|
|
Beste batzuk
KLIMA ALDAKETAREN INGURUKO EUROBAROMETROAREN EMAITZAK 11/11/01
04/11/2011
Egile: Eurobarómetro
Eurobarometro berezi honetan klima aldaketaren inguruko galderak egin zaizkie Europako herritarrei, eta honako hauek dira inkesta horren emaitzarik aipagarrienak: - Inkesta erantzun dutenen % 89k uste du klima aldaketa arazo larria dela eta % 68k (2009an % 64k) “oso larria” dela. 1etik (garrantzirik gabekoa) 10era (oso-oso kezkagarria) bitarteko eskalan europarrek 7,4 puntu (2009an 7,1 puntu) eman dizkiote klima aldaketaren garrantziari.
- Garaian garaiko eta tokian tokiko produktuak kontsumitzen ote dituzten galderaren aurrean, europarren % 36k eta espainiarren % 23k baietz erantzun dute.
Eurobarometroa: Klima aldaketa
MAPAK: KUTSADURA ATMOSFERIKOAREN ITURRI ZEHAZTUGABEAK EUROPAN
31/05/2011
Egile: Europako Batzordea/Comisión Europea
Europako Batzordeak eta Ingurumenaren Europako Agentziak 32 mapa berri argitaratu dituzte. Mapa horietan kutsadura atmosferikoaren iturri zehaztugabe nagusiak aurki daitezke modu erraz eta publikoan, besteak beste, garraioa eta abiazioa, eraikinetako berogailuak, nekazaritza eta enpresa txikiak. Mapa horietan adierazten da zein diren kutsatzaileen (besteak beste, nitrogeno dioxidoa eta partikulak) igorpen-puntuak eta, gainera, osatu egiten ditu Kutsatzaileen Igorpen eta Transferentzien Europako Erregistroak (PRTR) industria plantek sortzen dituzten igorpenei buruz ematen dituen datuak. PRTRren datu-baserako sarbidea
NEKAZARITZA EKOLOGIKOARI BURUZKO 2011KO MUNDU TXOSTENA
04/03/2011
Egile: FiBL/IFOAM
Gaur egun, munduko nekazaritza-azaleraren % 0,9 ekoizpen ekologikorako erabiltzen da, hau da, guztira 37,2 milioi hektarea. Horixe ondorioztatzen da Nekazaritza Ekologikoaren Mugimenduen Nazioarteko Federazioak (IFOAM) argitaratu berri duen 2011ko Nekazaritza Ekologikoari buruzko mundu mailako txostenenetik. Europako datuei dagokienez: - 2009. urtearen amaieran, 250.000 ustiategik baino gehiagok kudeatzen zuten nekazaritza ekologikorako azaleraren 9,3 milioi hektarea. Hori Europako Batasuneko nekazaritza-azaleraren % 1,9 da eta Europako nekazaritza-azaleraren % 4,7.
- Munduan nekazaritza ekologikorako erabiltzen diren lurren azaleraren % 25 Europan dago.
- 2008. urtearekin erkatuz gero, ia milioi bat hektarea gehiago daude orain.
- Honako herrialde hauek dituzte nekazaritza ekologikorako hektarea gehien: Espainia (1,3 milioi hektarea), Italia (1,1 milioi hektarea) eta Alemania (0,95 milioi hektarea).
INFOAMen txostena: Nekazaritza ekologikoa.
|
|
|