Etiketatua eta Trazabilitatea


Harategiak
Derrigorrezko etiketatze-datuak azaltzen dituen etiketa lortzea, saltokian agerian jartzeko

Kontsumitzaileak
Saltokietan erositako behikiari buruzko informazioa.


Elikagaien etiketatzea

Kalitateko elikadura, osasuntsua eta anitza kontsumitzaile guztion eskubidea da; horregatik, elikagaien osaera, fabrikazio-prozesu eta erabileraren inguruko informazioa argia eta zehatza izan behar da. Horrekin bat, uztailaren 31ko 1334/1999 Errege Dekretuak elikagaien etiketatua, aurkezpena eta publizitatearen arau orokorra onesten du eta 5. artikuluan zehaztu egiten du zein diren elikagai-produktuen etiketan agertu beharreko oharrak.


Alergenoen etiketatzea

Azaroaren 26ko 2220/2004 Errege Dekretuak, Komunitateko Zuzentarau berria jaso du ordenamendu juridikoan. Zuzentarau horretan Giza Elikadurarako Zientzia Batzordearen irizpideak jaso dira (2003/89 Zuzentaraua), Irizpide horien arabera, 2005eko azarotik aurrera, beharrezkoa izango da elikagaietako eta edari alkoholdunetako etiketetan alergiarik edo intolerantziarik eragin ahal duten osagaiak zehaztea. Horrela, bada, horrelako gaitziz jasateko joera duten pertsonak jakinaren gainean egongo dira. Eta horrez gain, alde batetik, informazio zabalagoa izango dute; eta bestetik, alergiarik edo intolerantziarik jasaten duten pertsonen osasuna babestuago egongo da.

Dokumentu honek 2220/2004 EDak izan dituen aldaketak laburbiltzen ditu, elikagaien etiketatzeari buruzkoak.


Behi-haragiaren etiketatua

Behien Entzefalopatia Espongiformeak, BSE, eragin zuen krisialdia zela eta, behi-aziendaren arloak kontsumitzailearen konfiantza berreskuratu behar izan zuen berriro. Horretarako, gardentasuna, konfiantza eta segurtasuna helarazteko, kanalaren trazabilitatea ekoizpena, hiltze eta salmenta fase guztietan ezagutu beharra zegoen, lotutako identifikazio eta erregistroko sistemaren bidez. Hori dela eta, arloan diharduten profesionalei eta kontsumitzaileei beraiei ere, informazio-zerbitzua eskaintzen jarraitzen du ELIKAk.

Informazio gehiago eskaintzeko, derrigorrezko eta hautazko etiketatzeari buruzko Betekizunen agiria eratu da, Europako Batasuneko uztailaren 17ko 1760/2000 Arautegia eta abenduaren 12ko 1698/2003 Errege Dekretutik eratorria.





Zer da?

Trazabilitatea edo taxugarritasuna da elikagai-produktuaren edo osagai baten prozesu osoaren segimendua egiteko gaitasuna, ekoizpena, eraldaketa, banaketa edo merkaturatzeko fase guztietan.

Definizio horren arabera, elikagaien segurtasunari buruzko prozedurak ezartzen dituen urtarrilaren 28ko 178/2002 Arautegiak, 2005eko urtarriletik aurrera indarrean egongo denak, nekazaritzako elikagai eta pentsuen enpresek identifikazioko sistema eta prozedurak betearazi beharko dituztela ezartzen du 18. artikuluan. Era horretan, taxugarritasunari buruzko datuak eskuratu daitezke eta horiekin bat, nekazaritzako elikagaiak etiketatuko dira.

ELIKA Artikuloa-Trazabilitatea abeltzaintzan

Elikagaien taxugarritasunari buruzko ikerketa, IDTRACK

Taxugarritasun gida Nekazaritzako elikagaien enpresan, AESA

Erabilera-baldintzak ELIKA . Nekazaritzako Elikagaien Segurtasunarako Euskal Fundazioa
Aurkezpena
Nekazaritzako Elikagaien Segurtasuna
Eraketa
Batzorde Zientifikoa (BZ)
BZk landutako arriskuak
BZtik sortutako proiektuak
Alerten Unitatea
Alerten Kudeaketarako Protokoloa
Alerten Jakinarazpena
Praktika Egokiak
Animalien Elikadura
Nekazaritzako elikagaien industria
Etiketatua eta Trazabilitatea
Elikaberri
Artikuluak
Argitarapenak
euskera castellano english