elika Hemen zaude: Produkzio-sektoreak / Animalien elikadura / Higienea elika

Higienea


NOLA PREBENITU AFLATOXINAK ARTOAN 13/03/13

Egile: FEFAC

Joan den astean Alemaniak eta Holandak RASFFren bidez jakinarazi zuten B1 aflatoxina atzeman zutela legez ezarritako mailatik gora Errumaniako eta Serbiako artoan. Kaltetutako herrialdeetan eragile ugariri eragin die egoera horrek.

Pentsu Konposatuen Ekoizleen Europako Federazioak (FEFAC) informazio-oharra egin du horrelako krisiak ekidin eta prebenitzeko. FEFACek honako gomendio hauek eman ditu:

  • Hornitzaileari eskatzea lehengaien segurtasunaren gaineko erabateko ardura: hornitzaileek jakinarazi egin behar dituzte, behar den bezala, animalien elikagaietako substantzia kaltegarrien legezko gehienezko muga gainditzen dituzten proben emaitzak.
  • Arriskurik egotekotan, lehengaien probak eta jarraipen-programak zabaltzea: beharrezkoa da lehengaiak zorrotzago zaintzea, lehengaien eskualde ekoizleetan klimaren baldintzak egokiak izan ez badira. •
  • Lehengaietan arreta handiagoa jartzea elikakateko lehenengo etapetan: “Piramidearen gaina” kontzeptua sartu behar da, hau da, arreta handiagoa jarri behar da jatorrian eta elikakateko lehenengo etapetan (pentsu konposatuen ekoizpenean), eta ez soilik elikakateko azken etapan.
  • Esparru bateratua osatzea, desintoxikazio-metodo eta prozesuak baimentzeko: baldintzak eta irizpideak ezarri behar dira, Europa mailan frogatutako desintoxikazio metodoak baimentzeko. Zehazki, arto-ekoizleek premia handiz behar dute aukera alternatiboa, kutsatutako artoa tratatu eta arto kopuru handiak suntsitzea ekiditeko.
  • Prestakuntza: FEFAcek Europako Batzordeko Elikagai eta Albaitaritza Bulegoari proposatu dio tailer bateratua antolatzea, estatuetako kontrol-agintariekin batera, EBko elikagaien higiene-araudia aplikatzeko. Tailer horrek arreta jarri beharko die elikakatean zehar egiten diren kontrol ofizialen eta autokontrol-sistemen arteko interakzioa eta informazio-trukea hobetzeko neurriei.

PENTSUAK MANEIATZEA ABELTZAINTZA-USTIATEGIETAN 13/02/07

Egile: ELIKA

Animalientzako elikagai diren lehengaiak eta pentsuak egoki maneiatu behar dira, elikagaien segurtasuna elikakatearen hasieratik bertatik bermatzeko.

Hori dela eta, ELIKAk aurkezpen bisual bat diseinatu du, abeltzaintza-ustiategietan animalien elikagaien arloko jarraibideei buruz. Helburua da abeltzainei eta beste eragile batzuei gaur egungo araudiko betekizunen berri ematea.

Aurkezpena

KOIPE ETA OLIO JANGARRIAK ITSASOZ GARRAIATZEKO EKIDIN BEHAR DIREN AURRE-KARGAK 12/12/20

Egile: EFSA

EBn, elikadurarako koipe eta olioak itsasoz garraiatu ahal dira edukiontzietan, baldin eta aintzat hartzen badira onargarriak diren aurre-kargen inguruan Europan onetsitako zerrendaren argibideak.

Aurretik garraiatutako zenbait substantziak olioak eta koipeak kutsa ditzakete, eta, hori dela eta, beharrezkoa da ebaluazio bat egitea, merkantzia horien garraioak eragin lezakeen arriskuari dagokionez.

EFSAk 64 substantziaren edo substantzia-talderen ebaluazioa egin du. Gehienak aurre-karga gisa garraiatzeko “onargarri”-tzat hartu dira, eta kasu jakin batzuetan erabilera-baldintzak zehaztu dira, betiere beharrezkoa bada horiek betetzea edukiontzi berean elikadura-koipeak eta olioak garraiatu aurretik.

Europako zerrendako substantzia onetsiek hainbat erabilera dituzte nekazaritzan eta industrian. Adibidez, honako hauek gehitu dira: elikagaietan osagai gisa erabiltzen den ur edangarria, gantz-azidoak eta melazak, eta elikagaietarako gehigarri gisa araututako substantziak. Badira beste adibide batzuk ere: erauzketa-prozesuetan erabiltzen diren disolbatzaileak edo prozesu kimikoetan erabiltzen diren ongarri edo substantziak.

Halaber, EFSAk beharrezko irizpideak betetzen ez dituzten substantzia hauek identifikatu ditu:

  1. Kaltzio-lignosulfonatoa: ez da onargarritzat jotzen; izan ere, bere osaeran aldaketak izaten ditu, ezpurutasunei buruzko informazioa falta da eta koipe zein olioekin erreakziona lezake.
  2. Ardo-hondarrak eta lignito-argizaria: ez dago horien osaerari buruzko informazio nahiko eta ezin da ziurtatu arriskurik eragiten ez duenik aurre-karga gisa erabiltzean.
  3. Karnauba-argizaria eta silizio-dioxidoa: horiek ere zalantzak sortzen dituzte aurre-karga gisa erabiltzearen segurtasunari dagokionez; izan ere, disolbaezinak dira uretan eta fusio-puntu altua dute. Bada, horrek eragina izan dezake edukiontzien garbiketaren eraginkortasunean.

EFSAren lehenego ebaluazioa

EFSAren bigarren ebaluazioa

EFSAren hirugarren ebaluazioa

4 orrialdetatik 1.a   Hurrengoa >>
ELIKA . Granja Modelo, z/g . 01192 . Arkaute (Araba) . Telefonoa: 945 122 170 . Faxa: 945 122 171 . berri@elika.net
RSS iturria
WEB orri honek ez du besteren publizitaterik eta ez du jasotzen publizitatetik eratorritako finantzaziorik.
AENOR
EKOSCAN
Euskararen Bidean
Diseño web Vitoria