|
|
Landare Osasuna
BEREZI@ PRODUKTU FITOSANITARIOAK NEKAZARITZAN 12/12/18
Egile: ELIKA
Nekazaritzak urte askoan erabili ditu osagai kimikoak, uzten kopurua eta kalitatea hobetzeko. Bada, kezka gehien eragiten dutenen artean daude Produktu Fitosanitarioak (edo nekazaritzako plagizidak), baina bestelakoak ere badaude, hala nola, ongarriak. Plagiziden helburua da landare- edo animalia-espezie kaltegarriak saihestea edo kontrolatzea. Uzta askotan osagai kimiko horiek erabiltzearen ondorioz, hondakin-kopuru txikiak igaro ahal dira kate trofikora.
ARRISKUA EUROPAKO PATATAREN LANDARE OSASUNARENTZAT: GLOBODERA PALLIDA ETA GLOBODERA ROSTOCHIENSIS NEMATODOA 12/04/18
Egile: EFSA
Globodera pallida eta Globodera rostochiensis nematodoak (azken hori, batik bat) oso hedatuta daude Europan. Nolanahi ere, ereindako patata-motek badute Europako nematodo honen aurkako erresistentzia-maila jakin bat. Hori dela eta, eragiten dituen kalteak oso txikiak dira. Alabaina, EFSAk Hegoamerikatik nematodo-genotipo bat iristeak izan dezakeen eragina aztertu du, aintzat hartuta Europako patata-mota batzuetan eragina izan dezakeela. Europako nematodoaren banaketa ikusita eta Europako patata-motek Hegoamerikako genotipoarekiko erresistentziarik ez dutela egiaztatu ondoren, EFSAk ondorioztatu du oso garrantzitsua dela gaur egungo neurri fitosanitarioei eustea, kanpoko genotipoaren kolonizazioa ekiditeko. EFSAren iritzia: Nematodoak Patata
TXOSTENA: PLAGIZIDA-HONDAKINAK ELIKAGAIETAN (2011) - FAO/OMS 2012
Egile: FAO/OMS
Elikagaietan dauden Plagizida Hondakinei buruzko FAO/OMS Batzorde Mistoak (JMPR) 2011ko urteko txostena argitaratu du, elikagaietan atzemandako 22 plagizidaren hondakinen balioespena laburbiltzen duena. Aztertutako plagizida bakoitzarekin batera monografia txiki bat gehitu da. Monografikoetan honako hauek biltzen dira: zenbait elikadura-matrizetako plagizida-hondakinen datuak, azken gogoeta toxikologikoak, hondakinetarako gomendatutako gehienezko mugak (LMR) eta dieta bidezko ingestaren ebaluazioa. Zenbait plagizida aldez aurretik ebaluatuta zeuden, baina beste batzuk lehenengoz ebaluatu dira, hala nola: azetamiprida, flutriafola, isopyrazama, safluenazila, sulfoxaflora, emamektina-benzoatoa eta propileno-oxidoa. Txostena osorik
|
|
|