elika Hemen zaude: Produkzio-sektoreak /  Nekazaritza  /  Beste batzuk elika

Beste batzuk

EUROBAROMETROA: EUROPAKO BIZTANLEEN IRITZIA ELIKAGAIEN, NEKAZARITZAREN ETA LANDA-GIROAREN ERABILGARRITASUNARI ETA KALITATEARI BURUZ 12/07/11

Egile: Eurobarometer

Eurobarometroak bere azken argitalpen berezian erakutsi duenaren arabera, EBko biztanleen hiru laurden kezkatuta daude munduan dagoen elikagai faltarekin, nahiz eta % 60tik behera Europar Batasunak bere herritarren elikagai-beharrizanak asetzeko duen ahalmenarekin kezkatuta dagoen.

Beste emaitza batzuk:

  • Inkestatutakoen % 24k ezagutzen du jada EBren logotipo ekologikoa. Ezarri zenetik 2 urte baino gutxiago igaro dira.
  • Inkestatutakoen % 81ek uste du nekazaritza onuragarria dela ingurumenerako.
  • % 89k uste du nekazaritza lagungarria dela landa-ingurua babesteko.

Eurobarometro Berezia 389

EUROPAKO NEKAZARITZA-EKOIZPENARI BURUZKO AURREIKUSPENAK 2012/2013RAKO 12/02/28

Egile: Europar Batzordea/Comisió Europea

Europako Batzordeak txosten bat argitaratu berri du nekazaritzaren eta haragi- zein esne-abeltzaintzaren sektorearen merkatuko joerei buruz. Txostenean honako datu hauek ageri dira:

  • Neguko ereintzaren bolumena handitu egin da, eta horri zereal-ekoizpenaren goranzko joera gehituta, 2012an % 1,2ko igoera aurreikusi da (288 milioi tonara iritsi arte).
  • Oleaginosoen Europako 2012/2013 denboraldiari dagokionez, 11 milioi tonara iristea aurreikusi da, eta oleaginosoen ekoizpen osoa 29 milioira iritsi ahal da gaur egungo joerak bere horretan mantentzen badira.

Txosten honek, halaber, haragitarako eta esnetarako behien merkatuari buruzko datuak eman ditu: 2011n joera onuragarria izan du nazioarteko merkatuen gorakadaren bultzadari esker, batez ere nazioarteko eskaera handitu egin delako.

Europako nekazaritzari buruzko aurreikuspenen txostena

KLIMA ALDAKETAREN INGURUKO EUROBAROMETROAREN EMAITZAK 11/11/01

Egile: Eurobarómetro

Eurobarometro berezi honetan klima aldaketaren inguruko galderak egin zaizkie Europako herritarrei, eta honako hauek dira inkesta horren emaitzarik aipagarrienak:

  • Inkesta erantzun dutenen % 89k uste du klima aldaketa arazo larria dela eta % 68k (2009an % 64k) “oso larria” dela. 1etik (garrantzirik gabekoa) 10era (oso-oso kezkagarria) bitarteko eskalan europarrek 7,4 puntu (2009an 7,1 puntu) eman dizkiote klima aldaketaren garrantziari.
  • Garaian garaiko eta tokian tokiko produktuak kontsumitzen ote dituzten galderaren aurrean, europarren % 36k eta espainiarren % 23k baietz erantzun dute.

Eurobarometroa: Klima aldaketa

 

<< Aurrekoa   8 orrialdetatik 4.a   Hurrengoa >>
ELIKA . Granja Modelo, z/g . 01192 . Arkaute (Araba) . Telefonoa: 945 122 170 . Faxa: 945 122 171 . berri@elika.net
RSS iturria
WEB orri honek ez du besteren publizitaterik eta ez du jasotzen publizitatetik eratorritako finantzaziorik.
AENOR
EKOSCAN
Euskararen Bidean
Diseño web Vitoria