elika Hemen zaude: Produkzio-sektoreak / Animalien elikadura / Kutsatzaileak elika

Kutsatzaileak

AZKEN TXOSTENA: ALEMANIAN DIOXINEK KUTSATUTAKO PENTSUEN INGURUAN EGINDAKO JARDUKETAK

03/05/2011 Egile: DG SANCO-CE

Alemanian dioxinek kutsatutako pentsuen inguruan egindako jarduketak Europako Batzordeak azken txostena argitaratu du. Txosten horrek erreferentzia egiten dio 2011ko urtarrilean Alemanian Osasun eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiko Albaitaritza Bulegoak (FVO) egindako ikuskapenari. Ikuskapen horren helburua izan da, herrialde horretan duela gutxi gertatutako pentsuen kutsadura dela eta, agintariek ezarritako neurriak egiaztatzea. FVOren xedea izan da informazioa biltzea kutsaduraren kausari buruz eta arriskua kudeatzeko agintariek ezarritako neurriei buruz.

 

T-2 TOXINAREN ETA HT-2 TOXINAREN PRESENTZIA ELIKAGAIETAN, PENTSUETAN ETA LEHENGAIETAN -RIKILT-2010

15/07/2010 Egile: RIKILT_Instituto Holandes de Seguridad Alimentaria

Ikerketa lan honek hainbat datu biltzen ditu T-2 toxinaren eta HT-2 toxinaren presentziaz elikagaietan, pentsuetan eta lehengaietan.

Ikerketak Europa osoko datuak hartu ditu kontuan. Eta azterlan horretatik atera ahal ditugun ondorioak honako hauek dira:

  1. Eskuragarri ditugun datuen arabera, oloa izan liteke oso kutsatuta egon daitekeen zereala.
  2. Garagarrari dagokionez, toxina hauen presentzia eta kontzentrazioa areagotu egin da 2004. urtetik hona Europa osoan.
  3. Artoa batzuetan kutsatuta antzeman da, baina, betiere, maila apalean.
  4. Garian oso gutxitan antzeman da kutsadura; eta, antzeman denean, kontzentrazio baxuetan.
  5. Elikagaiek, oro har, oso intzidentzia eta kontzentrazio baxua izaten dute toxina hauekin, olozko produktuek izan ezik.
  6. Ez du ematen fungizidek eragin handia dutenik toxina hauek agertzeko arriskuan.
  7. Oloaren azpiproduktuetan toxina-maila areagotu egin da; azpiproduktu horiek animaliak elikatzeko erabii ahal dira.

Azterlana: T-2 eta HT-2 toxinak

MIKOTOXINEN DETOSIFIKATZAILEAK

26/01/2010 Egile: ELIKA

Mikotoxinak molekulak dira, txikiak, nahiko egonkorrak eta suntsitzeko zailak. Gainera, mantendu egiten dituzte euren propietate toxikoak elikakatean sartzean.

Hori ekiditeko, badaude mikotoxinak detosifikatzeko zenbait metodo:
- Metodo naturalak
- Metodo fisikoak
- Metodo mikrobiologikoak
- Metodo kimikoak

Azken metodo horiek, metodo kimikoak alegia, informazio-buletinean sakonkien jorratuta daudenak dira.

ELIKA . Granja Modelo, z/g . 01192 . Arkaute (Araba) . Telefonoa: 945 122 170 . Faxa: 945 122 171 . berri@elika.net
RSS iturria
Diseño web Veiss