elika Hemen zaude: Produkzio-sektoreak / Animalien elikadura / Etiketatzea eta Trazabilitatea elika

Etiketatzea eta Trazabilitatea

PENTSUAK MERKATURATU ETA ERABILTZEKO BETEKIZUN BERRIAK 12/07/02

Egile: MAGRAMA

Pentsuak merkaturatu eta erabiltzeko betekizun berriak Ministroen Batzordeak Errege Dekretu bat onetsi du, sendagai-pentsuak ekoizteari, merkaturatzeari, erabiltzeari eta kontrolatzeari buruz indarrean dagoen araudia aldatzen duena. Gainera, pentsuak merkaturatu eta erabiltzeko araudi erkidea ezartzeko neurriak xedatzen ditu dekretuak. Araudi Erkidearen definizio berrietara egokitze aldera, “bitarteko sendagai-pentsu”-aren definizioa aldatu da: baimendutako aldez aurretik egindako sendagai-nahasketen diluzioan erabil daitezkeen pentsu-motak argi eta garbi mugatu dira. Halaber, animalia-jatorria ez duten pentsuen inportazio-prozedura arindu da, eta horretarako sarrera-dokumentuaren eredu bakarra ezarri da.

PENTSU FABRIKETAKO TRAZABILITATEA ETA KONTINGENTZIA PLANA 12/03/28

 Pentsu fabriketako trazabilitatea eta kontingentzia plana Egile: ELIKA

Artikulu teknikoa: Trazabilitate-sistema eta kontingentzia plana baten oinarrizko printzipioak.

767/2009 (EE) ARAUDIA, PENTSUAK MERKATURATZEARI ETA ERABILTZEARI BURUZKOA

Egile: ELIKA

767/2009 (EE) ARAUDIA, PENTSUAK MERKATURATZEARI ETA ERABILTZEARI BURUZKOA

 

Europa Batasuneko Aldizkari Ofizialak (DOCE) 767/2009 (EE) Araudia argitaratu berri du 2009ko irailaren 1ean.

Araudia irailaren 21ean jarriko da indarrean eta 2010eko irailaren 1etik aurrera izango da aplikagarria.

Hona hemen araudiaren puntu nagusiak:

 

Aplikazio eremua

Araudiak pentsuak merkaturatzeari eta erabiltzeari buruzko arauak ezartzen ditu, elikagaietarako diren animalientzako pentsuei zein elikagaietarako ez diren animalientzako pentsuei dagokienez.

 

Pentsuetarako gehigarrien edukia

8. artikuluan pentsu osagarriaren eta aurrenahasketaren definizioak ematen dira: "Pentsuetarako eta pentsu osagarrietarako lehengaien gehigarrien kopurua ez da izango pentsu osoetarako zehaztutako gehienezko kopurua baino 100 aldiz handiagoa, edo kokzidiostatikoei eta histomonostatoei dagokienez, ez da izango gehienezko kopurua baino 5 aldiz handiagoa".

 

Etiketatzea, aurkeztea eta ontziratzea.

- Deuseztatu egin da lehengaien portzentajeak derrigorrean adierazi beharra. Nolanahi ere, fabrikatzaileak portzentajeak edo formula zehatza (+/- % 15eko tolerantzia aldearekin) adierazi beharko ditu honako kasu hauetan:

- Erakunde eskudunak hala eskatzen badu.
- Animalien eta gizakien osasunerako edo ingurumenerako arriskutsua bada.

- Ontziratu gabeko edo zigilatu gabeko ontzietan merkaturatutako pentsuetarako edo pentsu osoetarako lehengaiek adierazi agertu beharreko ohar guztiei buruzko agiria izan beharko dute.

 

Lehengaien Europa mailako katalogoa

Pentsuetarako lehengaien Europa mailako katalogoa osatuko da. Horrenbestez, katalogoak honako hauek bildu beharko ditu: izendapena, identifikazio-zenbakia, pentsuetarako lehengaiaren deskripzioa eta, hala behar izanez gero, aipatutako fabrikazio prozesuari buruzko informazioa, prozesu guztien eta teknika espresioen definizioen glosategia eta derrigorrezko aipamenaren ordezko oharrak.

Katalogoa borondatez erabiliko da, eta katalogoan ez dagoen lehengairen bat merkaturatzen denean, pentsuen ekoizpeneko Europako sektoreetako ordezkariei jakinarazi beharko zaie berehala.

 

Etiketatzeko jarraitu beharreko praktika egokien kodeak Europako Erkidegoan

Batzordeak sektoreak etiketatzeko jarraitu beharreko praktika egokien bi kode sortzea sustatuko du: bata, laguntza-animalientzako elikagaiek buruzkoa, eta, bestea, elikagaietarako diren animalientzako pentsu konposatuei buruzkoa.

Kodeotan honako hauek adieraziko dira: etiketetan derrigorrean edo borondatez adierazi beharrekoen aurkezpenak eta alegazioen erabilera etiketetan.

 

Pentsuetarako edo pentsu osoetarako lehengaien osagaiak etiketatzeko oharrei buruzko onartutako tolerantzia-aldeak.

IV. eranskinean, lehenengo aldiz sartu dira pentsuen gehigarrientzako tolerantzia-aldeak.

 

Indargabetzeak

- 56/2002 Errege Dekretua, animalientzako lehengaien zirkulazioa eta erabilera eta pentsu konposatuen zirkulazioa arautzen dituena.

- 1988ko urriaren 31ko Agindua, animaliak elikatzeko erabiltzen diren produktu jakin batzuei buruzkoa (bioproteinak).

- 1999/1995 Errege Dekretua, nutrizio helburu zehatzekin egindako animalientzako elikagaiei buruzkoa (aurreikusitako erabileren zerrendak indarrean jarraitzen du).

 

 

2 orrialdetatik 1.a   Hurrengoa >>
ELIKA . Granja Modelo, z/g . 01192 . Arkaute (Araba) . Telefonoa: 945 122 170 . Faxa: 945 122 171 . berri@elika.net
RSS iturria
WEB orri honek ez du besteren publizitaterik eta ez du jasotzen publizitatetik eratorritako finantzaziorik.
AENOR
EKOSCAN
Euskararen Bidean
Diseño web Vitoria