elika Hemen zaude: Produkzio-sektoreak /  Nekazaritza  /  Higienea elika

Higienea

NEKAZARITZA ARLOAN, PRAKTIKA EGOKIAK IZATEKO OINARRI OROKORRAK (FAO)

26/10/2007 Egile: FAO

Elikadura eta Nekazaritzarako Nazio Batuen Erakundeak (FAO) horrela definitu ditu Praktika egokiak nekazaritza arloan (BPA): nekazaritza-ustiategietako ekoizpen prozesuetan, jasangarritasun mailari eusteko praktikak dira bai ingurumen esparruan, bai ekonomia arloan, bai eta giza mailan ere. Horrela, bermatu ahal izango dugu, alde batetik, elikagaiak eta elikatzeko ez diren produktuak kalitatezkoak izango direla; eta bestetik, ez direla kaltegarriak izango. Ildo horretatik, BPAei buruzko oinarri orokorrak bildu dituzte dokumentu batean: BPAetarako elaborazio markoa izeneko dokumentuan, hain zuzen. Dokumentuak hamar jarduera-esparru ditu zehaztuta, eta horietako bat da Kultiboak eta belar-bazka ekoiztea deritzona. Informazio gehiago izateko, egin ezazu klik honako esteka honetan

MIKOTOXINEK ZEREALETAN ERAGITEN DUTEN KUTSADURA EKIDITEKO ETA MURRIZTEKO PRAKTIKEN KODEA ETA A OKRATOXINARI, ZEARALENONARI, FUMONISINEI ETA TRIKOTEZENOEI BURUZKO ERANSKINAK

26/10/2003 Egile: CODEX

Mikotoxinak zerealetan ager daitezke. Mikotoxinek zerealetan eragiten duten kutsadura ekiditeko eta murrizteko, lehen ekoizpenean zenbait neurri har daitezke, besteak beste, Nekazaritza arloko Praktika Egokiak. Praktika horien helburua da mikotoxinek eragiten duten kutsadura ekiditea. Lehen ekoizpeneko ondorengo faseetan detoxifikazio-metodoak eta APPCC sistemak ezartzen dira. CODEX ALIMANTARIUS Batzordearen (FAO-OMS) dokumentu honek biltzen ditu Nekazaritza arloko Praktika Egokiak, Erakundeak onetsiak izan direnak, zerealetan zenbait mikotoxina murrizteko.

ELIKA . Granja Modelo, z/g . 01192 . Arkaute (Araba) . Telefonoa: 945 122 170 . Faxa: 945 122 171 . berri@elika.net
RSS iturria
Diseño web Veiss