elika Hemen zaude: Produkzio-sektoreak /  Animalien elikadura  /  Beste batzuk elika

Beste batzuk

TXOSTENA: PENTSUEN EKOIZPENA 2010EAN 2012/01/31

31/01/2012 Egile: MARM

Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak txosten bat argitaratu berri du. Txosten horrek 2010. urteari egiten dio erreferentzia eta bertan aztertzen dira animalientzako elikagaien ekoizpenari buruzko daturik garrantzitsuenak. Datuen arabera, pentsuen ekoizpena, gutxi gorabehera, egonkor mantendu da, aurreko bi urteetan (2008an eta 2009an ) nabarmen behera egin ostean. Baina, gizentzeko animalientzako pentsuak baino ez baditugu aintzat hartzen, zertxobait behera egin du. Ildo horretan, azpimarratzekoa da elikagaietarako diren animalientzako pentsuen ekoizpenak behera egin badu ere, laguntza-animalientzako pentsuenak gora egin duela nabarmen 2010ean, azken urtetako joerari jarraiki.

Txostena

GIDA: GENETIKOKI ERALDATUTAKO ANIMALIAK ERABILTZEAK DAKARTZAN ARRISKUEN EBALUAZIOA 2012/01/31

31/01/2012 Egile: EFSA

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agentziak (EFSA) gida bat argitaratu du, genetikoki eraldatutako (GE) animaliak elikagaietan eta pentsuetan osagai gisa erabiltzeak dituen arriskuen ebaluazioari buruzkoa. Gidan Europako merkatura bideratutako elikagai eta pentsuetan arriskuak ebaluatzeko jarraitu beharreko irizpideak eta metodologia deskribatzen dira.

Gida

FVOREN IKUSKATZE-PROGRAMA 2012RAKO 2012/01/23

23/01/2012 Egile: DG-SANCO

DG-SANCOk Elikagai eta Albaitaritza Bulegoak (FVO) 2012rako aurreikusitako ikuskatze-programa argitaratu du. Ohiturari jarraiki, elikagaien kaltegabetasunaren esparruko ikuskatzeak egingo dira batik bat (% 71). Era berean, elikakatea bere osotasunean aintzat hartuta, beste esparru batzuk ere ikuskatuko dira, besteak beste animalien osasuna eta ongizatea. Espainian honako esparru hauek ikuskatuko dira: Animalia-jatorriko elikagaiak–ugaztunak (irizpide mikrobiologikoak, umeen elikadura), Animalia-jatorriko elikagaiak–hegaztiak (haragia eta oilasko-produktuak), Azpiproduktuak (ongarri organikoak eta ongarriak), Animalien Ongizatea (arrautzetarako oiloak kaiola aberastuetan, animalien ongizatea hiltzean), Landareen Ongizatea (nematodo-kimuak pinu-egurrean), Inportazioen Kontrola (bizirik dauden animaliak, animalia-produktuak, landare-jatorriko elikagaiak eta landareen osasuna).

Programa

6 orrialdetatik 1.a   Hurrengoa >>
ELIKA . Granja Modelo, z/g . 01192 . Arkaute (Araba) . Telefonoa: 945 122 170 . Faxa: 945 122 171 . berri@elika.net
RSS iturria
Diseño web Veiss