elika Hemen zaude: Elikagai-arriskuak / Arriskuen Analisia elika

Arriskuen Analisia

26/07/2012
Egile: ANSES

Elikagaien Segurtasuneko eta Ingurumeneko Frantziako Agentziak (ANSES) duela gutxi argitaratu du elikagaien nutrizio-osaerari buruzko datu-basearen eguneratzea. Datu-base horrek 1440 elikagai baino gehiagoren honako kopuru hauek eskaintzen ditu: kalorien, karbohidratoen, lipidoen, proteinen, bitaminen eta mineralen kopuruak.

Datu-basearen bertsio berri honetan 140 elikagai gehiago daude, bai eta elikagai askoren gantz-profilaren xehetasunak ere. Halaber, Frantziako herritarren elikagai ingestaren erreferentziak eguneratu dituzte. Bilaketarako funtzio berri bat ere gehitu dute. Funtzio horrek osagai jakin baten maila altua edo baxua duten elikagaiak (omega 3 gantz-azido ugarikoa edo bitamina jakin batean aberatsak, gatz (sodio) edo azukre gutxikoak...) aurkitzeko aukera ematen du.

Datu-basea erreferentziazko informazioaren iturria da, hala dieta orekatua izan nahi duen kontsumitzaileentzat nola euren pazienteei gomendioak eman nahi dizkieten osasun-profesionalentzat. Halaber, oso erabilgarria izan liteke nutrizio-etiketarako informazioa biltzeko. Azkenik, ezinbesteko baliabidea da nutrizio arloan arriskuen balioespenak egiteko.

Datu-baserako sarrera

Arriskuen bilatzailea
Bilatu
ELIKA . Granja Modelo, z/g . 01192 . Arkaute (Araba) . Telefonoa: 945 122 170 . Faxa: 945 122 171 . berri@elika.net
RSS iturria
WEB orri honek ez du besteren publizitaterik eta ez du jasotzen publizitatetik eratorritako finantzaziorik.
AENOR
EKOSCAN
Euskararen Bidean
Diseño web Vitoria