elika Hemen zaude: Elika  /  Lan arloak  /  Alertak kudeatzea elika

Alertak kudeatzea

Lan sail honetako jardueren artean honako hauek dira aipagarrienak: EAErako protokoloak garatzea bai Animalien Osasun arloan, bai Animalien Elikadura arloan, eta protokolo horiek eguneratzea. Halaber, ELIKAn Alerten Unitatea sortu dugu. Unitate horren helburua da krisi unean arduradunei informazio eta teknika aholkularitza koordinatzea. Alerta Unitatea zabalik dago 24 orduz, eta urteko 365 egunetan.

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak foru aldundiekin batera gauzatzen ditu batera gauzatzen dira protokolo horiek. Protokoloen helburua honako hauek zehaztea da: ardurak, inplikatutako aldeen arteko komunikazioak, eta animalien elikadura, animalien osasun eta, oro har, EAEn ekoitzitako nekazaritza elikagai produktuen arloko krisiaren aurrean EAEko aginte eskudunen jarduerarako arau orokorrak.

Alerta gertatuz gero, ezinbestekoa da azkar jokatzea . Egoera horretan balioespenak eta erabakiak azkar hartu behar dira, eta beharrezko jarduerak gauzatu behar dira, batik bat, kontsumitzailea babesteko.

Kontsumitzaileari eragin diezaioketen elikadura krisien aurrean azkar jokatu behar hori Europa Batzordeko Elikagaien Segurtasunari buruzko Liburu Zuriak bermatzen du. Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 882/2004 Araudiak (pentsuen, elikagaien, osasunaren eta animalien ongizatearen kontrol ofizialei buruzkoak) xedatzen du estatu kideek alertak kudeatzeko arrisku plangintzak ezarriko dituztela alerten kudeaketarako. Pentsu edo elikagai bat pertsonentzat edota animalientzat arriskutsua izan litekeela sumatuz gero, luze gabe aplikatu beharreko neurriak bilduko dituzte plangintza horiek.

Alerten kudeaketa bultzatzeko zereginak honako hauek dira:

  • Osasun eta animalien elikadura arloko zein nekazaritza elikagaien arloko alertak zaintzea eta balioztatzea.
  • Informazioa eta gainerako bitartekoak prestatzea, hainbat alerten aurrean prest egoteko.
  • Alerta egoeran administrazioko kudeatzaileei informazioa eta teknika aholkularitza eskaintzea.
  • Alerta kudeatzaileentzako prestakuntza programak gauzatzea.
  • Unidad de Alertas 24 horas y 365 días al año.
ELIKA . Granja Modelo, z/g . 01192 . Arkaute (Araba) . Telefonoa: 945 122 170 . Faxa: 945 122 171 . berri@elika.net
RSS iturria
Diseño web Veiss