elika Hemen zaude: Produkzio-sektoreak /  Nekazaritza  /  Landare Osasuna elika

Landare Osasuna

PRAKTIKA EGOKIEN GIDALIBURUA: LABOREAK ONGARRIZTATZEA -2010-

15/06/2010 Egile: DEFRA

Gidaliburu honetako gomendioen helburua da bermatzea laboreak ongarriztatzean nekazaritza arloko praktika egokiak betetzen direla. Praktika egokiak aplikatuz, murriztu egiten dira kostuak eta ingurumenaren gaineko eragina.

Halaber, aholku zehatzak eskaintzen ditu, besteak beste: nola kalkulatu zenbat nutriente botatzen diren simaurra aplikatzean eta ongarri organikoak erabiltzean zer egin nutriente kopurua egokia izan dadin.

DEFRAren Gidaliburua

PESTIZIDAK: ARRISKUEN ARABERAKO SAILKAPENA, OMSK GOMENDATUA

02/06/2010 Egile: OMS

OMSk argitaratu berri du pestiziden sailkapenaren beste edizio bat. Sailkapen hori arriskuen arabera egiten da, eta azken edizio horrek 2004. urtekoa ordezten du.

Dokumentu horretan, pestiziden sailkapena egiteaz gain, honako puntu hauek ere argitu dituzte: sailkapena egiteko erabili dituzten metodoak, substantzia aktiboak bakarka sailkatzeko ildoak eta jarraitu beharreko sailkapen-metodoa substantzia aktibo horiek osagai bat edo gehiagoko formulazio baten parte badira.

Pestiziden Sailkapena OMS

INFORMAZIOA: TOMATEAREN SITSAREN AURKAKO TEKNIKAK

07/04/2010 Egile: Gobierno de Aragón

Agiri horrek informazio teknikoa biltzen du Tuta absolutaren edo tomatearen sitsari buruz, besteak beste: izurria kontrolatzeko neurriei buruzko argibideak, tranpak jartzeko eta horiek balioesteko argibideak, harrapaketa masiboak eta landare-osasunerako tratamenduak.

Agiria

5 orrialdetatik 1.a   Hurrengoa >>
ELIKA . Granja Modelo, z/g . 01192 . Arkaute (Araba) . Telefonoa: 945 122 170 . Faxa: 945 122 171 . berri@elika.net
RSS iturria
Diseño web Veiss