)
- Fasciola hepatikoa (espezie guztiak)
- Erysipelothrix rhusiopathiae (behiak, oreinak)
- Dictyocaulus viviparus (behiak, oreinak)
- Dictyocaulus filaria (ardiak, ahuntzak)
- Cysticercus bovis (behiak)
- Linfadenitis kaseosoa (CLA) (ardiak, ahuntzak)
- Jaagsiekte (ardien biriketako adenokartzinoma – OPA) (ardiak, ahuntzak)
Onuren azterketak erakutsi zuen beharrezkoa dela ikerketa gehiago egitea, zehatz kuantifikatzeko haztapen ezak eta ebakidura-prozedurek zein neurritan murriztuko luketen kanal jangarriaren kutsadura. Ondoren, aztertu egin beharko litzateke horrek osasun publikorako arriskua murriztuko ote lukeen. Nolanahi ere, zeharkako onura jakin bat ere atzeman zen: ikuskaritzak egiteko denbora murriztu egiten da. Ebaluazio osoa
|
|
12/03/2013
|
|
Egile: EFSA
|
|
EFSAk informazio-liburuxka bat argitaratu du, eta bertan azaltzen du zein den bere zientzia-lana Europako Elikagaien Segurtasunaren esparruan. EFSAk balio handiko zientzia-aholkularitza eskaintzen du, arriskuen kudeaketako arduradun politikoei oinarritutako erabakiak hartzen laguntzeko. Horren guztiaren azken helburua da Europako kontsumitzaileak elikagai-arriskuetatik babestea. Agintariaren jarduera nagusia arriskuen zientzia-balioespena da. Eremu hori zientzia aplikatuaren eremu espezializatua da, eta honetan datza: datuak eta zientzia-azterlanak aztertzea, elikagaien bidez transmititzen diren arriskuak balioesteko. Erakundeak, halaber, gomendio argiak, koherenteak eta egokiak ematen dizkie bazkide nagusiei, alderdi interesatuei eta jendeari oro har. Horrela, zientziaren eta kontsumitzailearen arteko zubia eraikitzen laguntzen du. Europan elikakatea etengabe ari da bilakatzen, eta EFSAren zeregina ere aldatu da, elikakateko segurtasunarekin lotutako ahalik eta eremu gehien hartzeko, sorotik nekazaritza-ustiategira eta fabrikatik mahaira: elikagaien bidez transmititzen diren gaixotasunak, kutsatzaileak, animalien osasuna eta ongizatea, landareen osasunaren babesa, elikagaien ekoizpen eta banaketa edo berrikuntza elikagaien sektorean, elikagaien kontsumoa eta abar. EFSAren liburuxka korporatiboa
|
|
08/03/2013
|
|
Egile: MAGRAMA
|
|
Elikagaien kontsumoak behera egin duen arren, oinarrizko produktu horien etxeko urteko gastua aurreko urtean baino % 0,2 handiagoa izan da, eta eutsi egin dio 2009az geroztiko goranzko joerari: % 3,2 gehiago 2009tik 2010era, % 0,6 gehiago 2010etik 2011ra eta % 0,2 gehiago 2011tik 2012ra. Horiexek dira 2012an Espainian etxeko eta etxetik kanpoko elikagai-kontsumoaren inguruan MAGRAMAk argitaratu duen txosteneko datuetako batzuk. Honako hauek dira elikagai-motaren araberako beste datu batzuk: HARAGIA2012an haragiaren erabateko kontsumoak zertxobait gora egin du (% 0,8), batik bat indioilarraren haragi freskoaren kontsumoak (% 22,7). Beste haragi-mota batzuen kontsumoak % 9,2 egin du gora (behi, oilasko, untxi, ardi/ahuntz, txerri, barruki, ostruka, indioilar haragia ez dena), eta oilaskoarenak % 1,8. ARRAINAArrainaren erabateko kontsumoak % 1,2 egin du behera. FRUTAK ETA BARAZKIAK - Fruta freskoa gehiago kontsumitu da (% 2,7), batez ere meloia (% 5,4), angurria (% 15) eta marrubiak (% 13).
- Zertxobait behera egin du (% 0,5) ortuari freskoen kontsumoak.
- Patata freskoen kontsumoa, berriz, % 3,1 handiagoa izan da.
OLIOA Espainiako etxeetan % 2,3 olio gutxiago kontsumitu da. ESNEA Ontziratutako esnearen kontsumoa % 0,4 baxuagoa izan da. Azkenik, azpimarratzekoa da etxetik kanpoko kontsumoa (autozerbitzuak, jatetxeak, makinak...) % 4,1 murriztu dela. Elikagaien Kontsumoari buruzko 2012ko txostena
|
|
05/03/2013
|
|
EFSAk 2013an jorratu behar dituen lehentasunezko gaiak EFSAk 2013rako Jarduketa Programa osatu du, eta espero du Arriskuen Balioespen arloan 690 zientzia-txosten egitea. Arriskuen Balioespen independenteen bidez, zientzia-aholkularitza eskaintzeko zereginean, besteak beste, honako gai hauek lehenetsi ditu: - Disruptore endokrinoen giza osasunerako eta ingurumenerako Arriskua Balioestea.
- Animalien ongizatearen adierazleak erabiltzea.
- Akrilamidarekiko esposizioa eguneratzea.
- EETei buruzko iritziak.
- Erreferentziazko nutrizio-baloreak mikronutrienteentzat.
- Aplikazio berriak elikagai entzimentzat
- Aspartamoaren eta Bisfenol A konposatuaren Arriskuen Balioespena.
- Pestiziden eta erleen arriskua balioesteko gidak.
Gai horizontalei dagokienez, erakundeak honako hauek gauzatuko ditu: Ingurumen Arriskuak Balioesteko metodologia bateratuak garatzea, zalantzak karakterizatzea, eta kutsatzaile kimiko ugariekiko esposizioa balioestea. Halaber, EFSA modu proaktiboan inplikatuko da hurrengo Horizonte 2020 finantzazio-programaren Elikagaien Segurtasun arloko Ikerketa Agendan. Komunikazioari dagokionez, EFSAk honako hauek balioetsi ditu 2013rako: komunikazio independentea sendotzea, elikakateko kideekin lankidetza estua izaten jarraitzea eta irisgarritasuna hobetzea eta zientzia-komunikazioa optimizatzea Elikagaien Segurtasun arloko alderdiei buruz. Horretarako, hainbat ekintza gauzatuko ditu, besteak beste, Arriskuen Balioespenaren inguruko Europako lexikoa garatzea. Lan Programa – EFSA 2013
|
|
14/02/2013
|
|
Egile: FSA
|
|
FSAk Ebidentziaren Urteko Plana argitaratu du, eta bertan sartu ditu 2013/1024an ikerketa-proiektuak eginez finantzatu beharreko lehentasunezko arloak. Proiektu horien emaitzek bete egingo dituzte Elikagaien Segurtasunaren arloan etorkizuneko ikerketa-beharrak. Horiek Zientzia eta Ebidentziaren Plan Estrategikoan bilduta daude. 2009ko abenduan argitaratu zuten Plan hori eta 2011ko martxoan eguneratu zen. Proposatutako ekintzak sei multzotan banakatu dira: - Elikagaien segurtasun mikrobiologikoa: Campylobacter, E. coli, Listeria, norobirusak…
- Elikagaien segurtasun kimikoa: kutsatzaile organikoak eta ez-organikoak, alergiak eta intolerantziak…
- Arriskuetan oinarritutako betetze eta aplikatze eraginkorra.
- Elikagaien kutsadura gurutzatua.
- Elikagaien eta pentsuen higiene-politika.
- Dietarekin eta osasunarekin lotutako ikerketa.
Plan honetatik sortzen diren ikerketa-arloko deialdiak aurki argitaratuko dituzte honako web orri honetan: https://fsa-esourcing.eurodyn.com/epps/home.do FSAren 2013/2914 txostena Zientzia-lehentasunak Estrategikoa 2012-2015 http://webarchive.nationalarchives.gov.uk/20120206100416/http://food.gov.uk/aboutus/publications/busreps/strategicplan/
|
|
05/02/2013
|
|
Elikagaien Segurtasunerako Suediako Agentzia Nazionalak (NFA) txosten bat argitaratu du, haurrentzako elikagaietako metalen presentziari buruzko azterlanaren emaitzak jasotzen dituena. Ondoren, herritar-talde horren metal-ingesta ebaluatu da, eta zenbait aholku eman dira 6 urtetik beherako adingabeak dituzten familientzat. Txostenak hiru atal ditu: - Kutsatzaileen kontzentrazioak haurrentzako elikagaietan
2011-2012 bitartean, Agentziak bularreko haurrentzako (0 eta 12 hilabete bitartekoak) eta haur txikientzako (1 eta 3 urte bitartekoak) 92 elikagai aztertu zituen. Zehazki, honako talde hauetako elikagaiak ziren: bularreko haurrentzako eta jarraipeneko formula-prestakinak (13), ahiak eta ahi-produktuak (40), mediku-erabilerako produktu bereziak (27), arroz-, olo- eta soja-edariak (9), olo-krispetak, olo-irina eta berehalako arroz xigortua. Hiru metal astunen (artsenikoa, beruna eta kadmioa) edukia aztertzeaz gain, beruna, kobrea eta manganesoaren kontzentrazioa ere zehaztu da. Emaitzen artean, nabarmentzekoa da edari guztiek zutela artsenikoa (arroz-edariek batik bat), eta hainbat elikagaitan beruna eta kadmioa atzeman dela. Mineralei dagokienez, aztertutako 3 elikagaik gainditzen zuten manganesoarentzat ezarritako muga.
- Ebaluazioa: arriskuak/onurak
Aurreko atalean adierazitako emaitzak aintzat hartuta, Agentziak zenbatetsi egin zuen haurrek zenbait mineralekiko duten esposizioa. Artsenikoak legeak ezarritako mugak gainditu ez arren, zenbait kasutan (arrozarekin eginiko zenbait elikagai eta edari, esaterako), jaioberrien eta haurren artseniko inorganikoarekiko esposizioa garrantzitsua dela ikusi da. Bada, horrek arriskua dakar herritar-talde horrentzat. Kadmioaren ingesta handiagoa da umeen artean helduen artean baino, baina ez du EFSAk ezarritako EIOa gainditzen. Mediku-erabilera bereziko produktuetako berunarekiko esposizioa hurbildu egiten da EFSAk ezarritako erreferentzia-puntura; beraz, ingesta murriztea gomendatzen da, haurren garun-garapenean dituen ondorio txarrak direla eta. Beste alde batetik, ahiaren eta mediku-erabilera bereziko produktuen bidezko manganeso ingestak gainditu egiten du OMEk ezarritako EIO muga, eta deigarria da urtebeteko umeen artean dagoen kobre-ingestak.
- Kudeaketa: arriskuak/onurak
Arrisku Ebaluazioaren emaitzak ikusita, Suediako Agentziak honako aholku hauek ematen dizkie haur txikiak dituzten familiei:
- Ez ematea arrozarekin eginiko edaririk 6 urtetik beherako umeei, edari horiek izan ohi duten artseniko-presentzia handiagatik.
- Ez ematea arrozarekin edo oloarekin bakarrik eginiko ahiak haurrei, artsenikoa baitute.
- Ahi-motak eta markak aldatzea, beruna eta kadmioa baitituzte.
- Laboreekin eginiko edari-motak eta markak aldatzea, kadmioa baitute.
Txosten horrek ondorioztatzen du hainbat elikagai dituen askotariko elikadurak murriztu egiten dituela metal astunek haurren artean eragiten dituzten arriskuak. 1. txostena. Kutsatzaileen kontzentrazioak 2. txostena. Ebaluazioa: arriskuak/onurak 3. txostena. Kudeaketa: arriskuak/onurak
|
|
25/01/2013
|
|
Egile: ECDC
|
|
Arriskuen jakinarazpena eraginkorra izatea funtsezkoa da nahitaez aitortu beharreko gaixotasun kutsagarriek eragindako morbilitatea eta hilkortasuna mugatzeko. Halaber, baliagarria da gaixotasun horiek eragiten duten kostu ekonomikoa murrizteko. Hori dela eta, ECDCk Arriskuen Jakinarazpena ikuskatu du, gaixotasun kutsagarriei dagokienez. Helburua gaixotasun horren prebentzioan eta kontrolean lagungarri izan daitezkeen arriskuen komunikazio eraginkorraren hatsarreak biltzea izan da, baita jardunbide egokien adibide zehatzak atzematea ere, etorkizunean Arriskuen Jakinarazpenaren inguruko politikak eta inplementazio-esparruak sortzeko. ECDCk eginiko ikerketan ikusi da hainbat baliabide erabilgarri daudela arriskuen komunikatzaileen esku; baina, nahastea antzeman da Arriskuen Jakinarazpenaren eta krisi-jakinarazpenaren artean, gaixotasunak ekiditeko eta kontrolatzeko mezuak aztertzean. Bestalde, aniztasuna ikusi da helarazitako informazioan, jatorrizko erakundearen diziplinaren arabera. Azkenik, informazioaren hartzaileek arriskuaz duten pertzepzioa oso aldakorra da; besteak beste, ingurumen-, gizarte-, ekonomia-, kultura- eta hizkuntza-faktoreen araberakoa. Halaber, ikusi da arriskuen jakinarazpen-mezuak askotan ez direla publiko objektibora iristen (batik bat, ez dira arrisku-taldeetara iristen). Ondorio gisa, ECDCk gomendatzen du Arriskuen Jakinarazpenean parte hartzen duten erakundeak koordinatzea eta lankidetzan aritzea, eta arriskuak jakinaraztean diziplina guztiak integratzea. Horrela, arriskuak ekiditeko eskuragarri dagoen informazioaren kalitatea hobetuko da. Arriskuen Jakinarazpenetarako baliabideak etengabe berritu behar dira, beharrizan berriei erantzuteko. Era berean, aintzat hartu behar dira gizarte-sareak, gaur egun oso garrantzitsuak baitira. Ildo beretik, tartean dauden alderdi guztien arteko koordinazioa eta kooperazioa nahitaezkoa da gaixotasun infekziosoen nazioarteko zaintza- eta komunikazio-estrategia prestatzean. Izan ere, merkatuen globalizazioaren ondorioz, gaixotasun horien mehatxua areagotu egiten da. ECDC berrikuspena
|
|
15/01/2013
|
|
Egile: HoA
|
|
Elikagaien Segurtasuneko Europako sei agentziatako zuzendariek lan-taldea (HoA) sortu dute, EBn Elikagaien Segurtasunari buruzko erabakiak hartu behar direnean Arriskuen Ebaluazioak modu kontziente eta gardenean egiten direla aztertu eta bermatzeko. Lan-talde horretan parte hartzen duten agentziak Belgikakoa (FAVV), Alemaniakoa (BfR), Holandakoa (VWA), Norvegiakoa, Suediakoa eta Britainia Handikoa (FSA) dira. Lan-taldeak lortu duen emaitza gakoa honako hau da: beharrezkoa da Arriskuak kudeatzeko erabakietan Arriskuen Ebaluazioan erabiltzen den gardentasun- eta zorroztasun-maila berari eustea, erabakiak hartzeko oinarria argia, arrazionala eta justifikagarria izan dadin. Proposatutako helburua erdiesteko, Lan-taldeak gauzatu beharreko funtsezko bi aholku ezarri ditu: - Arriskuak Kudeatzeko Europako esparrua garatzean eta erabiltzean pilatutako esperientziak partekatzea.
- Europako Batzordearekin batera lan egitea, Arriskuak Kudeatzeko esparru hori sortzeko.
Lan-taldea Ekintza Plan bat egiten ari da orain, aholku horiek ezartzeko. Txostena: Arriskuen Ebaluazioen erabilera gardena
|
|
10/01/2013
|
|
Egile: EFSA
|
|
EFSAk aztertu egin du azken bi urteotan elikagaietako kutsatzaile kimikoen inguruko datu-bilketa. Gainera, honako hauek nabarmendu ditu: Estatu kide guztien partaidetza handia; jakinarazitako datuen normalizazio- eta homogeneotasun-hobekuntzak aurreko urteen aldean; eta datuak transmititzeko prozesua estandarizatzean emandako aurrerapausoak. Analisian zenbait muga atzeman dira. Beraz, EFSAk zenbait hobekuntza-neurri ezarri ditu, datu-bilketa bateratzeko protokoloan jaso behar direnak. Halaber, Estatu kideei zenbait gomendio eman dizkie, informazioa igortzeari dagokionez. Europako elikagai- eta pentsu-taldeetako kutsatzaile kimikoen presentziari buruz eskuragarri dauden datu guztiak modu bateratuan biltze aldera, EFSAk sistemaren normalizazioa bermatzeko protokoloa garatu zuen 2010ean. Protokoloaren helburua da estandar bat ematea, datuak sortzeko eta transmititzeko, eta EFSAren datu-basean biltegiratu aurretik, datuak balioztatzeko. Horretarako, datuen normalizazio-prozesuak zenbait balioztatze-etapa ditu bere baitan, honako alderdi hauei dagokien kontrola eta normalizazioa barne hartzen dituztenak: - neurtze-unitateak
- emaitzak adieraztea
- koherentzia egiaztatzea atzemate-mugaren (LOD), kuantifikazio-mugaren (LOQ) eta lortutako emaitzen baloreen artean
- aintzat hartu ez diren datuen baloreak egoztea
- elikagaien sailkapena berrikustea
Datuen normalizazioko azken urratsak datuak igortzen dituen erakundearekiko harremana dakar, jakinarazi egin behar zaizkielako ezarritako estandarizazio- eta balioztatze-neurriak, eta azaldu eta eztabaidatu egin behar delako normalizazio-prozesuaren azken emaitza. Halaber, elkarrekin adostu behar da EFSAren datu-basean sartu beharreko datuen azken multzoa. 2010ean protokoloa argitaratu ondoren, 28 herrialdek igorri dituzte datuak ezarritako sistemaren bidez (27 Estatu kide eta Norvegia). Guztira 35 elikagai- eta pentsu-kategoriatan sailkatutako 199.084 lagin eta zazpi familia kimikotako 330 substantzia ezberdinen 871.236 emaitza izan dira: landare-toxinak, kutsatzaile organikoak, elementu kimiko eta eratorriak, produktu fitosanitarioak, prozesuaren kutsatzaileak, mikotoxinak eta itsas biotoxinak. Lortutako emaitza garrantzitsuenen artean nabarmentzekoak dira Estatu kideen parte-hartze handia, jakinarazitako datuen normalizazioan eta homogeneotasunean aurreko urteen aldean egindako hobekuntza, datuak igortzeko prozesuaren estandarizazioan emandako aurrerapausoak eta balioztatze-prozesuko agente guztiek izandako partaidetza. Horiek guztiek ahalbidetzen dute atzemandako edozein arazori irtenbide eraginkorra ematea. Muga batzuk ere atzeman ziren, nagusiki honako hauekin lotutakoak: analisi-metodoan informazio falta, atzemate eta zenbatze mugei buruzko informazio eza, elikagaiak eta pentsuak modu egokian sailkatzea edo laginak identifikatzeko kodeetako akatsak. Ondorio gisa, EFSAk ahaleginak areagotzea gomendatzen die Estatu kideei, datuak formatu elektronikoaren arabera ezarritako epean (urriaren 1a) aurkezteko. Izan ere, horrek ahalbidetu egingo du datuak behar bezala sortzea eta estatistikoki aztertzea. Halaber, gomendatu egiten du ahalik eta informazio gehien ematea emaitza analitiko bakoitzeko, baita, emaitzen analisian, elikagai eta pentsuen Foodex sailkapena erabiltzea ere. Protokoloaren balorazioa. EFSA 2012 Datuak elkarrekin trukatzeko protokoloa. EFSA 2010
|
|
03/01/2013
|
|
Egile: ELIKA
|
|
Artikulu honetan zehaztu egiten da zer diren arloan arrisku emergenteak elikagaien eta pentsuen segurtasunaren arloan. Halaber, arrisku horiek arin atzemate aldera EFSAk ezarritako prozedura ere azaltzen da, gizakien eta animalien osasunerako egiazko arriskuak identifikatzeko. Era berean, 2011n atzemandako arrisku emergenteei buruzko informazioa ematen da.
|
|
|
|
21/12/2012
|
|
Egile: FAO/OMS
|
|
Elikagaiak baztertzeko sistema eraginkorra eta horren euskarri gisa erabiltzeko beharrezko azpiegitura edukitzea funtsezkoa da elikadurako arriskuak kudeatzeko. Hori dela eta, Osasunaren Mundu Erakundeak Gida bat argitaratu du, elikagaien segurtasunarekin lotutako gertakizunetan eta larrialdietan elikagaiak baztertzeko. Gidaren helburua da herrialdeen lagungarri izatea elikagaiak baztertzeko nazio-mailako sistema eraginkorra ezartzean eta inplementatzean. Horretarako oinarriak bi izango dira: arriskuen analisiaren hatsarreak eta agintaritza eskudunen eta elikagaietako enpresen operatzaileen arteko elkarlanerako ezartzen diren protokoloak. Dokumentuak, adibide praktikoen bidez, elikagaiak baztertzeko nazio-mailako sistemak garatu eta inplementatzeko, eta jada ezarritako prozedurak berrikusi eta hobetzeko praktika onenak laburbiltzen ditu. Gida FAO/OME
|
|
12/12/2012
|
|
Egile: FACCE
|
|
Nekazaritzaren, Elikagaien Segurtasunaren eta Klima-aldaketaren inguruko Europako ekimen bateratuak (FACCE-JPI) Ikerketarako Agenda Estrategikoa eman du nazioarteko erreferentziazko zientzialarien eta elikakateko kideen arteko elkarrizketen emaitza gisa. Agendak bost ikerketa-eremu estrategiko ezartzen ditu, klima-aldaketak nekazaritzan, elikagaien ekoizpenean eta Elikagaien Segurtasunaren arloan dituen ondorioen erronkak landu ahal izateko. Honako hauek dira ikerketa-eremu horiek: - Elikagaien Segurtasun iraunkorra
- Ingurumenari dagokionez, nekazaritza iraunkorra haztea eta indartzea
- Elikagai-hornikuntzaren, biodibertsitatearen eta ekosistemen arteko oreka
- Klima-aldaketara egokitzea
- Klima-aldaketa murriztea
Arlo horietako bakoitzean epe labur, ertain eta luzeko ikerketa-lehentasunak definitu eta ekintza bateratuak zehazten dira, Europan plataformak sendotzeko, eta ezagutza trukatzea zein prestakuntza sustatzeko. Ikerketa-programa nazionalak lerrokatuz, sinergiak batu, bikoiztasunak murriztu eta ikerketa-finantzazioan eraginkortasuna maximizatu nahi da, elikagaien ekoizpenaren arloko erronka berriei aurre egiteko. FACCE estrategia – Klima-aldaketaren ondorioak nekazaritzan eta Elikagaien Segurtasunean
|
|
29/11/2012
|
|
Egile: ACMSF
|
|
Erresuma Batuko Elikagaien Segurtasun Mikrobiologikorako Aholkularitza Batzordeak (ACMSF) 2011ko urteko txostena argitaratu du. Bertan laburtzen ditu urte horretan landutako gai guztiak eta emandako ebazpen guztien ondorioak. ACMSF Batzordeak 2011n ebaluatutako arriskuen artean honako hauek daude: Batzordeak, halaber, FSAk argitaratutako zenbait txostenetan parte hartu du: - Hesteetako gaixotasun infekziosoei buruzko bigarren azterlana.
- Nekazaritzako hondakin eta baliabideei buruzko jarduera-programa.
- Kontsumitzaileek etxeetan dituzten ezagutza, jarrera eta ohiturei buruzko azterlana.
Batzorde honek 1990az geroztik eman dio aholkularitza administrazio britainiarrari. Oinarrian bere baitan sortutako zenbait lan-talde daude, hala nola: "elikagaien bidez transmititutako birusak", "elikagaien bidez transmititutako gaixotasun infekziosoen epidemiologia", "patogeno emergenteak" edo sortu berri den "herritar-talde minberak" izenekoa. Datozen urteei begira, arestian aipatutako arriskuak aintzat hartzen jarraitzeaz gain, Batzordearen asmoa da ospitaletan elikagaiak prestatzeko erabiltzen diren tekniken eta horrek segurtasun mikrobiologikoan duen eraginaren inguruan lan egitea. ACMSF 2011 Annual Report
|
|
27/11/2012
|
|
Egile: ELIKA
|
|
Elikagaien Segurtasun arloko aholkularitza azken hamarkadan eta etorkizuneko estrategiaren laburpena.
|
|
|
|
16/11/2012
|
|
Egile: ACSA
|
|
ACSAk “Kataluniako Elikagaien Segurtasun Plana 2012-2016”-ren proposamena argitaratu du. Proposamen horretan parte hartu dute arloko herri-administrazioko arduradunek, elikakateko eragileek eta kontsumitzaileek, eta Kataluniako Generalitateko Gobernuak onetsi beharko du. Kataluniako Generalitateko Osasun Publikoari buruzko 18/2009 Legaren arabera, ACSA erakundeak arduratu behar du Kataluniako Elikagaien Segurtasun Plana osatzeaz eta horren jarraipena egiteaz. Planak bost urteko indarraldia izango du eta arlo horretan egiten diren jarduera publiko guztien erreferentzia-esparrua izango da. Planak honako hauek hartzen ditu bere baitan: helburu estrategikoak, berariazkoak eta epe horretan Arriskuen Analisiaren prozesuan (arriskuaren balioespena, kudeaketa eta komunikazioa) ezarri beharreko ekintzak. Bestalde, hainbat esku-hartze xedatzen dira, Elikagaien Segurtasunaren arloko ekintzetan lankidetza, koordinazioa eta eraginkortasuna sustatzeko. Abiapuntu gisa, Planean Kataluniako elikagai-enpresen azterketa egiten da, eta, bide batez, zenbait datu biltzen dira honako hauei buruz: elikagaien kontsumoa, elikagaiek transmititutako gaixotasun nagusiak, arrisku kimikoen prebalentzia azken hamarkadan, eta Kataluniako herritarren arrisku biologiko eta kimikoekiko esposizioaren balioespena. Horrez gain, herritarrek Elikagaien Segurtasunarekin lotutako gaien inguruan duten pertzepzioaren berri ere ematen du. “Kataluniako Elikagaien Segurtasun Plana 2012-2016”-ren proposamena
|
|
16/11/2012
|
|
Egile: EFSA
|
|
Azaroaren 7an eta 8an Elikagai Segurtasun arloko mundu osoko 600 aditu baino gehiago bildu ziren Parman, EFSAk bere hamargarren urteurrena ospatzeko antolatu zuen zientzia-biltzarrean parte hartzeko. Biltzarrean, “Desafiando fronteras en Evaluación de Riesgos – Compartiendo experiencias” titulupean, agerian geratu zen EFSAren balioa, Europako elikagaien eta pentsuen Arriskuen Balioespenaren oinarria baita. Eta hori, sortu zenetik eman dituen 3.000tik gorako zientzia-iritzietan islatzen da. Prozesu horretan, ezinbestekoa izan da Europa osoko zientzia adituen partaidetza eta lankidetza. Aditu horiek EFSAren zientzia-aholkularitzaren egitura osatzen duten zientzia-paneletan hartzen dute parte. Biltzarreko aurkezpenetan honako gai hauek jorratu ziren, besteak beste: arriskuak identifikatzeko estrategiak; elkarlanean eta lankidetzan aritzeko beharra, indarrak batze aldera; zientzialarien eta kudeatzaileen arteko komunikazioaren garrantzia; adituen independentzia beharra; balioespen kuantitatiboetarako datuak eskuratzeko zailtasuna; edo ingurumen-arriskuak eta alderdi sozial zein ekonomikoak hartzen ari diren garrantzia. Halaber,Arriskuen Balioespenak egiteko (besteak beste, Arriskua/Onura Balioespenak) EFSAren sostengu-egiturek garatu duten metodologia ia osorik ezagutu ahal izan zen. Biltzarraren helburuetako bat izan zen arriskuen balioespenaren etorkizuneko erronken inguruan hausnartzea. Bertan, lan-eremuak identifikatu ziren: metodologia bateratzeko, hainbat kutsatzaileren eragin sinergikoak balioesteko edo prestakuntza beharra zientzia kudeatzaileei komunikatu ahal izateko. Aurkezpenak
|
|
15/11/2012
|
|
Egile: MARM
|
|
Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak duela gutxi argitaratu ditu Espainiako etxeetan Kontsumo Panelaren azkeneko datuak. Horien arabera, 2011ko urritik 2012ko irailera bitartean gora egin du elikagaien kontsumoak eta gastuak. Etxeetarako Elikagaien Kontsumo Panelaren xedea da elikagaien eskaera erreala zehaztea. 12.000 etxebizitza aztertu dira. Horiei eskaner bat eta produktuen katalogoa ematen zaizkie, eta eurek egunero apuntatu behar dute zer erosten duten. Horrela, informazio guztia automatikoki geratzen da erregistratuta. Elikagaien kontsumoa iazkoa baino % 1 handiagoa izan da, eta elikagaika banatuta, honako produktu hauen kontsumoak egin du gora: haragi freskoa (+% 1,4) batez ere oilasko-haragia (+% 2,4) eta txerrikia (+% 0,4); esnekiak (+% 3,0); oliba-olioa (+% 1,2); barazki freskoak (+% 1,2), fruta freskoak (+% 2,5) eta ogia (+% 0,8). Behera egin du, ordea, lekaleen (-% 1,1) eta esne osoaren zein erdigaingabetuaren (-% 6,6 eta % 0,5, hurrenez hurren). kontsumoak. Kontsumoaren gorakada (batez ere elikagai freskoena) kanal dinamikoaren barruko erosketaren gorakadan islatzen da: beherapen-dendak (+% 7,6 ), supermerkatuak eta autozerbitzuak (% 3,6 ), eta hipermerkatuak (+% 2,4). Espainiako etxeetako elikagaien gastu osoari dagokionez, 67.559 milioi eurora igo da. Datu horren arabera, gastua nahiko egonkor mantentzen da (+% 0,5), batez besteko prezioek zertxobait behera egin dutelako (-% 0,4). Elikagaien kontsumoa Espainiako etxeetan Hileko Datuak
|
|
15/11/2012
|
|
Egile: ACSA
|
|
ACSAk argitaratutako SAM (Elikagaien Segurtasuna Komunikabideetan) txostenaren arabera, honako hauek izan dira gehien landu diren eta ziur asko gizarte-interes handiena sortu duten gaiak: - Pentsuetan dioxinak atzematea.
- Merkurioaren presentzia zenbait arrain-espezietan.
- Espainiar jatorriko pepino sorta batek Alemaniako Escherichia coliaren agerraldi infekzioso batekin izan omen duen lotura.
- Egungo ekonomia-krisiaren ondorioak: familia askoren erosteko ahalmena murriztu du eta hainbat solidaritate-kanpaina antolatu dira elikagaiak biltzeko.
Beste gai batzuek leku handia izan dute komunikabideetan. Aipatzekoak dira, besteak beste, PAC (Nekazaritza Politika Bateratua), ekoizpen ekologikoa eta zuzeneko salmenta sustatzea, eta laboreen munduko azokaren etorkizuna. 2011ko SAM txostenak Elikagaien Segurtasunak Kataluniako prentsan eta telebistan izan duen kazetaritza-estaldurari buruzko monitorizazioaren eta urteko analisiaren emaitzak jasotzen ditu (nahiz eta datu horiek beste autonomia erkidego batzuetako datuen isla diren). Txostenean dokumentatu egiten da zein informazio iristen den gizartera, nola landu den eta zer leku duten komunikabideek Kataluniako gizartean Elikagaien Segurtasunari buruz dagoen pertzepzioan. Txostenean hausnartu egiten da komunikazio-arduradun guztiek (kazetariak, adituak, organismo eta erakunde publikoetako arduradunak, politikariak eta zientzialariak) honako gomendio hauei jarraitzeko beharraren garrantziaz: - Arin eta modu koordinatuan jardun beti, arrazoirik gabeko gizarte-alarma edo nahi ez diren bestelako ondorioak saihesteko.
- Informazio argia eta zehatza modu bateratuan ematen duten bozeramaile ofizialak hautatu, sor daitezkeen kontraesanak eta informazio-nahasketak saihesteko.
- Eskura dauden datuak bakarrik eman, zientifikoki egiaztatu eta aldez aurretik alderatu direnak.
- Momentu bakoitzean esaten dena nola esaten den baloratu eta izango dituen ondorioak aurreikusi, eraginkortasun gutxiko jarduerak saihetsi; hala nola, gerta daitekeen arriskuren bat zalantzan jartzen duen politikari baten irudia erabili.
- Kalteen konparaziorik ez egin (esate baterako rankingak erabiltzea).
- Elikagai jakin baten kontsumoa balizko arrisku batekin lotzea errazten duten irudiak ez erabili, arrisku hori egiazki ziurtatu ez bada.
- Informazio-gardentasuna indartu beti eta ahotsa eman tartean dauden aktore guztiei.
- Herritarrei begira, zenbait jardunbide eta prebentzio-jarraibide ezarri behar dira, modu argian eta zehatzean, eta kontsumo-ohituretara egokituta.
SAM txostena (2011) Azterlana: EAEko Elikagaien Segurtasunari buruzko pertzepzioa
|
|
16/10/2012
|
|
Egile: EFSA
|
|
EFSAko Landareak Babesteko Produktuen eta berorien Hondakinen gaineko Panelak (PPR) gidaliburu bat argitaratu du, dietaren bidez plagiziden hondakineko esposizioa balioesteko probabilitate-metodologiak erabiltzeari buruzkoa. Gidaliburuak lanabes gehigarri bat eskaintzen die, plagizidekiko esposizioa balioztatzeko, gaur egun EBn erabiltzen diren metodologia mugatzaileei. Gidaliburuak, halaber, metodologia bat dakar elikagaien pestizidekiko esposizioan eragina izan dezaketen aldakortasun- eta ziurgabetasun-iturri nagusiak kuantifikatzeko. Horrez gain, arazoa formulatzeko orientabidea ere ematen du. Gainera, hainbat ingurumaritan esposizio akutua eta larria balioesteko egoera egokiak definitzen dira: substantzia berriak onestea, Hondakinen Gehienezko Mugak (LMR) ezartzea, produktuak baimentzea, LMRtik gora dauden hondakinak balioestea eta zaintza-datuak urtero berrikustea. Bereziki azpimarratzen da karakterizazioa, hau da, balioespenen fidagarritasuna balioesteko teknikak sakondu egin behar direla. Gidaliburuko ataletako bat substantzia anitzekiko esposizioa balioesteko beharrezkoak diren ikuspegi gehigarriei buruzkoa da. Azkenik, gidaliburuak eranskin batean biltzen ditu balioespen mota honen inguruko ziurgabetasun guztiak eta horiei erantzuteko metodologia, eta, bide batez, horiek esposizioetan izan ditzaketen eraginen balioztapen orokorra ematen du. Txosten osoa
|
|
02/10/2012
|
|
Egile: FSA
|
|
FSAren Zientzia Zuzendaritzak seigarren txostena argitaratu du, 2011ko apiriletik 2012ko martxora bitartean Elikagaien Segurtasunaren arloan egindako jardueren inguruan. Txostenak honako hauek biltzen ditu: batetik, elikagai-patogeno nagusien (Campylobacter, Listeria, Norobirusa, Salmonella eta E. coli) joera eta estatistikak, eta, bestetik, elikagaien industriarekin batera elikagaietan kutsadura mikrobiologikoa murrizteko gauzatu dituzten ekintzak. Halaber, txostenean substantzia kimikoen toxikologiari buruzko ikerketen emaitzak argitaratu dituzte. Emaitza horiek ziurtatzen dute britainiar kontsumitzaileen elikagaietako kutsatzaile kimikoekiko esposizioa segurua dela. Horrez gain, FSAk alergien eta intolerantzien arloan egindako lana ere islatzen da, baita zenbait proiekturen emaitzak ere; besteak beste, elikadura-jarreren eta jokabideen inguruko gizarte-ikerlanen proiektuen emaitzak, eta etorkizunean elikagai toxiinfekzioen agerraldiak azkarrago eta eraginkorrago atzematen lagunduko duten atzemate-teknikak garatzeko proiektuen emaitzak. Bestalde, txostenak azalpenak ematen ditu FSAk eta nazio-mailako zein nazioarteko kideek, etorkizuneko elikagai-arriskuak hautemateko, egindako lanaren inguruan. Epe horretan egindako proiektuen emaitza guztiak eta horien finantzazioa txostenaren A eranskinean argitaratu dituzte. Ondorioz, txosten horrek argi adierazten du FSAk bere zientzia eta ezagutza elikagaien segurtasunaren arloko politika eta aholkularitza hobetzeko erabiltzen dituela, batik bat, elikagaien toxiinfekzioen intzidentzia murrizteko. Urteko txostena: FSAren zientzia-jarduerak
|
|
19/09/2012
|
|
Egile: EFSA
|
|
EFSAk PANCAKE proiektuaren emaitzak argitaratu berri ditu. Emaitza horiek lanabesak eta protokoloak ezartzen dituzte, bularreko umeen eta 10 urte bitartekoen elikagaien kontsumoari buruzko inkestaren etorkizuneko bateratze paneuroparrerako. Proiektuan zehar bi tresna garatu, probatu eta ebaluatu dira, eta biek elikagaiei buruzko datuak biltzea ahalbidetzen dute: - hiru egunean kontsumitutako elikagaien egunerokoa, adingabearen familiarekin edo zaintzailearekin erkatuta.
- ondoz ondokoak ez diren bi egunetan kontsumitutako elikagaien egunerokoa eta parte-hartzailearen etxebizitzan egindako elkarrizketa.
Bi tresnak, material grafikoarekin batera, Europako hiru herrialdetan balioztatu dira, eta nahiz eta proiektuaren ondorioekin ezin den erabaki metodo bat bestea baino hobea ala txarragoa den, txostenaren egileek ondoz ondokoak ez diren bi egunetako egunerokoa baliatzea gomendatu dute, etxebizitzan bertan egindako elkarrizketarekin batera, abantailak baititu 10 urte bitarteko umeekin etorkizunean egingo den inkesta paneuroparrari begira. Proiektua EFSAk 178/2002 Araudiko 36. artikuluari jarraiki finantzatutako ekimenen baitan dago, eta honako hauek parte hartu dute: Holandako Osasun Publikoaren eta Ingurumenaren Institutu Nazionalak (RIVM), Minbiziaren aurkako Ikerketen Nazioarteko Agentziak (IARC), Danimarkako Unibertsitate Teknikoak (DTU), Belgikako Osasun Publikoko Zientzia Institutuak (IPH) eta Txekiar Errepublikako Osasun Publikoko Institutu Nazionalak (NIPH). Txosten osoa
|
|
18/09/2012
|
|
Egile: EFSA
|
|
Hainbat faktoreren ondorioz (besteak beste, klima aldatzea eta merkataritza globala handitzea), handitu egin da animalien gaixotasunak eta/edo landare exotikoen izurriteak agertzeko arriskua. Halaber, patogenoak edo gaixotasunak hautemateko teknologiak nabarmen hobetu dira azkenaldian eta, horri esker, arriskuen kudeatzaileek merkataritza-prozesuetan esku-hartzeko aukera dute. Beste alde batetik, EFSA, OIE edo EPPO (Europako eta Mediterraneoko Landaredia Babesteko Erakundea) bezalako organismoek hainbat sistema garatu dituzte landare eta animalien artean arrisku emergenteak ebaluatzeko. Sistema horiek jada identifikatutako patogeno edo plagei baino ezin zaizkie aplikatu. Gainera, gaur egungo merkataritza globalak arrisku handia dakar landare exotikoen eta animalien gaixotasun berrien sarrerei dagokienez. Bada, horren guztiaren ondorioz, EFSAk Protokolo bat sortu du, CHIP izenekoa, merkantzien arrisku-profila zehaztea ahalbidetzen duena. Protokolo horren oinarrian erabaki-zuhaitza dago, hain zuzen, honako ezaugarri hauek dituena: - Generikoa da, hau da, edozein animalia- zein landare-merkantziarekin erabil daiteke.
- Erabaki-zuhaitzaren egitura modularra da, ebaluazio azkarra eta sakona errazteko.
- Programa, Excel-en, modu askean erabil dezake edozein arrisku-kudeatzailek (dokumentu batean, besteak beste, nola erabili azaltzen da).
- Erabaki-zuhaitza EBn sartzen diren merkantzien screening azkarra egiteko erabil daiteke.
- Emaitzan balizko hiru balio lortzen dira: handia, ertaina eta txikia.
Erabaki-zuhaitza prototipoa besterik ez da; beraz, lehentasuna eman zaio egiturari, eta bigarren maila batean utzi da edukia. Horri jarraiki, garrantzitsua da aipatzea beharrezkoa dela edukia hobeto aztertzea, sistema egokitze eta osatze aldera. Sistema patogenoekin eta animalia- zein landare-izurriteekin erabiltzeko sortu bada ere, eredua balia daiteke zoonosi kasuetan eta giza osasunerako mehatxua izan daitezkeen bestelako arrisku biologikoak daudenean ere. CHIP Dokumentu erantsia
|
|
17/09/2012
|
|
Elikagaien Segurtasuneko Europako iparraldeko agentzia eta erakundeek NORDIRA proiektuaren emaitzak argitaratu dituzte. Proiektu horren xedea zen 2000. urtetik 2012. urtera bitartean egindako Erabateko Dietari buruzko Azterketak biltzean jasotako esperientzia partekatzea eta Arriskuen balioespenean aplikatzea. Proiektuak hiru urte iraun du eta hiru urte horietan balioetsi egin dute elikagaietan dauden zenbat kutsatzaile kimikorekiko esposizioa. Honako hauek dira, besteak beste, kutsatzaile kimiko horiek: landare-osasunerako produktuak, metil-merkurioa, dioxinak, kadmioa, amina-heteroziklikoak, konposatu perflurionatuak eta oso maiz erabiltzen diren elikagai-osagaiak (kafeina, edulkoratzaileak eta kontserbatzaileak). Txostenean honako hauek aurkezten dira: Europako iparraldeko 5 herrialdeetan egindako Erabateko Dietari buruzko Azterketetako inkesten alderdi metodologikoak, elikagaien kontsumoari eta substantzi kimikoen edukiari buruzko datuak, eta elikagaietan dauden substantzia kimikoen ingestaren emaitzak. Ondorioen artetik, adituen taldeak azpimarratu du beharrezkoa dela datuak biltzeko sistema malgua izatea. Sistema horren bidez, elikagaien kontsumoari buruzko datuak eta elikagai horietan dauden substantzia kimikoen edukiari buruzkoak elkartu, iparraldeko herritarren esposizioaren balioespen egokia egin eta, ondorioz, aztertu diren herritar-taldeek duten arriskuaren karakterizazioa, ahalik eta esanguratsuena, egin ahal izango da. NORDIRA- Erabateko Dietari buruzko Azterketak
|
|
12/09/2012
|
|
Egile: ELIKA
|
|
Artikulu honetan nutrizio-arriskuak ebaluatzean erreferentzia gisa erabiltzen diren balio guztien esanahia eta erabilera argitzen dira.
|
|
|
|
11/09/2012
|
|
Egile: EFSA
|
|
EFSAk balioetsi egin du Elikagaien Segurtasunaren eta pentsuen arloan arrisku emergenteak identifikatze aldera informazioa eta datuak monitorizatu, bildu eta aztertzeko prozesua, eta emaitzak argitaratu ditu orain. EFSAk, Arrisku Emergenteak atzemateko, Europako elikagai eta pentsuen katean etorkizunean sor litezkeen arriskuak identifikatzen ditu. Horrela, arriskuaren kudeatzaileek prebentzio-neurriak har ditzakete, kontsumitzaileak babestuta daudela bermatzeko. Prozesuaren ebaluazioan zenbait arazo identifikatu eta lehenetsi dira (klima-aldaketak labore-uztetako aflatoxinetan duen eragina, omika teknologiak arriskuak ebaluatzean, edari energetikoen kontsumoa eta gizakien esposizioa hainbat hondakin kimikorekiko), prozesua ebaluatzeko eta atzemandako arazoak arrisku emergenteak diren aztertzeko. Berez, dokumentu honetan EFSAk oso txantiloi baliagarria ematen du, sor litekeen arrisku emergenteak identifikatzeko lagungarri dena. Ikasitakoen artean, EFSAk gaien ezagutzan behar den espezializazio- eta ezagutza-maila handia nabarmendu du; izan ere, ebaluazio-prozesuan datu garrantzitsuak falta dira, eta hainbat zalantza dago. Esate baterako, frogatu egin da sare eraginkorra edukitzea funtsezkoa dela arrisku emergenteen inguruko metodo, datu eta ebaluazioak trukatzeko. Egitekoen artean, honako hauek behar direla azpimarratu dute: arrisku emergenteei buruzko Zientzia Batzordearen lan-talde iraunkorra sortzea, Estatu kideekin eta elikakateko operatzaileekin egiten den elkarlana sendotzea, esparru metodologikoa prestatzea eta atzemandako arazoei buruzko proiektuak amaitzea. Arrisku emergenteak atzemateko prozesuaren ebaluazioa
|
|
04/09/2012
|
|
Egile: FSA
|
|
Elikagaien Segurtasunerako Agentzia Britainiarrak (FSA) 2012an egin zuen kontsumitzaileek Elikagaien Segurtasunaren inguruan duten jarrerari buruzko azken azterlana eta orain argitaratu ditu emaitzak. Azterlan hori bi urterik behin egiten da 2001az geroztik. Bada, azterlan horretan Erresuma Batuan eginiko 2.141 inkestaren emaitzak jasotzen dira, honako gai hauei dagokienez: elikagaien inguruko kezka, elikagai-saltokietako higiene-arauen ezagutza, higiene-arauen esparruko ekimen edo planen ezagutza, FSAren eta bere arduren ezagutza, eta FSArekiko konfiantza. Emaitzen artean, nabarmentzekoa da: - Elikagaien Segurtasun arloan honako hauek direla britainiar kontsumitzaileak gehien kezkatzen dituzten gaiak: elikagaien higienea, etxetik kanpo jaten denean (% 38); Salmonellak edo E.colik eragindako elikadura-intoxikazioak (% 32) eta elikagaietako gehigarriak (% 28).
- Inkesta egin dutenen % 84k ezagutzen dituzte erosketa- edo errestaurazio-establezimenduetako higiene-arauak eta, batik bat, garrantzi handiagoa ematen diete, higienearen baitan, honako alderdi hauei: lokalen itxura orokorra (% 69), langileen itxura (% 54) eta horien ospea (% 41).
- FSAri buruzko galderei dagokienez, % 81ek agentzia ezagutzen dute eta uste dute bere ardura nagusia dela erositako elikagaiak arazorik gabe kontsumi daitezkeela bermatzea. Gainera, inkesta egin duten kontsumitzaileen % 64k uste dute FSAk ondo betetzen duela bere eginbeharra.
Azterlana: britainiar kontsumitzaileen jarrerak Elikagaien Segurtasunaren inguruan
|
|
03/09/2012
|
|
Egile: EFSA
|
|
EFSAren adituen datu basea (EDB) 2008an osatu zen. Helburu nagusia zen EFSAri eta estatu kideei elikagaien segurtasunaren eta pentsuen arloan (nutrizioa, toxikologia, kimika, animalien osasuna eta ongizatea, eta landareen osasuna zein babesa barne) aholkuak eman ahal dizkieten zientzialari adituen datu-basea osatzea. Aditu horiek EFSAri laguntzen diote zientzia-aholkularitza bikaina ematen, denbora errealean, Europako arriskuen kudeatzaileei (Europako Batzordea, Europako Parlamentua eta estatu kideak), Elikagaien Segurtasunaren arloko euren politikak eta erabakiak babesteko. EDBko adituei kontsultak eginda, EFSAk honako helburu hauek lortzen ditu: - Prozesuaren gardentasuna sustatzea, zientzia jardueretara adituak gonbidatuta.
- Arriskuen Balioespenak eta beste zientzia jarduera batzuk egiteko EFSAk daukan gaitasuna indartzea.
- Espezializatutako, ezusteko eta premiazko lana egitea eskatzen duten kasuen aurrean eraginkortasun handiagoz erantzutea.
EFSAk 2011 urteko txostena argitaratu du, epe horretan egindako jarduera nagusien ingurukoa. Honako hauek dira jarduerok: - 2011n 542 aditu gehitu ziren, hau da, eskabideen % 77. 2011 abenduan, 3.002 adituk osatzen zuten EDB.
- Italiak (405), Erresuma Batuak (362), Alemaniak (298), Frantziak (226), Herbehereek (199) eta Espainiak (184) dituzte aditu gehien; alegia, 64 herrialdeetako aditu guztien % 56.
- Honako hauek dira aditu gutxien biltzen dituzten arloak: Teknologia berriak, Landareen Osasuna eta OGMak. Adituen gehien biltzen dituztenak, berriz, Elikagaiak (Nutrizioa barne) eta Beste arlo batzuk (Elikagaien Segurtasuna barne) dira. Azkenik, 2011n arlo hauek hazi dira gehien: Landareen Osasuna, Toxikologia eta Esposizioaren Balioespena.
- Batez ere EFSAk jotzen du EDBko adituengana. Estatu kideen % 58k baino ez du erabili datu basea, betiere nazio mailan ez badute Elikagaien Segurtasunaren eta pentsuen arlo jakin batzuetan espezializatutako aditu edo erakundeen datu baserik.
Laburbilduz, honako hauek dira EFSAren lehentasunak 2012. urterako: - EDB aktiboki hedatzen jarraitzea, EFSAren jardueren bidez (deialdiak eta zientzia hitzaldiak).
- Nazio mailako Foku Guneekin lan egiten jarraitzea, euren herrialdeetan heda dezaten.
- EDBn aditu gutxi dituzten estatu kideetara hedatzea.
- EDB gizarte sareen, komunikabideen, EFSA journal-en eta abarren bidez sustatzeko bideak zabaltzea.
EFSAren Europako adituen datu basea 2011n
|
|
08/08/2012
|
|
Egile: EFSA
|
|
E. coli berotoxigenikoaren agerraldiak (nagusiki Alemanian gertatu zen 2011n) eragindako elikadura-krisiaren kudeaketa aztertu ondoren, Europako Batzordeak balizko zenbat neurri jasotzen dituen dokumentua argitaratu du, antzeko agerraldiak ekiditeko edo agerraldien tamaina mugatzeko, baita oro har jatorria elikaduran duten agerraldiei aurre egitean prestakuntza hobea izateko ere. Dokumentuak, halaber, osasunaren eta elikagaien segurtasunaren agintarien arteko zein arriskuaren ebaluatzaile, kudeatzaile eta komunikatzaileen arteko elkarlana indartzeko beharrezkoak diren neurriak aipatzen ditu. Honako hauek dira proposatutako neurriak: - EBren ahalmenak indartzea, mugak igaro ditzaketen osasun-mehatxuen aurrean herritarrak babesturik daudela bermatzeko.
- Kontzientziaraztea beharrezkoa dela animalia-jatorria ez duten elikagaien higienea hobetzea (lehenengo ekoizpena eta inportazioa barne) eta dauden higiene-xedapenak hobeto ezartzea.
- Prestakuntza hobetzea. Horretarako, ariketa praktiko erregularrak egingo dira, eta agerraldian funtsezko eginkizunak dituzten guztiek hartuko dute parte horietan.
- Agerraldiaren kudeaketan parte hartzen duten guztien ardurak eta partaidetza errespetatzea.
- Komunikazioan koordinazioa eta argitasuna hobetzea.
- Merkatuan esku-hartzeko lanabesak hobetu eta produktua sustatzea, krisiaren hasieran erantzun-denbora murrizteko eta, aldi berean, EBko sektorean duen eragin ekonomiko kaltegarria mugatzeko.
- Ekoizleak eta kontsumitzaileak lotzen dituzten ekimen publiko eta pribatuak indartzea, kontzientzia handitzeko eta komunikazioa zein ezagutza hobetzeko.
Dokumentuak, bestalde, agerraldi horrek izan zituen ondorio ekonomikoen azterketa jasotzen du. Izan ere, agerraldiak premiazko neurri-sorta bat onestea ekarri zuen, 210 milioi eurokoa, ortuari freskoen ekoizleentzat. Azterketa hori argitaratuta, Batzordeak agerian uzten du honako hauek egin behar direla: trazabilitate-arauak berrikusi, agerraldien kudeaketari buruzko prestakuntza-programak abiarazi, lan-prozedurak eguneratu (malgutasun nahikoa emanda) eta krisi-egoeretan komunikazioaren koordinazioa hobetu. Ikasitakoak
|
|
26/07/2012
|
|
Egile: ANSES
|
|
Elikagaien Segurtasuneko eta Ingurumeneko Frantziako Agentziak (ANSES) duela gutxi argitaratu du elikagaien nutrizio-osaerari buruzko datu-basearen eguneratzea. Datu-base horrek 1440 elikagai baino gehiagoren honako kopuru hauek eskaintzen ditu: kalorien, karbohidratoen, lipidoen, proteinen, bitaminen eta mineralen kopuruak. Datu-basearen bertsio berri honetan 140 elikagai gehiago daude, bai eta elikagai askoren gantz-profilaren xehetasunak ere. Halaber, Frantziako herritarren elikagai ingestaren erreferentziak eguneratu dituzte. Bilaketarako funtzio berri bat ere gehitu dute. Funtzio horrek osagai jakin baten maila altua edo baxua duten elikagaiak (omega 3 gantz-azido ugarikoa edo bitamina jakin batean aberatsak, gatz (sodio) edo azukre gutxikoak...) aurkitzeko aukera ematen du. Datu-basea erreferentziazko informazioaren iturria da, hala dieta orekatua izan nahi duen kontsumitzaileentzat nola euren pazienteei gomendioak eman nahi dizkieten osasun-profesionalentzat. Halaber, oso erabilgarria izan liteke nutrizio-etiketarako informazioa biltzeko. Azkenik, ezinbesteko baliabidea da nutrizio arloan arriskuen balioespenak egiteko. Datu-baserako sarrera
|
|
23/07/2012
|
|
Egile: EFSA
|
|
Elikagaien Segurtasuneko Europako Agentziak (EFSA) hainbat arau argitaratu ditu. Arau horien helburua da komunikazioaren arloko profesionalei aurre egiten laguntzea elikagaiekin zerikusia duten arriskuen balioespenen eta komunikazioen egoera anitzei. Dokumentu hori EFSAren Kontsulta Foroko Komunikazio Lan Taldearen baitan egin da. Talde hori arriskuen komunikazioaren arloko adituek osatzen dute. Halaber, arriskuen balioespenaren arloko zientzialari adituen laguntza jaso da. Dokumentuaren helburua ez da krisi-garaian jakinarazpenak egiteko gidaliburua izatea, baizik eta Elikagaien Segurtasunaren arloko komunikazioetarako praktika egokietan oinarritutako arauak ematea eta, horrela, gai horri buruzko zientzia-bibliografian ezarritako printzipioei orientabide praktikoagoa ematea. Oinarritzat hartuta arriskuen komunikazioak aintzat hartu behar dituela eskualde edo estatu bakoitzaren ezberdintasunak (elikadura-ohiturak, sukaldaritza-praktikak, elikagaien aurreko jarrera, osasunarekin duten lotura), duela gutxi egindako komunikazio-adibideak aztertzen dira eta amaiera ematen zaio kasu bakoitzean ikasitako ikasgaiekin. Neurri berean, garrantzitsua da arriskuen komunikatzaileek aintzat hartzea zein gizarte- eta politika-ingurutan transmititzen dituzten euren mezuak, eta printzipio hauei jarraitzea: irekitasuna, gardentasuna, independentzia eta erantzukizuna. EFSAko Arauak
|
|
05/07/2012
|
|
Egile: EFSA
|
|
EFSAren Zientzia Batzordeak atalase toxikologikoa (TCC) aztertu du, giza osasunerako arrisku kimikoak ebaluatzeko aholkularitza teknikorako tresna gisa. Gaur egun, EFSAren taulek atari hori erabiltzen dute lur azpiko uretan pestizidetako aromatizatzaile eta metabolito gutxi dauden ebaluatzeko. TTC-ren aplikagarritasuna eta erabilgarritasuna aztertu ondoren, Batzordeak honako ondorio hauek atera ditu: - Hasiera batean, TTC atalase toxikologikoa edozein Arrisku Kimikoen Ebaluazioaren edozein eremutan ezar daiteke (elikagai eta pentsuetan kontzentrazio baxuan dauden ezpurutasunak izan, metabolitoak zein kutsatzaile kimikoak izan). Hala ere, zenbait substantziatan ezin da ezarri; zehazki, Europar Batasuneko legeriak horiek aztertzeko datu toxikologikoak izatea eskatzen dutenetan.
- TTCren ikuspuntua ezartzeko, kontuan hartu behar da zein diren esposizio altua duten lekuak. Bestalde, ahal denean, iturri (elikagai eta pentsuak) eta bide guzien (irenstea, arnastea, azaletik igarotzea) esposizioak batu behar dira.
- TTC 6 hilabete baino gutxiagoko haurtxoentzat erabiltzea kasuz kasu aztertu behar da, biztanle talde honen sistema metabolikoaren heldutasun faltagatik.
- Garrantzitsua da arriskuen arloko aholkulari eta kudeatzaileei azpimarratzea TTC probabilitaterako tresna dela, eta arriskuak aztertzeko beste ikuspuntu batzuekin alderatuta, ez duela erabateko ziurtasunik ematen. Beraz, TTC atalasetik beherako esposizioa duen substantzia batek balizko arriskua izateko aukerak egongo dira, eta, horregatik, % 0tik-5era bitarteko probabilitatea zenbatetsi da.
Azkenik, EFSAren Zientzia Batzordeak gomendatzen du TTC atalasea tresna gisa erabiltzea, lehentasuna emateko eta erabakitzeko, zehazki, honako kasu hauetan: gizakiak substantzia batekiko hain esposizio baxua duenean, giza osasunean aurkako ondorioak eragiteko dagoen probabilitatea gutxienekoa denean eta, beraz, arriskua ebaluatzeko datu osagarririk behar ez denean. EFSAren zientzia-iritzia, atalase toxikologikoa
|
|
21/06/2012
|
|
Egile: EFSA
|
|
Azterketa kuantitatiboak datuak biltzea eta egoerak modelizatzea eskatzen du. Hain zuzen, prozesu hori da arrisku biologikoen gaineko ebaluazio kuantitatiboen oinarria (QMRA dira ingelesezko siglak). EFSAko arrisku biologikoetako adituen panelak berrikusi egin ditu metodologia hori erabiliz egindako ebaluazioak. Panelak ondorioztatu du metodologia kuantitatibo horrek berebiziko garrantzia duela arrisku-kudeatzaileei aholkuak ematean, erabakiak era proportzionalean hartzeko eta/edo ekintzen arrisku-onurari buruzko datuak emateko. QMRA garatzen ari den eremua da, zalantza metodologikoak eragiten dituena; hortaz, eredu-motei dagozkien lehentasunak ezin dira zehaztu. Helburuari egokitzea eta soiltasuna funtsezko gakoak dira QMRA eredu berriak prestatzean. Hasieran, ahal dela mandatua onartu aurretik, beharrezkoa da ebaluatuko den objektuaren balorazioa egitea. Hasiera bateko balorazio horretan mandatuaren ebaluazio bat egon daiteke, baita ere, aipatutako izenen balizko interpretazioak, epeak eta behar diren eredu zein datuei dagozkien balizko irtenbideak. Erabiliko den metodologia hautatze aldera, eskura dauden datuak eta kausa-ondorio harremanak hartuko dira oinarritzat. Era berean, adierazpen kuantitatibo bakoitzaren oinarria adierazi behar da, baita horri dagozkion zalantzen oinarria ere. “Garrantzirik gabea” edo “aukera gutxi” bezalako adierazpenak ekidin behar dira edo, edozein kasutan, kontu handiz erabili behar dira, zientzia-irizpideekin eta argi definitutako testuinguru batean. Zientzia-iritzia
|
|
07/06/2012
|
|
Egile: EFSA
|
|
Elikagaien Segurtasunerako Europako Agentziak (EFSA) dokumentu bat aurkeztu du. Bertan, orientabidea ematen da elikagai eta pentsuen segurtasunaren esparruan premiazko aholkularitza behar denean erantzun-ahalmena bermatzeko xedapen praktikoei buruz. Dokumentuak larrialdi-egoerak atzemateari buruzko orientazioa ezartzen du, premiazko aholkularitza-egiturak nola aktibatu eta eman beharreko pausuak azaltzen ditu, eta aktoreak eta horien eginbeharrak zehazten ditu. Esparru berri honen ezaugarri nagusiak dira malgutasuna eta baldintza berezietara egokitzeko ahalmena, eta EFSAk iraganean antzeko egoerei aurre egiten pilatutako esperientziari jarraiki egin da. Orain EFSAko langileak prestatu behar dira premiazko aholkularitza behar duten egoerei dokumentu horretan deskribatutako prozedurei jarraiki aurre egiteko, eta horretarako tailerrak, lan-mahaiak, simulazioak, etab. egingo dira, hala barne-mailan nola beste estatu kide batzuekin. Prozedura
|
|
23/05/2012
|
|
Egile: SCENIHR
|
|
Arriskuen Ebaluazioak egiteko beharrezkoa da zientzia-ebidentziak oso zehatz biltzea. Bada, ebidentzia horiek zenbait zalantza eragiten dituzte, eta nahitaezkoa da horiek baliatzea. Europako Batzordearen Berriki Identifikatutako Osasun Arriskuen edo Osasunerako Arrisku Emergenteen Zientzia Batzordeak (SCENIHR) dokumentu bat argitaratu du, izendapen horien erabilera azaltzen duena, alderdi interesdunek euren txostenak hobeto uler ditzaten. Arriskuen ebaluazio guztietako lehenengo fasea argitalpen garrantzitsuak atzematea eta hautatzea da. Ondoren aztertu egiten dira, arrisku-analisietan aplikatzeko. Iritzia garatzeko beharrezkoa da, hortaz, kalitate- eta garrantzi-irizpideak aurrez aurre jartzea. Horren ondorioz, kalitate-irizpideak betetzen ez dituzten argitalpenak izango ditugu, eta horiek baztertu egingo dira. Halaber, beste argitalpen batzuek kalitate-irizpideak beteko dituzte, baina beharrezkoa izango da euren garrantzia aztertzea. Iritzia garatzeko kalitate eta garrantzi nahikoa duten argitalpenak agertuko dira erreferentzien zerrendan. Behin zientzia-ebidentziak hautatuta, azken emaitza argi eta sendoan gehitu behar dira. Nahitaezkoa da ebaluazioan zientzia-ebidentziaren eta zalantzen maila zein den adieraztea. Horretarako, Zientzia Batzordeak honako kategorizazio-gako hau proposatzen du: - Indartsua: Ebidentzia koherentea gizaki eta animalientzat, ebidentzien arteko gatazkarik gabe.
- Moderatua: ebidentzia garrantzitsua da, baina informazio-hutsune nabarmenak ditu.
- Ahula: zientzia-ebidentzia txikia.
- Zalantzazkoa: informazioan kontraesanak daude.
- Ez dago ebidentziarik: ez dago froga eskuragarririk.
SCENIHRen dokumentua
|
|
23/05/2012
|
|
Egile: EFSA
|
|
Arrisku Emergenteen Europako Sarea (EREN) 2010ean ezarri zen, Elikagaien eta Pentsuen Segurtasunaren esparruko arrisku emergenteei buruzko informazioa trukatzeko EFSAren eta Estatu kideen artean. Txosten horretan 2011n 14 estatu kidek atzemandako 29 arrisku emergenteri buruzko informazioa biltzen da. Arrisku gehienak kutsagarri kimikoek eragindakoak dira, ondoren arrisku mikrobiologikoak eta, maila txikienean, beste alderdi batzuk: kontsumitzailearen joera berriak, etiketatzea, alergenoak, antibiotikoekiko erresistentzia, industria-prozesu berriak eta gorputz arrotzen presentzia. Sareak berretsi egin zuen beharrezkoa dela informazioa Europako beste agentzia batzuekin partekatzea (hala nola, ECDC, ECHA, EEA eta EMEA agentziekin), Arriskuen Ebaluazioetan ikuspegi integratua eta holistikoa erabili ahal izateko. Beste alde batetik, 2011. urteko txostenak 7 estatu kidek arrisku emergenteak atzemateko egiten dituzten jarduerak jasotzen ditu. Jarduera horiek, nagusiki, bi metodologia nahasten dituzte: alde batetik, metodologia kualitatiboa, elikakateko aditu eta kideen inplikazioarekin eta elkarlanarekin; eta, bestetik, kuantitatiboa, kontrol- eta zaintza-datuak erabilita. 2011n bildutako informazio guztia aztertu ondoren, EREN sareak honako hau ondorioztatu du: estatu kide gutxik lortu dute etorkizunean elikagaietan eta pentsuetan sor litezkeen arriskuak aldez aurretik identifikatzeko ahalmena garatzea. Hortaz, 2012an Sareak zeregin aktiboa izango du arrisku emergente berriak atzematean, eta ekarpen esanguratsuak egingo ditu, atzemandako gai berri horiek ulertze aldera. ERENen urteko txostena
|
|
19/04/2012
|
|
Egile: ECDC
|
|
Gaixotasunen Prebentziorako eta Kontrolerako Europako Zentroak (ECDC) metodologia bat garatu du infekzio-gaixotasunen arriskua “premiaz” balioesteko. Ebaluazio horiek osasun publikorako kezkagarria izan daitekeen gertakari baten hasierako aldietan egiten dira. Ebaluazio horiek oso konplexuak izan daitezke; izan ere, epe laburrean egin behar dira, hau da, eskura dagoen informazioa oso mugatua denean eta egoeraren bilakaera oso bizia denean. ECDCk garatutako metodologiak ahalbidetu egiten du unean bertan identifikatzea, batetik, zientzia-ebidentzia onena eta, bestetik, lan egiteko moduan dauden adituen ezagutza berezia, osasunerako arriskuaren eskalan zenbatespen argia egite aldera. Horretarako zenbait lanabes ematen dira prozesuaren aldi bakoitzerako. Lehenengo faseak, informazioa biltzeari dagokionak, oso egituratua eta sistematikoa izan behar du. Bertan, bilatu beharreko informazio-mota zehazten da. Eranskinetan informazio hori eskaintzen duten datu-baseen zerrendak sartzen dira. Ondoren, informazio hori sailkatu egin behar da, informazio garrantzitsua ateratzeko. Gidan adituen eginbeharra ere aztertzen da. Arriskua zenbatesteko, bildutako informazio guztiari buruz egindako balioespena aintzat hartu behar da. Gidan zenbait matrize eta algoritmo aurkezten dira, arriskua gaixotasuna gertatzeko aukeren eta ondorioen arabera zenbatesteko. Azkenik, metodologia nola ezarri azaltzen duten zenbait adibide praktiko gehitu dira. Gida osoa
|
|
16/03/2012
|
|
Egile: MAGRAMA
|
|
Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak Elikagaien Kontsumoaren Panelaren datuak argitaratu ditu. Panela 1987az geroztik garatu da Espainian. Bada, datu horiek elikagaien arloan egindako bolumena eta gastua islatzen dituzte sektoreka, eta kontsumoari buruzko berri zuzenik ematen ez badute ere, adierazle ona da herritarren kontsumo-joerak ikusteko. 2011ko emaitzen arabera, eta datu horiek aurreko urtekoekin alderatuta, ikusi da etxean kontsumitzen diren elikagaien kopurua zertxobait murriztu dela, nahiz eta aurtengo prezio-igoeraren ondorioz, elikagaietan guztira gastatutakoa gehiago izan den; zehazki, 1.471,35 € pertsonako eta urteko. Esnekiena izan da gehien hazi den segmentua, eta horien baitan, batik bat, esne hartzituek eta bifidusek egin dute gora, gaztak eta jogurtek. Halaber, arrain-kontserben, barazki freskoen eta edari freskagarrien kontsumoak ere gora egin du. Beste alde batetik, behera egin du arrain eta mariskoen, haragi freskoaren, esnearen, olioaren, patata freskoen eta alkoholdun edarien kontsumoak. Erosketa-bideei dagokienez, bolumena handitu da beherapenetako dendetan, eta beheraldi arina gertatu da hipermerkatu eta denda tradizionaletan, batik bat produktu fresko gutxiago erosi direlako. Elikagaien Kontsumoaren Panela, 2011
|
|
09/03/2012
|
|
Egile: EFSA
|
|
Elikagaien Segurtasuneko Europako Agentziak (EFSA) 2012rako Lan Egitasmoa argitaratu du. 2012an, gainera, bere hamargarren urteurrena ospatuko du EFSAk, eta une egokia izango da hausnarketa egiteko, iraganean lortutakoaren eta etorkizuneko erronken inguruan. Programaren oinarria da Osasun Publikoko lehentasunei aurre egitea, kontsumitzaileak, animaliak eta ingurumena babesteko. Datorren urterako aurreikusi dituzten jarduera nagusien artetik honako arrisku-balioespen hauek dira aipagarrienak: - Kutsatzaile kimikoak (merkurioa, besteak beste) eta toxina naturalak (mikotoxinak barne).
- Plagiziden hondakinen arrisku metatua.
- Erreferentziazko baloreak, jan daitezkeen koipe zein olioentzat eta dietan mikronutrienteentzat.
- Arraina kontsumitzearen arriskuak eta onurak.
- Bisfenol A konposatuari eta Aspartamo edulkoratzaileari buruzko gomendioak gainbegiratzea.
- Genetikoki eraldatutako organismoak eta animalia klonatuetatik eratorritako elikagaiak.
Halaber, elikagai osagarriak ere balioetsiko dira, besteak beste: gehigarriak, elikagaiekin kontaktuan dauden materialak, beste nutriente iturri batzuk, material birziklatuak, ke-aromak, genetikoki eraldatutako organismoak, plagiziden substantzia aktibo berriak, eta abar. EFSAren beste lehentasun bat izango da 2012rako animalien ongizateen adierazleak zehaztea eta oilaskoak ikuskatzeko prozedurak gainbegiratzea. Azkenik, EFSArentzat beste xede garrantzitsuenetako bat Zientzia Estrategia 2012-2016 abiaraztea izango da. Estrategia horretan hurrengo bost urterako zientzia garapenaren ikuskera zehazten da. Horrela agerien geratzen da EFSA Elikagaien Segurtasun arloko Europako sistemaren erreferente bihurtu dela. Halaber, 2012an EFSAk aldatu egingo ditu zientzia batzordeetako eta zientzia paneletako kideak. Informazio gehiago:
|
|
17/02/2012
|
|
EFSAk hobekuntza-taldea sortu du “sor litezkeen arriskuak atzemateko”, gardentasun eta eraginkortasun handiagoa emate aldera. Taldeak hobetzeko honako alderdi hauek zehaztu ditu: - Erabiltzen den terminologia egokitzea.
- Eraginkortasun handiagoa datuak kudeatzean. Horretarako, informazio-iturriak era egokian hautatu eta lehenetsi behar dira.
- Eraginkortasun handiagoa datuak filtratu eta bildu aurretik.
- Gardentasun, oreka eta koherentzia handiagoa datuak filtratzean.
- Bildutako datuak gehiago zabaltzea.
Alderdi horiek eta beste batzuk dira arriskuak identifikatzeko estrategiaren aldaketaren oinarriak. Estrategia horrek funtsezko hiru ardatz ditu: - Sor litezkeen lehentasunezko arriskuak aldez aurretik atzematea.
- Informazio-iturri egokiak identifikatzea.
- Sor litezkeen arriskuak atzematea eta horien azken ebaluazioa egitea.
Ikuspegi berri hori da EFSAk aplikatuko duena Europan etorkizunean sortzen diren arriskuetan. Sor litezkeen arriskuak Europan
|
|
15/02/2012
|
|
Egile: FSA
|
|
Elikagaien Segurtasunerako Agentzia Britainiarrak (FSA) bere Urteko Ebidentzia Plana argitaratu du. Bertan jaso dira 2012/2013an finantzatu behar diren lehentasunezko arloak. Horiek finantzatzeko, ikerketa-proiektuak eta lan-tailerrak garatuko dira. Planak Elikagaien Segurtasuneko Agentzia Britainiarraren 2010-2015erako Ikerketa Estrategia du oinarri. Proposatutako ekintzak 5 taldetan banatu dira: - Elikagaien segurtasun mikrobiologikoa: Campylobacter, E. coli, Listeria eta Norobirusa.
- Elikagaien segurtasun kimikoa: metalak eta kutsagarri organikoak.
- Elikagaiei buruzko legeak: inportatutako elikagaiak, elikagaien segurtasun-arloa kudeatzeko sistemak, etab.
- Zenbait gai; hala nola, elikagaien azterketa, etorkizunean okelean egingo diren kontrolak, etab.
- Dietarekin eta osasunarekin lotutako lanak.
Espero da datozen asteetan egitea Planetik sortzen diren ikerketa-deialdiak. Informazio gehiago
|
|
12/01/2012
|
|
Egile: Elika
|
|
Artikulu honetan Elikagaien Segurtasun arloko Komunikazio Estrategiak abian jartzeko faktore giltzarriak eskaintzen dira, bai krisi-egoeratan bai egoera arruntetan.
|
|
|
|
29/11/2011
|
|
Egile: EFSA/FAO/OMS
|
|
Gida EFSAk, OMSk eta FAOk elkarrekin sortu dute, eta Erabateko Dietari buruzko Ikerketen (EDT) funtsak deskribatzen ditu: planifikazio-prozesua, datuen bilketa eta interpretazioa, Esposizioaren Balioespena eta emaitzen jakinarazpena. Gidaren helburua da dagoen metodologia homogeneizatzea ikerketa horiek Europa eta nazioarte mailan erabili ahal izateko. EDTek bi erabilera izan ditzakete: alde batetik, laginketarako lanabes izan daitezke, eta, bestetik, esposizioa dietaren bidez ebaluatzeko tresna izan daitezke. Maiz, EDTak laginketarako erabiltzen dira: elikagai sorta handi batetik ateratako lagin gutxi batzuk aztertzen dira. Erabilera hori oso baliagarria izan daiteke zehatzago biltzen hasteko kontsumitzaileen osasunean garrantzi handiagoa izan dezaketen elikagaiak; gainera, kostua txikia da erlatiboki. Beste alde batetik, laginketarako eta azterketarako programak ezarrita dituzten herrialdeek EDT erabil dezakete Esposizioa Balioesteko lanabes gisa; izan ere, definitutako elikagai multzoetako lagin gehiago hartu eta ikerketa zehatzagoa egiteko aukera ematen du. Erabateko Dietari buruzko Ikerketak egiteko Gida
|
|
11/11/2011
|
|
Egile: ECDC
|
|
Gaixotasunak Prebenitzeko eta Kontrolatzeko Europako Zentroak (ECDC) 2009ko datu epidemiologikoak argitaratu ditu, EBn nahitaez jakinarazi behar diren gaixotasunei buruzkoak. Besteak beste, elikagaien bidez transmititutako honako gaixotasun hauei buruzko datuak nabarmendu nahi ditugu: - Kanpilobakteriosia da, oraindik ere, Europan gehien jakinarazten den urdaileko eta hesteetako infekzioa. 53,07 kasu daude 100.000 biztanleko, eta badirudi kasu-kopurua mantendu egin zela 2006. eta 2009. urteen artean.
- Salmonellosi-kasuek behera egin dute etengabe azken 4 urteotan, baina urdaileko eta hesteetako infekzio ohikoenetarikoa da oraindik.
- E.coli Verotoxigenikoa (VTEC) dela eta jakinarazitako kasuen kopuruak nabarmen egin du gora, eta joera hori mantentzen du 2006az geroztik (2009an 0,86 kasu egon zen 100.000 biztanleko). Kasu horietatik guztietatik, 242k Sindrome Hemolitiko Uremikoa (SHU) garatu zuten, eta hori % 66ko gorakada da 2008ko datuen aldean.
- Listeria-ri dagokionez, bakterio horri lotutako kasu-kopurua egonkorra izan da azken 4 urteotan.
ECDCren 2009ko txostena
|
|
21/10/2011
|
|
Egile: AESAN
|
|
2009. eta 2010. urteen artean egin zen Espainiako ingesta dietetikoari buruzko lehenengo inkesta nazionala (ENIDE), eta Elikagaien Segurtasuneko eta Nutrizioko Espainiako Agentziak (AESAN) orain argitaratu berri ditu inkesta horren ondorioak. Inkesta egiteko, banakako kontsumoa aztertzeko metodologia batean oinarritu ziren, eta 18 eta 64 urte bitarteko 3.000 pertsonak hartu zuten parte. Inkesta honen helburua nagusia izan da ezagutzea elikagaien kontsumoa Espainian, eta, zehazkiago, zehaztea zein diren emakumezko zein gizonezko helduen ingesta dietetikoaren ereduak. Halaber, inkestaren bidez lortutako informazioa oso garrantzitsua izango da arriskuen balioespenak egitean; izan ere, informazio horri esker, balioespen zehatzagoak egin ahal izango dira elikagaiek eragin ditzaketen arriskuekiko esposizioari buruz. Inkesta penintsulako lau gunetako (iparraldea, erdialdea, ekialdea eta hegoaldea) 16 herritan egin zen. Hiru populazio mota bereizi zituzten: landa populazioa, erdi-hiritarra eta hiritarra. Horrez gain, aintzat hartu zuten elikagaien urtaroen araberako kontsumoa, eta horregatik egin zen inkesta urteko lau urtaroetan. Ondorio gisa esan daiteke 400 elikagai baino gehiago kontsumitzen direla, elikagai horiek 13 kategoriatan bereizten direla, eta, aldi berean, 40 azpitaldetan. Emaitzak elikagai bakoitzaren gramoetan edo mililitroetan eta eguneko eta pertsonako adierazten dira, atxikitako taulan ikus daitekeen bezala. Halaber, elikagai bakoitzaren muturreko kontsumoak ere adierazten dira (Kontsumoaren % 99). Inkestaren ezaugarriak 2009-2010eko Emaitzak
|
|
03/10/2011
|
|
Egile: FSANZ
|
|
Elikagaien Segurtasuneko Australiako eta Zeelanda Berriko Agentziak (FSANZ) triptiko bat argitaratu du. Triptikoan hainbat galdera ageri dira, hain zuzen ere, merkurioaren kutsadurari dagokionez, arrain kontsumoaren inguruan kontsumitzaileek euren buruari egiten dizkiotenak. Hamar galdera sinpleren bidez, erantzuna ematen zaie zenbait zalantzari, besteak beste, haurdunen, edoskitzaroan dauden emakumeen edo haurtxoen arrain kontsumoaren inguruko zalantzei edo ezpatarrainaren, marrazoaren, latako hegalaburraren, arrain olioaren, krustazeoen eta moluskuen kontsumoaren ingurukoei. Zientzia arloko azken ezagutzetan oinarrituta, Agentziak gomendatzen die haurdunei eta haurrei astean 2-3 anoa arrain, edozein mota, kontsumitu behar dutela. Nolanahi ere, perka kontsumitzen badute, ez da komenigarria beste arrain mota batzuk kontsumitzea aste horretan. Marrazo edo ezpatarraina kontsumituz gero, hamabost egunean ezin da beste arrain motarik kontsumitu. Herritarrentzat, oro har, gomendio horiek askoz ere arinagoak dira.
|
|
|
|
29/09/2011
|
|
Egile: Elika
|
|
Elikakatea Kontrolatzeko Plan Nazionalari buruzko artkulua (PNCOCA)
|
|
|
|
06/08/2011
|
|
Egile: Gobierno Vasco/Eusko Jaurlaritza
|
|
Nekazaritzako Elikagaien Segurtasuneko Euskal Fundazioaren (ELIKA) laguntzarekin batera, Eusko Jaurlaritzako Arrantza eta Akuikultura Sailak triptiko bat argitaratu du Higienearen Kontrol Ofizialerako Programa Euskal Herriko Erauzte Arrantzaren Lehen Mailako Ekoizpenei buruz (PHPE). Triptikoak itsasontziek bete behar duten higiene baldintzak eta arrantza-jardueran gauzatu behar diren higiene praktika egokiak batzen ditu. Triptikoa
|
|
13/06/2011
|
|
Egile: AESAN
|
|
AESANek (Elikagaien Segurtasuneko eta Nutrizioko Espainiako Agentzia) kudeaketarako neurri egokiak ezarri ditu elikagaietako arriskuak murrizteko eta kontsumitzaileen babesa bermatzeko. Gauzak horrela, hiru kasu zehatz identifikatu ditu eta horietan beharrezkoak dira neurri horiek: - Herritar kalteberei (haurdunak edo haurdun egon daitezkeenak, bularra ematen ari diren emakumeak eta haurrak) gomendioak ematen dizkie zenbait arraini dagokienez (ezpata arraina, marrazoa, atun gorria edo thunnus thynnus espezie handia, normalean fresko edo izoztuta eta xerratan kontsumitzen dena, eta lutxoa), merkurioaren presentzia dela eta. Honako hauek dira gomendioak:
- Emakume ugalkor, haurdun edo bularra ematen ari direnentzat: kontsumoa ekidin.
- 3 urtetik beherako umeentzat: kontsumoa ekidin.
- 3 eta 12 urte bitarteko umeentzat: kontsumoa mugatu egin behar da, 50 g/aste edo 100 g/2 aste (aste berean ezin da kategoria bereko bestelako arrainik kontsumitu).
- Herritar kalteberei (umeak eta haur txikiak) gomendioak ematen dizkie barazkiei dagokienez, nitratoen presentzia dela eta:
- Urtebete bete aurretik ezin zaie umeei ez ziazerbarik ez zerbarik gehitu purean. Gehituz gero, saiatu behar dugu barazki horien kopurua pure osoaren % 20 baino txikiagoa izan dadin.
- Urtebete eta hiru urte arteko umeei ezin zaie ziazerba edo/eta zerba anoa bat baino gehiago eman egunean.
- Ezin zaie ziazerbarik edo/eta zerbarik eman infekzio gastrointestinal bakterianoak dituzten umeei.
- Ezin dira giro tenperaturan utzi prestatutako barazkiak (osorik edo purean). Hozkailuan gorde behar dira egun berean kontsumitu behar badira; bestela, izoztu egin behar dira.
- Krustazeoak kontsumitzeko gomendioak, kadmioarekiko esposizioa murrizteko:
- Ahal den neurrian, mugatu egin behar da krustazeoen haragi iluna (burukoa) kontsumitzea, kadmioarekiko esposizioa murriztearren.
Hala ere, gogorarazi behar da barazki eta arrainen kontsumoaren bidez hiru kutsatzaile kimiko horiekiko esposizioaren kalteak/onurak aztertzen dituztenean, horiek kontsumitzearen onurak handiagoak direla kalteak baino. Nolanahi ere, askotariko elikadura orekatua da elikadura egoki eta osasuntsuaren oinarria. Gomendioak: merkurioa arrainetan Gomendioak: nitratoak barazkietan Gomendioak: kadmioa krustazeoetan
|
|
16/05/2011
|
|
Egile: EPI
|
|
Sor Litezkeen Patogenoen Floridako Unibertsitateko Institutuak (EPI) identifikatu egin ditu AEBetan elikagaien bidezko toxiinfekzio gehienak eragiten dituzten elikagaien eta patogenoen arteko 10 konbinazioak. Zerrenda hori egiteko, 14 patogeno (gaixotasunen eta ospitaleratzeen % 95 eragiten dituztenak) eta 12 elikagai kategoria konbinatu dituzte. Guztira 168 konbinazio lortu dituzte eta zenbatetsi egin dute patogeno bakoitzak zer-nolako eragina duen giza osasunean. Horretarako, parametro hauek neurtu dituzte: intzidentzia, gaixotasunek eragiten dituzten kostuak eta bizitza kalitatea murriztea (QALYak). Azterlan horren emaitzen artetik honako hauek dira aipagarrienak: Campylobacter bakteriak, batik bat, oilaskoak kutsatzen ditu, Listeriak hestebeteak eta gazta freskoak, Norobirusak osagai anitzeko elikagaiak, E.colik haragia eta Salmonellak elikagaien toxiinfekzio gehienak eragiten ditu. Gainera, azken 10 urteotan ez dute behera egin Salmonellak eragindako toxiinfekzio kasuek, eta 10 konbinazio horietatik 4 oso arriskutsuak dira haurdunentzat eta garatzen ari diren umekientzat. Azterlana egin dutenek ohartarazi dute emaitza horiek ez direla erabili behar 10 elikagaiak ekiditeko. Baina, aintzat hartu behar dira gogorarazteko patogenoek zenbait elikagai kutsa ditzaketela, batik bat, elikagaiak kontserbatu, erabili eta prestatzen direnean. Top Ten: Patogenoak elikagaietan
|
|
11/05/2011
|
|
Egile: EFSA
|
|
Sor litezkeen arriskuei buruzko informazioa trukatzeko Europako Sarearen (EREN) 2010eko urteko txostena argitaratu du Elikagaien Segurtasuneko Europako Agentziak (EFSA). Sare hori 2010ean sortu zen eta helburua izan zen sistema erraza eta eraginkorra ezartzea, sor litezkeen gaixotasun nagusiak antzemateko Europako elikagaien eta pentsuen katean. Sor litezkeen arriskuen identifikazio arloan adituak diren estatu kideetako ordezkariek osatzen dute Sarea eta 2010. urtean estatu kide bakoitzean gauzatutako ekintzak eta horien emaitzak jakinarazi zituzten. Halaber, hainbat gomendio definitu zituzten (urteko txostenean jasotakoak). Horien artetik honako hauek dira aipagarrienak: batetik, praktiken kodea osatzea, gerta litezkeen arriskuei buruzko informazioa erabiltzeko; eta, bestetik, tresna eraginkorrak erabiltzea, informazio iturrietako datu ugariak iragazteko. ERENen 2010eko urteko txostena
|
|
07/03/2011
|
|
Egile: EFSA
|
|
EFSAk datu-base bat argitaratu du Europako Batasunean elikagaien kontsumoari buruz. Horren helburua da elikagaiak kontsumitzearekin lotutako arriskuak balioesteko beharrezkoa den informazioa hobetzea. Datu-base horretako informazioa lortu da 22 estatu kidetan dietari buruz egindako 32 inkestaren bidez. Informazioa bereizita dago adin-taldeen, elikagaien eta kontsumo moten arabera. Halaber, kontsulta egiteko beste irizpide batzuk ere erabil daitezke, besteak beste: herrialdea, eguneko gramo kopurua edo pisuaren kiloko eta eguneko gramo kopurua. Informazio hori garrantzitsua izango da arriskuen balioespenean; izan ere, aukera emango du estimazio zehatzagoak egiteko herritarren elikagai-arriskuekiko esposizioari buruz. Bestalde, EFSA estatu kideekin ari da lanean elikagaien kontsumoari buruzko inkesta bateratuak egiteko. Horien bidez, Europa mailan konparatu ahal izango diren datuak eskuratuko dira. Datu-baserako sarbidea
|
|
|
|
07/03/2011
|
|
Egile: AESAN
|
|
Espainiako dieta-ingestari buruzko lehenengo inkestaren emaitzak argitaratu ditu AESANek. Inkesta hori 18 eta 64 urte arteko 3.000 herritarren artean egin da, eta helburua izan da herritarren elikadura ohiturak eta egoera nutrizionala aztertzea. Inkestaren datuak elikagai-talde ezberdinen kontsumoari buruzkoak dira, eta adin-taldeka xehatuta daude. Datu horiek guztiak oso baliagarriak dira elikagaien kontsumoaren arriskuekiko esposizioa balioesteko. Emaitzen ondorioz, AESANek gomendio batzuk eman ditu herritarren elikadura ohiturak hobetzearren: - Zereal, fruitu, barazki, lekale eta fruitu lehor gehiago kontsumitu behar dira.
- Azukreak, berriz, gutxiago kontsumitu behar dira; izan ere, gehiegi kontsumituz gero, gehiegizko pisua, loditasuna eta hortzeko txantxarrak izan ditzakegu.
- Murriztu egin behar da haragi koipetsuen, hestebeteen eta opilgintzako produktuen kontsumoa. Horrela, murriztu egingo dira gantz saturatuaren ingesta eta kolesterol maila, bai eta bihotzeko gaixotasunak izateko arriskua ere.
- Hidratazio maila egokia izan behar da. Horretarako ezinbestekoa da ura, infusioak, fruta-zukuak, saldak, eta abar kontsumitzea.
Horrez gain, dietak mediterraneoa izan behar du; eredu aberatsa, askotarikoa eta osasungarria baita, bai eta Espainiako herrialde guztien kultura-ondarea ere.
|
|
|
|
17/02/2011
|
|
Egile: EFSA
|
|
Elikagaien Segurtasuneko Europako Agentziak (EFSA) argitaratu egin ditu “Elikagaiek sor litzaketen Arriskuak - Identifikatzetik komunikatzera" 15. zientzia-hitzaldiaren ondorioak. Hitzaldia 2010eko urrian egin zen, eta ELIKA (Nekazaritzako Elikagaien Segurtasunerako Euskal Fundazioa) gonbidatu zuten parte hartzera; izan ere, ELIKAk ezagutza eta eskarmentu handia du Arriskuen Identifikazioan. Jarraian, oso laburki adierazten dira sor litezkeen arriskuen arloan eztabaidatu ziren alderdi nagusien ondorioak: - Metodologia: Sor litezkeen Arriskuen Identifikaziorako printzipio eta metodoak estandarizatu egin dira Europan, “Foresight” prozesuaren bidez. Prozesu igarle horrek bere baitan biltzen du adimen-jarduera ugari, arriskuen kudeatzaileek etorkizuna antzeman dezaten.
- Datuen iturriak: Lehenik eta behin, datuak bildu eta monitorizatu egin behar dira substantzia kimikoek, mikroorganismoek eta abere, landare eta giza osasun arloek eragin litzaketen arrisku guztiak. Arriskuak identifikatu ostean, ezinbestekoa da datuak batzea eta joerak aztertzea. Horretarako, elikakateko alde interesatuen laguntza behar da, eskualde, nazio zein nazioarteko mailan. Datuak biltzeko estrategiei dagokienez, adituek gomendatu zuten, batetik, alde anitzeko hitzarmenak ezarri behar direla agentzien artean; bestetik, web-scanning tresnak garatu behar direla; eta, azkenik, sor litezkeen Arriskuen Identifikaziorako berariazko ikerketa-programak definitu behar direla.
- Sor litezkeen Arriskuen Europako Sarea: Sare horren erronka da terminologia eta prozedurak batzea eskualde, nazio zein nazioarteko erakundeetako adituen artean. Izan ere, horiek dute sor litezkeen arriskuei buruzko informazio nagusia eta prest daude informazioa modu gardenean eta unean bertan partekatzeko. Komunikazio eta sareak eratzea oinarrizkoak dira, ahaleginak ez bikoizteko.
- Arriskuak Jakinaraztea: Ezinbestekoa da terminologia egokia erabiltzea eta komunikatu beharreko Arrisku Emergenteak arreta handiz hautatzea. Horrela, saihestu egingo baita arriskuen kudeatzaileek informazio gehiegi jasotzea. Mezuak argi, motz eta zehatza izan behar du. Arriskuen Kudeaketaren ikuspegitik, aurreikuspena da Sor Litezkeen Arriskuen Identifikaziorako prozeduraren helburu nagusia, betiere herritarren artean bidegabeko igurikimenak edo alarmak sortzen ez badira.
- Aldaketarako funtsezko faktoreak: Behar-beharrezkoa da sor litekeen arriskuaren larritasuna areagotu edo txikitu egin dezaketen faktoreak, elikakatetik kanpokoak, definitzea. Faktore horien maiztasuna eta garrantzia aintzat hartuta, globalizazioa eta klima aldaketa jo zituzten faktore nagusitzat.
Hitzaldian parte hartu zutenek adierazi zuten EFSA dela erakunde arduraduna, Sor litezkeen Arriskuen Identifikaziorako prozedurak garatzeko eta koordinatzeko. EFSAren zientzia-hitzaldiari buruzko txostena
|
|
09/02/2011
|
|
Egile: EFSA
|
|
Estatu kideen lankidetza ezinbestekoa da; izan ere, lankidetza horri esker, Elikagaien Segurtasuneko Europako Agentziak (EFSA) ziurta dezake kontsumitzaileen babesa eta osasun arloko politika oinarrituta egongo direla zientzia-ebidentzia sendoan eta fidagarrian. Hori dela eta, EFSAren Zientzia Lankidetzarako Unitateak txosten tekniko bat osatu du. Txosten horretan bildu ditu EFSAren eta estatu kideen arteko lankidetza jarduera nagusiak. Horiek guztiak EFSAren Estrategian identifikatutako lehentasunezko lau arloetan sartzen dira. Agentziak, araudi arautzailearen 36. artikulua betez, estatu kideetako erakundeak finantzatzen ditu, jarduera horietako batzuk aurrera eraman ditzaten. Bestalde, Kontsultarako Foroa, Foku Guneak eta Sareak sortu dira xede horretarako. Horiek funtsezko baliabideak dira informazioa eta datuak trukatzeko EFSAren eta estatu kideen artean. Dokumentuaren helburua da lankidetza arloak ezagutaraztea, estatu kideetako elikagaien segurtasunerako erakundeek aintzat har ditzaten euren zientzia-jarduerak lehenestean. - Elikakateko kutsatzaileen arloan, estatu kideak lankidetzan aritzen dira EFSArekin eta datuak eskaintzen dituzte elikagaietako eta pentsuetako kutsatzaileei buruz.
- Arrisku biologikoen arloan, estatu kideek parte hartzen dute Entzefalopatia Espongiformearen (BSE-TSE) eta Arrisku Mikrobiologikoen Balioespenerako (MRA) sareetan.
- Landare-osasunerako produktuen arloan, estatu kideek EFSArekin batera hartzen dute parte landare-osasunerako produktuetan erabiltzen diren substantzia aktiboak berrikustean.
- Azkenik, Genetikoki Eraldatutako Organismoen (OGMak) arloan, estatu kideetako erakundeek hazkuntzako OGMen Ingurumen Arriskuen Balioespena (ERA) egiten dute.
Txosten teknikoa: zientzia lankidetza EFSAren eta estatu kideen artean
|
|
24/01/2011
|
|
Egile: FERA- Agencia de Investigación Alimentaria y Medioambiental
|
|
Ezinbestekoa da zientzia-aholkularitza argia izatea; batetik, arriskuen kudeatzaileek erabaki egokiak har ditzaten, eta, bestetik, erabaki horiek elikakatean parte hartzen dutenek eta kontsumitzaileek uler eta babes ditzaten. Horregatik, Elikagaien Segurtasuneko Europako Agentziak (EFSA) jakinarazi zuen beharrezkoa dela terminologia bateratua erabiltzea Arriskuen Balioespen arloan. Behar hori betetzeko, EFSAk Elikagaiak eta Ingurumena Aztertzeko Britainiako Agentziari (FERA) eskatu dio egin dezala erabiltzen den terminologiaren azterketa konparatiboa. Horrela, 2008. eta 2010. urteen artean EFSAren Zientzia Panelen zein Zientzia Batzordearen 219 dokumentuetan erabiltzen diren onura, arrisku, eraginkortasun eta zalantza terminoak definitu ahalko dituzte. Azterketa horren arabera, termino horiek definitzen zituzten deskribatzaile gehienak kualitatiboak ziren (3557/3888). Beraz, FERAk gomendatzen du dokumentu bakoitzari termino kualitatiboen glosarioa (definizioa eta adibideak) atxikitzea. Glosario horiek erabiltzeak hobetu egingo luke komunikazioa, hain zuzen ere, Arriskuen Balioespenen emaitzei buruz kudeatzaileei eta Europako kontsumitzaileei egiten zaien komunikazioa. Txostena: Arriskuen Balioespen arloko terminologia
|
|
29/12/2010
|
|
Egile: ACSA
|
|
"Nork ordaintzan du akatsak komunikazioan?" jardunaldiari buruzko txostena, ACSAk argitaratuta. Txostena
|
|
08/11/2010
|
|
Egile: EFSA
|
|
EFSAren lehentasunetako bat da etorkizunean gerta litezkeen arriskuei aurrea hartzea. Horretarako, estrategia bat ezartzen ari da sor litezkeen arriskuak identifikatzeko. Estrategia horren oinarria da eskura dauden datu guztien zaintza ezartzea, datuak iragaztea eta arriskuak garaiz antzemateko sareak egituratzea. Estrategia horren barruan dago Parman urriaren 12an egindako hitzaldia. ELIKAk parte hartu zuen hitzaldi horretan. Dagoeneko eman dute estrategia horren lehengo urratsa, eta informazio-iturriak identifikatu eta balioetsi dituzte. Hiru kategoriatan banatu dituzte iturriok: RASFF, komunikabideak eta industria. Halaber, zientzia-literaturaren zaintza zorrotza ere egiten ari dira. Aurreikusi dute 2011ko ekainean argitaratuko dutela lehenengo urteko txostena, eta bertan argitaratuko dituzte eskuratutako emaitza guztiak.
|
|
|
|
26/10/2010
|
|
Egile: ELIKA
|
|
Elikagaien Segurtasuneko Europako Agentziak (EFSA) antolatu zuen “Elikagaiek sor litzaketen arriskuak – Identifikatzetik komunikatzera” 15. zientzia-hitzaldia. ELIKA, Nekazaritzako Elikagaien Segurtasunerako Euskal Fundazioa, gonbidatu zuten hitzaldian parte hartzera; izan ere, ELIKAk ezagutza eta eskarmentu handia du Elikagaiek sor litzaketen Arriskuen Identifikazioan, bai Europa mailako ERANET sareetan parte duelako, bai herrialde mailan Arriskuen Identifikazioa eta Balioespena bultzatzen dituelako, Euskal Autonomia Erkidegoko arlo horretako erakunde eskudunekin batera. Hitzaldiaren lehenengo zatian, Sor Litezkeen Arriskuen Identifikazioari buruzko azalpenak eman ziren. Eta, agerian geratu zen beharrezkoa dela eskura dauden informazio eta datu guztiak izatea, batzea eta aztertzea; batetik, arriskuak antzematen lagunduko diguten seinaleak bilatzeko, eta, bestetik, seinale horiek giza osasunean eragina izan dezaketen benetako arrisku bihurtzea ekiditeko. Halaber, EFSAk adierazi zuen beharrezkoa dela informazioa partekatzea. Horretarako, informazio iturrien (Elikagaien Segurtasunerako agentzia eta erakundeak, eta elikakatearen ikerketarako eta partaideen elkarteak) sareak osatu behar dira. Hitzaldiaren bigarren zatian, berriz, nazioarteko adituen artean eztabaida saioak antolatu zituzten, honako lau alderdi nagusi hauei buruz: identifikatzeko metodoak, informazio-iturri estrategikoak eta datuak biltzeko estrategiak, Sor Litezkeen Arriskuen Europako Sarea osatzeko aukerak eta sor litezkeen arriskuen identifikazioan aldaketa faktoreak antzematea. Saio horietako ondorioak zientzia-txosten batean bilduko dira, eta 2011ko urtarrilean argitaratuko da txostena. Hitzaldiko aurkezpenak Sor litezkeen Arriskuen Sareak
|
|
22/07/2010
|
|
Egile: EFSA
|
|
Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzaren (EFSA) Zientzia Batzordeak gidaliburu bat argitaratu du arriskuak balioztatzeko prozesuari buruz eta elikagaiak jateak ekar ditzakeen onurei buruz. Gidaliburu horretan hainbat pausu gomendatzen ditu, hala nola: 1.- hasierako balioztatze prozesua egitea; horretarako, galdera bat egin besterik ez dago: onurak arriskuak baino handiagoak diren edo alderantziz; 2.- balioztatze osoa egitea; horretarako, arriskuen eta horiei lotuta egon litezkeen onuren estimazio kuantitatiboak zein semi kuantitatiboak egin beharko lirateke esposizio zehatz bakoitzeko; 3.- arriskuak konparatzea versus onurak, balioztatzearen emaitza globala eta zentratua izan dadin giza osasunerako. Urrats bakoitzean ezinbestekoa da lankidetza estua izatea aholkulariaren eta kudeatzailearen artean; horrela, batak zein besteak emandako datuak eta informazioa testuinguru zabalago batean (Arriskua – Onura Balioztatzea) erabil litekeela bermatu ahal izango baitugu. Emandako ikuspegia bi adibiderekin azaldu du: batetik, selenioari buruz ezinbesteko nutriente gisa (dituen arriskuak eta onurak kontuan izanda); eta, bestetik, arrainari buruz (dituen onurak eta metilmerkurio osagai kimikoak ekar ditzakeen arriskuak kontuan izanda). Elikagaiak jateak ekar ditzakeen Arriskuak-Onurak balioztatzea Aipatutako balioztatze prozesua argitaratu eta gero, eta orain arte Europan izandako gardentasun-politikari jarraiki, EFSAk kontsulta publiko bat egin du balioztatze prozesu horri buruz. Ondoren, gobernuz kanpoko erakundeek, industriek eta arriskuak balioztatzeko erakundeek (guztira 19 erakunde) eginiko 280 ekarpenak dokumentu batean jaso ditu. Kontsulta publikoaren emaitzak: elikagaiak jateak ekar ditzakeen arriskuak-onurak
|
|
23/06/2010
|
|
Egile: FAO/OMS
|
|
2010eko urtarrilean FAO-OMSk nazioarteko 17 aditu bildu zituen honako gai hauen inguruan: Arriskua/Onura Balioztatzeko metodologiak, toxikologia, epidemiologia, dietarekiko esposizioa eta nutrizioa. Helburua zen, batetik, arrainaren kontsumoarekin lotutako zenbait kutsatzaile kimikoren (metilmerkurioa, dioxinak, furanoak eta PCBak) arriskuak aztertzea, eta, bestetik, kontsumoaren onurari buruzko zientzia informazioa berrikustea, zenbait arrain espezie kontsumitzearen arriskuak versus onurak aztertu ahal izateko. Balioztapen horren emaitzak aztertuta, hainbat gomendio eman dizkiete Elikagaien Segurtasun arloko erakunde nazionalei eta Codex Alimentariux-aren Batzordeari, arrainaren kontsumoaren arriskuei eta onurei buruzko balioztapena, kudeaketa eta herritarrei ematen zaien informazio hobea eta eraginkorragoa izan dadin. Honako hauek dira gomendio horiek: - Jakinaraztea arraina energia, proteina eta oinarrizko nutriente ugariren iturri nagusia dela.
- Nabarmentzea arraina kontsumitzea oso onuragarria dela herritarrentzat Gaixotasun Koronarioa (ECC) murrizteko.
- Azpimarratzea oso onuragarria dela haurdun egoteko adinean, eta, batik bat, haurdun eta edoskitze-aroan dauden emakumeek arraina kontsumitzea umeen neuronen garapenerako.
- Herrialde edo eskualde bakoitzean kontsumitzen diren arrainen nutrienteei eta kutsatzaileei (metilmerkurioa, dioxinak, furanoak eta dioxinen antzeko PCBak) buruzko Datu Basea garatzea, mantentzea eta hobetzea.
- Arriskuak kudeatzeko eta jakinarazteko estrategiak garatu eta ezartzea arrain kontsumoak izan ditzakeen arriskuak murrizteko eta onurak areagotzeko.
FAO/OMSren laburpena: arraina kontsumitzearen Arriskuak eta Onurak
|
|
10/06/2010
|
|
Egile: EFSA
|
|
Balioztatze Prozesuen Metodologia aztertzeko Elikagaien Segurtasuneko Europako Agentziaren (EFSA) Unitateak gidaliburu bat osatu du. Bertan, elikagaien eta pentsuen Arriskuak Balioztatzeko erabiltzen den “berraztertze sistematikoa” izeneko metodologia deskribatu eta sistema horrek erabakiak hartzean duen eragina aztertzen da. “Berraztertze sistemakoa” prozesuak 8 urrats ditu, eta gidaliburu horretan iradokizunak eta adibideak ematen dituzte, batetik, arriskuen kudeatzaileek urrats horiek guztiak gauzatu ahal izateko, eta, bestetik, kudeatzaileei laguntzeko Arriskuak Balioztatzeko prozesuan sortzen zaizkien zalantzei edo Elikagaien Segurtasunari buruzko politika arloko arazoei erantzuten. Balioztatze Prozesuen Metodologia erabakiak hartzeko
|
|
22/03/2010
|
|
Egile: EFSA
|
|
Elikagaietako eta pentsuetako arriskuak balioesteko erreferentziazko dokumentuen bilduma argitaratu du EFSAk. Inbentario horretan erreferentziazko dokumentuak eta gidaliburuak aurki daitezke honako arlo hauei buruz: esposizioa balioestea, arriskua karakterizatzea, balioespenen emaitzak jakinaraztea, aginduak egiteko gomendioak, kontsulta publikoak egitea, iritziak hartzea, lan-taldeak osatzea, adituak hautatzea eta interes taldeekin elkarreragina. EFSAren asmoa da txosten horretako informazio guztia datu-base batean (access) jartzea, informazioa errazago bilatu eta erabili ahal izateko.
|
|
|
|
12/01/2010
|
|
Egile: OMS
|
|
OMSk gidaliburu bat argitaratu du elikagaietan arrisku mikrobiologikoa karakterizatzeari buruz. Gidaliburua zuzenduta dago Elikagaiek sor litzaketen arriskuen arloko aholkulari eta kudeatzaileei, eta arrisku mota horretan eta Osasun Publikoan duen eraginean inplikatutako beste eragile batzuei. Gidaliburuan adierazten da nola zehaztu behar den arriskua testuinguru ezberdinetan eta nola erabili behar diren zenbait tresna eta teknika ondorio egokiak lortzeko. OMS Gidaliburua
|
|
11/12/2009
|
|
Egile: Mercasa
|
|
Mercasak 2009 urteari dagokion “Alimentación en España” gida argitaratu du. Bertan elikagaien ekoizpen eta kontsumoari buruzko informazioa dago sektoreka eta autonomia erkidegoka zehaztuta. Gida osoa
|
|
10/11/2009
|
|
Egile: RIVM
|
|
Osasun Publikoko eta Ingurumeneko Alemaniako Institutu Nazionalak (RIVM) gidaliburu bat argitaratu du arriskuen balioztapenean gerta daitezkeen ziurgabetasunak maneiatzeko. Gidaliburu horren arabera, beharrezkoa da ziurgabetasunak kuantifikatzea eta kuantifikatu gabekoen eragina aztertzea, arriskuen balioztapenaren emaitzak egoki interpretatzeko
|
|
|
|
30/10/2009
|
|
Egile: BfR
|
|
Arriskuak Balioztatzeko Alemaniako Institutu Federalak (BfR) txosten bat argitaratu du, Europan elikagaien segurtasunaren arloan lan egiten duten estruktura juridiko eta erakundeen informazioa emanez eta europako 30 herrialdeen datuak jasoz.
Arriskuak balioztatzen dituzten Espainiako erakundeei dagokienez, txostenean azpimarratzen da, Elikagaien Segurtasuneko eta Nutrizioko Espainiako Agentziaz gain, badaudela eskualde mailan arriskuak toki mailan balioztatzen dituzten bi erakunde ere, Euskadikoa eta Kataluniakoa hain zuzen ere.
Halaber, txostenak, EFSAri aholkularitza eskaintzeko sarea osatzen duten 22 erakundeen zerrenda biltzen du, 178/2002 Araudiak 36. artikuluan jasotakoa alegia.
|
|
|
|
12/02/2009
|
|
Egile: OMS
|
|
Osasunaren Munduko Erakundeak (OMS) zenbait ondorio argitaratu ditu aditu batzuen bilkuraren ostean. Bilkuraren helburua izan da elikagaien arloko Arrisku Kimikoak balioztatzearen printzipioak eta metodologia eguneratzea eta finkatzea. Dokumentuaren bidez, gidaliburu bat eskaini nahi izan du bai nazioarteko, bai tokiko erakundeetan esposizioarekiko balioztatzea aurrera eramateko eta interpretatze lanak egiteko.
|
|
07/11/2008
|
|
Egile: FSA
|
|
Elikagaien Segurtasuneko Britainiako Agentziak (FSA) hainbat gomendio eman dizkie haurdun dauden emakumeei kafeinaren kontsumoari buruz. Gomendio hauek plazaratu ditu Toxikotasun Batzordeak (COT) egindako txostenaren emaitzak gainbegiratu eta gero. Gauzak horrela, Agentziak gomendatu du egunean ez kontsumitzea 200 mg kafeina baino gehiago. Kafeina kopuru hori hurrengo produktuen bidez kontsumitu ahal da: 2 kikara berehalako kafe, kikara bat ehotako kafe, kikara bi te edo kolazko 5 freskagarri. Kafeina modu naturalean topatu ahal dugu hurrengo elikagaietan: kafea, tea edo txokolatea. Eta ere berean, freskagarrietan edo edari energetikoetan ere antzeman ahal dugu.
COT Txostena
|
|
12/09/2008
|
|
Egile: Elika
|
|
Artikulu honek arriskuen komunikazioaren garrantzia lantzen du. Komunikazioa arriskuen analisiaren hiru faseetako bat da, eta prozesuaren fase guztietan praktikan jartzeko ezinbesteko osagaiak ematen dira.
|
|
|
|
12/09/2008
|
|
Egile: OMS
|
|
Osasunaren Mundu Erakundeak (OMS) gidaliburu bat argitaratu du, alde batetik, informatzeko merkurioaren esposizioak izan lezakeen inpaktua; eta bestetik, ahal den neurrian, arriskuan egon litezkeen herritar-taldeak identifikatzen laguntzeko. Gauzak horrela, lehenik eta behin, gidaliburuak deskribatzen du nolako metodologia erabili den esposizioa kalkulatzeko; eta, azkenik, merkurioaren esposizioa aurresatzeko hainbat eredu deskribatzen ditu.
|
|
|
|
10/07/2008
|
|
Egile: DTU
|
|
Danimarkako Unibertsitate Teknikoaren Elikadurari buruzko Institutu Nazionalak (DTU) bilera baten emaitzak argitaratu berri ditu. Bileraren helburu nagusia honako hau izan da: Danimarkako populazioaren artean Campylobacterrekiko esposizioa murriztea. Bileran, lehentasunezko hiru ekintza definitu dira arriskua murrizteko: 1) Biosegurtasuna bermatzea: abeltxearen barruan zein inguruetan; eta arreta berezia jarri beharko da intsektu-izurriteak kontrolatzean 2) Campylobacterren aurrean positibo eman duten hegazti-taldeetan, haragia identifikatzea eta kutsadura desagerraraztea; kutsadura desagerrarazteko metodorik onena izoztea izango da 3) Kontsumitzaileak heztea, umeak eta janari-erabiltzaileak bereziki.
|
|
|
|
30/04/2008
|
|
Egile: FAO-OMS
|
|
Codex Alimentariusaren batzordeak dokumentu bat argitaratu du Arriskuen analisiari buruzko Oinarri Praktikoak zehazteko. Oinarriok gobernuek aplikatu beharko dituzte elikagaiek ez direla izango kaltegarriak bermatzeko. Dokumentuaren xedea honako hau da: nazioetako gobernuei jarraibideak eskaintzea elikagaiek giza osasunean eragin ahal dituzten arriskuak balioztatu, kudeatu eta jakinarazteko orduan.
|
|
|
|
30/04/2008
|
|
Egile: NZFSA
|
|
Elikagaien Segurtasunerako Zeelanda Berriko Agentziak (NZFSA) txosten bat argitaratu du eta bertan Elikagai Arriskuak Kudeatzeko sistemaren berrikusketa egin du. Sistema hori nazioarteko beste sistema batzuekin alderatu dute, besteak beste, Codex sistemarekin edota Danimarkan, Irlandan eta Suedian indarrean daudenekin. Arriskuak kudeatzeko Zeelanda Berriko sistemak oinarriak ezarri ditu xede hauetarako: Ariskuen Blioztapenean zientziaren zalantzari aurre egiteko, Ariskuen Kdeaketarako politikak eta ekintzak garatzean lehentasunak ezartzeko, herritarren elikagai segurtasunaren xedeak ezartzeko edo balizko kontrol neurrien kostua eta onurak balioztatzeko.
|
|
|
|
24/03/2008
|
|
Egile: EFSA
|
|
Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) datu-base sinplifikatua sortu berri du. Aipatu datu-basea elikagaien kontsumoari buruzkoa da, eta Europako datuak biltzen ditu. Datu-base honi esker, arriskuak balioztatzeko eragileek errazago egin ahal izango dute lan, elikagaien kontsumoari buruzko informazioa eskuratu ahal izango baitute estatu kideen aldetik. Herrialdeen arteko datuak konparatu ahal izateko, txosten mota bera erabiliko da datuak aurkezteko garaian; eta horrez gain, elikagaiak sailkatzeko sistema ere adostua izango da.
Datu-base sinplifikatua
|
|
12/12/2007
|
|
Egile: EFSA
|
|
Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) iritzi bat argitaratu du Segurtasuneko Presuntzio Kualifikatua (QPS) izeneko prozedura erabiltzeaz. Kasu honetan, aipatu prozedura elikagaietako zein pentsuetako industrian erabili da taxonomia talde bereko mikroorganismoak kaltegarriak diren ala ez balioztatzeko. Hau da, batetik, taxonomia talde bateko mikroorganismoek osasunean kalterik eragiten ez badute, eta bestetik, arrisku hori kasu zehatzetan definitu ahal badugu edota baztertu ahal badugu, talde hori QPS gisa sailkatu ahal dugu.
|
|
|
|
24/10/2007
|
|
Egile: EFSA
|
|
Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzaren (EFSA) Osasuneko eta Abere Ongizateko Panelak (AHAW) iritzi bat argitaratu du. Iritzia Arriskua Balioztatzeko erabilitako metodologia (Europako Agintaritzak zehaztutakoa) egokitzeari buruzkoa da, eta erreferentzia egiten die hurrengo kasu zehatzei: 1) Abere biziak eta berorien produktuak inportatzean sortu eta barreiatu litezkeen gaixotasun zein infekzio-arriskuak; 2) EBn gaixotasun zein infekzio endemikoak barreiatzeko arriskua; 3) Abere Ongizateko baldintza egokiak direla-eta, Erkidego barruko zein kanpoko inportazioetan sortu litekeen arriskua.
|
|
|
|
01/06/2007
|
|
Egile: ILSI
|
|
Bizi Zientzietako Nazioarteko Institutuak (ILSI) artikulu bat argitaratu du Food and Chemical Toxicology izeneko aldizkarian. Artikuluak hainbat metodologia aztertzen ditu elikagaietan antzeman ahal diren kartzinogeno genotoxikoen arriskuez. Esan beharra dago, dena dela, aipatu kartzinogenoak oso kopuru txikian agertzen direla elikagaietan eta oso zaila dela dietatik errotik kentzea.
|
|
|
|
04/04/2007
|
|
Egile: EFSA
|
|
Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzaren (EFSA) Arrisku Biologikoen gaineko Zientzia Panelak (BIOHAZ) iritzi zientifikoa argitaratu du Behien Entzefalopatia Espongiformearen (EEB) Arrisku Geografikoa Balioztatzeari buruzko metodologiaz. Honako iritzi hau, alde batetik, balioztatze prozesuaren urrats bakoitza definitzean, hobekuntzak egin ditu; eta bestetik, hainbat aldaketa sartu ditu, hala nola: EEBk infektaturiko kasuetan erabiltzen diren praktikak balioztatzeako ikuspegi semi-kuantitatiboa erabiltzea edo herrialdeka sailkaturiko kategoriak kentzea, besteak beste.
|
|
|
|
19/03/2007
|
|
Egile: FAO/OMS
|
|
Osasunaren Mundu Erakundeak (OMS) eta Elikadura eta Nekazaritzarako Nazio Batuen Erakundeak (FAO) Arriskuen Gidaliburua argitaratu dute. Gidaliburu hau Elikagaien Segurtasun arloko nazio mailako agintariei zuzenduta dago. Bere helburua da Arriskuak analizatzeko prozesua hobeto ezagutzea eta erabiltzea; eta, horretarako, funtsezko argibideak eta adibideak ematen ditu arrainetan antzeman ahal den metil-merkurio eta kontsumorako prest dauden elikagaietan antzeman ahal den Listeria monocytogenes kasuetan aplikaturiko metodologiari buruz.
|
|
|
|
19/03/2007
|
|
Egile: EFSA
|
|
Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzaren (EFSA) Arrisku Biologikoen gaineko Zientzia Panelak (BIOHAZ) hausnarketa batzuk jasotzen dituen iritzia argitaratu du, Europako elikakatean Arriskuak Analizatzeko Mikrobio-Irizpideak eta Helburuak ezartzeari buruz. Irizpide horren arabera, Elikagaien Segurtasuna hainbat faktoreren ondorioa da. Gehitzen du segurtasun faltsuko egoera sor daitekeela, mikrobio-analisiak baino ez badira erabiltzen; izan ere, analisiaren datuak lagin-planei dagozkien mugei lotuta daude.
|
|
|
|
22/11/2006
|
|
Egile: EFSA
|
|
Europako Batzordeak hala eskatuta, proposamen tekniko batzuk aurkeztu ditu Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA). Helburua izan da Salmonella eta Campylobacter bakteriak hegazti-haragian kontrolatzeko programa koordinatzea. Haragia kontsumitzailearen osasunerako arriskutsua den ala ez jakiteko hegaztien haragian lagin esanguratsuenak hartzeko parametro teknikoak proposatu dituzte.
|
|
|
|
12/04/2006
|
|
Egile: FAO/OMS, RIVM
|
|
FAO, OMS eta RIVM-ek antolatutako tailerrera gonbidatutako adituek, gainbegiratu eta harmonizatu egin dituzte Elikagaien Gehigarrietan Aditua den Batzordeak (JECFA) nahiz Pestizida-Hondakinen Batzordeak (JMPR) erabilitako printzipio eta prozedurak, gomendatutako Hondakinetarako Baimendutako Gehienezko Mugak (LMRak) ezartzeko.
|
|
|
|
30/03/2006
|
|
Egile: OMS, UNEP e ILO
|
|
Segurtasun Kimikoari buruzko Nazioarteko Programak (IPCS), Osasunaren Munduko Erakundeko lankidetza programak (OMS), Nazio Batuetako Ingurumenerako Programak (UNEP) eta Lanaren Nazioarteko Erakundeak (ILO) txosten bat kaleratu dute produktu kimikoekiko Esposizioaren Balioztatze metodoak adosteko. Txosten horretan nazioarteko aditu talde baten iritzia jasotzen da, Esposizioaren Balioztatzeaz hain zuzen. Halaber, ondoko gaien gaineko eztabaida ere plazaratzen da: egiaztatzea, beharrezko datuak, erabakitzeko denbora eta beste populazio batzuenganako zein eszenatoki ezberdinetarako datuen estrapolazioa.
|
|
|
|
22/02/2006
|
|
Egile: EFSA
|
|
Elikagaiek sorturiko arriskuei buruzko inkesta burutu eta kontsumitzaileen iritzia argitaratu du Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA). Osasuneko eta Kontsumitzaileen Babeserako Zuzendaritza Orokorrak ere hartu du parte aipatu inkestan. EBko 25 herrialdeetan egindako inkestaren emaitzen arabera, Europako kontsumitzaileek baiezko iritzia dute Elikagaien Segurtasunari buruz. Medikuek (%32), kontsumitzaileen elkarteek (%32) eta zientzialariek (%30) eskaintzen dituzte informazio-iturri fidagarrienak, elikagai-krisialdiaren aurrean. Horien ondoren, erakunde publikoak (%22) eta komunikabideak (%17)
|
|
|
|
30/07/2005
|
|
Egile: ELIKA
|
|
Artikulu hau arriskuen Balioztapenaren deskripzioa da, hau da, Arriskuen Analisiaren lehenengo fasea, Elikagaien Segurtasunarako politika jarraitzeko erabilgarria dela
|
|
|
|
31/12/2004
|
|
Egile: FAO
|
|
Lehenengo atalean, Arrisku Balioztatze (AB) baten fasea eta subfase guztien eta baita AB moten laburpena dago (Kualitatiboa, kuantitaiboa, erdikuantitaiboa eta Risk Rangerra). Hauen adibideak, bostgarren atalean daude eskuragarri.
|
|
|
|
27/10/2004
|
|
Egile: EUFIC
|
|
Elikadura Informazioari buruzko Europako Batzordeak (EUFIC) joan den ekainaren 1 eta 2ko tailerrako txosten bat argitaratu du. Egun haietan, elikadura arriskuak komunikatzeko prozeduraz eztabaidatu zuten. Adituen iritziz, komunikazio orok arrakasta izateko giltzak honako hauek dira: gizarteak konfiantza izatea arau emaileengan, arriskuak jakinarazteko orduan garden jokatzea eta erabaki politikoetan parte hartze publikoa izatea. Horren ondorioz, aholku batzuk definitu zituzten: arriskuak sailkatzeko sistema baten beharra, ikertzaileei arau emaileekin elkarlanean aritzeko aukera ematea, politikariek komunikazio estrategiak prestatzeko premia, politikariek erraztasunak ematea herritarrek zientzialarien terminologia ezagutu dezaten, gizarteak berriak antzemateko dituen kultur ezberdintasunak definitzea eta ezberdintasun horiek azaltzeko tresnak sortzea, eta azkenik, Erkidego mailan zientzialari talde bat eratzeko beharra, Elikadura Arriskuen Komunikazioa gauzatu dezan.
|
|
|
|
16/06/2004
|
|
Egile: ELIKA
|
|
Artikulu hau hirugarren atalako (Arrisku Mikrobiologikoen Analisia) Elikagaien Bidez Igaroarazitako Infekzio eta Intoxikazioei buruzko 5. Nazioarteko Biltzarraren laburpena da